Andra Mariaren Sortze Garbia. Lagungarriak
ANDRA MARIAREN SORTZE GARBIA
Seminarioaren Eguna: “Abadeak, bidean dan Eleizaren zerbitzura”
HASIERAKO OHARRA
Mariaren Sortze Garbia ospatzeko batu gara. Gaurko egunean, eskerrak emon
behar doguz Mariak gure fededun ibilbidean dauan esangureagaitik.
Beste behin be, Maria Abendu aldiko Birjinak, Jesukristo gure bizitzetan
pozarren hartzeko prestatzen lagunduko deusku.
Gaur, gainera, Seminarioaren Eguna ospatzen dogu, goiburu honegaz: “Abadea,
bidean dan Eleizaren zerbitzura”. Beti bidean dan Elizan “bai, hemen nozu esatea”
Kristo zerbitzari eta artzaina agertzera emoteko egiten jakun deiari erantzunez.
Eskatu deiogun Jaunari, gure Elizbarrutiak bere zerbitzura egon daitezan behar
dituan abade-bokazioak.
Hasi gaitezan abestuz
ABESTIA: Maria sortu zinan…
ABADEAREN AGURRA
Maria Birjinaren Baietzaz,
bere etxea gure artean jarri eban
bakearen Jaungoikoa
egon bedi zuekin.
DAMU OTOITZA
Bakuntasun eta apaltasunez, eskatu deiegun Jaungoikoari eta anai-arrebei
Eukaristia hau pozez ospatzeko behar dogun parkamena.
- Zeu zara sendatzen eta parkatzen dauan maitasunaren Jaungoikoa. ERRUKI,
JAUNA. - Zeu zara beteten dan Agintzariaren Jaungoikoa. KRISTO, ERRUKI.
- Zeu zara huts egiten ez dauan itxaropenaren Jaungoikoa. ERRUKI, JAUNA.
Aintza
Goratu daigun Jainko Aita pozez beterik, Kristo gure Jaun bakarraren bidez emoten
deuskun bakeagaitik.
HITZAREN LITURGIA
Gn 3, 9-15. 20:
Bibliako lehenengo liburuko pasarte honen bidez, Jainkoa alboratzeko dogun joera
azaltzen jaku. Ondorengo irakurgaietan ikusiko dogunez, Jainkoak, guk huts egin arren,
behin eta barriro eskeintzen deusku bere salbamena. Entzun daigun, ba, lehenengo
irakurgai hau esker onez.
Erantzun-Salmoa: 97. Salmoa
Salmoa kantatuz, abestu deiogun Jainkoari kantu barria, gu salbatzen ari dalako
“ Kanta Jaunari, kantu barri”…
Ef 1, 3-6. 11-12:
Jainko Aitak bere seme-alaba izateko aukeratu gaitu. Jesukristoren anai-arrebak gara.
Maria da lehenengo aukeratua, baina ez bakarra; horregaitik, Jainkoa bedeinkatzera eta
goratzera dei egiten deusku Paulo apostoluak.
Lk 1, 26-38:
Jaungoikoak ez deusku goitik behera ezarten bere salbamena. Eskeini egiten deusku.
Mariaren baietzak beste baietz guztiei zabaldu deutse bidea. Euron bidez doa sendotzen
Jainkoaren ekintza.
Aleluia
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaungoikoa Aitatzat sentitzen dabenen konfiantzaz, aurkeztu deioguzan bere
herriaren beharrizanak, eta adierazo deiogun Berak eskatzen deuskunari
eskuzabaltasunez erantzuteko prestasuna.
– Frantzisko Aita santua, Joseba gotzaina, abade eta diakonoen alde. Jesukristo
Artzain Ona eredutzat hartuz, bihotzez maitatuz, kristau-alkarteen zerbitzari izan
daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
– Seminarioaren alde. Bereizketarako leku izan daitela, eta abadegaiei lagun
egin dagiela Kristoren bihotzaren arabera hezi daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
– Gure elizbarrutian, landu daitezela bateotik hartu dogun bokazino sekular,
kontsakratu edo ministeriala. Eskatu deiogun Jaunari.
