Jaunaren Aurkezpenaren domekako lagungarriak
JESUSEN AURKEZPENA (Kandelario)
Biziera sagaratuaren eguna
«Itxaropenean erromes eta itxaropenaren ereile».
Egun on guztioi:
Jesus tenpluan aurkeztu ebenekoa ospatzen dogu gaurko egunez. Simeonek eta Anak, Espiritu Santuak argituta, Salbatzailea ikusi eben danontzat Argi izateko Jainkoarengandik etorren ume haregan.
Euren antzera, geu be Espiritu Santuak familia berean batuta, gure bizitzen argi dan Jesusenganako fedean berretsiko gara.
Gaur baita, Biziera Sagaratuaren Eguna da. Jubileu Urtean gagoz eta «Itxaropenean erromes eta itxaropenaren ereile». izatera deituak gara. Alkar lagundu behar dogula inor kanpoan itzi barik, itxaropenean eraginkor izanda. Egin daigun otoitz Biziera Sagaratua aukeratu daben guztien alde, zerbitzatzen, maitatzen eta Barri Onaren argia zabaltzen jarraitu daien.
Eukaristian argi lez ikusi daigula eta argi izan gaitezala besteentzat.
Guztiok bat eginda abestu daigun – Goazen alkarturik
Abadearen agurra
Jesus, Jauna, herri guztien argia, zuekin.
Eleiztarrek kandelak biztuta eskuetan. Abadeak Meza-liburuko oharra irakurri ondoren, bedeinkapen-otoitza egingo dau eta ur bedeinkatuaz kandelak txipriztinduko ditu, bitartean abestu.
Abestia: Jesus munduko argia…
AINTZA…
HITZAREN LITURGIA
Ml. 3, 1-4
Lehenengo irakurgaian, Malakias profetak gainerako profeta guztien misino eta egiteko bera erakusten dau: herriaren fedea eta itxaropena suspertu.
- Salmoa:
Jesus da, Jerusalengo eleizan sartzen dan Erregea, Salbatzailea.
Goratu daigun Jesus gure Jauna.
AINTZA JESUS ZURI BETI, ZU ZARA GURE ARGI.
Heb 2,14-18
Jaungoikoaren Semearen gizakundearen bidez, familia bakarra osatzen dogu.
Ebanjelioa: Lk. 2, 22-40
Lukasen Ebanjelio honetan, Malakias igarleak esan ebana beteko da. Mesias Eleiza-Nagusian sartuko ebela eta Judako ta Israeleko opari lez Jaunari aurkeztua izango zala.
Jesusi entzuteko prestatuz, abestu dagigun «Aleluia».
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusek, munduko argia izateko deitu deusku; baina bere laguntza barik guk ezer ezin dogu egin. Beragan uste oso-osoa izanik, aurkeztu deioguzan gure eskariak Jainko Aitari.
- Eliza Amaren alde: Espiritu Santuaren ausartasunaz beterik, JESUS dala gizakia argitzen dauan argi bakarra mundu guztian aldarrikatu dagian.Egin daigun otoitz
- Biziera Sagaratuen alde. Benetako itxaropenaren zeinu izan daitezan munduaren erdian. Egin daigun otoitz
- Nagusien alde. Simeonek eta Anak lez, Jaunaren hurkotasuna eta maitasuna sentitu daiezan. Egin daigun otoitz
- Gu guztion alde. Espiritu Santuak gugan isurtzen dauan maitasunaren eraginez bat eginda bizi gaitezan. Egin daigun otoitz
Jaungoiko Aita ona, zeure Semea herrien argia eta giza familiaren aintza bialdu deuskuzu; entzun gure otoitza eta zabaldu argi hori gizadi osoari. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
AGURRA
Andra Mariak, Jesusen umea Eleizan sartzean, munduko argia eta salbamea aurkeztu deusku. Guk ere bere antzera, Kristo egiazko argia iragarri dagigun.
Abestia: Zeruko Ama izar argia…
JESUSEN AURKEZPENA (Kandelario)
JORNADA DE LA VIDA CONSAGRADA
«Peregrinos y sembradores de esperanza».
