Abendualdiko 4. domekako lagungarriak
ABENDU-ALDIKO IV. DOMEKEA – C
Caritasen kanpaina
«ETORKIZUNARI BEGIRA,
NAVIDAD CAMINO DE ESPERANZA»
SARRERAKO OHARRA
Jaunaren etorreraren zain egun on guztioi:
Abendu aldiko azken domeka honetan,Maria itxaropenaren Amabirjinari begiratzeko esaten jaku. Egon gaitezan prest, Mariaren antzera, Jaunari harrera egiteko eta Jaunaren bideetatik joteko.
Caritas beste behin ate joka jatorku: « ETORKIZUNARI BEGIRA, NAVIDAD CAMINO DE ESPERANZA goiburupean.
Jaunaren graziako urte barria: Itxaropenaren Jubileua ospatzen dogu. Bizitzaren zentzunaren bila, erromes goaz. Itxaropenezko gizon eta emakumeak gara. Jainkoak itxaropenera deitzen gaitu eta itxaropen hori geure egin gura dogu, bizia emoteko, senidetasunerako eremuak sortzeko, zubiak eraikitzeko.
Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.
«Kanta daigun guztiok…»
ABADEAREN AGURRA: Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.
LAUGARREN KANDELEA BIZTU
Laugarren kandelea biztean, Ama Mariagaz bat egin dagigun Berak lagundu daiskula aste honetan Salbatzailea maitasunez itxaroten.
Tartean abestu : Zatoz Jauna, gu salbatzera
Otoitza
Mariaren antzera itxaron nahi dogu Salbatzailea.
Fedez eta maitasunez.
Zatoz laster, Jauna, zatoz gu salbatzera!
HITZAREN LITURGIA
Mi 5, 2-5a:
Mikeas profeteak Belenera begira jarten gaitu. Han sortuko dan Errege barriak batasuna eta bakea ekarriko deuskuz.
Erantzun-Salmoa: 79. Salmoa
Egin dagigun otoitz salmoarekin. Esan deiogun “emoiguzu zure salbamena”
«Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena, emoiguzu»
Eb 10, 5-10:
Ebertarrei egindako idaztian esango jakun lez, Jesusek bere bizia eskeini eutsan Aitari. Jesus, egoera guztietan, Jaungoiko Aitaren borondatea egiteko prest agertu zan.
Lk 1, 39-45:
Maria ez da bizi bere gauzakin arduratuta. Bereaz ahaztu eta beharrizanean dagoan lengusineari laguntzera doa. Eredu ederra gu guztiontzat.
«Aleluia»
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaunaren etorreraren zain, bat egin daigun otoitzean, Berak gizadi osoaren bidea barritu daian.
– Eleizaren alde. Gure kristau alkarteek, itxaropentsu eta alai, pertsona guztientzako, eta batez be ahulenentzako aukera zuzenak sortzeko bideak aurkitu daiezan. Eskatu deiogun Jaunari.
– Pobreen alde. Pobretasunetik urtetako aukerak euki dagiezan, eta gure aldetik ez jakiela inoiz ukatu ulermena, alkartasuna eta laguntza. Eskatu deiogun Jaunari.
– Boluntarioen entzute, esku-hartze eta laguntzaz baliatuz, bizimodu hoberako aukerak sortu daizan behin eta barriro behartasun gorrian dagozanentzat. Eskatu deiogun Jaunari.
– Gu guztion alde. ZERBITZATU da daukagun ardura nagusietako bat. Jesusen maitasun neurrigabea guztiontzat da; baina era apartekoz, pobreak, txikiak, sufritzen dagozanak ditu maiteenak. Kristau honetako alkartean ere aparteko ardura, Jesusen antzera beharrizanean dagozanak izan daitela. Eskatu deiogun Jaunari.