– Hemen batu garanon alde. Abendualdiak dakarskun itxaropenean eta
Jainkoaren maitasunari begira bizi gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
Zure indarra eta laguntza sentitu dagiguzala, Jauna, txarkeriaren lilurari uko egin eta
Zuk egunero eskeintzen deuskuzuzan zuzentasun eta itxaropenezko bideetatik joan
gaitezan. Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan.
OHARRA DIRU BATZEARI
Gaur batzen dan dirua Elizbarrutiko Seminarioarentzat izango da. Eskerrik asko
eskuzabalak izateagaitik.
JAUNARTZE AMAIERAN
Zuk Jauna,
apostoluak deitu zenduzan
eta euren bidelagun izan zinan
Barri Ona iragarriz.
Orain, munduan erromes,
bidean dan Eleizaren bidelagun zaranez,
bialdu, arren, zure Eleizan dozuzanen
bidelagun izango diran abadeak. Amen
AZKEN OHARRA
Senideok: Mariaren antzera, Jaungoikoak gugandik gura izan daikenera zabalik bizi
izatera, bialtzen gaitu Eukaristia honek. Jainkoak egiten deuskun deiari erantzuteko
ardureak eroan gagizala itxaropenez eta bihotzak zabalik bizi izatera.
“Ama maite Maria”
ANDRA MARIAREN SORTZE GARBIA
Día del Seminario: “Sacerdotes al servicio de una iglesia en camino”
HASIERAKO OHARRA
Mariaren Sortze Garbia ospatzeko batu gara. Gaurko egunean, eskerrak emon
behar doguz Mariak gure fededun ibilpidean dauan esangureagaitik.
Beste behin be, Maria Abendu aldiko Birjinak, Jesukristo gure bizitzetan
pozarren hartzeko prestatzen lagunduko deusku.
Hoy es también el Día del Seminario, con el lema « Sacerdotes al servicio de
una iglesia en camino». En esta iglesia siempre en camino, necesitamos que, como
María, muchos digan “si, aquí estoy” respondiendo a la llamada de Dios para hacer
presente a Cristo siervo y pastor.
Pidamos al Señor el don de las vocaciones sacerdotales que necesita nuestra
Iglesia diocesana para servir en ella.
Hasi gaitezan abestuz
ABESTIA: Maria sortu zinan…
ABADEAREN AGURRA
Maria Birjinaren Baietzaz,
bere etxea gure artean jarri eban
bakearen Jaungoikoa
egon bedi zuekin.
DAMU OTOITZA
Bakuntasun eta apaltasunez, eskatu deiegun Jaungoikoari eta anai-arrebei
Eukaristia hau pozez ospatzeko behar dogun parkamena.
- Zeu zara sendatzen eta parkatzen dauan maitasunaren Jaungoikoa. ERRUKI,
JAUNA. - Tú eres el Dios de la Promesa que se cumple. KRISTO, ERRUKI.
- Zeu zara huts egiten ez dauan itxaropenaren Jaungoikoa. ERRUKI, JAUNA.
Aintza
Goratu daigun Jainko Aita pozez beterik, Kristo gure Jaun bakarraren bidez emoten
deuskun bakeagaitik.
HITZAREN LITURGIA
Gn 3, 9-15. 20:
Bibliako lehenengo liburuko pasarte honen bidez, Jainkoa alboratzeko dogun joera
azaltzen jaku.
En el libro del Génesis, se nos narra a través de unas imágenes, cómo el hombre se
aparta de Dios; pero Dios sigue ofreciendo su salvación.
Erantzun-Salmoa: 97. Salmoa
Salmoa kantatuz, abestu deiogun Jainkoari kantu barria, gu salbatzen ari dalako
Con las palabras del salmo, cantamos a nuestro Dios. El, a pesar de nuestras
infidelidades, viene a salvarnos.
