
Jaungoikoaren Igonkundearen domekako lagungarriak
PAZKOKO VII. DOMEKEA (C) JAUNAREN IGOKUNDEA
Komunikabideen Jardunaldia
SARRERAKO OHARRA
Egun on guztioi:
Eleiza osoagaz bat eginik, IGOKUNDE jaia ospatzen dogu. Ez da agur egite hutsa; Jesus gure Jaunaren presentzia barri baten hasierea da. Orain, Jainkoaren Erreinua ereitera eta iragartera bialduak gara, baina ez bakarrik “Nik neure Aitaren agintzaria bialduko deutsuet” esango deusku Jesusek ebanjelioan.
Bat egingo dogu, Leon XIV.aren nahiagaz: desarmatutako, desarmea eragiteko eta gizatasunez betetako komunikazinoa eratu, entzuteko, errespetatzeko eta zubiak eraikitzeko gauza dan komunikazinoa. Emon deioguzan eskerrak Jainkoari, komunikazinoaren arloan jardunez, gaurko munduan Barri Onaren egia eta argiaren edertasuna agertzen laguntzen dabenengaitik.
Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.
SARRERAKO ABESTIA: Igandetan elizan…
ABADEAREN AGURRA
Maitasun eta bakearen Jaungoikoa egon bedi zuekin.
OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK
Gaur ere, ur bedeinkatuaren bitartez, gure bizitzetako une erabakigarria gogoratuko dogu: bateoaren bidez, Jesusen alkarteko kide egin ginan eta bere Espiritua jaso genduan. Jesus gure bizia izan daitela beti.
URAZ BEDEINKATZEA
“Hartuko dogu ura pozik”…. Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon daigula. Amen.
___
«Aintza zeruetan…»
Aintza eta ospe haundiz zerura igoten dauan Jaunari abestu deiogun gorespen kantu hau.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 1, 1‑11:
Apostoluen Eginak deituriko liburuak Elizearen lehenengo pausoak jasoten ditu. Eta, bere lehenengo atalburuan, Jesusen zeruratzearen barri emoten deusku. Horixe entzungo dogu irakurgai honetan.
Erantzun‑Salmoa: 46. salmoa
Oihu alaien artean igon da Jainkoa, horregaitik salmisteagaz bat egiten dogu “Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari” abestuz
Ef 1, 17‑23:
Kristo berbiztua Jaungoiko Aitak bere eskoi‑aldean jarriazo dau. Fededunok Haren Gorputzeko atal gara eta guri ere azken bardina eskeintzen deusku.
Lk 24, 46-53
Prestau gaitezan San Lukas ebanjelariaren eskutik Jesusen zerura igokundearen jazoera entzuteko
Goratu daigun, zerura igon arren, betiko geugaz gelditu dan Jauna, «Aleluia» abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusegaz bat eginda, eskatu deiogun Aitari bere Espiritua gu barritzeko, esanez: Entzun eiguzu, Aita!
- Eleizaren alde. Espiritu Santuak argituta, Barri Onaren lekuko leial izan daiten eta Kristo berbiztuarengandik sortzen dan itxaropena zabaldu daian munduan. Egin dagigun otoitz..
- Munduko agintarien alde. Alkarrizketa eta bakearen kultura sustatu daien, guztion onerako dan komunikazinoaren balioa autortuz. Egin dagigun otoitz.
- Gizarte komunikabideetan lan egiten dabenen alde. Euren bokazinoa errespetuz, otzantasunen eta egiari lotuta bizi daien, harresiak ez ezik zubiak eraikitzen lagunduz. Egin dagigun otoitz.
- Kristau alkarteen alde. Eukaristia ospatzen dihardugunok ikasi daigula bihotzetik komunikatzen, gure inguruan eta munduan itxaropena ereinez. Egin dagigun otoitz.
Jesus Jauna, zure Semearen Igokundean itxaropenera deitu gaituzuna, entzun fedez aurkeztu deutsuguzan eskariak eta emon zure Espiritua munduan Barri Onaren lekuko ausart izan gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN AGURRA
Jaunaren Igokundea ospatu dogu. Entzuna dogu Barri Ona iragarteko esaten deuskun Jaunaren agindua. Guztiok gara Jesusen ordezkariak. Jainkoaren Erreinua herri guztietan eta giro guztietan egi bihurtzera bialduak gara.
