
Pazkoko 2 domekako lagungarriak.
II.- PAZKO-DOMEKEA – C
GIZALEGEZKO LANAREN ALDEKO ELEIZBARRUTIKO V. EGUNA
SARRERAKO OHARRA
Pazko giroan, egun on guztioi:
Pozez eta itxaropenez bizi dogu Pazko aldi hau. Jaun Berbiztua alkartean agertu da eta Bere zauriei, eskuei, saihetsari begiratuta ezagutzen dogu. Dei egiten deusku, Berarengan sinistu daigun, bere Hitza geure eginez, munduan bizia eta itxaropena zabaltzen dituan alkarte izan gaitezan.
Gaur, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko Eguna ospatzen dogu.”Rompe moldes. Amestu eta zaharbarritu” goiburuaren haritik. Askok eta askok zauriak eragiten deutsiezan baldintzak jasaten dabez lanean. Pertsonak eta izadia zaindu eta senidetasuna sustatu egiten dauan lan duina amestu dagigun.
Hasi dagigun gaurko eukaristia Kristo biztu dala oihukatuz
ABESTIA «Abestu dagigun danok, misterio»
ABADEAREN AGURRA
Anai-arrebok: Pazkoaren poza izan dagigula beti!
Jaungoiko Aitaren maitasuna, Jesukristo berbiztuaren bakea eta Espirituaren indarra, izan bedi zuekin.
OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK
Pazko gauean, bateoa barritu genduan. Barriro egingo dogu orain, Jaungoikoaren grazia eta maitasuna eskatuz.
URAZ BEDEINKATZEA:
Hartuko dogu ura pozik…. Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon daigula. Amen.
AINTZA ZERUETAN
Kristoren biztuereak gugan sortzen dauan pozez, abestu dagigun gorespen kantu hau.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 5, 12-16:
Jesusen zeruratze ondoren, Jaungoikoaren indarrak eliz-alkartean jarraitzen dau. Apostoluek Barri Ona zabaltzen dabe eta on egiten dihardue. Fededunen taldea ugarituz doa eta alkartuta irauten dau.
Erantzun-Salmoa: 117. Salmoa
Jesus hil eta berbiztuaren ekintza harrigarria abestuko dogu samo honetan. Munduak baztartu eban harria, Jesus, horixe gertatu da giltz-harria.
«Eskerrak Jaunari haren maitasuna betikoa da-ta.»
Apk 1, 9-11a. 12-13. 17-19:
Aurrean erabiliak ziran fededunentzat idatzia izan zan «Apokalipsis» izeneko liburua. Eta bere mezua hauxe da: Kristogaz bat eginda bizi danak neke haundien artean ere ez dauala izan behar bildurrik.
Jn 20, 19-31:
Kristo berbiztu dalako eta gure artean dagoalako, pozez beterik goratu dagigun Jaungoikoa, «Aleluia» abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesus Jaunaren bitartez, eta Espirituak eraginda, gure otoitza aurkeztuko deutsagu Jaungoiko Aitari, esanez: Jesu Kristo berbiztua, Zeu zara gure itxaropena.
- Elizan, bizia eta itxaropena, indarra eta adorea sortu daiguzan lur-jota dagozan guztientzat. Egin dagigun otoitz.
- Gaurko ebanjelioan entzun dogu Jesusek oparitzen deuskuna: Bakea zuekin. Beragandik hartzen dogunaz, gure ahaleginak batu dagiguzan, zuzentasun eta alkartasunetik sortzen dan bakea bilatzeko. Egin dagigun otoitz.
- Jauna, laneko ezbeharretako biktimen eta euren sendien alde, ez gaitezala ardura barik agertu euren atsekabearen aurrean, laguntasuna eskaini eta lana bizigai dala aldarrikatu daigula. Egin dagigun otoitz.
- Hil jakun Francisko Aita Santuaren alde, Jaungoikoak bere eskuetan hartu dagian ta Eleiza berak zabaldu dauan bidetik jarraitu dagiala. Egin dagigun otoitz.
- Hemen alkartuta gagozan guztiok, Jesus Berbiztuaren bakea gugan onartu eta gure inguruan bake eragileak izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.
Jaungoiko Aita, domeka bakoitzeko Pazkoan salbamenaren eragin miresgarriak biziazoten deuskuzuz. Entzun zure herriaren otoitza eta, gure anai-arrebekin batera, zure Semearen biztuera iragarri dagigula. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
AZKEN AGURRA
Senideok, gaurko meza santuan, Jesusek esandako berba honeek entzun ditugu: «Bakea zuekin; Aitak Ni bialdu nauan lez, Neuk ere bialtzen zaituet zuek». Jesusen lankide gara. Eta on egitera eta Barri Ona zabaltzera bialtzen gaitu.
