Sarrerak Arratia Eleiza  

Garizumako 2 domekako lagungarriak.

GARIZUMAKO II. DOMEKEA – C

SAN JOSE KANPAINA 2025- martxoaren 16a

MISIOA: EGINBIDEA ETA ITXAROPENA

SARRERA

Egun on Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi;

Garizuma aldi honetan, murrizteak eta penitentziak ez dira garrantzitsuenak. Garizuma argira ohitzeko bidea da. Argirako prestatzeko aldia eta gaur, garizumako bigarren domeka honetan, Jesusegaz Tabor MENDIAn bizikizunean parte hartzeko deia egiten jaku. Aitak, bere Seme Maiteari entzuteko esango deusku.

Baita gaur, gure Misioen egun honetako goiburua, errealitate bihurtu nahi dogu: “MISIOA: EGINBIDEA ETA ITXAROPENA”. Mahai gainean jarri nahi ditugu gure otoitza, gure presentzia eta gure babesa, elkartasunaren eta senideon arteko otorduaren mirariak etenik izango ez dauen itxaropenarekin.

Bat egin daigun abestian, ospakizunari hasierea emoteko.

 SARRERAKO ABESTIA: «Jesusen eliza misiolaria gara «

ABADEAREN AGURRA

Entzun eta jarraitu nahi deutsagun

Jesukristo, Jainkoaren seme maitea,

izan bedi zuekin.

DAMU OTOITZA

Pekatari gara, baina era berean Jainkoaren seme-alaba; Jainkoaren errukian eta parkamenean konfiantza ipinita jo daigun Berarengana.

  • Jesus Jauna, pekatariengana hurreratu eta onartzen dozuzana. Erruki, Jauna!
  • Jesus Jauna, fedez eta itxaropenez jokatzera deitzen gaituzuna. Kristo, erruki!
  • Jesus Jauna, kurutzean oso osorik eskeintzean guretzat salbamen egiten zarana. Erruki, Jauna!

HITZAREN LITURGIA

Gn 15, 5-12. 17-18:

Jaungoikoak Abrahani agintzari edo promesa bat egiten deutso: herri haundi baten aita izango dala eta bere ondorengoei lurralde bat emongo deutsela. Gaurko fededunok ere Abrahanen ondorengo gara eta Jaungoikoak bizitza betea eta zoriontsua eskeintzen deusku.

Erantzun-Salmoa: 26. Salmoa

Abrahanen barneko esperientzia geureganatzera, garoaz gaurko salmoak. Jauna da gure argi eta salbamen.

«Jauna dot argi eta salbamen».

Flp 3, 17 – 4, 1:

 Irakurgai  honetan, Jaunari leial izaten jarraitzeko eskatuko deusku San Paulok.

Lk 9, 28b-36:

Jesusek bere heriotzea iragarri deutse apostoluei; baina honeek ezin dabe sinistu Jesusek neke-bidea hartu behar dauanik. Tabor mendiko esperientziak heriotzeak nora daroan ikusten lagunduko deutse.  Goratu dagigun Jauna, «Aintza, Jesus, Zuri beti…» abestuz.

OHARRA. Gaur batzen dan dirua, misiolariei gure hubiltasuna adierazoteko eta gure laguntza eskeintzeko izango da. Eskerrik asko euren izenean.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Jesusengan, bere kurutzean, gure bizia eta gizadi osoarena aurkitzen da. Aintzaz betetako Kurutziltzatuari begiratuz egin dagigun otoitz:

  • Bilbo, Donostia eta Gasteizko elizbarrutien alde, gure misiolarien alde eta Ekuador, Etiopia, Kongo eta Filipinak eta konpromisoren bat dogun gainerako herrialdeetako kristau-alkarteen alde; alkartasunezko harreman hurbila izaten jarraitu dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

  • Herrialdeetako agintari guztien alde, gerrak eta goseak jotakoen alde batez ere, biktimen, ogia eta bakea eskatzen daben pobreen oihua entzun dagien. Eskatu deiogun Jaunari.

