Domu Santuko Lagungarriak
DOMU SANTU edo SANTU GUZTIEN JAIA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, guztioi:.
Jesusegan sinisten dogun guztiok Haren familia haundia osotzen dogu. Familia honetako asko eta asko, lur honetako ibilaldia amaitu ondoren, Aitaren etxean zoriontsu bizi dira. Altaretan ez ditugu ikusten, baina Eleizearentzat «santuak» dira; eta, guztien omenez, jai egiten dogu gaur.
Horregaitik, zeruan ditugun familiako guztiekin alkartuta, pozez beterik, ospatu dagigun familiako jai haundi hau.
» Zein gozo ta eder dan..»
DAMU-OTOITZA
Hurreratu gaitezan gure pekatuak parkatzen dituan eta santutasun guztiaren sortzaile dan dogun Jaungoiko Aitagana:
– Jesus Jauna, gure ilunpe guztiak argitzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, mundua barriztau nahi dozuna. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, Santuen poza eta pekatarien itxaropena zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Apk 7, 2-4. 9-14:
Pozez begiratu deiogun zeruko zoriona lortu dabenen zenbatu ezineko senideen taldeari.
Erantzun-Salmoa: 23. Salmoa
Gaurko salmo honek, Jauna goratzera gonbidatzen gaitu. Bera haundia bait da eta harrigarriak egin ditu.
«Kanta Jaunari, jai honetan,
Santu guztien ohoretan».
1 Jn 3, 1-3:
Zailtasunetan eta ezbeharretan murgilduta bizi bagara ere, ez dogu itxaropenik galdu behar. Jaungoikoak maite gaitu eta, egunen baten, bere ederrean ikusiko dogu.
Mt 5, 1-12:
Jesusek zoriontsu ikusi nahi gaitu. Eta benetako zoriontasuna lortzeko bidea eskeintzen deusku.
Haren berbak entzun aurretik, kantau daigun pozez beterik «Aleluia».
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Santu guztiak lagun ditugula, jo dagigun Jaungoiko Aitagana, eta zuzendu deioguzan geure eskariak fede haundiz:
– Eleizearen alde: Jaungoikoak zelako maitasuna deutson ikusi dauan ezkero, zabaldu dagiala maitasun hori gure gizartean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Gaixorik, baztertuta nahiz beste edozelako beharrizanen baten aurkitzen diran guztien alde: Jaungoikoak eskeintzen deuskuzan asetasunaz eta zorionaz jabetu daitezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Familian nahiz herrian hil jakuzan guztien alde: bizitza honetan hartu zituen neke et lanen ordain lez, izan dagiezala orain betiko atsedena eta bakea. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Eukaristia honetan alkartuta gagozan guztion alde eta geure etxekoen alde: Jesusek erakutsi deuskun zorion-bidea ezagutu, onartu eta jarraitu dagigula, gure aurretikoekin batera geu ere zoriontsu izatera heldu gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Aita ona, entzun bihotz onez, Santu guztien bidez eta euren Erregina dan Andra Mariaren bitartez aurkeztu deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Santu guztien jaia, alkarrekin fede berean ospatu dogunok, ahalegindu gaitezela fedez bizitzen eta gure ingurukoak zoriontsu egiten.
«Zoriontsuak…»
DOMU SANTU edo SANTU GUZTIEN JAIA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egunon, guztioi:
Jesusegan sinisten dogun guztiok Haren familia haundia osotzen dogu. Familia honetako asko eta asko, lur honetako ibilaldia amaitu ondoren, Aitaren etxean zoriontsu bizi dira. Altaretan ez ditugu ikusten, baina Eleizearentzat «santuak» dira; eta, guztien omenez, jai egiten dogu gaur.
Celebrar la fiesta de Todos los Santos, es alegrarse con el recuerdo de todos aquellos que han llegado al encuentro total con el Señor. Gentes de todos los pueblos y razas, gentes de todos los tiempos han entrado en la Casa del Padre
Horregaitik, zeruan ditugun familiako guztiekin alkartuta, pozez beterik, ospatu dagigun familiako jai haundi hau.
