Hildago guztien oroipena. Lagungarriak
HILDAKO GUZTIEN OROIPENA Azaroak, 2
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun honetan, Eleizeak hildako zintzo guztien eguna ospatzen dau. Ez heriotzea hor dagoala gogoratzeko; heriotzea barik Bizitzea dala nagusi ospatzeko baino. Heriotzeagaz dana amaitzen dala uste bagendu, gaurko ospakizunak ez leuke sentidurik eukiko.
Jaungoikoaren aurrean gutariko bakotxak gogoan izango ditu bere etxekoak, senideak eta lagunak. Baina, ona izango da guztiok alkarrekin, inork gogoan ez dituan hildakoen alde ere otoitz egitea. Jesus gizon-emakume guztien alde hil zan. Geuk ere eskeini dagigun guztien alde Haren Kurutzeko Oparia.
«Bihotz batez alkarturik…»
DAMU-OTOITZA
Senideok: biziaren jaun eta jabe dan Jaungoikoaren aurrean, apaltasunez autortu dagigun bere eskuetan gagozala eta pekatuak sarritan Haregandik urrundu egiten gaituala:
– Jesus Jauna, zure Heriotzeaz gure heriotzea desegin dozuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, zure Biztuereaz guri betiko bizia lortu deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, zure Gorputza bizirako janari emon deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ngr 3, 17-26: (Irakurgaiak, 1043 or.)
Negar Kantuen liburuko idazleak hauxe gogoratuko deusku: ona dala isiltasunean Jaunaren salbamena itxarotea.
Erantzun-Salmoa: 41. Salmoa
Gizon fededun eta Jainko-zale batek, Jainkoa ikusi nahi dau; Jainko biziaren egarriz dabil bizitzako bideetan.
Zure egarriz daukat gogoa
Jn 14, 1-6: (Irakurgaiak, 1054 or.)
Aitaren etxean bizileku asko dagozala ziurtatuko deusku Jesusek gaurko ebanjelioan.
Goratu daigun gure Salbatzailea, «Aleluia» abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: uste osoz otoitz egin deiogun bere Semea hilen artetik biztu dauan Jaungoiko ahalguztidunari. Hilen eta bizien alde otoitz egin dagigun:
– Eleizearen alde: betiko biziko dan itxaropenak eutsi deiola eta sendotu dagiala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Jaungoikoak agindu deuskun eta guztiok itxaroten dogun bakea heldu daitela munduko herrialde guztietara eta batez ere Euskalerrira.ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Gure etxeetako hildakoen alde: gure artean egozala bizi izan eben maitasuna bete- betean gozau dagiela Aitaren Etxean. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Bakardadean hil diran guztien alde: lurrean aurkitu ez zituezan maitasuna eta zoriona zeruan aurkitu dagiezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Otoitzean alkartuta gagozan guztion alde eta gure etxekoen alde: bizitza honetako joan-etorrian, alkarri lagundu dagiogula eta itxaropenez bizi gaitezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Aita ona, entzun gure eskariak eta emon gure hildakoei betiko atsedena eta bakea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jesus berbiztuagan sinisten dogunok, bizitzako egoera guztietan, baita heriotzearen aurrean ere, itxaropenez bizi gaitezala beti.
«Biztu da Kristo…»
Azaroak, 2: HILDAKO GUZTIEN OROIPENA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi:
Egun honetan, Elizeak hildako zintzo guztien eguna ospatzen dau. Ez heriotzea hor dagoala gogoratzeko; heriotzea barik Bizitzea dala nagusi ospatzeko baino. Heriotzeagaz dana amaitzen dala uste bagendu, gaurko ospakizunak ez leuke sentidurik eukiko.
Hoy la Iglesia celebra el día de los Fieles Difuntos. Recordamos a los que nos precedieron y con los que tuvimos lazos de amor, de familia, de amistad. Hagamos de esta Eucaristía un acto de fe y un compromiso de mantenernos unidos bajo la mirada de Jesús.
Eskeini dagigun guztien alde Jesukristoren Kurutzeko Oparia
«Bihotz batez alkarturik…»
DAMU-OTOITZA
Senideok: biziaren jaun eta jabe dan Jaungoikoaren aurrean, apaltasunez autortu dagigun bere eskuetan gagozala eta pekatuak sarritan Haregandik urrundu egiten gaituala:
– Jesus Jauna, zure Heriotzeaz gure heriotzea desegin dozuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, zure Biztuereaz guri betiko bizia lortu deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, zure Gorputza bizirako janari emon deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ngr 3, 17-26: (Irakurgaiak, 1043 or.)
Negar Kantuen liburuko idazleak hauxe gogoratuko deusku: ona dala isiltasunean Jaunaren salbamena itxarotea.