 

  • Eguneroko bizitzan hutsik, triste, bizi-poz barik dagozanen alde. Gure itxaropenaren barri emoteko gai izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

  • Jesus, sarritan Jainko Aitaren ahotsa entzutera eta Beragaz berba egitera joaten zan lez, guk ere otoitz egiteko uneak hartu dagiguzan gure bizitzan zehar. Eskatu deiogun Jaunari.

         Bedeinkatzen zaitugu, Aita, beti entzuten deuskuzulako. Kendu gugandik gorra eta emoiguzu entzuten eta benetan maitatzen dauan bihotz zabaltasuna. JGJB. Amen.

 

AZKEN AGURRA

Apostoluek Tabor mendian lez, Eukaristia honetan, geuk ere Jesusi entzun deutsagu. Goazen orain geure testigantzeaz Haren berbea iragartera eta zabaltzera.

Abestia: Espirituak mogitzen gaitu

basamortutik mendira,

bertan gozatuz atsedenean

otoitz onaren dirdira.

Gure barruak antzaldaturik

jarri herrira begira

pobreak eta baztertu danak

gu itxaroten han dira.

  

GARIZUMAKO II. DOMEKEA – C

CAMPAÑA SAN JOSÉ 2025 -16 marzo 2025

MISIÓN: COMPROMISO Y ESPERANZA

SARRERAKO OHARRA                                             

Egun on Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

Garizuma aldi honetan, murrizteak eta penitentziak ez dira garrantzitsuenak. Garizuma argira ohitzeko bidea da. Argirako prestatzeko aldia eta gaur, garizumako bigarren domeka honetan, Jesusegaz Tabor MENDIAn bizikizunean parte hartzeko deia egiten jaku. Aitak bere Seme Maiteari entzuteko esango deusku.

Hoy también celebramos el día de nuestras Misiones Diocesanas.Nos toca mantener vivo el espíritu misionero que nos hace comunicarnos y solidarizarnos y compartir lo que somos y tenemos.

 Queremos hacer realidad el lema de este año: “MISION: COMPROMISO Y ESPERANZA”. Aportar, nuestra oración, nuestra presencia y nuestro apoyo con la esperanza de que se seguirá realizando el milagro de la solidaridad, de la comida fraterna.

Bat egin daigun abestian, ospakizunari hasierea emoteko.

SARRERAKO ABESTIA: «Jesusen Eliza misiolaria gara «

 ABADEAREN AGURRA

Entzun eta jarraitu nahi deutsagun

Jesukristo, Jainkoaren seme maitea,

izan bedi zuekin.

DAMU OTOITZA

Pekatari gara, baina era berean Jainkoaren seme-alaba; Jainkoaren errukian eta parkamenean konfiantza ipinita jo daigun Berarengana.

  • Jesus Jauna, pekatariengana hurreratu eta onartzen dozuzana. Erruki, Jauna!
  • Tú, que nos llamas a la fe y a la esperanza. Kristo, erruki!
  • Jesus Jauna, kurutzean oso osorik eskeintzean guretzat salbamen egiten zarana. Erruki, Jauna!

HITZAREN LITURGIA

Gn 15, 5-12. 17-18:

Jaungoikoak Abrahani agintzari edo promesa bat egiten deutso: herri haundi baten aita izango dala eta bere ondorengoei lurralde bat emongo deutsela. Gaurko fededunok ere Abrahanen ondorengo gara eta Jaungoikoak bizitza betea eta zoriontsua eskeintzen deusku.

Dios, el Señor, da su palabra a Abrahán y éste confía en la promesa de Dios y permanece fiel hasta la muerte.

Erantzun-Salmoa: 26. Salmoa

Abrahanen barneko esperientzia geureganatzera, garoaz gaurko salmoak. Jauna da gure argi eta salbamen.

 “El Señor es mi luz y mi salvación” canta el salmista que confía en el Señor y en su bondad.

«Jauna dot argi eta salbamen».

