Garizumako 2 domekarako lagungarriak
GARIZUMAKO II. DOMEKEA – B
ETORKINAK
SARRERAKO OHARRA
Egun on guztioi:
Gaur, garizumako bigarren domeka honetan, Jesusegaz, Tabor mendiko bizikizunean parte hartzeko deia egiten jaku.
Gure bildurren aurrean, Kristo antzaldatuak itxaropenezko ezaugarri bat eskeintzen deusku: beragaz bidelagun bagara, nahiz eta horretarako gurutzea jasan beharra izan, bizitzak etorkizuna dauka.
Garizumako ibilbide honetan ETORKINAK batez ere gogoan ditugu, mila koloretakoak. “Fededun alkartean sartu” eta Erreinuaren eraikuntzan alkarregaz bide eginez, alkarri eskua emonez bizi dagigun gaurko ospakizuna eta horixe berori eguneroko bizitzan.
Jaunaren Eguneko fede ospakizunari emon deiogun hasiera abestuz
«Zure aurpegi bila…»
BATZAR BURUAREN AGURRA
Entzun eta jarraitu nahi deutsagun
Jesukristo, Jainkoaren seme maitea,
izan bedi zuekin.
DAMU OTOITZA
Pekatari gara, baina era berean Jainkoaren seme-alaba; Jainkoaren errukian eta parkamenean konfiantza ipinita jo daigun Berarengana.
- Jesus Jauna, pobreen aldeko Jainkoa zaituguna. Erruki, Jauna!
- Jesus Jauna, fedez eta itxaropenez jokatzera deitzen gaituzuna. Kristo, erruki!
- Jesus Jauna, kurutzean oso osorik eskeintzean guretzat salbamen egiten zarana. Erruki, Jauna!
HITZAREN LITURGIA
Gn 22, 1-2. 9a. 15-18:
Abraham, sinistedunen aita da. Jaungoikoari opari bat eskeintzera doa; baina, ze opari ederragorik Jaungoikoari «hemen nozu» esatea baino?
Erantzun-Salmoa: 115. Salmoa
Garizumea, Jaunaren aurrean ibiltea da: Jaunari atsegin jakona egitea.
«Ibiliko naz zure aurrean, bizi diranen lur zabalean»
Erm 8, 31b-34:
San Paulok Jaungoikoaren maitasuna dakarzku gogora. Bere Semea guretzat emoteraino maite izan gaitu. Jaungoikoa geure alde daukagu, bizi gaitezan pozik eta bakean.
Mk 9, 1-9:
Kurutzera doan Jesus, disdiratsu agertzen da Tabor mendian. Haren heriotza ez da izango frakaso bat. Goratu daigun Jesus eta entzun daiguzan bere berbak: «Aintza, Jesus, Zuri beti…»
KREDOA
Autortu dagigun Jesukristoren Jainkoarengan dogun fedea. Fededun guztiekin bat egiten dogu. Ebanjelioa iragarten danean gure bihotza biztuazoten dauan fedea da orain agirian jartzen doguna.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusengan, bere kurutzean gure bizia eta gizadi osoarena aurkitzen da. Kurutze aintzalduari begiratuz egin dagigun otoitz.
- Elizearen alde, bihozbarritze sakona martxan jarri dagian eta Jesusek egin eban antzera, garai honetako gizikien pozak eta tristurak bihotzean eroanaz beti zerbitzari izan daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Mundu zuzenagoaren eta solidarioagoaren alde lanean diharduenen alde: Jaungoikoak bedeinkatu daizala, bidean aspertu barik aurrera egiteko eta bizitzaren Jaungoikoak argitu daizala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Bakean edo gerran, zuzentasunean edo zapalketan parte hartzeko gai diranen alde. Bereizketa barik, danontzako lekua dagoan mundu zuzen bat egiten ahalegindu daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Arratiako kristau alkartearen alde, Jesusi entzuteko gure bihotzak adi euki dagiguzan, bai liturgian berotasun gehiagoz parte hartuz, baita eguneroko bizitzan, jendeen atsekabe eta pozakaz bat eginez bizi gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Bedeinkatzen zaitugu, Aita, beti entzuten deuskuzulako. Kendu gugandik gorra eta emoiguzu entzuten eta benetan maitatzen dauan bihotz zabaltasuna. JGJB. Amen.
JAUNARTZE AMAIERAN ABESTU: BEGIRADA…
Gaixo zein pekatari
baztertuta danari
guztiok alkar josi
mundua jagon: hor Laudato si.
BEGIRADA ZELAN DAN ADI
JESUSI BEGIRA BIZI
HARRERA ONA GURE ALKARTEETAN
MILA KOLORE DANTZAN BIHOTZETAN.
Baltzak eta zuriak
herri txiki, huriak,
erdaldun zein euskaldun
mila kolore danok fededun.
AZKEN AGURRA
Senideok: elizatik urtetean, eroan daigun geure barruan Jaungoikoaren berbearen oihartzuna: «Hauxe da nire Semea, entzun egiozue». Zorionekoak gu!, Kristoren berbak entzun eta jarraitzen badoguz.
