Maria Sortzez Garbia. Lagungarriak
ANDRA MARIAREN SORTZE GARBIA
“Egin bedi zure Nahia”
ABENDUALDIKO 2. DOMEKA C
SEMINARIOAREN EGUNA
SARRERAKO OHARRA
Egun on guztioi:
Gaur Sortze Garbiaren eguna ospatzen dogu.
Bera dogu Abendu aldiko Ama Birjina,mundu guztiarentzako salbamena dan Jesukristoren zain egoten,
onartzen eta Bere Nahia egiten irakasten deuskuna.
Gaur, baita, Seminarioaren Eguna ospatzen dogu, «Aita, bialdu artzainak» goiburuaren haritik. Gogoan izan daiguzan Seminarioan abade izateko prestatzen ari diranak.
Danok batera abestuz hasiko dogu ospakizuna.
ABESTIA: Maria sortu zinan…. edo Aingeru batek Mariari
ABADEAREN AGURRA
Gu salbatzera datorren bakearen Jainkoa, izan bedi zuekin.
KOROAREN ZEINUA ETA DAMU OTOITZA
Askotan itxaropen barik gagoz; horregaitik, eskatzen dogu Jaunaren etorrera. Bigarren kandela biztuko dogu, Jaunaren argiak gure bizitzetan argi egin daiala eskatuz.
Abestu: Zatoz Jauna, gu salbatzera
Biztu ondoren, esan:
- Jauna, bete gure bizitza zure aberastasunaz. Erruki, Jauna.
- Isuri gure bihotzetara zure maitasunezko Espiritua. Kristo, erruki.
- Prestatu gure bihotza zuri harrera egiteko. Erruki, Jauna.
AINTZA: Goratu daigun Jainko Aita pozez beterik, Kristo gure Jaun bakarraren bidez emoten deuskun bakeagaitik.
HITZAREN LITURGIA
Gn 3, 9-15. 20:
Bibliako lehenengo liburuko pasarte honen bidez, Jainkoa alboratzeko dogun joera azaltzen jaku. Ondorengo irakurgaietan ikusiko dogunez, Jainkoak, guk huts egin arren, behin eta barriro eskeintzen deusku bere salbamena. Entzun daigun, ba, lehenengo irakurgai hau esker onez.
Erantzun-Salmoa: 97. Salmoa
Salmoa kantatuz, abestu deiogun Jainkoari kantu barria, gu salbatzen ari dalako
“ Kanta Jaunari, kantu barri”…
Flp 1, 4-6. 8-11:
Abendu-aldirako egitarau eder bat eskeintzen deusku San Paulok, bigarren irakurgai honetan: zaindu daigula maitasun-alkartea eta ebanjelioko eginkizunak zintzo bete dagiguzala.
Lk 1, 26-38:
Jaungoikoak ez deusku goitik behera ezarten bere salbamena. Eskeini egiten deusku. Mariaren baietzak beste baietz guztiei zabaldu deutse bidea. Euron bidez doa sendotzen Jainkoaren ekintza.
«Aleluia»
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaungoikoa, Aita errukitsua dogula dakigunon berezko konfiantzagaz, gure erreguak aurkezteaz batera, Berak guregandik espero dauanari eskuzabaltasunez erantzuteko nahia be agertuko deutsagu.
- Eleizearen alde. Frantzisko aita santuak, gotzainek, abadeek eta diakonoek, Jesukristo Artzain onaren errukiz maitatu daiela euren ardurapean dagoan herria. Eskatu deiogun Jaunari.
- Seminaristen alde. Kristau-alkarteagaz batera “alkarregaz norabide berean joateko” prestakuntza izan dagien. Eskatu deiogun Jaunari.
- Sufritzen dagozanen alde. Sufritzen eta beharrizanean dagozanek euren ondoan sentitu gaiezala, Jaungoikoak guztiontzat gura dauan zuzentasuna zabaltzeko konpromisoagaz. Eskatu deiogun Jaunari.
