
Pazko 3 domekako lagungarriak
PAZKOKO III-DOMEKEA – C
SARRERAKO OHARRA
Egun on guztioi: Kristo bizi da. Aleluia!
Pazko aldiko poz giroan jarraitzen dogu, Jesus Berbiztua bidelagun dogulako. Gugaz bat egiten dau eta indarbarritu egiten gaitu. Bera da gizon eta emakume barri lez bizitzera bultzatzen gaituana, “sareak botaz” eta zuzentasunezko munduaren alde jardunez.
Baina, era berean, Berak dei egiten deusku bere mahaira domekeroko eukaristian, gure bihotzak behartsuenentzako janari bihurtu daitezan. Eukaristiak, ba, adorez betetzen gaitu eta gure bizitzari zentzuna emoten deutso.
Hasi dagigun eukaristia abestuz.
Abestu dagigun danok…
ABADEAREN AGURRA
Bere maitasunaren bidez, Jesus emon, eta, Espirituaren bidez, bere testigu egiten gaituan Jaungoiko Aita egon bedi zuekin.
OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK
Eukaristia ospatzeko gertatuko gara, gure bateo eguna gogora ekarriz eta barrituz. Ur bedeinkatua jasoko dogu.
URAZ BEDEINKATZEA
Hartuko dogu ura pozik…
Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon daigula. Amen.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 5, 27b-32. 40b-41:
Apostoluek, bildur guztiak alde batera itzita, Jesusen biztueraren barri emoten dabe. Inork ere ezingo deutse galazo barri on hori zabaltzea.
Erantzun-Salmoa: 29. Salmoa
Jaunaren haunditasuna eta errukia abestuko dogu salmo honetan. Jaunak, bere Semea hilen artetik biztuaz, gizaki guztiei itxaropena eskeini deutselako.
«Jaunari kanta ona data…»
Apk 5, 11-14:
Lur honetan Kristogaz bat eginda burrukatu ebenak, gaur berbizturik ikusten ditugu zeruan. Euren antzera jokatu dagigun geuk ere.
Jn 21, 1-19:
Galileako itsas-ertzean Jesusek bere apostoluei egindako agertaldi berezia entzungo dogu gaurko Ebanjelioan. Goratu dagigun Jaun berbiztua, pozez beterik, «Aleluia» abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Otoitzean bat eginez, gure beharrizanak agertuko deutsaguz Aita Jaungoikoari.
- Eleizaren alde, Jesu Kristo berbiztuagan itxaropena jarri eta Espirituak gidatuta, Ebanjelioaren bidetik jarraitu dagian. Egin dagigun otoitz.
- Kristinauon alde, gure bizimodua benetan sinisgarria izan daiten, beste batzuk ere Jaungoikoagaz bat egiteko gogoa izan dagien. Egin dagigun otoitz.
- Munduan zehar gerran bizi diran herrialdetan, oharturik danentzat kaltea bakarrik dakarrela, sortu daitezala euren artean bakerako bideak. Egin dagigun otoitz.
- Arratiako kristau alkartearen alde; Jesusen Barri Ona gure bihotzetan onartu dagigun eta gure inguruan zabaltzen saiatu gaitezan. Egin dagigun otoitz.
Jaungoiko Jauna, zure Semearen heriotzaren bidez, bakearen oinarria jarri dozu; entzun zure herriaren otoitzak eta, barritu gagizuz zeure maitasunean. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN AGURRA
Jesusek bere mahaian janaritu gaitu. Goazen orain eta izan gaitezan Kristoren testigu eta lankide gure gizartearen erdian.
«Zeru lurren Erregina»
PAZKOKO III-DOMEKEA – C
SARRERAKO OHARRA
Egun on guztioi: Kristo bizi da. Aleluia!
Pazko aldiko poz giroan jarraitzen dogu, Jesus Berbiztua bidelagun dogulako. Gugaz bat egiten dau eta indarbarritu egiten gaitu. Bera da gizon eta emakume barri lez bizitzera bultzatzen gaituana, “sareak botaz” eta zuzentasunezko munduaren alde jardunez.
Jesús resucitado, nos propone vivir como personas nuevas y resucitadas, “echando las redes” y trabajando por un mundo de justicia y al mismo tiempo nos invita a compartir su mesa y su cariño en la eucaristía dominical, de manera que nuestras vidas se conviertan en alimento para las personas que más nos necesitan.
Hasi dagigun eukaristia abestuz.
Abestu dagigun danok…
ABADEAREN AGURRA
Bere maitasunaren bidez, Jesus emon, eta, Espirituaren bidez, bere testigu egiten gaituan Jaungoiko Aita egon bedi zuekin.
OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK
Nos preparamos para esta Eucaristía recordando y renovando el día en el que empezamos a formar parte de la comunidad cristiana: el día de nuestro bautismo. Recibimos la aspersión del agua bendecida.