En el Libro de las Lamentaciones del A.T., contemplamos a quien sufre, pero busca el consuelo de Dios, en el silencio de su corazón.
Erantzun-Salmoa: 41. Salmoa
Gizon fededun eta Jainko-zale batek, Jainkoa ikusi nahi dau; Jainko biziaren egarriz dabil bizitzako bideetan.
Orar con este salmo avivará en nosotros el deseo de la unión definitiva con Dios.
Zure egarriz daukat gogoa
Jn 14, 1-6: (Irakurgaiak, 1054 or.)
Aitaren etxean bizileku asko dagozala ziurtatuko deusku Jesusek gaurko ebanjelioan.
Jesús a través de su muerte y resurrección prepara a sus seguidores un lugar en la Casa de su Padre.
Goratu daigun gure Salbatzailea, «Aleluia» abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: uste osoz otoitz egin deiogun bere Semea hilen artetik biztu dauan Jaungoiko ahalguztidunari. Hilen eta bizien alde otoitz egin dagigun:
– Elizearen alde: betiko biziko dan itxaropenak eutsi deiola eta sendotu dagiala. Egin dagigun otoitz
– Jaungoikoak agindu deuskun eta guztiok itxaroten dogun bakea heldu daitela munduko herrialde guztietara. Egin dagigun otoitz
– Por todos los fieles difuntos: familiares, amigos, conocidos y a todos los que fueron miembros de nuestra comunidad parroquial. Que Dios les de la paz definitiva en la resurrección. Egin dagigun otoitz
– Bakardadean hil diran guztien alde: lurrean aurkitu ez zituezan maitasuna eta zoriona zeruan aurkitu dagiezala. Egin dagigun otoitz
– Por nuestra comunidad parroquial, para que el Espíritu de Jesucristo nos ilumine y sintamos la presencia de Dios en nuestras vidas. Egin dagigun otoitz
Aita ona, entzun gure eskariak eta emon gure hildakoei betiko atsedena eta bakea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jesus berbiztuagan sinisten dogunok, bizitzako egoera guztietan, baita heriotzearen aurrean ere, itxaropenez bizi gaitezela beti.
Hemos recordado a todos los difuntos. Hemos vivido la fe en la resurrección. Esta fe la debemos vivir en medio del quehacer de cada día, amando la vida, haciéndola fecunda, sirviendo en el amor.
«Biztu da Kristo…»
Ngr 3, 17-26
On da isiltasunean Jaunaren salbamena itxarotea.
Negar-liburutik
Joan jai bakea bihotzetik,
ahaztu dot zoriona. Neurekautan diñot: «Nireak egin dau,
Joan da Jaunagan neukan itxaropena».
Ikusi nire zoritxarra ta estualdia,
pozoitzen nauan beazuna. Horixe daukat beti gogoan,
jausita daukat bihotza.
Baina nire itxaropenak badau non oiñarritu;
eta hori dakart gogora.
Jaunaren ondonahiak ez dira agortzen,
Haren errukiak ez dira amaitzen; goizero barritzen dira.
Bai dala neurribagea zure leialtasuna!
Jauna da nire ondarea» —diño nire arimeak—,
horregaitik badot itxaropen Haregan.
Ona da Jauna, Haregan uste on dabenentzat,
Haren billa dabiltzanentzat. Bai. on da isiltasunean
Jaunaren salbamena itxarotea.
erantzun-salmoa 41,2-3.5
Nire gogoa Jainko biziaz egarrí da.
Basauntza iturrien egarrí biziz bezala,
halan daukat, Jainko, gogoa egarri biziz Zugana.
Nire gogoa Jainkoaz, Jainko biziaz egarri da,
noiz noake Jainkoaren arpegia ikustera?
^.
Urtzen daukat barruan gogoa hau gogoratuz:
Zelan joaten nintzan, jendetzaren aurrean,
Jainkoaren etxera irrintzika ta goraka,
jaitarrekin hatera.
Jn 14, 1-6
Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei: “Ez bekizue larritu bihotza” Sinistu egizue Jaungoikoagan, eta sinistu Neugan ere. Nire Aitaren etxean bizi leku asko dago; holan ez balitz, esango ete neutsuen Nik zuontzat lekua atontzera noala? Joan eta lekua atondutakoan, barriro etorriko naz, eta Neugaz hartuko zaituet, Ni nagoan leku berean egon zaitezen zuok ere. Badakirue Ni noan lekurako bidea». Tomasek orduan: «Jauna, ez dakigu nora zoazen, eta zelan jakin bidea”? Eta Jesusek: «Ncu naz bidea, egia eta bizia, Ez doa iñor Aitagana, neure bitartez izan ezik.