- Elizbarrutiko Ebanjelizatze planean OSPATU da daukagun erronkatako bat. Eukaristia alkarregaz ospatzeak eroan gagizala Jesukristogaz aurkitzera eta bere atzetik jarraituz, samariar onaren antzera jokatzera. Eskatu deiogun Jaunari.
Aita ahalguztidun eta errukitsua, mundu honetako ahalegin eta nekeek ez deiguela zure Semearen bila ataratea galarazo, zeruko jakituriatik ikasi eta bere bizitzan bete-betean parte hartu daigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez
DIRU BATZEAREN AURREKO OHARRA
Gogoratu egizue gaurko diru batzea Seminarioaren alde dala. Eskerrik asko eskuzabalak izateagaitik.
AZKEN OHARRA
Senideok: Mariaren antzera, Jaungoikoak gugandik gura izan daikenera zabalik bizi izatera, bialtzen gaitu Eukaristia honek. Jainkoak egiten deuskun deiari erantzuteko ardureak eroan gagizala itxaropenez eta bihotzak zabalik bizi izatera.
“Ama maite Maria…”
edo
AGUR JAINKOAREN
AMA MAITE EDERRA
ZERUKO ATEA
ITSASOKO IZARRA.
BIRJINA TA AMA
DANEN GAIN EZTIA;
EMOIGUZU BIHOTZ
APAL TA GARBIA.
ANDRA MARIAREN SORTZE GARBIA
II DOMINGO DE ADVIENTO
DIA DEL SEMINARIO
PADRE, ENVIANOS PASTORES
SARRERAKO OHARRA
Egun on guztioi:
Gaur Sortze Garbiaren eguna ospatzen dogu.
Bera dogu Abendu aldiko Ama Birjina,mundu guztiarentzako salbamena dan Jesukristoren zain egoten,onartzen eta Bere Nahia egiten irakasten deuskuna.
Hoy, celebramos también el Día del Seminario, con el lema: «Padre, envíanos pastores». Tengamos especialmente presentes a aquellos que se preparan en el Seminario y, pedimos por las vocaciones sacerdotales para que hagan presente a Cristo Buen Pastor a través del ministerio vivido en el amor y el servicio.
Danok batera abestuz hasiko dogu ospakizuna.
ABESTIA: Maria sortu zinan….
ABADEAREN AGURRA
Gu salbatzera datorren bakearen Jainkoa, izan bedi zuekin.
KOROAREN ZEINUA ETA DAMU OTOITZA
Tantas veces carecemos de esperanza y no somos capaces de desear el futuro que nos ha sido prometido. Por eso suplicamos la venida del Señor. Como signo encendemos la segunda vela pidiendo que la luz del Señor ilumine nuestras vidas.
Abestu: Zatoz Jauna, gu salbatzera
Biztu ondoren, esan:
- Jauna, bete gure bizitza zure aberastasunaz. Erruki, Jauna.
- Isuri gure bihotzetara zure maitasunezko Espiritua. Kristo, erruki.
- Prestatu gure bihotza zuri harrera egiteko. Erruki, Jauna.
AINTZA: Goratu daigun Jainko Aita pozez beterik, Kristo gure Jaun bakarraren bidez emoten deuskun bakeagaitik.
HITZAREN LITURGIA
Gn 3, 9-15. 20:
Bibliako lehenengo liburuko pasarte honen bidez, Jainkoa alboratzeko dogun joera azaltzen jaku. Ondorengo irakurgaietan ikusiko dogunez, Jainkoak, guk huts egin arren, behin eta barriro eskeintzen deusku bere salbamena. Entzun daigun, ba, lehenengo irakurgai hau esker onez.
En el libro del Génesis, se nos narra a través de unas imágenes, cómo el hombre se aparta de Dios; pero Dios sigue ofreciendo su salvación.
Erantzun-Salmoa: 97. Salmoa
Salmoa kantatuz, abestu deiogun Jainkoari kantu barria, gu salbatzen ari dalako
Con las palabras del salmo, cantamos a nuestro Dios. El, a pesar de nuestras infidelidades, viene a salvarnos.
