Sarrerak Arratia Eleiza  

Garizumako 5 domekako lagungarriak

GARIZUMAKO V. DOMEKEA – C

Eleiza, Alkartea.

Caritas kanpaina: “ Alkartea, gure aldartea. Camino de Esperanza”

SARRERAKO OHARRA

Egun on ALKARTEAN Jaunaren eguna ospatzera etorri zarien guztioi::

Pazkora bidean heldu gara Garizumako 5. Domekara. Alkartean goaz bidean, alkartean harrera ona eginez, alkar onartuz, alkar parkatuz, alkar lagunduz, alkar adoretuz, alkarri entzuteko denpora hartuaz, batez ere une larrian dagozenen  alde jokatuz. Ebanjelioan entzungo dogunez Jesus, emakume erasotu baten aurrean agertu eban jarreraz.

 Gaur, beste behin Caritasen eguna dogu. Egunero keinu txikiak egitera deituak gara. Alkartean eragina daben aukerak egitera. Gure ingurura begiratu, laneko eremuetara, auzoetara, herrietara eta oinazetan dagozan pertsonez batez ere “jabetu.” Inor, ez daigun bazterrean itzi.           

Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari

SARRERAKO ABESTIA 

  Basamortua eta mendia,

lan mundu, etxe barrena,

Espiritua agertzen jaku

tenplu barruan azkena.

Jesusen berba gozo hareri

gizaki hareik etena:

andra parkatuz, Jesusek jarri

errukiaren ordena.

 ABADEAREN AGURRA

Jesukristo Parkamenaren eta Biziaren Jaunaren grazia eta bakea egon beitez zuekin.

DAMU OTOITZA

Jesus Jaunak, bihozbarritzearen eta parkamenaren bidez, heriotzatik Jaungoikoaren Bizitzara igarotzeko dei egiten deusku. Apaltasunez, eskatu deiogun parkamena gure pekatuengaitik.

  • Oinazetan dagoenaz arduratzen zarana. Erruki, Jauna.
  • Zure bizia emon nahi izan dozu gu guztiok salbatzeko. Kristo, errruki.
  • Sakabanatutako seme-alabak batzen dozuz. Erruki, Jauna..

 HITZAREN LITURGIA

 Is 43, 16-21:

Isaias profeteak erbestean lurra-jota dagozan israeldarrei egiten deutse berba. Jaungoikoa barriro ere euren alde agertuko dala eta etorkizun hobea izango dabela iragarten deutse.

Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa

Israeldarrek sarritan somau eta eskertu eben poza. 

Kristoren Pazkora daramaguz gure Jainkoak. Eskerronez abestu daigun salmo hau.

«Asko lagundu deuskuzu Jauna. Hauxe da poza guk daukaguna..»

Flp 3, 8-14:

San Paulok bere bizitzako helburua zein dan agertuko deusku, bigarren irakurgai honetan: Kristo ezagutu eta Haren antzeko izan, gero beti Haregaz bizitzeko itxaropenez.

Jn 8, 1-11:

Entzun dagiguzan, orain, Ebanjelioko berbak. Jesusek maitasun haundiz parkatuko deutsa emakume pekatariari. Goratu dagigun Jauna, «Aintza, Jesus, Zuri beti…» abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Aurkeztu deioguzan gure Aita Jaungoikoari gure munduaren beharrizanak eta etenbarik isuri dagiala gure gainera bere parkamena eta Bizi Espiritua. Esan dagigun alkarregaz: EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

  • On Josebaren gotzaingintzaren urteurrenean, Espirituaren indarraz itxaropenaren zeinu izan daitela danei harrera eginez eta adore emonez. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
  • Caritasen alde. Jubileuaren deia geure egin daigun: ”Itxaropenak ez dau huts egiten” Gu geu, Itxaropenez bizitzeak geure ingurukoentzat itxaropen sortzaileak izan gaitezan. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
  • Jesus berbiztuaren graziaz bete daitezala datorren Pazkoan Kristinau Sarbideko sakramentuak hartzeko prestatzen ari diran kristaugai guztiak. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
  • Ospakizun honetan batu garanon alde. Gure erabagiak jakinaren gainean eta Jainkoaren borondateagaz bat eginez bizi gaitezan. Egin dagigun otoiz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

Aita biziemoilea, begiratu errukiz heriotzazko ilunpetan bizi garanoi; eta zure Espirituaren egintza bizitzailearen bidez, barritu eta aldatu gure bizitzak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

DIRUA BATU AURRETIK

Gaur batzen dan dirua  Caritasentzat izango da. Eskerrik asko eskuzabaltasunez jokatzeagaitik.

