Gabon aldiko 2 domekako lagungarriak
GABON-OSTEKO II. DOMEKEA
ITXAROPENAREN JUBILEUA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Egunean eukaristia ospatzera etorri zarenoi:
Gabon-jaien barruan, aurten opari berezi bat jaso dogu: Itxaropenaren Jubileua. Itxaropenak ez dau huts egiten. Eleizeak 25 urtean behin ospatzen dauan Jai nagusia Jainkoaren maitasuna gozatzeko, parkamena ospatzeko eta justiziazko fruitu ugari emoteko askapen bidean.
Hauxe da gaurko meza santuan hausnartuko dogun misterio pozgarria. Hasi daigun otoitzaldi hau, abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok: gure artean dagoan Jaunaren berba santua entzun aurretik eta Berak emongo deuskun ogi santuan parte hartu baino lehen, geure hutsegite guztiakaitik parka eskatu deiogun:
– Jesus Jauna, betiko biziaren hitzak dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, Liburu Santuen bidez berba egiten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, Zeuk Aitari entzundakoa esaten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Sir 24, 1-4. 12-16:
Gaurko lehenengo irakurgaiak Jakituria dala-ta berba egiten deusku. Eta, Idazti Santuetan, izen honegaz Israel herriaren erdian bizi dan Jaungoikoaren Espiritua adierazoten da.
Erantzun-Salmoa: 147. salmoa
Salmo egileak, Jerusalengo judutarrei, Jainkoa goratzera dei egiten deutse . Guk ere goratu dagigun gure Jainkoa, bere Semeak gure artean bizilekua ipini dauelako.
«Hitza haragi egin jaku. Gurean Haren bizi leku».
Ef 1, 3-6. 15-18:
San Pauloren berbak, Jaungoikoak Kristogan agertzen deuskun asmo salbagarriagaitik, eskerrak emotera eroan nahi gaitue.
Jn 1, 1-18:
Poztasunez beterik onartu dagigun bere bizilekua gure artean jarri dauan Jaungoikoaren Berbea.
«Aleluia.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: gure otoitz honetan, gogoan izan dagiguzan gizarteko preminak, txikien eta zapalduen estutasunak, eta Jaungoikoaren guganako maitasuna:
– Elizearen alde: Jubileu hau aukera ona izan daitela Ebanjelioa jartzeko bere iragarpenaren erdigunean: parkamena, askapena, errukia eta esperantza. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Gure herriko bakearen alde, bake-bideari benetako izanbidea urratseko gure harremanak justiziazkoak eta askatasunezkoak izan daitezen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
– Gaixoen alde, behartsu eta edadetuen alde: Jaungoikoaren maitasunak argitu dagizala euren bizitzak eta gu hurrean ikusteaz poztu daitezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Hemen alkartuta gagozan guztion alde: urte honetan ahalegindu gaitezala Jaungoikoaren Berbea gogoz entzuten eta beteten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko gure Aita: zure guganako maitasuna betidanikoa da; lagundu eiguzu behar orduan, Zugandik urrindu ez gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN-AGURRA
Eukaristia amaitu dogu eta elizatik urtetera goaz. Baina, gogoan izan dagigun egun osoa dala Jaunaren Eguna, eta ordu guztiak dirala onak Jaunaren maitasuna gure inguruan zabaltzeko.
«Jesus, munduko Argia…»
GABON-OSTEKO II. DOMEKEA
ITXAROPENAREN JUBILEUA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Egunean eukaristia ospatzera etorri zarenoi:
Gabon-jaien barruan, barriro ere Jaunaren Eguna ospatzeko alkartuta gagoz. Belenen agertu jakun Jesus umeagan gauza harrigarri bat gertatzen da: Jaungoikoagan egoan Berbea gure artera etorri da, gu Jaungoikoaren seme-alaba egiteko
En este ambiente de alegría navideña, recibimos un regalo especial: el año jubilar. El Jubileo de la esperanza. La esperanza no defrauda. Cada 25 años la Iglesia celebra el Año Jubilar para disfrutar del amor de Dios, celebrar su perdón y encaminarnos para dar frutos de liberación.