“Kanta Jaunari, kantu barri”
Flp 1, 4-6. 8-11:
Abendu-aldirako egitarau eder bat eskeintzen deusku San Paulok, bigarren irakurgai honetan: zaindu daigula maitasun-alkartea eta ebanjelioko eginkizunak zintzo bete dagiguzala.
San Pablo exhorta a los cristianos de la ciudad de Filipos, a que se mantengan unidos en la comunidad y que confíen en Jesucristo.
Lk 1, 26-38:
Jaungoikoak ez deusku goitik behera ezarten bere salbamena. Eskeini egiten deusku. Mariaren baietzak beste baietz guztiei zabaldu deutse bidea. Euron bidez doa sendotzen Jainkoaren ekintza.
Toda la vida de María, es un “SI”, a la voluntad de Dios. De esta forma, aparece Jesús en el mundo. «Aleluia»
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaungoikoa, Aita errukitsua dogula dakigunon berezko konfiantzagaz, gure erreguak aurkezteaz batera, Berak guregandik espero dauanari eskuzabaltasunez erantzuteko nahia be agertuko deutsagu.
- Eleizearen alde. Frantzisko aita santuak, gotzainek, abadeek eta diakonoek, Jesukristo Artzain onaren errukiz maitatu daiela euren ardurapean dagoan herria. Eskatu deiogun Jaunari.
- Que el papa Francisco, los obispos, presbíteros y diáconos, con un corazón generoso, amen al pueblo que tienen encomendado. Eskatu deiogun Jaunari.
- Que nuestro Seminario, lugar y tiempo de discernimiento, acompañe a los seminaristas con paciencia y sabiduría, y les enseñe a seguir la verdad. Eskatu deiogun Jaunari.
- Elizbarrutiko Ebanjelizatze planean OSPATU da daukagun erronkatako bat. Eukaristia alkarregaz ospatzeak eroan gagizala Jesukristogaz aurkitzera eta bere atzetik jarraituz, samariar onaren antzera jokatzera. Eskatu deiogun Jaunari.
Aita ahalguztidun eta errukitsua, mundu honetako ahalegin eta nekeek ez deiguela zure Semearen bila ataratea galarazo, zeruko jakituriatik ikasi eta bere bizitzan bete-betean parte hartu daigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez
DIRU BATZEAREN AURREKO OHARRA
Recordad que la colecta de hoy estará destinada a nuestro Seminario Diocesano. Gracias por vuestra generosidad.
AZKEN OHARRA
Senideok: Mariaren antzera, Jaungoikoak gugandik gura izan daikenera zabalik bizi izatera, bialtzen gaitu Eukaristia honek.
María será siempre para nosotros un ejemplo de seguimiento a Jesús. La celebración de esta fiesta, nos anime a vivir nuestra vocación cristiana
“Ama maite Maria…”
edo
AGUR JAINKOAREN
AMA MAITE EDERRA
ZERUKO ATEA
ITSASOKO IZARRA.
BIRJINA TA AMA
DANEN GAIN EZTIA;
EMOIGUZU BIHOTZ
APAL TA GARBIA.
IRAKURGAIAK
Abenduak 8
Gn 3, 9-15. 20
Genesis liburutik
Jaungoiko Jaunak gizonari dei egin eta esan eutson: «Non zara?» Eta harek erantzun: «Baratzean ibilten asmau zaitut, eta bilosik nengoalako, bildurrez
gorde egin naz». Jaunak orduan: «Eta nok esan deutsu bilosik zengozana? Jatea galazo neutsun zugatzetik jan al dozu?» Gizonak erantzun: «Lagun ipini deustazun emakumeak emon deust haretatík, eta nik jan» Orduan Jaungoiko Jaunak esan eutson emakumeari
«Zer egin dozu?» Emakumeak erantzun: «Sugeak
atzipetu nau, eta nik jan».
