Jaunaren Aderkunde eguneko lagungarriak
JAUNAREN AGERKUNDE
URTARRILAREN 6
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren izenean egun on:
Jaungoikoa, bere Argia dan Jesus, gizakiok ezartzen doguzan muga guztiak gaindituz, danontzat jaio dala pozarren autortzeko eguna da. Magoen bidez zera iragarten jaku: Jesus gizon eta emakume eta herri guzti-guztientzat jaio dala.
Norbere barrutik atereaz eta, Jaunaren jaiotzaren egunez artzainek eta gaurko egunez Ekialdeko Magoek egin eben lez, bideari ekinez antzematen eta autortzen da Jesus.
Hasi dagigun Eukaristia hau, abestuz. “Jesus munduko argia
ABADEAREN AGURRA
Gure salbamenerako jaio dan Jesus Jaunarengan agertzera emondako Jainko gure Aitaren bakea eta maitasuna, zuekin.
DAMU-OTOITZA
Jaungoikoaren Argia Jesusengan heldu da gure bizitzara. Parkamena eskatu dagigun Argi horretatik aldentzen gaituen gauza guztiakaitik:
− Ilunak gizon-emakumeak eta herriak estaltzen dituanean, eta argia eroateko ezer egiten ez dogunean. Erruki, Jauna.
− Jaungoikoaren maitasuna merezi dogun bakarrak garala uste dogunean eta aldentzeak eta baztertzeak sortzen doguzanean. Kristo, erruki.
− Gure bizitzeko eta jokatzeko erea argi jarten dalako Argia onartzen ez dogunean. Erruki, Jauna.
«AINTZA»-ren aurrean
Belengo artzain bakartiek entzun eben aingeruen kantua, gaur, munduko bazter guztietan abestuko da. Mundu osoaren abesti horretan parte hartu daigun geuk ere.
HITZAREN LITURGIA
Is 60, 1-6:
Jerusalengo herriak egun ospetsuak biziko dituala iragarten dau Isaias profeteak: urrineko jentea jakituria bila bertara etorriko dalako. Magoak Jerusalenera heltzean beteko dira profetearen berba honeek.
Erantzun-Salmoa: 71. salmoa
Salmo honek, Jesusengan emoten jakula salbamena adierazten dau. Pozez beterik abestu dagigun gure salbatzailearen agerpena.
«Ikusi dabe lur muga danak gure Jainkoagandiko salbamena….»
Ef 3, 2-3a. 5-6:
Jesus barri ona da guztientzat, fededunentzat eta fedebakoentzat; eta guk barri on hori zabaltzeko eginkizuna hartu dogu.
Mt 2, 1-12:
Jaungoikoaren Semea mundura etorri zanean, askok eta askok ez eben ezagutu: Herodesek, jerusalendar askok… Baina kanpotik etorritako magoek Haregana hurreratu ziran eta gurtu egin eben. Prestau gaitezan Ebanjelioa entzuteko, «Aleluia»abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaungoikoagandik, gurasoengandik eta Elizeagandik gutariko bakoitzak hartu dauan oparirik onena uste onez beteten gaituan fedea dogu. Eskatu deiogun orain Jaungoiko Aitari entzun dagiala gure otoitza.
- Elizearen alde. Bere ebanjelizatze lanari zintzo jarraituz, mundu guztiko Elizea dala eta mundu guztira joan behar dauala, ahaztu ez dagian. Egin dagigun otoitz.
- Guraso guztien alde. Fedearen dohea, alkarbanatzearen balioa eta ezerk ez menperatzeko helduak izatea, euren seme-alabei azaltzen eta erakusten jakin dagien. Egin dagigun otoitz.
- Euren lurrak eta familiak itzirik, etorkizun hobea bilatzera urrundik datozan gizon eta emakumeen alde. Gure harrera ona, gure begirunea eta gure alkartasuna izan dagiezan. Egin dagigun otoitz.
- Arratiako kristau alkartearen Jaungoikoaren Argitan bizi izanik, pertsonak onartzen eta euren artean fedearen altxorra banatzen jakin dagian. Egin dagigun otoitz.
Oración: Jauna, emoiguzu Jesusengandik datorren eta gure bizitzak argitzen dituan zure Argia, zuzentasun eta bake bideetatik ibili gaitezan. Jesus Kristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN-AGURRA
Senideok, agur eta ondo izan. Ez daigula ahaztu Meza santu honetan ospatu doguna: Kristo dala Jaungoikoak guztiontzat bialdu dauan Argia. Magoen antzera, fedearen izarrari jarraitu deiogula.
«Zatoze kristauak…»
JAUNAREN AGERKUNDEA
Urtarrilak, 6
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren izenean egun on:
Jaungoikoa, bere Argia dan Jesus, gizakiok ezartzen doguzan muga guztiak gaindituz, danontzat jaio dala pozarren autortzeko eguna da. Magoen bidez zera iragarten jaku: Jesus, gizon eta emakume eta herri guzti-guztientzat jaio dala.