“Zabal bihotzok errukirako…»
GARIZUMAKO II. DOMEKEA – B
ETORKINAK
SARRERAKO OHARRA
Egun on guztioi:
Gaur, garizumako bigarren domeka honetan, Jesusegaz, Tabor mendiko bizikizunean parte hartzeko deia egiten jaku.
Gure bildurren aurrean, Kristo antzaldatuak itxaropenezko ezaugarri bat eskeintzen deusku: beragaz bidelagun bagara, nahiz eta horretarako gurutzea jasan beharra izan, bizitzak etorkizuna dauka.
En esta cuaresma estamos llamados a vivir una liturgia más acogedora e incluisiva, atenta a la diversidad que caracteriza nuestras comunidades. En la liturgia donde juntos, alabamos al Señor, se vive con más intensidad, cuando llegamos a ella sensibilizados por las penas y alegrías de la gente y acogemos la llamada a ser personas enviadas.
Dios-Padre nos dice que le escuchemos a su Hijo amado.
Jaunaren Eguneko fede ospakizunari emon deiogun hasiera abestuz
«Zure aurpegi bila…»
BATZAR BURUAREN AGURRA
Entzun eta jarraitu nahi deutsagun
Jesukristo, Jainkoaren seme maitea,
izan bedi zuekin.
DAMU OTOITZA
Pekatari gara, baina era berean Jainkoaren seme-alaba; Jainkoaren errukian eta parkamenean konfiantza ipinita jo daigun Berarengana.
- Jesus Jauna, pobreen aldeko Jainkoa zaituguna. Erruki, Jauna!
- Jesus Jauna, fedez eta itxaropenez jokatzera deitzen gaituzuna. Kristo, erruki!
- Jesus Jauna, kurutzean oso osorik eskeintzean guretzat salbamen egiten zarana. Erruki, Jauna!
HITZAREN LITURGIA
Gn 22, 1-2. 9a. 15-18:
Abraham, sinistedunen aita da. Jaungoikoari opari bat eskeintzera doa; baina, ze opari ederragorik Jaungoikoari «hemen nozu» esatea baino?
En la figura de Isaac, el pueblo se ha visto depositario de la promesa, que depende de la sola iniciativa de Dios.
Erantzun-Salmoa: 115. Salmoa
Garizumea, Jaunaren aurrean ibiltea da: Jaunari atsegin jakona egitea.
Como Abrahám pongamos en El toda nuestra esperanza y caminemos en presencia del Señor.
«Ibiliko naz zure aurrean, bizi diranen lur zabalean»
Erm 8, 31b-34:
San Paulok Jaungoikoaren maitasuna dakarzku gogora. Bere Semea guretzat emoteraino maite izan gaitu. Jaungoikoa geure alde daukagu, bizi gaitezan pozik eta bakean.
Israel se ha reconocido en las actitudes de Abrahán y de Isaac. Pero no podía prever que Dios tomaría el puesto de Abrahán y su hijo Jesús
Mk 9, 1-9:
Los apóstoles tienen en la cumbre de la montaña una experiencia profunda de lo que Jesús significa. Luego bajarán de la montaña y fortalecidos con la experiencia, anunciarán la Buena Noticia
Kurutzera doan Jesus, disdiratsu agertzen da Tabor mendian. Haren heriotza ez da izango frakaso bat. Goratu daigun Jesus eta entzun daiguzan bere berbak: «Aintza, Jesus, Zuri beti…»
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusengan, bere kurutzean gure bizia eta gizadi osoarena aurkitzen da. Kurutze aintzalduari begiratuz egin dagigun otoitz.
- Elizearen alde, bihozbarritze sakona martxan jarri dagian eta Jesusek egin eban antzera, garai honetako gizikien pozak eta tristurak bihotzean eroanaz beti zerbitzari izan daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los que no han tenido la experiencia de la presencia de Cristo en sus vidas, para que algún día puedan descubrirla y experimenten la alegría de la fe y el poder renovador del evangelio. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por quienes padecen las dolorosas consecuencias de la guerra, la violencia de origen político y otras violencias como las ejercidas contra el medio ambiente, para que todos tomemos conciencia de esta lacra y seamos capaces de construir y no destruir. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Arratiako kristau alkartearen alde, Jesusi entzuteko gure bihotzak adi euki dagiguzan, bai liturgian berotasun gehiagoz parte hartuz, baita eguneroko bizitzan, jendeen atsekabe eta pozakaz bat eginez bizi gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Bedeinkatzen zaitugu, Aita, beti entzuten deuskuzulako. Kendu gugandik gorra eta emoiguzu entzuten eta benetan maitatzen dauan bihotz zabaltasuna. JGJB. Amen.
JAUNARTZE AMAIERAN ABESTU: BEGIRADA…
Gaixo zein pekatari
baztertuta danari
guztiok alkar josi
mundua jagon: hor Laudato si.
BEGIRADA ZELAN DAN ADI
JESUSI BEGIRA BIZI
HARRERA ONA GURE ALKARTEETAN
MILA KOLORE DANTZAN BIHOTZETAN.