» Zein gozo ta eder dan…»
DAMU-OTOITZA
Hurreratu gaitezan gure pekatuak parkatzen dituan eta santutasun guztiaren sortzaile dan dogun Jaungoiko Aitagana:
– Jesus Jauna, gure ilunpe guztiak argitzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, mundua barriztau nahi dozuna. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, Santuen poza eta pekatarien itxaropena zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Apk 7, 2-4. 9-14:
Pozez begiratu deiogun zeruko zoriona lortu dabenen zenbatu ezineko senideen taldeari.
A través de unas imágenes, el libro del Apocalipsis, nos recuerda a los santos que viven con Dios en el cielo.
Erantzun-Salmoa: 23. Salmoa
Gaurko salmo honek, Jauna goratzera gonbidatzen gaitu. Bera haundia bait da eta harrigarriak egin ditu.
Cantemos con gozo, unidos con todos los que gozan en la presencia de Dios.
«Kanta Jaunari, jai honetan,
Santu guztien ohoretan».
1 Jn 3, 1-3:
Zailtasunetan eta ezbeharretan murgilduta bizi bagara ere, ez dogu itxaropenik galdu behar. Jaungoikoak maite gaitu eta, egunen baten, bere ederrean ikusiko dogu.
San Juan apóstol, nos recuerda, que somos hijos de Dios; esto lo viviremos plenamente en el encuentro con Dios en el cielo.
Mt 5, 1-12:
Jesusek zoriontsu ikusi nahi gaitu eta benetako zoriontasuna lortzeko bidea eskeintzen
Bienaventurados… “santos” seremos si creemos en el evangelio de Cristo, sin arreglos ni componendas con nuestros propios modos de pensar. Dichoso quien escucha la Palabra de Jesús y la lleva a la práctica en su vida.
Haren berbak entzun aurretik, kantau daigun pozez beterik «Aleluia».
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Santu guztiak lagun ditugula, jo dagigun Jaungoiko Aitagana, eta zuzendu deioguzan geure eskariak fede haundiz:
– Eleizearen alde: Jaungoikoak zelako maitasuna deutson ikusi dauan ezkero, zabaldu dagiala maitasun hori gure gizartean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Geisorik, baztertuta nahiz beste edozelako beharrizanen baten aurkitzen diran guztien alde: Jaungoikoak eskeintzen deuskuzan asetasunaz eta zorionaz jabetu daitezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Para que el ejemplo de todos los santos, canonizados o no; que lucharon en la vida por ser fieles al mensaje de Jesús nos sirva de empuje para vivir según las bienaventuranzas ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Por todos los aquí reunidos: para que sea visible la actividad de nuestra fe, el esfuerzo de nuestra caridad y el aguante de nuestra esperanza. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Aita ona, entzun bihotz onez, Santu guztien bidez eta euren Erregina dan Andra Mariaren bitartez aurkeztu deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Santu guztien jaia, alkarrekin fede berean ospatu dogunok, ahalegindu gaitezela fedez bizitzen eta gure ingurukoak zoriontsu egiten.
Los santos pasaron por la vida haciendo el bien, amando a Dios y a todos los hermanos desde la fe en Jesús. Ellos, ya son los bienaventurados que aceptaron vivir el espíritu de las bienaventuranzas que predicó Jesús en el Sermón del Monte. Que su visión nos ayude a todos a seguir sus huellas.
«Zoriontsuak…
Azaroak 1 SANTU GUZTIEN OROIPENA
Festaburua
Apk 7, 2-4. 9-14
.
Apokalipsis liburutik
Nik, Joanek, beste aingeru bat ikusi neban, sortaldetik igoten. Jaungoiko biziaren sillua eukan; eta oihu handiz iragarri eutsen itsasoa ta lurra zigortzeko egozan lau aingeruei, esanez: «Ez zigortu lurrik, ez sasorik, ez zugatzik, arik-eta gure Jaungoikoaren serbitzariei ezaugarria bekokian ezarri arte». Eta entzun neban ezaugarridunen zenbakia: ehun eta berrogeta lau milla, Israelgo leiñu guztietatik.