Flp 3, 17 – 4, 1:

Irakurgai  honetan, Jaunari leial izaten jarraitzeko eskatuko deusku San Paulok.

San Pablo pide a los cristianos de Filipo, que vivan con fidelidad a Jesucristo.

Lk 9, 28b-36:

Jesús se transfigura delante de algunos apóstoles. Les da ánimos para seguir el camino de la cruz.

Jesusek bere heriotzea iragarri deutse apostoluei; baina honeek ezin dabe sinistu Jesusek neke-bidea hartu behar dauanik. Tabor mendiko esperientziak heriotzeak nora daroan ikusten lagunduko deutse.  Goratu dagigun Jauna, «Aintza, Jesus, Zuri beti…» abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Jesusengan, bere kurutzean, gure bizia eta gizadi osoarena aurkitzen da. Aintzaz betetako Kurutziltzatuari begiratuz egin dagigun otoitz:

  • Bilbo, Donostia eta Gasteizko elizbarrutien alde, gure misiolarien alde eta Ekuador, Etiopia, Kongo eta Filipinak eta konpromisoren bat dogun gainerako herrialdeetako kristau-alkarteen alde; alkartasunezko harreman hurbila izaten jarraitu dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Por los grupos de solidaridad y misiones de nuestras diócesis y por todas las iniciativas de animación, hermanamiento y colaboración, para que nos ayuden a ser más conscientes de nuestro compromiso misionero con los empobrecidos de la tierra. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Por todos los gobernantes de los países, especialmente por los golpeados por la guerra y el hambre, para que escuchen el clamor de las víctimas, de los pobres que piden pan y paz y podamos avanzar hacia una humanidad que pueda convivir en paz y justicia. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Jesus, sarritan Jainko Aitaren ahotsa entzutera eta Beragaz berba egitera joaten zan lez, guk ere otoitz egiteko uneak hartu dagiguzan gure bizitzan zehar. Eskatu deiogun Jaunari.

Bedeinkatzen zaitugu, Aita, beti entzuten deuskuzulako. Kendu gugandik gorra eta emoiguzu entzuten eta benetan maitatzen dauan bihotz zabaltasuna. JGJB.

AVISO: La colecta de hoy será destinada a las nuestas Misiones Diocesanas. Que los misioneros perciban nuestra solidaridad. En su nombre eskerrik asko!

AZKEN AGURRA

Apostoluek Tabor mendian lez, Eukaristia honetan, geuk ere Jesusi entzun deutsagu. Goazen orain geure testigantzeaz Haren berbea iragartera eta zabaltzera.

Iluminados y fortalecidos con la Palabra de Dios y la Eucaristía, seamos testigos ante el mundo de Jesús el Salvador y Mesías de todos. Para ello recibamos la bendición de Dios.

 

Espirituak mogitzen gaitu

basamortutik mendira,

bertan gozatuz atsedenean

otoitz onaren dirdira.

Gure barruak antzaldaturik

jarri herrira begira

pobreak eta baztertu danak

gu itxaroten han dira.

GARIZUMAKO II. DOMEKEA

      Hasiera liburutik (Has 15, 5‑12. 17‑18)

Egun hareetan, Jaunak kanpora atara eban Abrahan eta esan eutson: «Begira zerura, eta kontatu egizuz izarrak, ahal badozu ». Eta gainera esan eutson: «Horren­beste izango dira zure ondorengoak». Abrahanek sinistu egin eutson Jaunari, eta Jaunak aintzat hartu eutson zuzentasunerako. Eta esan eutson: «Neu naz Jauna, Kaldeako Ur herritik zu atara zaitudana, lurralde honen jabe egiteko».

Eta Abrahanek: «Jainko Jauna, nondik ezagutuko dot jabe izango nazana?»

Jainkoak erantzun: «Ekarri egidazuz hiru urteko behi bat, hiru urteko ahari bat, usapal bat eta usakume bat». Ekarri zituan Abranek guzti honeek, eta erdibitu egin zituan, eta erdi bakoitza beste erdiaren aurrean ipini eban; baina hegaztiak ez zituan erdibitu. Hegazti harrapariak hildako piztietara etozan, eta Abrahanek uxatu egiten ebazan.