“El mundo que estaba en tinieblas ha visto la luz”. Nuestro mundo, cargado de interrogantes, necesitaba ver. Los hombres y mujeres que surcan los espacios saben que hay un más allá. Sólo los pequeños, los elegidos de Dios pueden gritar: ¡esperanza! Caminamos peregrinos hacia el Autor del mundo. Jesús es nuestro Hermano y Dios es nuestro Padre.
Hasi dagigun Eukaristia, abestuz. “Jesus munduko argia
ABADEAREN AGURRA
Gure salbamenerako jaio dan Jesus Jaunarengan agertzera emondako Jainko gure Aitaren bakea eta maitasuna, zuekin.
DAMU-OTOITZA
Jaungoikoaren Argia Jesusengan heldu da gure bizitzara. Parkamena eskatu dagigun Argi horretatik aldentzen gaituen gauza guztiakaitik:
− Ilunak gizon-emakumeak eta herriak estaltzen dituanean, eta argia eroateko ezer egiten ez dogunean. Erruki, Jauna.
− Cuando nos creemos únicos merecedores del amor de Dios, y creamos separaciones y exclusivismos. Kristo, erruki.
− Gure bizitzeko eta jokatzeko erea argi jarten dalako Argia onartzen ez dogunean. Erruki, Jauna.
«AINTZA»-ren aurrean
Belengo artzain bakartiek entzun eben aingeruen kantua, gaur, munduko bazter guztietan abestuko da. Mundu osoaren abesti horretan parte hartu daigun geuk ere.
HITZAREN LITURGIA
Is 60, 1-6:
Jerusalengo herriak egun ospetsuak biziko dituala iragarten dau Isaias profeteak: urrineko jentea jakituria bila bertara etorriko dalako. Magoak Jerusalenera heltzean beteko dira profetearen berba honeek.
Todo el mundo tiene hambre de luz; la LUZ vino a nosotros, pero seguimos dirigiendo nuestros ojos cansados a las tinieblas, como si de ellas pudiera brotar “esperanza”. La Luz necesita nuestra humilde “cera” para lucir. ¿Estamos dispuestos a quemarnos?
Erantzun-Salmoa: 71. salmoa
Salmo honek, Jesusengan emoten jakula salbamena adierazten dau. Pozez beterik abestu dagigun gure salbatzailearen agerpena.
La liturgia de la Iglesia ha escogido este salmo para la fiesta de Epifanía. Posiblemente, al decir “que se postren ante él todos los reyes, y que todos los pueblos le sirvan” piense en el texto de la adoración de los Magos.
«Ikusi dabe lur muga danak gure Jainkoagandiko salbamena….»
Ef 3, 2-3a. 5-6:
Jesus barri ona da guztientzat, fededunentzat eta fedebakoentzat; eta guk barri on hori zabaltzeko eginkizuna hartu dogu.
Todos tienen derecho a la luz, a ser salvados; pero Dios ha querido salvar por nosotros, a quienes se nos ha dado la gracia de recibir la LUZ
Mt 2, 1-12:
Jaungoikoaren Semea mundura etorri zanean, askok eta askok ez eben ezagutu: Herodesek, jerusalendar askok… Baina kanpotik etorritako magoek Haregana hurreratu ziran eta gurtu egin eben.
Los alejados – Magos – se acercan; los llenos de sí mismos se alejan. Los cercanos
-católicos -, ¿no quedaremos los últimos en el camino hacia el Señor? Benditos los intranquilos; los que saben que Dios está más allá de sus fronteras
Prestau gaitezan Ebanjelioa entzuteko, «Aleluia» abestuz
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaungoikoagandik, gurasoengandik eta Elizeagandik gutariko bakoitzak hartu dauan oparirik onena uste onez beteten gaituan fedea dogu. Eskatu deiogun orain Jaungoiko Aitari entzun dagiala gure otoitza.
- Elizearen alde. Bere ebanjelizatze lanari zintzo jarraituz, mundu guztiko Elizea dala eta mundu guztira joan behar dauala, ahaztu ez dagian. Egin dagigun otoitz.
- Por todos los padres y madres. Para que sepan descubrir y enseñar a sus hij@s el regalo de la fe, el valor del compartir, y la madurez para comprender que las cosas no nos pueden esclavizar. Egin dagigun otoitz.
- Por los que siguen viniendo de lejos, hombres y mujeres que dejan sus tierras y familias buscando un futuro mejor. Para que puedan seguir recibiendo nuestra acogida, respeto y solidaridad. Egin dagigun otoitz.
- Arratiako kristau alkartearen alde. Jaungoikoaren Argitan bizi izanik, pertsonak onartzen eta euren artean fedearen altxorra banatzen jakin dagian. Egin dagigun otoitz.
Oración: Jauna, emoiguzu Jesusengandik datorren eta gure bizitzak argitzen dituan zure Argia, zuzentasun eta bake bideetatik ibili gaitezan. Jesus Kristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN-AGURRA
Senideok, agur eta ondo izan. Ez daigula ahaztu Meza santu honetan ospatu doguna: Kristo dala Jaungoikoak guztiontzat bialdu dauan Argia. Magoen antzera, fedearen izarrari jarraitu deiogula.