Orduan Jaungoiko Jaunak sugeari esan eutson: «Hori egin dozulako,
madarikatua izango zara abere guztien eta landako piztia guztien artean; sabel-ganean ibiliko zara, narraz; zure bizitzako egun guztietan hautsa jango dozu.
Hasarrea sortuko dot zure eta emakumearen artean, zure jatorriaren eta harenaren artean; honek buruan emongo deutsu, zuk orpotik helduko deutsazunean”
Gizonak emazteari “Eba” jarri eutson izena, bizidun guztien ama dalako.
- salmoa
Kanta Jaunari kantu barri,
egin bai ditu hainbat harrigarri
Kanta Jaunari kantu barrí,
egin bai ditu hainbat harrigarri.
Bere eskoiak emon deutso garaipena,
bere beso santuak.
Ezagutuazo dau Jaunak Beragandiko garaipena,
agertu dau atzerrien aurrean bere zuzentasuna.
On eta leial izan dala gogoratu dau,
Israel etxeari buruz.
Ikusi dabe lur-muga danak
gure Jainkoagandiko garaipena.
Lur osoa, egiozu txalo Jaunari,
egin oihu eta irrintzi, egin eresi.
San Paulo Apostoluak Filipotarrei (Flp 1, 4‑6. 8‑11)
Senideok: Zuen alde otoitz egiten dodanean, pozik eskatzen deutsat Jaungoikoari, zuek laguntzaile izan zaituedalako Ebanjelioko eginkizunean, lehenengo egunetik orain arte. Badot ustea, eginbide hau zuokan hasi dauanak amaitu ere egingo dauala Jesukristoren egunera arte. Testigu dot Jainkoa, zelako kristau maitasun haundiz maite zaituedan. Eta hauxe da nire otoitza: gero eta handiago egin daitela zuen maitasun alkartea, ezagutze sakon eta zentzun betean, onena aukeratu dagizuen; holan, garbi‑garbi eta akats barik helduko zaree Kristoren egunera, zintzotasunezko frutuz beterik, Kristo Jesusen bitartez, Jainkoaren aintza eta gorespenerako.
Ebanjelioa Lk 1, 26-38
Aleluia Lk 1, 28b.42b
Poztu zaitez, María, graziaz bete hori:
Jauna zugaz;
bedeinkatua zu emakumeen artean
Aldi haretan, Gabriel aingerua bialdu eban Jaungoikoak, Nazaret deritxon Galileako herri batera, birjina bategana; Dabiden etxeko Josegaz ezkontzeko berbea emonda egoan birjinea, eta María eukan izena
Aingeruak, haren etxean sartuta, esan eutson: «Poztu zaitez, graziaz bete hori: Jauna zugaz». Ikaratu egin zan María, berbok entzutean, eta pentsetan jarri zan zer izan ete eitekean halako agurra.
Aingeruak, orduan: «Ez izan bildurrik, Maria Jaungoikoaren ederra aurkitu dozu. Begira, sabelea sortu eta semea izango dozu; eta Jesus ezarriko deutsazu izena. Handia izango da; Goi-Goikoaren Semea deituko deutsoe; eta Jainko Jaunak Haren aita Dabide errege-aulkia emongo deutso; Jakoben etxean errege izango da beti, eta Haren erregetzak ez dau azkenik izango».
Baina Mariak orduan aingeruari: «Zelan izan leiteke horí? Nik ez dot gizonik ezagutzen-eta». Eta aingeruak: «Espiritu Santua jatsiko da zugana, eta Goi-Goikoaren indarrak bere kerizpean hartuko zaitu horregaitik, zugandik jaioko dan Santuari Jaungoikoren: Seme deituko deutsoe. Hara, Isabel zure lengusine ere, bere zahartzaroan, seindun dago; eta harako agorra zalako a, seigarren hilabetean aurkitzen da, Jaungoiakoarentzat ez dago ezinezkorik ezer-eta».
Mariak orduan: «Hona hemen ni, Jaunaren mirabea jazo bekit zeuk dinozun lez». Orduan aingeruak itzi egin eban.