JAUNAREN JAIOTZA
Abenduak 25 Eguneko Meza (ABC)
SARRERAKO OHARKIZUNA
Senideok: Gabon jai zoriontsuak!
Gaur Jainkoa Ume samur lez agertzen jaku. Mariaren Semeak, Jaungoikoaren aurpegi maitekorra erakusten deusku.Gure historian lagun izatera etorri da, gutariko bakotxarekin ibiltera. Gaur, Jaungoikoa gizaki egin jakula ospatzen dogu, Jainkoak lortu dauala gurekin eta gu lez bizitzea.
Prestatu daigun gure bihotza. Zabaldu deioguzan gure bizitzako ateak eta gugan ipiniko dau bere etxea.
Abestu dagigun gogotsu.
«Zatoze, kristauak…»
BATZAR BURUAREN AGURRA
Anai-arrebok:
Gaur salbatzailea jaio jaku: Mesias, Jauna.
Bere grazia, maitasuna eta bakea,
egon beitez zuekin.
DAMU OTOITZA
Jesus Salbatzailetzat autortzen dabenen poztasunez, onartu dagiguzan Jainko Umeak dakarskuzan grazia eta parkamena.
Belenen jaioaz gizon emakume guztiei salbamena dakarskuzun Horrek. Erruki, Jauna.
Belenen jaioaz Jaungoikoaren egiazko aurpegia erakusten deuskuzun Horrek. Kristo, erruki.
Belenen jaioaz Jaungoikoaren maitasunez betetzen gaituzun Horrek. Erruki, Jauna.
«AINTZA»-ren aurrean
Goratu dagigun Jauna, zeruko aingeruekin eta Belengo artzainekin batean.
HITZAREN LITURGIA
Is 52, 7-10
Pakearen mezularia hor datorela oihuka diño Isaias profeteak eta entzuteko esaten deusku
Erantzun-Salmoa: 97. Salmoa
Abestu deiogun poztasunez beterik gu salbatzera jatorkun Salbatzaileari
«Ikusi dabe lur muga danak gure Jainkoagandiko salbamena.»
Eb 1, 1-6.
Era askotara eta sarritan berba egin eutsen Jaungoikoak gizakiei, baina inoiz ere ez Jesusengan berba egin deuskun lez. Bera da gizon egin dan Jaungoikoaren Hitza.
Jn. 1, 1-18
Alaitasunez beterik, goratu daigun Jauna, eta onartu dagigun Jaunagandik jatorkun BERBEA «Aleluia» abestuz.
Homili ondoren…
Gabonak eta urte barria
aurten ere berton dira,
zelan ospatu zalantza asko
sartu jat bihotz erdira
pastore eta aingeru bako
Jaiotza bati begira.
Herrian jarri dabe jaiotza
benetan oso dotore,
tamalez bertan ez da ageri
inor egiten fabore:
Haur pobreari erdu laguntzen:
izango zara pastore?
Jaiotza eta gure mundua
patroi gabeko traineru,
Jauna gugana makurtu dala
kanta lurra eta zeru,
gure alde da: aintza kantatzen
izango zara aingeru?
Doinua: Imanol, Ilun ikarak
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Gaur Jesus jaio jaku eta, beronen bidez, Jaungoiko hurbila, Jaungoiko maitale eta salbatzailea, bere bizia emon gura deuskun Jaungoikoa, agertzen jaku. Horregaitik, uste on osoaz, gure eskariak aurkezten deutsaguz.
· Behartsuenek, baztertuek, gaixoek, etorkinek, langabetuek, bakarrik dagozanek eta sufritzen dabenek ere Gabonen misterioa ospatu eta behar daben alkartasuna aurkitu dagiela. Eskatu deiogun Jaunari.
· Munduko eta gure herriko bakearen alde: Belengo Umeak, “Bakearen Mezulariak”, aldatu daizala gure bihotzak; gure berbak eta keinuak egin daizala alkartasunaren eta senidetasunaren ezaugarri. Eskatu deiogun Jaunari.
· Gabonak ospatuz, gure familiak batasunean bizi daitezala eta giza eta kristau balioetan hazi. Eskatu deiogun Jaunari.