«Zeru-lurren Erregina, aleluia»
II.- PAZKO-DOMEKEA – C
V JORNADA DIOCESANA POR EL TRABAJO DIGNO
SARRERAKO OHARRA
Pazko giroan, egun on guztioi:
Pozez eta itxaropenez bizi dogu Pazko aldi hau. Jaun Berbiztua alkartean agertu da eta Bere zauriei, eskuei, saihetsari begiratuta ezagutzen dogu. Dei egiten deusku, Berarengan sinistu daigun, bere Hitza geure eginez, munduan bizia eta itxaropena zabaltzen dituan alkarte izan gaitezan.
Hoy celebramos la Jornada Diocesana por el Trabajo con el lema: “Rompe moldes. Amestu eta Zaharbarritu”. Estamos llamados como comunidad a romper los moldes de un sistema económico que deshumaniza, a soñar con un trabajo digno que cuida de las personas, de la naturaleza y construye fraternidad.
Hasi dagigun gaurko eukaristia Kristo biztu dala oihukatuz.
ABESTIA «Abestu dagigun danok misterio»
ABADEAREN AGURRA
Anai-arrebok: Pazkoaren poza izan dagigula beti!
Jaungoiko Aitaren maitasuna, Jesukristo berbiztuaren bakea eta Espirituaren indarra, izan bedi zuekin.
OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK
En la noche de Pascua renovamos nuestro bautismo. Volvemos a hacerlo ahora, con la aspersión del agua, pidiendo a Dios que nos llene con su gracia y su amor.
URAZ BEDEINKATZEA:
Hartuko dogu ura pozik…. Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon daigula. Amen.
AINTZA ZERUETAN
Con el gozo de saber que Cristo ha Resucitado cantemos el GLORIA
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 5, 12-16:
Jesusen zeruratze ondoren, Jaungoikoaren indarrak eliz-alkartean jarraitzen dau. Apostoluek Barri Ona zabaltzen dabe eta on egiten dihardue. Fededunen taldea ugarituz doa eta alkartuta irauten dau.
Los apóstoles, sanando, sufriendo, amándose los unos a los otros, hacían presente la vida del Resucitado. El Señor no estaba ausente; Él vivía con ellos y era su fuerza.
Erantzun-Salmoa: 117. Salmoa
Jesus hil eta berbiztuaren ekintza harrigarria abestuko dogu samo honetan. Munduak baztartu eban harria, Jesus, horixe gertatu da giltz-harria.
Jesús fue arrinconado por sus enemigos, pero ha sido constituido como “piedra fundamental”, para la salvación de la humanidad.
«Eskerrak Jaunari haren maitasuna betikoa da-ta.»
Apk 1, 9-11a. 12-13. 17-19:
Aurrean erabiliak ziran fededunentzat idatzia izan zan «Apokalipsis» izeneko liburua. Eta bere mezua hauxe da: Kristogaz bat eginda bizi danak neke haundien artean ere ez dauala izan behar bildurrik
En medio del dolor, del sufrimiento, del vivir cristiano se oye la voz del Señor: “No temas, soy Yo el que vive” y su voz llena la existencia cristiana de nuevas energías.
Jn 20, 19-31:
Jesús resucitado es paz y perdón para los que creen. Él vive entre nosotros y solamente la fe es necesaria para el encuentro.
Kristo berbiztu dalako eta gure artean dagoalako, pozez beterik goratu dagigun Jaungoikoa, «Aleluia» abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jesus Jaunaren bitartez, eta Espirituak eraginda, gure otoitza aurkeztuko deutsagu Jaungoiko Aitari, esanez: Jesu Kristo berbiztua, Zeu zara gure itxaropena.
- Elizan, bizia eta itxaropena, indarra eta adorea sortu daiguzan lur-jota dagozan guztientzat. Egin dagigun otoitz.
- Señor, que sepamos reconocerte en tantas personas que sufren las heridas de la precariedad, de la falta de cuidado en el trabajo, de condiciones laborales que no reconocen su dignidad. Egin dagigun otoitz.
- Señor, por las víctimas de la siniestralidad laboral y sus familias, que no seamos indiferentes a su dolor, acompañemos y defendamos que el trabajo es para la vida. Egin dagigun otoitz.
- Hil jakun Francisko Aita Santuaren alde, Jaungoikoak bere eskuetan hartu dagian ta Eleiza berak zabaldu dauan bidetik jarraitu dagiala. Egin dagigun otoitz.
- Hemen alkartuta gagozan guztiok, Jesus Berbiztuaren bakea gugan onartu eta gure inguruan bake eragileak izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.
Jaungoiko Aita, domeka bakoitzeko Pazkoan salbamenaren eragin miresgarriak biziazoten deuskuzuz. Entzun zure herriaren otoitza eta, gure anai-arrebekin batera, zure Semearen biztuera iragarri dagigula. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.
AZKEN AGURRA
Senideok, gaurko meza santuan, Jesusek esandako berba honeek entzun ditugu: «Bakea zuekin; Aitak Ni bialdu nauan lez, Neuk ere bialtzen zaituet zuek». Jesusen lankide gara. Eta on egitera eta Barri Ona zabaltzera bialtzen gaitu.
El encuentro con Dios, nuestro Padre, en esta celebración, nos llene de luz y de verdad; para anunciar las maravillas de Dios y su amor a las personas.
