Joan dan eguenean arratsaldeko seiretan Igorreko Kultur etxean Aita Santuak idatzitako Laudate Deumaren gainean hitzaldi bat ospatu zan Alicia Susok, Caritaseko kidea bideratuta.

Eleiztar ta herritar batu ginan alkarregaz zer egin daikegun «gure etxea» dan lur hau zaintzeko. Ekologia, Aita Santuak esaten dauan lez, ta Aliciak gogoratu euskun bezala ez da bakarrik lur hau zaintzearen gainean, hori beharrezko bada ere. Behartsuekin ta justiziarekin lotuta dago EkologiHemendik aurrera Eleiza bazala zer egin beher dogun hausnartzeko unea hasi da.