«Zeru-lurren Erregina»
PAZKOKO VII. DOMEKEA (C) LA ASCENSIÓN DEL SEÑOR
Jornada Mundial de las Comunicaciones Sociales
SARRERAKO OHARRA
Egun on guztioi:
Eleiza osoagaz bat eginik, IGOKUNDE jaia ospatzen dogu. Ez da agur egite hutsa; Jesus gure Jaunaren presentzia barri baten hasierea da. Orain, Jainkoaren Erreinua ereitera eta iragartera bialduak gara, baina ez bakarrik “Nik neure Aitaren agintzaria bialduko deutsuet” esango deusku Jesusek ebanjelioan.
Este Domingo se celebra la Jornada Mundial de las Comunicaciones Sociales. Nos unimos al deseo de nuestro papa León XIV de construir una comunicación desarmada, desarmante y profundamente humana: capaz de escuchar, de respetar, de tender puentes. Damos gracias a Dios por quienes con su trabajo de comunicación ayudan a mostrar la belleza de la verdad y la luz del Evangelio en medio del mundo.
Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.
SARRERAKO ABESTIA: Igandetan elizan…
ABADEAREN AGURRA
Maitasun eta bakearen Jaungoikoa egon bedi zuekin.
OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK
Un domingo más recordamos, con la aspersión del agua bendecida, aquel momento decisivo de nuestras vidas en el que, por el bautismo, empezamos a formar parte de la comunidad de Jesús y recibimos su Espíritu.
URAZ BEDEINKATZEA
“Hartuko dogu ura pozik”…. Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon daigula. Amen.
«Aintza zeruetan…»
Aintza eta ospe haundiz zerura igoten dauan Jaunari abestu deiogun gorespen kantu hau.
Ap Eg 1, 1‑11:
Apostoluen Eginak deituriko liburuak Elizearen lehenengo pausoak jasoten ditu. Eta, bere lehenengo atalburuan, Jesusen zeruratzearen barri emoten deusku. Horixe entzungo dogu irakurgai honetan.
El tiempo de Jesús termina y comienza el tiempo del Espíritu y de la Iglesia. Por eso los apóstoles se dan cuenta de su misión en el mundo.
Erantzun‑Salmoa: 46. Salmoa
Desde muy antiguo la liturgia reza este salmo en la fiesta de la Ascensión.
Oihu alaien artean igon da Jainkoa, horregaitik salmisteagaz bat egiten dogu “Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari” abestuz
Ef 1, 17‑23:
Kristo berbiztua Jaungoiko Aitak bere eskoi‑aldean jarriazo dau.
El apóstol nos sugiere que interpretemos en el marco de una visión de fe la ascensión de Cristo y su permanencia a la derecha del Padre.
Lk 24, 46-53
La unión con Cristo nos empuja al mundo. Jesús camina con nosotros.
Goratu daigun, zerura igon arren, betiko geugaz gelditu dan Jauna, «Aleluia» abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesusegaz bat eginda, eskatu deiogun Aitari bere Espiritua gu barritzeko, esanez: Entzun eiguzu, Aita!
- Eleizaren alde. Espiritu Santuak argituta, Barri Onaren lekuko leial izan daiten eta Kristo berbiztuarengandik sortzen dan itxaropena zabaldu daian munduan. Egin dagigun otoitz..
- Por quienes tienen autoridad, para que promuevan una cultura del diálogo y de la paz, reconociendo el valor de una comunicación que sirva al bien común. Egin dagigun otoitz.
- Por los profesionales de los medios de comunicación, para que vivan su vocación con respeto, mansedumbre y amor a la verdad, ayudando a construir puentes y no muros. Egin dagigun otoitz.
- Kristau alkarteen alde. Eukaristia ospatzen dihardugunok ikasi daigula bihotzetik komunikatzen, gure inguruan eta munduan itxaropena ereinez. Egin dagigun otoitz.
Jesus Jauna, zure Semearen Igokundean itxaropenera deitu gaituzuna, entzun fedez aurkeztu deutsuguzan eskariak eta emon zure Espiritua munduan Barri Onaren lekuko ausart izan gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN AGURRA
Jaunaren Igokundea ospatu dogu. Entzuna dogu Barri Ona iragarteko esaten deuskun Jaunaren agindua. Guztiok gara Jesusen ordezkariak. Jainkoaren Erreinua herri guztietan eta giro guztietan egi bihurtzera bialduak gara.
Jesucristo ha cumplido su misión. Ahora somos nosotros, sus discípulos, los que debemos continuar su obra salvadora y dar testimonio de que Jesús ha muerto, resucitado y VIVE entre nosotros.
«Zeru-lurren Erregina.»