Jaungoiko Jauna, zure agintzariak beteten dozuzana, entzun zure herriaren otoitzak eta zabaldu gure bihotzak itxaropenera Salbatzailearen etorreraren zain gagozala. Errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
OHARRA DIRUA BATU AURRETIK
Gaur batzen dan dirua Caritasentzat izango da. Eskerrik asko guztioi zuon alkarbanatzeagaitik.
AZKEN AGURRA
Senideok, Andra Maria lagun izan dagigula. Berak irakatsi dagigula behartsuenak maiteen izaten, eta gure artera datorren Jaungoikoa onartzen eta maitatzen.
«Ama maite Maria”
ABENDU-ALDIKO IV. DOMEKEA – C
Campaña de Caritas
ETORKIZUNARI BEGIRA,
NAVIDAD CAMINO DE ESPERANZA»
SARRERAKO OHARRA
Jaunaren etorreraren zain egun on guztioi:
Abendu aldiko azken domeka honetan, Maria itxaropenaren Amabirjinari begiratzeko esaten jaku . Egon gaitezan prest, Mariaren antzera, Jaunari harrera egiteko eta Jaunaren bideetatik joteko.
Cáritas nos recuerda que la Navidad es el tiempo del encuentro de Dios con las personas. Esta Navidad, empezamos un nuevo año de gracia del Señor, que se nos invita a celebrar el Jubileo de la Esperanza que nace del amor de Jesús a la humanidad. Nos ponemos en camino para peregrinar en la búsqueda del sentido de la vida. Queremos crecer en esa esperanza, una esperanza que da vida, que genera espacios de fraternidad, que tiende puentes y destruye muros que nos separan.
Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.
«Kanta daigun guztiok…»
ABADEAREN AGURRA: Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.
LAUGARREN KANDELEA BIZTU
Al encender hoy la cuarta vela, pensamos en María, la Madre. Nadie esperó con más ansia y amor. Nosotros queremos prepararnos así: En el amor y la justicia.
Tartean abestu : Zatoz Jauna, gu salbatzera.
OTOITZA
Señor, al encender esta vela, pensamos en María, tu madre.
Nadie te esperó con más ansia y amor.
Nadie te recibió con más alegría.
Ven, Señor Jesús
HITZAREN LITURGIA
Mi 5, 2-5a:
Mikeas profeteak Belenera begira jarten gaitu. Han sortuko dan Errege barriak batasuna eta bakea ekarriko deuskuz.
El profeta Miqueas dirige un anuncio a la ciudad de Belén, en la que nacerá el Mesías.
Erantzun-Salmoa: 79. Salmoa
Egin dagigun otoitz salmoarekin. Esan deiogun “emoiguzu zure salbamena”
La liturgia cristiana nos hace repetir durante el tiempo de Adviento la hermosa petición: “despierta tu poder y ven a salvarnos”
«Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena, emoiguzu»
Eb 10, 5-10:
Ebertarrei egindako idaztian esango jakun lez, Jesusek bere bizia eskeini eutsan Aitari. Jesus, egoera guztietan, Jaungoiko Aitaren borondatea egiteko prest agertu zan.
La vida de Jesús está resumida en una frase: “Hacer la voluntad del Padre”. Sólo el “sí” total dado al querer de Dios, es salvación para la humanidad.
Lk 1, 39-45:
Maria ez da bizi bere gauzakin arduratuta. Bereaz ahaztu eta beharrizanean dagoan lengusineari laguntzera doa. Eredu ederra gu guztiontzat.
Cuando Dios llena una vida, todo se transforma en servicio. Las personas llenas de Dios, llevan la alegría de Dios a todos los rincones de la tierra. Sólo la fe hace presente a Dios en nuestras vidas.
«Aleluia
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaunaren etorreraren zain, bat egin daigun otoitzean, Berak gizadi osoaren bidea barritu daian.
– Eleizaren alde. Gure kristau alkarteek, itxaropentsu eta alai, pertsona guztientzako, eta batez be ahulenentzako aukera zuzenak sortzeko bideak aurkitu daiezan. Eskatu deiogun Jaunari.