“Kanta Jaunari, kantu barri”
Ef 1, 3-6. 11-12:
Jainko Aitak bere seme-alaba izateko aukeratu gaitu. Jesukristoren anai-arrebak gara.
Maria da lehenengo aukeratua, baina ez bakarra; horregaitik, Jainkoa bedeinkatzera eta
goratzera dei egiten deusku Paulo apostoluak.
San Pablo alaba a Dios porque nos ofrece su salvación. Todo es una historia de amor.
Lk 1, 26-38:
Jaungoikoak ez deusku goitik behera ezarten bere salbamena. Eskeini egiten deusku.
Mariaren baietzak beste baietz guztiei zabaldu deutse bidea. Euron bidez doa sendotzen
Jainkoaren ekintza.
Toda la vida de María, es un “SI”, a la voluntad de Dios. De esta forma, aparece
Jesús en el mundo.
Aleluia
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaungoikoa Aitatzat sentitzen dabenen konfiantzaz, aurkeztu deioguzan bere
herriaren beharrizanak, eta adierazo deiogun Berak eskatzen deuskunari
eskuzabaltasunez erantzuteko prestasuna.
– Frantzisko Aita santua, Joseba gotzaina, abade eta diakonoen alde. Jesukristo
Artzain Ona eredutzat hartuz, bihotzez maitatuz, kristau-alkarteen zerbitzari izan
daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
– Que nuestro Seminario, lugar y tiempo de discernimiento, acompañe a los
seminaristas para formarse según el corazón de Cristo. Eskatu deiogun Jaunari.
– Que en nuestra iglesia diocesana, en cada uno de los bautizados se fomenten
las vocaciones específicas en la vida secular, religiosa y ministerial. Eskatu
deiogun Jaunari.
– Hemen batu garanon alde. Abendualdiak dakarskun itxaropenean eta
Jainkoaren maitasunari begira bizi gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
Zure indarra eta laguntza sentitu dagiguzala, Jauna, txarkeriaren lilurari uko egin eta
Zuk egunero eskeintzen deuskuzuzan zuzentasun eta itxaropenezko bideetatik joan
gaitezan. Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan.
OHARRA DIRU BATZEARI
Recordad que la colecta de hoy estará destinada a nuestro Seminario Diocesano.
Gracias por vuestra generosidad.
EN EL SILENCIO DE LA COMUNIÓN
Oh, Señor, tu llamaste a los discípulos
y caminaste con ellos anunciando el Evangelio.
Ahora que acompañas a tu iglesia en camino,
peregrina en el mundo,
te pedimos que envíes sacerdotes
que caminen hoy junto a quienes
convocas en tu iglesia. Amen
AZKEN OHARRA
Senideok: Mariaren antzera, Jaungoikoak gugandik gura izan daikenera zabalik bizi
izatera, bialtzen gaitu Eukaristia honek. Jainkoak egiten deuskun deiari erantzuteko
ardureak eroan gagizala itxaropenez eta bihotzak zabalik bizi izatera.
María será siempre para nosotros un ejemplo de seguimiento a Jesús. La
celebración de esta fiesta, nos anime a vivir nuestra vocación cristiana.
“Ama, maite Maria”
IRAKURGAIAK
Abenduak 8
Gn 3, 9-15. 20
Genesis liburutik
Jaungoiko Jaunak gizonari dei egin eta esan eutson: «Non zara?» Eta harek erantzun:
«Baratzean ibilten asmau zaitut, eta bilosik nengoalako, bildurrez
gorde egin naz». Jaunak orduan: «Eta nok esan deutsu bilosik zengozana? Jatea galazo
neutsun zugatzetik jan al dozu?» Gizonak erantzun: «Lagun ipini deustazun
emakumeak emon deust haretatík, eta nik jan» Orduan Jaungoiko Jaunak esan eutson
emakumeari
«Zer egin dozu?» Emakumeak erantzun: «Sugeak
atzipetu nau, eta nik jan».