Egun on guztioi:
Jesus tenpluan aurkeztu ebenekoa ospatzen dogu gaurko egunez. Simeonek eta Anak, Espiritu Santuak argituta, Salbatzailea ikusi eben danontzat Argi izateko Jainkoarengandik etorren ume haregan.
Euren antzera, geu be Espiritu Santuak familia berean batuta, gure bizitzen argi dan Jesusenganako fedean berretsiko gara.
Hoy, también es la Jornada de la Vida Consagrada. Dentro del Año Jubilar, se nos invita a ser «Peregrinos y sembradores de esperanza» en este mundo tan revuelto, para mostrar la fraternidad, la luz, la esperanza, en el Dios vivo, vencedor ante todas las desesperanzas.
Guztiok bat eginda abestu daigun – Goazen alkarturik
Abadearen agurra
Jesus, Jauna, herri guztien argia, zuekin.
Una vez encendidas las velas, el sacerdote, dice la oración de bendición y hace la aspersión con el agua bendita mientras se canta un canto apropiado.
Abestia: Jesus munduko argia…
Aintza…
HITZAREN LITURGIA
Ml. 3, 1-4
Malakias profetak gainerako profeta guztien misino eta egiteko bera erakusten dau: herriaren fedea eta itxaropena suspertu.
El profeta Malaquías comparte la misma misión y tarea de todos los profetas: animar la fe y la esperanza del pueblo, ya que el Señor está cercano y envía sus mensajeros.
- Salmoa:
Jesus da, Jerusalengo eleizan sartzen dan Erregea, Salbatzailea.
Cantemos con gozo a Jesús que es nuestra luz y salvación
Goratu daigun Jesus gure Jauna.
AINTZA JESUS ZURI BETI, ZU ZARA GURE ARGI.
Heb 2,14-18
En esta lectura, escucharemos que, por la encarnación del Hijo de Dios, participó de nuestra carne.
Ebanjelioa: Lk. 2, 22-40
Lukasen Ebanjelio honetan, Malakias igarleak esan ebana beteko da. Mesias Eleiza-Nagusian sartuko ebela eta Judako ta Israeleko opari lez Jaunari aurkeztua izango zala.
Es el Espíritu quien ilumina a los dos ancianos, Simeón y Ana, para que reconozcan en Jesús, al Salvador del mundo.
Jesusi entzuteko prestatuz, abestu dagigun «Aleluia».
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusek, munduko argia izateko deitu deusku; baina bere laguntza barik guk ezer ezin dogu egin. Beragan uste oso-osoa izanik, aurkeztu deioguzan gure eskariak Jainko Aitari.
- Eliza Amaren alde: Espiritu Santuaren ausartasunaz beterik, JESUS dala gizakia argitzen dauan argi bakarra mundu guztian aldarrikatu dagian.Egin daigun otoitz
- Para que quienes han recibido el don de la llamada a la consagración, sean auténticos signos de esperanza en medio de nuestro mundo sufriente.
- Para que las personas mayores puedan experimentar con alegría, como Simeón y Ana, la cercanía y el amor del Señor. Egin daigun otoitz
- Gu guztion alde. Espiritu Santuak gugan isurtzen dauan maitasunaren eraginez bat eginda bizi gaitezan. Egin daigun otoitz
Jaungoiko Aita ona, zeure Semea herrien argia eta giza familiaren aintza bialdu deuskuzu; entzun gure otoitza eta zabaldu argi hori gizadi osoari. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
AGURRA
Andra Mariak, Jesusen umea Eleizan sartzean, munduko argia eta salbamea aurkeztu deusku. Guk ere bere antzera, Kristo egiazko argia iragarri behar dogu.
Agertu deiogun gure Ama onari, gure esker-ona, Jesusen bizitza guztian partaide izan zalako, geure salbamenaren alde jokatuz.
María, entró en el templo llevando en brazos a Aquel que era LUZ del mundo. Seamos nosotros portadores de esa luz y de la paz que trajo el Salvador del mundo.
Abestia: Zeruko Ama izar argia…