Urtean zeharreko 32. Domeka
Eleizbarrutiaren eguna
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Liturgi urtearen azkenetan gagoz. Eta gaur entzungo dogun Jaungoikoaren Berbeak mundu honetako gure azkenari begira jarten gaitu: gure geroari eta Jaunagan izango dogun amaibako bizitza zoriontsuari begira.
Gaur, Eleizbarrutiaren Eguna ospatzen dogu eta Bizkaiko Elizan VI. Ebanjelizatze Egitasmoan batez ere 4 Erronka ditugu OSPATU, IRAGARRI, ZERBITZATU eta guzti hori ALKARTEAN. Bizkaiko kristau-alkartea Jesusen bidetik alkarregaz pausoak emotera deitua dago. Espirituak gidatu dagiala gure ibilbidea.
Abestuz hasi dagigun Eukaristia.
«Bizkai elizan seigarren plana…”
DAMU-OTOITZA
Senideok, autortu dagigun orain apaltasunez, gaiztakeriak eta pekatuak gugan dauken eragina. Eta Jaungoikoak eskeintzen deuskun bizia bete-betean onartu dagigun:
– Jesus Jauna, benetako biziaren iturria zareana. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, munduko gatxa, pekatua eta heriotzea garaitu dituzuna. KRISTO, E.
– Jesus Jauna, gure itxaropena eta zorion betea zaituguna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
2 Mak 7, 1-2. 9-14:
Zazpi anaia eta euren ama Jaungoikoaren Legea zapaltzera behartu nahi ditue. Baina, honeek oinazea eta heriotzea bera nahiago izan ditue, euren fedea ukatu baino.
Erantzun-Salmoa: 16. Salmoa
Jaunagan betiko bizitza zoriontsua itxaroten dogulako, abestu daigun : Jauna dogula gure argi eta salbamen.
«Jauna dot argi eta salbamen»
2 Ts 2, 15 – 3, 5:
San Paulok Tesalonikako eliztarrei zuzendutako berbak geuri iragarriko jakuz orain, gure bihotzak poztu dagiguzan.
Lk 20, 27-38:
Jesusen aldian, saduzeo eta farisearren artean eztabaida bat egoan: lehenengoek ez eben sinisten hildakoen biztueran, farisearrek ostera, bai. Jesusek argi esango deusku hildakoak Jaunagan biziko dirala.
Goratu dagigun biziaren Jaungoikoa, «Aleluia» abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, zuzendu deioguzan geure eskariak gu guztiok bizitza betea izatea nahi dauan Jaungoiko Aitari:
- Gure Eleizbarrutiaren alde. Bertako kideok, alkartasun eta ardurakidetasunean biziz, Barri Onaren zerbitzari eta itxaropenaren lekuko izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
- – Munduko gizon eta emakume guztiok, norberagandik hasita bideak erraztuaz, gure artean bakean bizitzeko ahaleginak egin dagiguzan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Indarkeriaren biktimen alde. Jasandako oinaze bidegabea autortu daigun, euren eskubidean berreskuratu daiezan eta bizikidetzan egin daikien ekarpena autortu deiegun. Eskatu deiogun Jaunari.
- Gu guztion alde; gure bizitzak beste bizitza oso eta zoriontsuago baten hazi izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
Biziaren iturri zarean Aita ona, entzun gizon eta emakume guztien alde egin deutsugun otoitza eta emon guztioi zure biziaren betea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA
Aita Santuak izendatuta, datorren domekan MUNDU MAILAKO POBREEN EGUNA ospatzen dogu eta Arratiako Caritasek pobreziaren egoeraz gure kontzientziak astindu nahirik ekintza batzuk antolatu ditu:
- Zapatuan azaroak 12 eliza guztietan, eguerdiko 12 etan, gure lozorrotik itzartu gagizan kanpaiak joko dira.
- Zapatuan baita Lemoako kiroldegian jaialdia arrastiko 6etan jaialdia. Danok gagoz gonbidatuta.
- Domekan , azaroak 13, eleizkizunetan pobrezian bizi direnakaz bat egingo dogu otoitzean eta hausnarketan.
AZKEN AGURRA
Senideok, bere Berbaz eta Gorputzez janaritu eta indartu gaitu biziaren Jaunak. Goazen orain, eta biziaren aldeko agertu gaitezan geure jokabide eta ekintza guztietan. «Eskerrak bihotzetik.»