· Gure kristau alkarteak eta munduko bazter guztietan Kristoren jaiotza ospatzen diharduan Elizeak pozez bizi dagigula Gizakundearen misterioa. Eskatu deiogun Jaunari.
Amaren maitasunaz gu guztiok zaintzen gaituzun Jaungoikoa; entzun gure eskariak eta, zure graziaren bidez, , jatorri bera dogun gizaki guztiok familia bakarra osotu dagigula bakean, eta anai maitasunez alkartuta bizi gaitezela. JGJB
BAKEA EMOTERAKOAN
Jesusek bere bakea ekarri deusku. Onartu daigun bake hori eta geure inguruan zabaltzen ahalegindu gaitezan.
AZKEN AGURRA
Gabon misterioa ospatu dogu. Elizatik urtetean, Belengo artzainen antzera, entzun eta ikusi dogunaren barri emon dagigula.
Bedeinkapena emon ondoren, monitoreak honako hau irakurriko dau:
Salbatzera datorren gure Jesus umeagana banan banan urreratuko gara.
Burua makutuz gurtu eta eskertuko dogu.
JAUNAREN JAIOTZA
Abenduak 25 Eguneko Meza (ABC)
SARRERAKO OHARKIZUNA
Senideok: Gabon jai zoriontsuak!
Gaur Jainkoa Ume samur lez agertzen jaku. Mariaren Semeak, Jaungoikoaren aurpegi maitekorra erakusten deusku.Gure historian lagun izatera etorri da, gutariko bakotxarekin ibiltera. Gaur, Jaungoikoa gizaki egin jakula ospatzen dogu, Jainkoak lortu dauala gurekin eta gu lez bizitzea.
Celebremos con inmensa alegría la eucaristía. Acojamos al que nos ha nacido. Acojamos a aquellos en quienes se nos hace presente y en los que quiere nacer hoy, en los sin techo, los pobres, los excluidos…
Prestatu daigun gure bihotza. Zabaldu deioguzan gure bizitzako ateak eta gugan ipiniko dau bere etxea.
Abestu dagigun gogotsu.
«Zatoze, kristauak…»
BATZAR BURUAREN AGURRA
Gure salbamenerako jaio dan Kristogan agertzera emon jakuzan gure Jaungoiko Aitaren bakea eta maitasuna egon beitez zuekin.
DAMU OTOITZA
Jesus Salbatzailetzat autortzen dabenen poztasunez, onartu dagiguzan Jainko Umeak dakarskuzan grazia eta parkamena.
Belenen jaioaz gizon emakume guztiei salbamena dakarskuzun Horrek. Erruki, Jauna.
Belenen jaioaz Jaungoikoaren egiazko aurpegia erakusten deuskuzun Horrek. Kristo, erruki.
Belenen jaioaz Jaungoikoaren maitasunez betetzen gaituzun Horrek. Erruki, Jauna.
«AINTZA»-ren aurrean
Goratu dagigun Jauna, zeruko aingeruekin eta Belengo artzainekin batean.
Como los ángeles lo hicieron con los pastores, cantemos nosotros ahora al mundo entero, que Dios nos ha enseñado su gloria al enviarnos a su Hijo amado.
HITZAREN LITURGIA
Is 52, 7-10
Pakearen mezularia hor datorela oihuka diño Isaias profeteak eta entzuteko esaten deusku
El mensajero anuncia la paz; su grito es contagioso y debe llenar la tierra.
Erantzun-Salmoa: 97. Salmoa
Abestu deiogun poztasunez beterik gu salbatzera jatorkun Salbatzaileari
Cantamos con gozo al Dios que viene a salvarnos.
«Ikusi dabe lur muga danak gure Jainkoagandiko salbamena.»
Eb 1, 1-6.
Era askotara eta sarritan berba egin eutsen Jaungoikoak gizakiei, baina inoiz ere ez Jesusengan berba egin deuskun lez. Bera da gizon egin dan Jaungoikoaren Hitza.
En Jesús, Dios se nos entrega. En Jesús toda la humanidad purificada, vuelve al Padre.
Jn. 1, 1-18
La Palabra que se ha hecho carne no es extraña al mundo. La Palbara, Jesús, nos hace hijos de Dios; todo viene de su plenitud y todo conduce a El.