 AZKEN AGURRA

Datorren Domekan, Erramu Egunagaz, Aste Santuari hasierea emongo deutsagu. Otoitz eginez, maitasunean biziz eta alkarri lagunduz prestau daiguzala astean zehar egun haundiok.

   «Zu zara gure poza, Kurutz salbatzailea”

 

GARIZUMAKO V. DOMEKEA – C

Eleiza, Alkartea.

Caritas kanpaina: “ Alkartea, gure aldartea. Camino de Esperanza”

SARRERAKO OHARRA

Egun on ALKARTEAN Jaunaren eguna ospatzera etorri zarien guztioi::

Pazkora bidean heldu gara Garizumako 5. Domekara. Alkartean goaz bidean, alkartean harrera ona eginez, alkar onartuz, alkar parkatuz, alkar lagunduz, alkar adoretuz, alkarri entzuteko denpora hartuaz, batez ere une larrian dagozenen  alde jokatuz. Ebanjelioan entzungo dogunez Jesus, emakume erasotu baten aurrean agertu eban jarreraz.

Hoy es la Jornada de Cáritas. Se nos invita a tener pequeños gestos cotidianos que reflejan nuestra opción por el cuidado, tanto en nuestras relaciones personales como en nuestra relación con el mundo.  Mirar a nuestro entorno, y “darnos cuenta” sobre todo de las personas que sufren, aunque no sean de nuestro círculo más cercano. Tener compasión, comprender su sufrimiento, sentir empatía. No debemos vivir indiferentes ante el dolor, no podemos dejar que nadie quede marginado.

Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari

SARRERAKO ABESTIA 

  Basamortua eta mendia,

lan mundu, etxe barrena,

Espiritua agertzen jaku

tenplu barruan azkena.

Jesusen berba gozo hareri

gizaki hareik etena:

andra parkatuz, Jesusek jarri

errukiaren ordena.

ABADEAREN AGURRA

Jesukristo Parkamenaren eta Biziaren Jaunaren grazia eta bakea egon beitez zuekin.

DAMU OTOITZA

Jesus Jaunak, bihozbarritzearen eta parkamenaren bidez, heriotzatik Jaungoikoaren Bizitzara igarotzeko dei egiten deusku. Apaltasunez, eskatu deiogun parkamena gure pekatuengaitik.

  • Oinazetan dagoenaz arduratzen zarana: Erruki, Jauna.
  •  Zure bizia emon nahi izan dozu gu guztiok salbatzeko. Kristo, errruki.
  •  Sakabanatutako seme-alabak batzen dozuz. Erruki, Jauna..        

HITZAREN LITURGIA

 Is 43, 16-21:

Isaias profeteak erbestean  lurra-jota dagozan israeldarrei egiten deutse berba. Jaungoikoa barriro ere euren alde agertuko dala eta etorkizun hobea izango dabela iragarten deutse.

El Señor levanta la esperanza de su pueblo, con el anuncio de una salvación nueva. No es posible pararse en el pasado; sino que hay que lanzarse al futuro.

Es la búsqueda de lo nuevo, que ya está brotando.

Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa

Israeldarrek sarritan somau eta eskertu eben poza. 

Kristoren Pazkora daramaguz gure Jainkoak. Eskerronez abestu daigun salmo hau.

Este salmo alimenta nuestra fe de dos maneras. 1º Invitándonos a reconocer y admirar las maravillas que el Señor hizo y seguirá haciendo con nosotros. Y 2º estimulando nuestra confianza ante los sufrimientos del tiempo presente.

«Asko lagundu deuskuzu Jauna. Hauxe da poza guk daukaguna..»

 Flp 3, 8-14:

San Paulok bere bizitzako helburua zein dan agertuko deusku, bigarren irakurgai honetan: Kristo ezagutu eta Haren antzeko izan, gero beti Haregaz bizitzeko itxaropenez.

San Pablo nos habla en esta lectura, de cuál es el objetivo de su vida: conocer y seguir a Jesús, viviendo la vida que Él vivió.

Jn 8, 1-11:

Jesús perdona a la mujer adúltera. Sólo el amor da la libertad y la vida.

Entzun dagiguzan, orain, Ebanjelioko berbak. Jesusek maitasun haundiz parkatuko deutsa emakume pekatariari. Goratu dagigun Jauna, «Aintza, Jesus, Zuri beti…» abestuz.

 JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Aurkeztu deioguzan gure Aita Jaungoikoari gure munduaren beharrizanak eta etenbarik isuri dagiala gure gainera bere parkamena eta Bizi Espiritua. Esan dagigun alkarregaz: EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

  • On Josebaren gotzaingintzaren urteurrenean, Espirituaren indarraz itxaropenaren zeinu izan daitela danei harrera eginez eta adore emonez. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
  • Caritasen alde. Jubileuaren deia geure egin daigun: ”Itxaropenak ez dau huts egiten” Gu geu, Itxaropenez bizitzeak geure ingurukoentzat itxaropen sortzaileak izan gaitezan.Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
  • Para que los catecúmenos que en el mundo entero se preparan para recibir los sacramentos de la iniciación cristiana en la próxima Pascua, la gracia de Jesús resucitado los llene durante toda su vida. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
  • Para que el uso que hacemos de las nuevas tecnologías no reemplace nuestras relaciones humanas, respete la dignidad de las personas, y ayude a afrontar las crisis de nuestro tiempo. Egin dagigun otoiz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

Aita biziemoilea, begiratu errukiz heriotzazko ilunpetan bizi garanoi; eta zure Espirituaren egintza bizitzailearen bidez, barritu eta aldatu gure bizitzak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

DIRUA BATU AURRETIK

La colecta de hoy se destina a Cáritas .    Gracias por vuestra generosidad.

AZKEN AGURRA

Datorren Domekan, Erramu Egunagaz, Aste Santuari hasierea emongo deutsagu. Otoitz eginez, maitasunean biziz eta alkarri lagunduz prestau daiguzala astean zehar egun haundiok.

Estamos en el último domingo, antesala de la Semana Santa. Preparémonos para celebrarla en profundidad y así llegaremos a la gran fiesta de la Pascua.

  «Zu zara gure poza, Kurutz salbatzailea”

 

GARIZUMAKO V. DOMEKEA

            Isaias Profetaren liburutik (Is 43, 16‑21)

Hauxe dino Jaunak,

itsasoan bide bat zabaldu ebanak,

ur handietan bidezidor bat egin ebanak; gurdi eta zaldi,

guda talde eta buruzagi eroan zituanak;

danak jausi dira‑ta, ez jagiteko,

amatatu egin dira, amaitu dan metxea lez:

«Ez gomutatu lehengo gauzarik,

ez gogoan hartu aspaldikorik.

      Begira, gauza barriak egiten dihardut,

hasi dira; ez dozue ikusten ala?

Bide bat zabalduko dot basoan;

ibaiak basamortuan.

Basapiztiak, otsoak eta ostrukak

goratuko nabe,

errekak sortuazoko dodazalako basamortuan

eta ibaiak basoan,

ase daiten nire herri aukeratuaren egarria:

nire gorespenak kantatzeko

Neuk eratu dodan herriaren egarria».

Erantzun-salmoa      Sal 125, 1-6

Gugaz handikiro jokatu dau Jaunak: Hau da poza daukaguna!

Jaunak Siongo atxilotuak erakartean, bagengozan amets antzean.

Orduan bete jakun ahoa barrez, gure mihina goratzarrez.

Atzerrietan orduan esan eben: «Jauna handikiro jokatua dabe».

Gugaz handikiro jokatu dau Jaunak hau da poza daukaguna!

      Bihurtu, Jauna, gure zoria, Negebeko errekako urak bezala.

Malkoz erein baeben, pozez batuko dabe.

      Haruntzakoan hor doaz negarrez, ereiteko gari zorroa eroanez.

Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 8, 1‑11)

 

      Aldi haretan, Jesus Olio mendira joan zan. Egun­sentian jauretxera agertu zan barriro eta herri guztia etorri jakon; Jesus jesarri eta irakasten hasi zan.

      Idazlari eta farisearrek ezkontza nahasten aurkitu­tako emakume bat ekarri eutsoen, eta, erdian ipinita, esan eutsoen: «Maisu, emakume hau ezkontza nahasten aurkitu dogu; eta Moisesek holakoak harrika hilteko agindu eban Legean. Zuk zer dinozu?». Azpikeriaz esaten eutsoen hori, zertan salatu izateko.

      Jesus, ostera, makurtu eta lurrean idazten hasi zan atzamarraz. Baina itaunka ekioen ezkero, zutundu eta esan eutsen : «Zuen artean pekaturik ez daukanak bota deiola lehelengo harria». Eta barriro ere makurtu, eta lurrean idazten jarraitu eban. Hori entzun ebenean, zaharrenengandik hasita, banan‑banan joaten hasi ziran danak; eta Jesus bakarrik gelditu zan, emakumea aurrean ebala.

      Jesusek zutundu eta esan eutson: «Emakume, non dira zu salatzen zinduezanak? Ez zaitu inork kondenatu?» Eta emakumeak: «Inork ere ez, Jauna». Eta Jesusek: «Ezta Neuk ere ez zaitut kondenetan. Zoaz, eta hemendik aurrera ez egin pekaturik».