Horren ondoren, talde handi bat ikusi neban, iñok zenbatu ezin-alakoa, enda eta leiñu, herri ta hizkuntza guztietakoa, aulkiaren eta Bildotsaren aurrean zutunik, zuriz jantzita, eta palma-adarrak eskuetan. Eta oihu handiz hots egiñez, honan iñoen:
«Salbamena, aulkian jesarrita dagoan
gure Jaungoikoarena da eta Bildotsarena».
Aulkiaren, zaharren eta lau bizidunen inguruan egozan aingeru guztiak hauspez jausi ziran, aulkiaren aurrean, eta Jaungoikoa gurtu eben, esanez: «Amen! Bedeinkapena, aintza ta jakituria,
esker ona ta ospea, ahalmena ta indarra,
gure Jaungoikoarenak dira,
gizaldi eta gizaldietan. Amen!»
Eta zaharretako batek esan eustan: «Nortzuk dira eta nondik datoz zuriz jantzita dagozanok?» Nik erantzun neutson: «Ene Jauna, Zeuk jakingo dozu!» Harek orduan: «Honeek nekaldi handitik datozenak dirá. Bildotsaren odoletan garbitu ta zuritu dabez euren jantziak».
Sal 23,1-2. 3-4ab. 5-6
Hau da Jauna,
zure arpegi-billa dabiltzanen taldea.
Jaunarena da lurra eta lurra beteten dabenak,
lurbira eta bertan bizi diranak.
Harek emon deutsoz itsasoak oiñarri,
eta ibaiak sendogarri.
Jaunaren mendira nork igongo?
HaAren toki santuan nor egongo?
Eskuak errugabe eta bihotza garbi dituana,
uskerietara joten ez dauana.
Holakoak hartuko dau bedeinkapena Jaunagandik,
zuzentasuna salbatzaille dauan Jainkoagandik.
Hau da Haren billa dabiltzanen taldea,
Jakoben Jainkoaren billa dabiltzanena.
1 Jn 3, 1-3
Dan langoxea ikusiko dogu Jainkoa.
San Joan Apostoluaren epistolatik
Senide maiteok:
Begira zenbateraiñoko maitasuna
agertu deuskun Aitak:
Jaungoikoaren seme-izena daroagu,
baita izana ere.
Hara zergaitik munduak ez gaituan ezagutzen:
Jainkoa ere ezagutu ez ebalako.
Senide maiteok, orain Jaungoikoaren seme gara;
gero izango gareana, oraindiño ez da agiri.
Badakigu, Jauna agertu daitenean,
Haren antzeko izango gareana,
dan langoxea ikusiko dogu-ta.
Haregan itxaropen hau daukan guztia
garbitu egiten da, Ha garbia dan lez.
ebanjelioa Mt 5, l-12a
Aleluia Mt 11, 28
Aleluia.
Zatoze Nigana nekatuok, lanpetuok;
eta Neuk arinduko zaituet —diño Jaunak—.
Poztu zaiteze eta alaitu, andia izango da-ta zuen saña zeruetan.
Jesukristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Aldi haretan, jente-taldea ikusirik, mendira igon eban Jesusek eta, jesarri zanean, bere ikasleak inguratu jakozan, eta Berak honan irakasten eutsen: «Zorionekoak, gogoz beartsu diranak;
eurena dabe-ta zeruetako erreinua
Zorionekoak, otzanak;
eurak izango dirá lurraren jabe.
Zorionekoak, negar egiten dabenak;
poztuak izango dira-ta.
Zorionekoak, zuzentasunaren gose ta egarri diranak
aseak izango dira-ta.
Zorionekoak, errukitsuak;
eurak ere errukia jadetsiko dabe-ta.
Zorionekoak, bihotzez garbi diranak;
eurak ikusiko dabe Jaungoikoa.
Zorionekoak, bake-egilleak;
Jaungoikoaren seme esango jake-ta.
Zorionekoak, zuzenagaitik erasotuak;
eurena da-ta zeruetako erreinua.
Zorionekoak zuok, Nigaitik biraoka eta en erabilten zaituenean, eta guzurretan asmau-alak esaten dabezanean zuen kontra; poztu zaiteze ta al handia izango dalako zuen saria zeruetan».