JAUNAREN IGOKUNDEA
Apostoluen Eginetatik (1, 1‑11)
Teofilo maite hori : Nire lehenengo liburuan idatzi neban Jesusek hasieratik egin eta irakatsi eban guztia, Espiritu Santuak eraginda aukeratutako apostoluei aginduak emon ondoren, zeruetara igo zan arte. Jesus, bere Nekaldiaren ostean, bere apostoluei agertu jaken, bizirik egoala argi erakutsiz; eta, berrogei egunez agertuz, Jaungoikoaren erreinuaren gainean berba egin eutsen.
Beragaz jaten egozan baten, honan esan eutsen: «Ez egizue Jerusalendik urten. Zagoze bertan, Aitak agindu eta zuok Niri entzundako agintzariaren zain. Joanek urez bateatu eban; zuok, ostera, Espiritu Santuaz izango zaree bateatuak, hemendik egun gitxi barru».
Batuta egozanak itaundu eutsoen: «Jauna, orain eregiko dozu barriro Israelgo erreinua?» Eta Jesusek: «Ez jagotzue zuoi, Aitak Bere esku daukazan uneak eta sasoiak jakitea. Espiritu Santua etorri dakizuenean, indarra hartuko dozue, nire autorle izateko, Jerusalenen, Judea guztian, Samarian eta lurraren azken‑mugaraino».
Hori esanda, igon egin eban, hareek begira egozala; eta hodei batek gorde eutsen begien aurretik. Zerura zelan joian begira‑begira egozala, zuriz jantzitako gizon bi aurkeztu jakezan, eta esan eutseen: «Galilearrok, zetan zagoze hor, zerura begira? Zuok itzi eta zerura igon dauan Jesus hori, barriro etorriko da, joaten ikusi dozuen lez».
Erantzun-salmoa Sal 46, 2-9
«Gora ta gora beti, ekin danok kantari»…
edo Aleluia.
Herri guztiok, txalo jo egizue,
Jainkoari irrintzi egiozue.
Goi‑goiko Jauna, izan ere, ikaragarri,
lurbira osoan errege haundi.
Oihu alaien artean igo da Jainkoa,
turuta soinuz Jauna.
Eresi Jainkoari, eresi,
eresi gure erregeri, eresi.
Jainkoa dalako lurbira osoan errege,
egiozue jator goratzarre.
Jainkoa errege da atzerrietan,
jesarrita dago Jainkoa bere aulki santuan.
San Paulo Apostoluak Efesotarrei (Ef 1, 17‑23)
Senideok: Jesukristo gure Jaunaren Jaungoikoak, aintzaren Aitak, emon deizuela jakituriazko eta goi‑argizko espiritua, Bera ezagutzeko. Argitu begiz zuen bihotzeko begiak, holan jakin dagizuen zelakoa dan Haren deiaren itxaropena, zelakoak Haren aintzaren aberastasunak, Berak santuei oinordekotzan emonak; zelakoa Haren ahalmenaren haundia, sinisten dogunontzat. Ahalmen eta indar guzti hori Kristogan agertu dau, Berau hilen artetik biztuazotean eta zeruan Bere eskumaldean jesarriazotean: agintaritza, nagusitza, ahalmen eta jauntasun guztien gainetik, eta nahiz oraingo gizaldian, naiz gerokoan, aitatu daitekezan izen guztien gainetik jesarriazotean.
«Gauza guztiak oinpean jarri eutsozan», eta Bera, guztien gainetik, buru ezarri deutso Elizeari. Elizea, barriz, bere gorputza da, guztietan guztia beteten dauanaren betea.
Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 24, 46-53)
Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei: «Holantxe egoan idatzita: Mesiasek nekaldia jasan behar dau, eta hirugarren egunean biztu egingo da hilen artetik; Berorren izenean iragarriko jake bihozbarritzea eta pekatuen parkamena jente guztiei, Jerusalendik hasita. Zeuok zaree gauza honeen testigu.
Nik neure Aitaren agintzaria bialduko deutsuet. Zuok, zagoze urian, goitik indarrez jantziko zaituen arte».
Gero, Betania aldera atara ebazan; eta eskuak jasorik, bedeinkatu egin ebazan. Eta bedeinkatzen zituan bitartean, aldendu egin zan hareekandik, eta zeruetara eroan eben. Hareek, Jesus ahuspez gurtu ondoren, pozez beterik Jerusalenera bihurtu ziran, eta beti jauretxean egozan, Jaungoikoa goratzen.