Hasi daigun otoitzaldi hau, abestuz
DAMU-OTOITZA
Senideok: gure artean dagoan Jaunaren berba santua entzun aurretik eta Berak emongo deuskun ogi santuan parte hartu baino lehen, geure hutsegite guztiakaitik parka eskatu deiogun:
– Jesus Jauna, betiko biziaren hitzak dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, Liburu Santuen bidez berba egiten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, Zeuk Aitari entzundakoa esaten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Sir 24, 1-4. 12-16:
Gaurko lehenengo irakurgaiak Jakituria dala-ta berba egiten deusku. Eta, Idazti Santuetan, izen honegaz Israel herriaren erdian bizi dan Jaungoikoaren Espiritua adierazoten da.
La Sabiduría de la que habla esta primera lectura, es el mismo Dios que sale a nuestro encuentro.
Erantzun-Salmoa: 147. salmoa
Salmo egileak, Jerusalengo judutarrei, Jainkoa goratzera dei egiten deutse. Guk ere goratu dagigun gure Jainkoa, bere Semeak gure artean bizilekua ipini dauelako.
El salmista anima al pueblo de Israel a cantar a Dios, porque Él defiende y salva a su pueblo. Unámonos nosotros a esta alabanza.
«Hitza haragi egin jaku. Gurean Haren bizi leku».
Ef 1, 3-6. 15-18:
San Pauloren berbak, Jaungoikoak Kristogan agertzen deuskun asmo salbagarriagaitik, eskerrak emotera eroan nahi gaitue.
La lectura que vamos a escuchar es un canto de alabanza a Dios porque nos ha elegido para ser sus hijos
Jn 1, 1-18:
Dios muestra su plan de salvación y manifiesta su amor en la persona de Jesucristo, su Hijo. Él vive en medio de nosotros.
Poztasunez beterik onartu dagigun bere bizilekua gure artean jarri dauan Jaungoikoaren Berbea.
«Aleluia».
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: gure otoitz honetan, gogoan izan dagiguzan gizarteko preminak, txikien eta zapalduen estutasunak, eta Jaungoikoaren guganako maitasuna:
– Elizearen alde: Jubileu hau aukera ona izan daitela Ebanjelioa jartzeko bere iragarpenaren erdigunean: parkamena, askapena, errukia eta esperantza. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Para que los migrantes, refugiados y afectados por las guerras vean siempre respetado su derecho a la educación, necesaria para construir un mundo mejor. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Por los creyentes de todas las religiones, para que nos encontremos unidos en la defensa de la dignidad y derechos humanos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Hemen alkartuta gagozan guztion alde: urte honetan ahalegindu gaitezala Jaungoikoaren Berbea gogoz entzuten eta beteten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko gure Aita: zure guganako maitasuna betidanikoa da; lagundu eiguzu behar orduan, Zugandik urrindu ez gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN-AGURRA
Eukaristia amaitu dogu eta elizatik urtetera goaz. Baina, gogoan izan dagigun egun osoa dala Jaunaren Eguna, eta ordu guztiak dirala onak Jaunaren maitasuna gure inguruan zabaltzeko.
Dios ha venido a nosotros y ha puesto su tienda de campaña en medio de nosotros. Que sintamos su presencia salvadora y su gracia nos ayude a vivir un mundo de paz y fraternidad.
«Jesus, munduko Argia…»
GABON OSTEKO II. DOMEKEA
Jainkoaren jakituria
bere herri aukeratuaren erdian bizi da.
Siraken liburutik
(Si 24, 1-4. 12-16)
Jakituriak bere burua goratzen dau,
bere herriaren erdian aintzaz beteten da.
Goi-goikoaren batzarrean ahoa edegiten dau
eta haren ahalmenaren aurrean aintzaz beteten da.
Bere herriaren erdian goratzen dabe,
eta santuen batzar osoan miresten;
aukeratuen taldeek goralpenak emoten deutsoez
eta bedeinkatua izango da bedeinkatuen artean.
Orduan, guztien Egileak agindu eustan,
sortu ninduanak txabolea eregi eustan,
eta esan: «Bizi zaitez Jakoben herrian,
eta izan bedi Israel zure ondarea».
Hasieran, gizaldiak baino lehenagotik, sortu ninduan,
eta inoiz ere ez dot amairik izango.
Txabola santuan, haren aurrean, egin dot zerbitzua,
eta holan Sion mendian finkatu naz.