Eguzkia sartzean, Abrahan logura haundiak hartu eban, eta ikara handi bat jausi jakon gainera.

  Eguzkia sartu eta ilun egin zanean, laba bat agertu zan ketan, eta zuzi bat sutan, zati hareen artetik igarotzen. Egun hareetan Jaunak alkargoa egin eban Abranegaz, esanez : «Zure ondorengoei emongo deutset lurralde hau, Egiptoko ibaitik Eufrates ibai handiraino».   

Erantzun-salmoa      Sal 26, 7-14

Jauna dot argi eta salbamen.

Jauna dot argi eta salbamen, nork ni bildurtu?

Jauna biziaren babes, nork ni izutu?

  Jauna, nire deiadar hotsa entzun egizu,

erruki zakidaz eta aditu nagizu.

Jauna dot argi eta salbamen.

Zuk esana bihotzean dot entzuten:    

«Bilatu egizue nire aurpegia».

      Zure aurpegi bila naiabiltzu, Jauna,

ez niri ezkutatu aurpegi hori,

zure morroi hau hasarrez ez baztertuta utzi.

Jauna dot argi eta salbamen.

Laguntza zaitut, ez nagizula hondatu,

Jainko nire salbamen, eskutik ez nagizu askatu.

Jaunaren ontasuna ikusi ustean

nago bizien lurrean.

Itxaron Jaunagan eta adore izan,

bizkortu bekizu bihotza eta itxaron Jaunagan.

Jauna dot argi eta salbamen.

 

San Paulo Apostoluak Filipotarrei (Flp 3,17-4,1)

Senideok: Izan zaiteze guztiok neure antzeko, eta begiratu nigan daukazuen eredura dabiltzanei. Asko dira ‑askotan esan deutsuet, eta orain negarrez dinotsuet‑ Kristoren kurutzearen arerio lez dabizanak: horreen azkena hondamendia da; horreen jainkoa, sabela; horreen harrokeria, euren lotsarietan dago; lurreko gauzetan horreen egarria.

 Guk zeruan dogu geure herria; eta itxaron ere, handik itxaroten dogu Salbatzailea, Jesukristo gure Jauna. Berak aldatuko dau gure gorputz ezerez hau, Bere gorputz aintzatsuaren antzeko eginez; gauza guztiak menperatzeko daukan indarraz.

Holan, bada, ene senide maite eta bihotzekook, nire poza eta koroia zareenok, iraun egizue holantxe Jaunari leial, ene maiteok.

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 9, 28b‑36)

Aldi haretan, hartu zituan Jesusek Beragaz Pedro, Santiago eta Joan, eta mendira igo zan, otoitz egiteko. Otoitzean egoala, Haren aurpegia antzaldatu eta Haren jantzia zuri distiratsu egin zan. Honetan, gizon bi egozan Haregaz berbetan: Moises eta Elias ziran, aintzatan agertuak; eta Jesusek Jerusalenen jasan behar eban heriotzaren gainean berba egiten eben. Pedro eta lagunak loguraz erreta egozan; baina itzartu ziran eta Jesusen aintza eta Beronegaz egozan gizon biak ikusi ebezan.

      Honeek Harengandik alde egiterakoan, Pedrok badi­notso Jesusi: «Maisu, bai ederto gagozala gu hemen! Egin daiguzan hiru txabola: bata Zuretzat, bestea Moisesentzat, eta bestea Eliasentzat». Ez ekian zer inoan ere.

      Hau esaten egoala, hodei bat sortu zan, eta estaldu egin zituan, eta hodeian sartzean bildurrak hartu zituan. Hodeitik abots bat entzun zan: «Hauxe da nire Semea, nire Aukeratua. Entzun egiozue». Abotsa isiltzean, Jesus bakarrik egoan.

      Ikasleak isilik egon ziran, eta egun hareetan ez eutsoen inori esan ikusitakorik ezer.