Alaitasunez beterik, goratu daigun Jauna, eta onartu dagigun Jaunagandik jatorkun BERBEA «Aleluia» abestuz.
Homili ondoren…
Gabonak eta urte barria
aurten ere berton dira,
zelan ospatu zalantza asko
sartu jat bihotz erdira
pastore eta aingeru bako
Jaiotza bati begira.
Herrian jarri dabe jaiotza
benetan oso dotore,
tamalez bertan ez da ageri
inor egiten fabore:
Haur pobreari erdu laguntzen:
izango zara pastore?
Jaiotza eta gure mundua
patroi gabeko traineru,
Jauna gugana makurtu dala
kanta lurra eta zeru,
gure alde da: aintza kantatzen
izango zara aingeru?
Doinua: Imanol, Ilun ikarak
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Gaur Jesus jaio jaku eta, beronen bidez, Jaungoiko hurbila, Jaungoiko maitale eta salbatzailea, bere bizia emon gura deuskun Jaungoikoa, agertzen jaku. Horregaitik, uste on osoaz, gure eskariak aurkezten deutsaguz.
· Behartsuenek, baztertuek, gaixoek, etorkinek, langabetuek, bakarrik dagozanek eta sufritzen dabenek ere Gabonen misterioa ospatu eta behar daben alkartasuna aurkitu dagiela. Eskatu deiogun Jaunari.
· Por todos aquellos que viven en penumbra y en situaciones de conflicto, para que en esos rincones se haga la luz, y la Buena Noticia sea proclamada con fuerza y verdad. Eskatu deiogun Jaunari.
· Por la paz en el mundo y en nuestro pueblo, para que el Niño, “Mensajero de la Paz”, transforme nuestros corazones, convierta nuestras palabras y gestos en signos de unidad y fraternidad. Eskatu deiogun Jaunari.
· Gure kristau alkarteak eta munduko bazter guztietan Kristoren jaiotza ospatzen diharduan Elizeak pozez bizi dagigula Gizakundearen misterioa. Eskatu deiogun Jaunari.
Amaren maitasunaz gu guztiok zaintzen gaituzun Jaungoikoa; entzun gure eskariak eta, zure graziaren bidez, jatorri bera dogun gizaki guztiok familia bakarra osotu dagigula bakean, eta maitasunez alkartuta bizi gaitezela. JGJB
BAKEA EMOTERAKOAN
Jesusek bere bakea ekarri deusku. Onartu daigun bake hori eta geure inguruan zabaltzen ahalegindu gaitezan.
Jesus nos trae su paz. Que sepamos acoger su paz y seamos constructores de paz.
AZKEN AGURRA
Gabon misterioa ospatu dogu. Elizatik urtetean, Belengo artzainen antzera, entzun eta ikusi dogunaren barri emon dagigula.
Para los ojos abiertos a la fe, siempre hay un Belén donde encontrar al Niño. Acerquémonos a Él y dejémonos llenar por el amor infinito y gratuito que Dios nos tiene.
Bedeinkapena emon ondoren, monitoreak honako hau irakurriko dau:
Salbatzera datorren gure Jesus umeagana banan banan urreratuko gara.
Burua makutuz gurtu eta eskertuko dogu.
IRAKURGAIAK
Is 52,7-10
Isaias profetaren liburutik
Bai ederrak mendi-gainetan,
bakea iragarten dauan albistariaren oinak!
Barri ona zabaltzen
eta salbamena iragarten dabilanarenak!
Sioni “gure Jaungoikoa errege da”
esaten deutsonarenak!
Entzun: zure zaintzaileak oihuka dabiltz,
irrintzika, guztiak batera;
aurrez-aurre ikusten dabelako Jauna
barriro Sionera datorrela.
Ekin kantari, guztiok batera,
Jerusalengo horma zahar jausiok;
poztu dau-ta Jaunak bere herria,
eta barriro erosi dau Jerusalen.
Herri guztiena hurrean erakutsi dau Jaunak
bere beso santuaren indarra;
eta lurbiraren bazter guztiak ikusiko dabe
gure Jaungoikoaren salbamena.
Erantun salmoa 97.Salmoa
Ikusi dabe lur-muga danak
gure Jainkoagandiko garaipena.
