IGORREKO SANTA AGEDA TALDEA.
Giro hobeto ezinean amaitu dogu gaurko ekitaldia. Ibilteko eguraldi aproposa.
Goizeko 9:30 tan alkartu gara futbol zelai aurrean. Txokolatea hartu, ensaioa egin eta danok batera gogotsu abestu dogu. Hiru taldetan banatu eta martxan auzoetara. Urte bi pasauta barriro alkar ikusteko pozaz kantari etxerik etxe ibili gara eta auzotarrak eskertu dabe gure bisita.
Herrian barriro danok alkartu eta tabernarik taberna eta kalean zehar ibili ondoren txokora. Han bazkari gozoa prest euki deuskue eta benetan be gozatu egin dogu. Giro alaia benetan, kantuz amaitu dogu, datorren urtean barriro errepikatzeko gogo biziz.
1.725 € batu dira eta esan zan bezala ESKU ALKARTUAK Erakundera bideratuko da dirua.
Esan behar da datorren astean barikuan otsailak 10 borondatezko barau eguna dala eta domekan dirua batzeko eguna.
Munduan zehar GOSEZ pertsonak hiltea desagertu daitela eta guk ere geure eskua luzatuz Mundu zuzenago baten alde jokatu dagigu