Uri maitean emon deust atseden
eta Jerusalemen dago nire agintaritza.
Izen handiko herrian bota ditut zuztarrak,
Jaunaren arloan, haren ondarean.
Erantzun-salmoa
(Sal 147, 12-13. 14-15. 19-20)
Hitza haragi egin zan,
eta gure artean jarri eban bizilekua.
edota Aleluia
Jerusalem, ospatu egizu Jauna;
Sion, goratu egizu zure Jainkoa.
Zure ateen sarrailak indartu ditu-eta,
zure seme-alabak zure barruan bedeinkatu ditu.
Zure mugetan bakea ezarri dau-eta,
Gari-maminez ase zaitu.
Bialtzen dau lurrera bere berbea,
eta haren berbea bizkor eta arin doa.
Iragarri deutso bere berbea Jakobi,
bere erabagi eta aginduak Israeli.
Ez ddeutso egin holakorik beste herriri,
bere aginduak ez deutsoz agertu besteri.
Aurrez aukeratu ginduzan bere seme-alabaorde izateko,
Jesu Kristoren bidez.
San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
(Ef 1, 3-6. 15-18)
Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako bedeinkapenez
zeruan Kristogan bedeinkatu gaituana.
Beragan aukeratu ginduzan,
mundua sortu baino lehen,
haren aurrean, maitasunez,
santu eta errubako izan gaitezan.
Aurrez aukeratu ginduzan bere seme-alabaorde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez,
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun graziaren aintzak
Bera goralpenez bete dagian.
Jesus Jaunagan dozuen sinestearen eta fededun guztienganako dozuen maitasunaren barri jakinik, eten barik dihardut zuekaitik eskerrak emoten, neure otoitzetan zuek gogoan izanez. Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak, aintzaren Aitak, emon deizuezala Espirituaren jakituria eta goi-argia, Bera ezagutzeko. Argitu dagizala zuen barruko begiak, jakin dagizuen zer itxarotera deitu eutsuen, zeinen aberatsa dan fededunentzat oinordekotzan prestauta daukon aintza.
Irakurgai laburragoa egin nahi bada kako [ ] artean emoten diran zatiak itzi daitekez.
Berbea haragi egin zan,
eta gure artean jarri eban bizilekua.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 1, 1-18)
Hasieran bazan Berbea,
eta Berbea Jainkoagaz zan,
eta Jainkoa zan berbea.
Berbea hasieran Jainkoagaz zan.
Gauza guztiak beraren bidez eginak dira,
eta egindakorik ezer ez da Ha barik egin.
Berbeagan zan bizia,
eta bizia gizakien argia zan;
argiak ilunpetan argi egiten dau,
baina ilunpeek ez eben onartu.
[Agertu zan gizon bat, Jainkoak bialdua: Joan eban izena. Autormenerako etorria zan: argiaren autormena egitera, haren bidez guztiek sinestu egien. Bera ez zan argia, argiaren autormena egin behar ebana baino.]
Berbea zan egiazko argia,
mundura etorriz gizaki guztiak argitzen dituana.
Munduan egoan
eta mundua haren bidez egina dan arren,
munduak ez eban ezagutu.
Bereakana etorri zan,
eta bereek ez eben onartu.
Onartu eben guztiei, barriz,
haren izenean sinesten dabenei, hain zuzen ere,
Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena emon eutsen.
Honeek ez dira giza odoletik sortu,
ez eta giza nahieratik ere,
Jainkoagandik baino.
Eta Berbea gizon egin zan,
eta gure artean jarri eban bizilekua,
eta ikusi dogu haren aintza,
Aitagandik graziaz eta egiaz betea
datorren Seme bakarrari jagokon aintza.
[Joanek Haretaz egin eban autormen, oihuka esanez: «Hau zan nik esan neban Ha: Nire ondoren datorrena nire aurretik jarri da, ni baino lehenagokoa zan-eta».
Eta haren betearen betetik guztiok hartu dogu, grazia graziaren gain hartu ere. Legea Moisesen bidez emon zan; grazia eta egia, barriz, Jesu Kristoren bidez etorri dira. Jainkoa ez dau inork inoiz ikusi; Aitaren altzoan dagoan eta Jainko dan Seme bakarrak emon deusku haren barri.]