Kanta Jaunari kantu barri,
egin bai ditu hainbat harrigani.
Bere eskoiak emon deutso garaipena,
bere beso santuak.
Ezagutuazo dau Jaunak Beragandiko garaipena,
agertu dau atzerrien aurrean bere zuzentasuna.
On eta leial izan dala gogoratu dau,
Israel-etxeari buruz.
Ikusi dabe lur-muga danak
gure Jainkoagandiko garaipena.
Lur osoa, egiozu txalo Jaunari,
egin oihu eta irrintzi, egin eresi.
Eresi Jaunari zitararekin,
zitara eta salten ozenarekin;
turuta eta adar-otsean,
egin txalo errege dan Jaumare aurrean.
irakurgaia Eb 1, 1-6
Hebertarrei egindako epistolatik
Askotan eta era askotara berba egin eutsen Jaungoikoak profeten bidez aspalditik gure asabei; eta azkenak diran egunotan, Semearen bidez berba egin deusku. Seme hau egin eban gauza guztien oiñordeko; eta Beronen bidez egin eban mundua ere.
Berau da Aitaren aintzaren argi diztiratsu eta Haren izatearen irudi. Beronek eusten deutse gauza guztiei bere berba indartsuz. Eta pekatuen garbikuntza eginda gero, goienean Guztiz Handiaren eskoi aldean jarririk dago: zenbat eta aingeruak baiño goragoko izena jaso dauan, hainbat eta hareek baiño gorago jarria.
Izan ere, zein aingeruri esan deutso iñoiz: «Neure Seme zara Zu;
Neuk sortu zaitut gaur?»
Eta beste behin: «Aita izango nau Harek Ni
eta Bera Seme izango dot Nik»?
Eta beste behin, bere Semea munduan sartzerakoan honan diño: «Gurtu begie Bera
Jaungoikoaren aingeru guztiak».
ebanjelioa
Aleluia
Aleluia.
Egun santu bat zabaldu jaku: zatoze herriak;
gurtu egizue Jauna; argi haundi bat jatsi da gaur lurrera.
Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutík
Hasieran bazan Berbea;
eta Berbea Jaungoikoagaz zan;
eta Jaungoiko zan Berbea.
Berba hau hasieran Jaungoikoagaz zan.
Dana Berbearen bidez egiña da;
eta egindakoetan ez da ezer Ha barik egiñik.
Haregan zan bizia.
Eta bizia gizakien argi zan.
Argiak ilunpetan argi egiten dau;
baina ilunak Ha ez eben onartu.
(Agertu zan gizon bat, Jaungoikoak bialdua:
Joan eban izena. Autormenerako etorria zan: argiaren
autormena egitera, haren bidez guztiak sinistu egien.
Bera ez zan argia, argiaren autormen egin behar ebana
baiño. ).Berbea zan mundura etorritako gizon guztiak
argitzen dituan benetako argia
Munduan egoan;
eta mundua Haren bidez egiña da;
baiña munduak ez eban ezagutu. Bere etxera etorri zan,
eta bereak ez eben onartu. Onartu eben guztiei, barriz,
Jaungoikoaren seme izateko eskubidea emon eutsen,
Haren izenean sinisten badabe.
Honeek ez dira odoletik sortu,
ez haragiaren nahieratik, ezta gizonaren nahieratik ere,
Jaungoikoagandik baiño.
Eta Berbea haragi egin zan,
eta geure artean jarri eban bizilekua;
eta geuk ikusi dogu Haren aintza,
Aitaren Seme bakarrari dagokion aintza,
graziaz eta egiaz betea.
Joanek Haretaz egiten eban autormen,
oihuka esanez: «Hauxe zan nik esan neban Ha:
nire atzetik datorrena, nire aurrean jarria izan da,
ni baiño lehenagokoa zan eta».
Eta Haren betearen betetik,
grazia graziaren gain hartu dogu guztiok.
Legea Moisesen bidez emona izan da; grazia eta egia, barriz,
Jesukristoren bidez etorri dira.
Jaungoikoa ez dau iñok iñoiz ikusi;
Aitaren altzoan dagoan Seme bakarrak emon deusku Haren barri
.