Astigintzako udalekuak Sarrian
Uztailatik 8 tik 12ra Astigintza taldeko 12 ta 17 urteko bitartean dagozan gazteak Udalekuak ospatu dabe Sarrian.
Alkarregaz egun batzuk emon, Javier Siegrist ta Joseba Segura, gotzainaren hitzaldiak entzun ta barneratu, ibilaldi batzuk egiteko ta igerulekura joateko denbora euki da, beste gauza askoren artean.
Labur egin jakuz izan da egon garenen arteko errepikatuena.
Arratiajo eleizatik euren seme alabak bialtzeagaitik ta begiralei egin daben itzelezko lanagaitik eskerrak emon behar deutseguz.
Azkenengo egunean gurasoak be etorri ziran ta otoitz aldi labur bat egin ondoren bakoitzak ekarritakoagaz merienda egin zan.
Datorren urteko udalekuak prestatzeko garaia hasi da!