El Señor se nos ha manifestado. Caminemos gozosos, guiados por su luz. Él nos ayudará en momentos de oscuridad y dudas.
«Zatoze kristauak.»
JAUNAREN AGERKUNDEA
Urtarrilak, 6
Isaias Profetaren liburutik (Is. 60, 1‑6)
Jagi zaitez eta argitu, Jerusalen,
badator zure argia;
zure gainean agiri da Jaunaren aintza.
Begira, lainoak estalduta dauka lurra,
eta ilunpeak inguraturik daukaz herriak.
Zure gainean, ostera, Jauna jagiko da,
eta Haren aintza agertuko da zure gainean.
Zure argitara etorriko dira herriak,
zure egunsentira erregeak.
Jaso egizuz begiak zeure inguruan, eta ikusi
guzti horreek alkartu dira eta zeugana datoz;
zure semeak urrutitik datoz,
besoetan dakarrez zure alabak.
Hori ikustean, gainezka poztuko zara;
harritu ta zabaldu egingo jatzu bihotza,
itsasoko aberastasunak zugana etorriko dira‑ta,
eta atzerrietako ondasunak zeuri ekarriko deutsuez.
Ganbelu‑taldeak estalduko zaitue,
Madian‑go eta Efa‑ko dromedarioak.
Saba‑tik datoz guztiak,
urrea ta intsentsua dakarrezala,
eta Jaunari gora ta gora dinotsoela.
Erantzun-salmoa
Argiak argiz bete gaitu…
Emoiozu, Jainko, zure auzia erregeri,
zure zuzentasuna errege‑semeari.
Zaindu begi zure herria zuzentasunez,
eta zure gizajoak zuzenbidez.
Zuzentasuna garatuko da haren egunetan,
bakea ugari iretargia amatatu artean.
Nagusi izan bedi itsasotik itsasoraino,
Ibaitik lehor‑mugaraino.
Tarsis‑ko eta ugarteetako erregeak
ekarriko deutsoez esku‑ikusiak,
Arabia‑ko eta Saba‑ko erregeak, opariak.
Errege guztiak dabe ahuspez agurtuko,
atzerri guztiak zerbiduko.
Onik atarako daualako, oihuka diharduan jende behartsua,
eta laguntzailerik ez dauan zoritxarrekoa.
Apalarentzat eta behartsuarentzat izango dau errukia,
salbauko dau behartsuen bizia.
San Paulo Apostoluak Efesotarrei (Ef 3, 2-6)
Senideok: Entzun dozue, Jainkoaren grazia zuen artean zabaltzeko eginkizuna emon jatala. Goi-agerpenez ezagutuazo jatalako niri Kristoren misterioa: lehengo denporetan gizonei jakinazo jaken misterioa, orain Espirituaren bitartez Haren apostolu santuei eta profetei agertua izan jaken lez: hau da, Jesukristogan ondare beraren kide dirala atzerritarrak ere, barri onaren bidez: gorputz beraren atal eta agintzari beraren oinordekide.
Jesukristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt. 2, 1‑12)
Herodes erregearen egunetan jaio zan Jesus Judako Belenen. Eta orduan Mago batzuk etorri ziran sortaldetik Jerusalenera, itaunka: «Non da jaiobarri dan judutarren erregea? Haren izarra ikusi dogu sortaldean, eta hemen gatoz Bera gurtzera».
Hori entzunik, larritu egin zan Herodes, eta Jerusalen guztia haregaz batera. Eta abade nagusiak eta idazlariak batu, eta Kristo non jaiotekoa zan itaundu eutsen.
Hareek erantzun: «Judako Belenen. Holan dauko profeteak idatzirik:
“Eta zu, Belen, Judako bazter hori, ez zara, ezelan ere, Judako herri nagusietan txikiena; zeugandik urtengo daualako agintari batek, eta nire herri Israelen artzain izango da»».
Orduan Herodesek, Mago hareei ixilka dei egin eutsen, izarra noiz agertu jaken ahal zanik eta ondoen jakiteko; eta Belenera bialdu zituan, esanez: «Zoaze, eta jakin arduraz umearen barri; eta aurkitzen dozuenean, esaidazue niri, neuk ere joanda gurtu dagidan». Hareek, erregeri entzun ondoren, joan egin ziran. Eta bapatean, sortaldean ikusitako izarra aurretik jarri jaken, umea egoan lekuaren gainean gelditu arte. Izarra ikusitakoan, berebiziko poza hartu eben. Eta, etxean sarturik, umea aurkitu eben, Maria bere amagaz; eta ahuspez jarririk, gurtu egin eben. Eta, euren kutxak edegita, erregaluak emon eutsoezan urrea, intsentsua eta mirrea.
Eta Herodesengana ez bihurtzeko albistea amesetan harturik, beste bide batetik joan ziran euren lurraldera.