Maiatzaren 23an Igorreko Andra Maria parrokian Jesusen 9 lagunak lehenengoz Jesus bera hartu eben. 

Ander, Mirari, Ibon, Laiene, Kerman, Iraia, Aiert, Ane ta Aratz doguz. 

Parrokiak Loiolako Inaxio doatsuaren otoitz bat oparitu eutsezan:

Kristoren arima, santutu nazazu.

Kristoren gorputza, salba nazazu.

Kristoren odola, horditu nazazu.

Kristoren saihetseko ura, garbi nazazu.

Kristoren nekaldia, indartu nazazu.

O Jesus ona, entzun iezadazu.

Zure zaurien barruan, ezkutatu nazazu.

Zugandik alde egiten, ez niri utzi.

Etsai gaiztoengandik, gorde nazazu.

Nire heriotz-orduan, deitu nazazu.

Eta Zugana joateko, agindu iezadazu.

Zure santuekin batean, Zu gora zaitzadan.

Gizaldiz gizaldi, beti sekuletan. Amen