URAZ BEDEINKATZEA
Hartuko dogu ura pozik…
Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon daigula. Amen..
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 5, 27b-32. 40b-41:
Apostoluek, bildur guztiak alde batera itzita, Jesusen biztueraren barri emoten dabe. Inork ere ezingo deutse galazo barri on hori zabaltzea.
Lo mismo que los apóstoles, nosotros sus discípulos debemos estar preparados para dar testimonio de Jesús, a pesar de las dificultades.
Erantzun-Salmoa: 29. Salmoa
Jaunaren haunditasuna eta errukia abestuko dogu salmo honetan. Jaunak, bere Semea hilen artetik biztuaz, gizaki guztiei itxaropena eskeini deutselako.
Cantamos al Dios que nos da la vida, por medio de su Hijo.
«Jaunari kanta ona data…»
Apk 5, 11-14:
Lur honetan Kristogaz bat eginda burrukatu ebenak, gaur berbizturik ikusten ditugu zeruan. Euren antzera jokatu dagigun geuk ere.
Para los cansados, los abatidos, los que lloran…, suena una voz en toda la Creación: Cristo es el Señor
Jn 21, 1-19:
El Resucitado es el mismo que corrió nuestros senderos. Él se preocupa y no considera ajeno lo humano; pues fue hombre. Le duelen las noches sin pesca, el hambre, el llanto de los que trabajan ya sin esperanza.
Galileako itsas-ertzean Jesusek bere apostoluei egindako agertaldi berezia entzungo dogu gaurko Ebanjelioan. Goratu dagigun Jaun berbiztua, pozez beterik, «Aleluia» abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Otoitzean bat eginez, gure beharrizanak agertuko deutsaguz Aita Jaungoikoari.
- Eleizaren alde, Jesu Kristo berbiztuagan itxaropena jarri eta Espirituak gidatuta, Ebanjelioaren bidetik jarraitu dagian. Egin dagigun otoitz.
- Kristinauon alde, gure bizimodua benetan sinisgarria izan daiten, beste batzuk ere Jaungoikoagaz bat egiteko gogoa izan dagien. Egin dagigun otoitz.
- Por quienes buscan el desarrollo justo de los pueblos y la verdadera paz; para que nunca desfallezcan y sientan el apoyo y la cercanía de las personas de buena voluntad. Egin dagigun otoitz.
- Por nuestra comunidad cristiana de Arratia, para que con la fuerza de Jesús Resucitado anuncie siempre el triunfo de la vida, la entrega y el amor. Egin dagigun otoitz.
Jaungoiko Jauna, zure Semearen heriotzaren bidez, bakearen oinarria jarri dozu; entzun zure herriaren otoitzak eta, barritu gagizuz zeure maitasunean. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN AGURRA
Jesusek bere mahaian janaritu gaitu. Goazen orain eta izan gaitezan Kristoren testigu gure gizartearen erdian.
El Señor está a la orilla. Que seamos capaces de CREER que más allá de la noche, a la orilla del lago, está el Señor y nos espera con pan y pez asado, para que alimentados con su Palabra y el Pan, emprendamos con valentía el caminar de cada día.
«Zeru lurren Erregina.»
PAZKOKO III. DOMEKEA
Apostoluen Eginetatik (Ap Eg 5, 27b‑32. 40b‑41)
Egun hareetan, Abade nagusiak honan itaundu eutsen apostoluei: «Ez geuntsuen, bada, zorrotz agindu, Horren izenean ez irakasteko? Zuok, barriz, Jerusalen osoa bete dozue zeuon irakatsiz, eta gizon horren odolaren erantzukizuna geuri ezarri nahi deuskuzue».
Pedrok eta apostoluek erantzun eben: «Jaungoikoaren esana egin behar da lehenengo, ez gizonena. Gure asaben Jaungoikoak biztu egin eban, zuok habetik dingilizka hil zenduen Jesus, Jaungoikoak goratu egin dau bere eskumeaz, eta Buruzagi eta Salbatzaile egin, Israeli bihozbarritzea eta pekatuen parkamena emoteko. Geu gara gauza horreen testigu, baita Jaungoikoak bere esana egiten dabenei emoten deutsen Espiritu Santua ere».
Jesusen izenean berba egitea galazo egin eutseen, eta joaten itzi. Apostoluak pozarren urten eben batzarretik, Jesusen izenagaitik irainak jasateko duin aurkitu ebezalako.
Erantzun–salmoa Sal 29, 2-13
Kanta Jaunari, lur guztia…
edo
Goratuko zaitut, Jauna, onik atara nozulako.
Goratuko zaitut, Jauna, onik atara nozulako,
arerioak nitzaz poztuten utzi ez dituzulako.
Jauna, leizetik nire bizia atara dozu,
zulora doazanakandik bizirik gorde nozu.