– Por las personas empobrecidas que tienen dificultad para salir de una pobreza que se ha instalado en sus vidas, para que encuentren en todos nosotros, gestos de solidaridad, comprensión y ayuda para poder vivir con dignidad. Eskatu deiogun Jaunari
– Por Caritas, para que día tras día genere oportunidades de vida para muchas personas desde la confianza, el cuidado, la escucha y la participación y por el voluntariado, para que con su tiempo, su dedicación, compromiso e implicación sean transmisores de esperanza. Eskatu deiogun Jaunari.
– Gu guztion alde. ZERBITZATU da daukagun ardura nagusietako bat. Jesusen maitasun neurrigabea guztiontzat da; baina era apartekoz, pobreak, txikiak, sufritzen dagozanak ditu maiteenak. Kristau honetako alkartean ere aparteko ardura, Jesusen antzera beharrizanean dagozanak izan daitela. Eskatu deiogun Jaunari.
Jaungoiko Jauna, zure agintzariak beteten dozuzana, entzun zure herriaren otoitzak eta zabaldu gure bihotzak itxaropenera Salbatzailearen etorreraren zain gagozala. Errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
OHARRA DIRUA BATU AURRETIK
La colecta de hoy será destinada íntegramente a Cáritas
Gracias por vuestro compartir
AZKEN AGURRA
Senideok, Andra Maria lagun izan dagigula. Berak irakatsi dagigula behartsuenak maiteen izaten, eta gure artera datorren Jaungoikoa onartzen eta maitatzen.
Que Dios, rico en misericordia nos ilumine y nos llene de sus bendiciones. Que nos mantengamos firmes en la fe, alegres en la esperanza y fuertes en el amor
«Ama maite Maria”
ABENDU ALDIKO IV. DOMEKEA
Mikeas Profetaren liburutik (Mik 5, 2‑5)
Hauxe dino Jaunak:
«Zu, Efratako Belen, Judako herritxoetan txiki hori,
zeugandik jaioko da Israelgo agintaria,
Aspaldikoa da haren sortzea,
betiko egunetakoa.
Horregaitik, itzi egingo ditu Jaunak,
amak umea ekarri arte. Orduan, haren anai «hondarrak»
Israelgo semeetara bihurtuko dira.
Zutunduko da, eta Jaunaren indarrez larratuko ditu,
Jaunaren, euren Jaungoikoaren, izen haundiz.
Nasai biziko dira,
haundi agertuko da‑ta lurraren mugetaraino; eta bera izango da gure bakea».
Erantzun-salmoa 79 Salmoa
«Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu,
zure salbamena, emoiguzu«
Israelgo Artzain, entzun eiguzu,
Kerubin gainean jesarri zara,
zure indarrari eragiozu,
zatoz eta salbatu gagizuz.
Bihurtu zakiguz, gudari taldeen Jainko,
begira zerutik, ikusi, mahatsondo honi agertu zakioz
zeure eskuz aldatu dozun aldaska honi,
Zeuk indartu dozun landareari.
Emoiozu eskua, aukeratu dozun gizonari,
Zeuk indartu dozun giza semeari.
Ez gara Zugandik urrunduko,
emoiguzu bizia eta zure izena dogu deituko.
Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 1, 39‑45)
Aldi haretan, Maria jagi eta bizi‑bizi mendialdera joan zan, Judeako herri batera; eta Zakariasenean sartu, eta Isabeli agur egin eutson:
Mariaren agurra entzun ebaneko, Isabeli salto egin eutson umeak sabelean. Isabel Espiritu Santuaz bete zan, eta honan esan eban oihu handiz: Bedeinkatua zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko frutua. Nondik niri neure Jaunaren Ama nigana etortea? Zure agurra, nire belarrietara heldu orduko, salto egin deust umeak pozez sabelean. Zorionekoa zu, sinistu dozulako: Jaunak beteko dau esan deutsuna!