Baltzak eta zuriak
herri txiki, huriak,
erdaldun zein euskaldun
mila kolore danok fededun.
AZKEN AGURRA
Senideok: elizatik urtetean, eroan daigun geure barruan Jaungoikoaren berbearen oihartzuna: «Hauxe da nire Semea, entzun egiozue». Zorionekoak gu!, Kristoren berbak entzun eta jarraitzen badoguz.
Que, a lo largo de la semana, oigamos la voz del Padre que nos dice: “Este es mi Hijo amado; ESCUCHADLO”
«Zabal bihotzok errukirako…»
GARIZUMAKO II. DOMEKEA
Sinesmenean gure aita dogun Abrahamen oparia.
Hasiera liburutik
(Has 22, 1-2. 9a. 10-13. 15-18)
Egun hareetan, Jainkoak Abraham aztertu gura izan eban eta dei egin eutsan: «Abraham!» Eta Abrahamek erantzun: «Hemen nozu». Eta Jainkoak: «Hartu egizu Isaak zeure semea, hain maite dozun seme bakarra, eta zoaz Moria lurraldera, eta eskeini egidazu erre-opari, Nik erakutsiko deutsudan mendi gainean».
Aita-semeak Jainkoak esandako lekura heldu ziranean, Abrahamek altarea eregi eban eta egurra prestau. Eskua luzatuz, hartu eban Abrahamek aiztoa bere semea hilteko. Baina Jainkoaren aingeruak dei egin eutsan zerutik: «Abraham, Abraham!» Eta Abrahamek erantzun: «Hemen nozu». Aingeruak, orduan: «Ez luzatu eskua zeure semearen gainera, ez egin ezer. Ikusi dot Jainkoari begirunea deutsazula, ez deutsazu-eta zeure seme bakarra bera ere ukatu».
Abrahamek begiak jaso eta ahari bat ikusi eban adarretatik sastraka artean kateatuta, hartu eta erre-oparitzat eskeini eban semearen ordez.
Barriro ere dei egin eutsan Jaunaren aingeruak zerutik Abrahami, esanez: «Hau dino Jaunak: Ala Ni Jainkoa! Holan jokatu dozulako, zeure seme bakarra ukatu ez deustazulako, bedeinkatuko zaitut eta zure ondorengoak zeruko izarrak eta itsasbazterreko hondarra baizen ugari egingo ditut, eta arerioen uriez jabetuko dira. Zure ondorengoen bidez lurreko herri guztiak bedeinkatuko ditut, nire esana egin dozulako».
Erantzun-salmoa
(Sal 115, 10 eta 15. 16-17. 18-19)
Ibiliko naz Jaunaren aurrean,
bizien lurrean
“Ni bai zoritxarrekoa!” ninoan arren,
baneukan itxaropen.
Jaunaren begietan balio handikoa
Haren zintzoen herioa.
Zeure morroi nozu ni, Jauna,
zeure morroi eta zure neskamearen semea,
askatu dozuz nire kateak.
Eskeiniko deutsut gores-oparia,
deituko dot, Jauna, zure izena.
Emongo deutsadaz Jaunari zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren etxeko atarian,
Jerusalem, zure erdian.
Jainkoak bere Semeari berari
ez eutsan parkatu.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
(Erm 8, 31b-34)
Senideok: Jainkoa gure alde badogu, nor gure aurka? Bere Semeari berari parkatu ez eutsanak, eta gu guztion alde heriotzara emon ebanak, zelan ez deusku Haregaz batera dana dohairik emongo?
Nork salatuko ditu Jainkoak aukeratutakoak, Jainkoak berak zuzentzat onartu baditu? Nork kondenatuko ditu? Jesu Kristok, hil zanak, biztu ere egin zanak, Jainkoaren eskumaldean dagoan eta gure alde otoitzean diharduanak?
Hauxe da nire Seme maitea.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 9, 2-10)
Aldi haretan, hartu zituan Jesusek Beragaz Pedro, Santiago eta Joan, eta mendi garai batera eroan zituan eurak bakarrik. Eta antzaldatu egin zan hareen aurrean. Jantziak disdiratsu bihurtu jakozan, zuri-zuri, munduan inork jarri daikezan baino zuriago. Eta Elias eta Moises agertu jakezan, Jesusegaz berbetan.
Pedrok esan eutsan Jesusi: «Maisu, bai ederto gagozala hemen! Egin dagiguzan hiru txabola: bata Zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat». Ez ekian zer esaten eban; izan ere, zehatz bildurrak harturik egozan.
Orduan, hodei batek estaldu egin ebazan, eta ahots batek urten eban hodeitik: «Hauxe da nire Seme maitea. Entzuiozue». Eta haretan, ingurura begiratu eta Jesus bakarrik ikusi eben eurakaz, beste inor ez.
Menditik behera jaisterakoan, ikusi ebenaren barri inori ez emoteko agindu eutsen Jesusek, harik eta Gizonaren Semea hilen artetik biztu arte. Agindu hori bete eben, baina alkarri itauntzen eutsoen zer izan ete leitekean «hilen artetik bizte» hori.