Eresi egiozue, zintzook, Jaunari,
emon eskerrak Haren izen santuari.
Une bateko da Haren hasarrea,
bizi guztirako Haren on izatea.
Negarra dator arratsaldean, baina poza goizean.
Entzun niri, eta nitzaz erruki, Jauna,
izan zakidaz Laguntzaile, Jauna.
Negarra, dantza bihurtu deustazu, Jauna, ene Jainko,
eskerrak nik Zuri beti.
Apokalipsi liburutik (Ap 5, 11‑1)
Nik, Joanek, begiratu neban eta aingeru askoren abotsa entzun neban; milaka eta miloika ziran aulkiaren eta bizidunen eta zaharren inguruan; eta hots handiz honan inoen:
«Indarra eta aberastasuna, jakituria eta ahalmena,
ospea, aintza eta gorespena hartzeko bada nor hila izan dan Bildotsa».
Eta zeruko eta lur gaineko, lurpeko eta itsasoko, eta euretan diran izaki guztiei, hauxe entzun neutsen:
«Errege aulkian dagoanari eta Bildotsari, gorespena, ospea, aintza eta agintea gizaldi eta gizaldietan».
Eta lau bizidunak erantzun eben: «Amen». Eta zaharrak, ahuspezturik, gurtu egin eben gizaldi eta gizaldietan bizi dana.
Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 21, 19)
Aldi haretan, Jesus Tiberiades itsas bazterrean agertu jaken bere irakasleei. Eta honan agertu jaken. Alkarregaz egozan: Simon Pedro, Bikotxa eritxon Tomas, Natanael Galileako kanatarra, Zebedeoren semeak, eta ikasleetako beste bi. Pedrok esan eutsen «Arrantzura noa». Hareek erantzun: «Bagoaz geu ere zugaz». Urten eben, eta ontzira igo. Baina gau haretan ez eben bat ere hartu.
Egunsentian, Jesus ur ertzean agertu zan; baina ikasleak ez ziran konturatu Jesus zanik. Jesusek esan eutsen : «Mutilak, badozue arrainik?». Eta hareek «Ez!». Jesusek orduan: «Bota sarea ontziaren eskoi-aldera, eta aurkituko dozue». Bota eben, ba, eta ezin eben atara, arrainketaren handiaz.
Orduan, Jesusek hain maite eban ikasle harek esan eutson Pedrori: «Jauna da». Simon Pedrok, Jauna zala entzun ebaneko, lotu eban soinekoa (beste jantzirik ez eukan) eta salto egin eban itsasora. Beste ikasleak ontzian etorri ziran, sarea arrainekin arrastaka ekarrela (lehorretik ehunen bat metrotara baino ez egozan‑ta).
Lehorrera jaitsi ziranean, sua aurkitu eben, eta su gainean arrain bat, eta ogia. Jesusek esan eutsen: «Ekarri arrain batzuk, hartu barri horreetatik». Igo eban ontzira Simon Pedrok, eta lehorreraino ekarri eban sarea, ehun eta berrogeita hamahiru arrain haundiz beteta; eta hainbeste izan arren, ez zan urratu sarea. Jesusek esan eutsen: «Zatoze eta jan». Eta ikasleetako inor ez zan ausartu, Hari «nor zara Zu» itaunduten, baekielako Jesus zana. Orduan Jesusek, hurreraturik, hartu eban ogia eta emon eutsen; baita arraina ere.
Hauxe izan zan, Jesusek ikasleei egindako hirugarren agerraldia, hilen artetik biztu ondoren.
Hareekin jan eta gero, itaundu eutson Pedrori «Simon, Joanen seme, honeek baino gehiago maite nozu?» Pedrok erantzun: «Bai, Jauna, Zuk badakizu maite zaitudana». Jesusek orduan: «Zaindu egizuz nire bildotsak».
Barriro itaundu eutson: «Simon, Joanen seme, maite nozu?» Pedrok erantzun: «Bai, Jauna, Zuk badakizu maite zaitudana». Eta Jesusek: «Zaindu egizuz nire ardiak».
Hirugarrenez itaundu eutson: «Simon, Joanen seme, maite nozu?» Hirugarrenez «maite nozu» itaundu eutsola‑ta, tristetu egin zan Pedro, eta erantzun eutson «Jauna, Zuk dana dakizu; Zuk badakizu maite zaitudana». Jesusek orduan: «Zaindu egizuz nire ardiak. Bene‑benetan dinotsut: gazte zinanean, zeuk lotzen zenduan gerrikoa, eta nahi zenduan tokira joaten zinan. Zahartutakoan, ostera, besoak zabaldu beharko dozuz, eta gerrikoa beste batek lotuko deutsu, eta zeuk nahi ez dozun tokira eroango zaitu».
Hori esan eutson, zelako heriotzeaz Jaungoikoa goratuko eban adierazoteko. Eta gero esan eutson «Jarraitu Niri».