Orduan Jaungoiko Jaunak sugeari esan eutson: «Hori egin dozulako,
madarikatua izango zara abere guztien eta landako piztia guztien artean; sabel-
ganean ibiliko zara, narraz; zure bizitzako egun guztietan hautsa jango dozu.
Hasarrea sortuko dot zure eta emakumearen artean, zure jatorriaren eta harenaren
artean; honek buruan emongo deutsu, zuk orpotik helduko deutsazunean”
Gizonak emazteari “Eba” jarri eutson izena, bizidun guztien ama dalako.
97. salmoa
Kanta Jaunari kantu barri,
egin bai ditu hainbat harrigarri
Kanta Jaunari kantu barrí,
egin bai ditu hainbat harrigarri.
Bere eskoiak emon deutso garaipena,
bere beso santuak.
Ezagutuazo dau Jaunak Beragandiko garaipena,
agertu dau atzerrien aurrean bere zuzentasuna.
On eta leial izan dala gogoratu dau,
Israel etxeari buruz.
Ikusi dabe lur-muga danak
gure Jainkoagandiko garaipena.
Lur osoa, egiozu txalo Jaunari,
egin oihu eta irrintzi, egin eresi.
Ef 1, 3-6.11-12
San Paulo Apostoluak Efesotarrei
Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,
Jesukristo gure Jaunaren Aita, Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez zeruan Kristogan bedeinkatu gaituana.
Haregan aukeratu ginduzan,
mundua sortu baino lehen, bere aurrean, maitasunez,
santu eta errubako izan gaitezan.
Aurrez aukeratu ginduzan bere seme-orde izateko,
Jesukristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez; bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun graziaren aintzak
Bera gorespenez bete dagian.
Kristogan oinordeko gara geu ere; horretara deituak izan gara, gauza guztiak
Berak nahi dauanez egiten dituenaren erabagiz. Eta Kristogan uste on izan
genduanok, Jainkoaren aintzaren gorespen izango gara.
Ebanjelioa Lk 1, 26-38
Aleluia Lk 1, 28b.42b
Poztu zaitez, María, graziaz bete hori:
Jauna zugaz;
bedeinkatua zu emakumeen artean
Aldi haretan, Gabriel aingerua bialdu eban Jaungoikoak, Nazaret deritxon
Galileako herri batera, birjina bategana; Dabiden etxeko Josegaz ezkontzeko berbea
emonda egoan birjinea, eta María eukan izena
Aingeruak, haren etxean sartuta, esan eutson: «Poztu zaitez, graziaz bete hori:
Jauna zugaz». Ikaratu egin zan María, berbok entzutean, eta pentsetan jarri zan zer izan
ete eitekean halako agurra.
Aingeruak, orduan: «Ez izan bildurrik, Maria Jaungoikoaren ederra aurkitu dozu.
Begira, sabelea sortu eta semea izango dozu; eta Jesus ezarriko deutsazu izena. Handia
izango da; Goi-Goikoaren Semea deituko deutsoe; eta Jainko Jaunak Haren aita Dabide
errege-aulkia emongo deutso; Jakoben etxean errege izango da beti, eta Haren
erregetzak ez dau azkenik izango».
Baina Mariak orduan aingeruari: «Zelan izan leiteke horí? Nik ez dot gizonik
ezagutzen-eta». Eta aingeruak: «Espiritu Santua jatsiko da zugana, eta Goi-Goikoaren
indarrak bere kerizpean hartuko zaitu horregaitik, zugandik jaioko dan Santuari
Jaungoikoren: Seme deituko deutsoe. Hara, Isabel zure lengusine ere, bere
zahartzaroan, seindun dago; eta harako agorra zalako a, seigarren hilabetean aurkitzen
da, Jaungoiakoarentzat ez dago ezinezkorik ezer-eta».
Mariak orduan: «Hona hemen ni, Jaunaren mirabea jazo bekit zeuk dinozun lez».
Orduan aingeruak itzi egin eban.