«Zeru-lurren Erregina, aleluia.»
PAZKOKO II. DOMEKEA
Apostoluen Eginetatik (Ap Eg 5, 12‑16)
Apostoluen eskuz herrian mirari eta harrigarri asko egiten zan. Fededunak, alkar hartuta, Salomonen Aterpean batzen ziran. Besteak ez ziran ausartzen hareekana hurreratzen, herriak goratu egiten bazituan ere.
Jaunagan sinisten eben lagun barriak gero eta gehiago ugaritzen joiazan, bai gizonak eta bai emakumeak. Gaixoak kaleetara ataraten ebezan, zerraldo eta esku‑oheetan etzunda; Pedro etorrenean, honen kerizeak behintzat hareetakoren bat ikutu egian. Inguruko herrietatik ere jente asko etorten zan Jerusalenera, gaixoak eta espiritu lohien menpean egozanak ekarten zituela; eta guztiak osatzen ziran.
Erantzun-salmoa 117. Salmoa
«Eskerrak Jaunari haren maitasuna betikoa da‑ta.»
Israel etxeak esan begi
«Haren maitasuna betikoa».
Aaron etxeak esan begi
«Haren maitasuna betikoa».
Esan begie Jaunaren bildur diranak
«Haren maitasuna betikoa».
Etxegileak baztertutako harria
berori bihurtu da giltzarria.
Jaunak egin dau hori,
gure begien harrigarri.
Hau da Jaunak egin dauan eguna,
gu pozteko eta alaitzeko eguna.
Emon, Jauna, salbamena,
emon, Jauna, zoriona.
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena,
bedeinkatzen zaitugu Jaunaren etxean.
Jainkoa da Jauna,
guri argi egin deuskuna.
Apokalipsi liburutik (1, 9-19)
Ni, Joan, zuen anaia, eta nekeetan, erreinuan eta Jesusenganako itxaropenean zuon lagun nazan hau, Patmos uhartean nengoan erbesteratuta, Jainkoaren berbea iragarteagaitik, eta Jesusen autormena egiteagaitik. Domeka baten, Espirituak hartu ninduan, eta nire atzean turuta lango hots handiko abotsa entzun neban, honan esaten: «Idatzi egizu, liburu baten, ikusiko dozuna, eta bialdu Asiako zazpi Elizetara».
Bihurtu nintzan, nork berba egiten eustan ikusteko; eta bihurturik, urrezko zazpi argimutil ikusi nebazan, eta hareen erdian gizon antzeko bat, soineko luzez jantzita, eta bular aldea urrezko ugelez lotuta.
Ha ikusi nebanean, hilda lez jausi nintzan Haren oinetara. Harek bere eskumako eskua gainean jarri eustan, esanez: «Ez izan bildurrik! Neu naz lehenengoa eta azkenekoa, bizi dana; hilda egon nintzan, eta ikusten dozu: orain bizirik nago gizaldien gizaldietarako; eta Neuk daukadaz heriotzaren eta infernuaren giltzak. Idatzi egizuz, ba, ikusiko dozuzan guztiak: orain diranak, eta gero izango diranak».
Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 20, 19‑31)
Astearen lehenengo egunaren iluntzean, etxe baten batuta egozan ikasleak, ateak itxita, judeguen bildurrez. Sartu zan Jesus, eta euren erdian zutunik, esan eutsen : «Bakea zuekin». Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi eutsezan. Eta ikasleak pozez beterik gelditu ziran, Jauna ikustean.
Jesusek, barriro ere: «Bakea zuekin. Aitak Ni bialdu nauan lez, Neuk ere bialtzen zaituet zuek». Eta hori esanez, hareen ganera arnasa egin eta esan eutsen: «Hartu egizue Espiritu Santua: zuek pekatuak parkatzen deutsazuezanei, parkatuta gelditzen jakez; eta lotzen deutsazuezanei, lotuta gelditzen jakez».
Tomas, ostera, Hamabietako bat, Bikotxa eritxona, ez egoan besteakaz batera, Jesus etorri zanean. Beste ikasleak esan eutsoen: «Jauna ikusi dogu». Tomasek, ostera: «Haren eskuetan iltze zuloak ikusten ez badodaz, nire atzamarra Haren iltze zuloetan sartzen ez badot, eta nire eskua Haren saihetsean, ez dot sinistuko».
Handik zortzi egunera, barriro ere barruan egozan ikasleak, eta Tomas eurakaz. Sartu zan Jesus, ateak itxita egozala, eta euren erdian zutunik, esan eutsen «Bakea zuekin». Gero Tomasi: «Ekarzu atzamar hori, hona hemen nire eskuak; ekarzu esku hori, eta sartu egizu nire saihetsean; eta ez izan sinisgogor, sinistedun baino».
Tomasek erantzun eutson : «Ene Jauna eta ene Jaungoikoa!» Eta Jesusek: «Ikusi dozulako sinistu dozu? Zorionekoak, ikusi barik sinisten dabenak».
Beste ezaugarri asko ere egin zituan Jesusek bere ikasleen aurrean; baina ez dagoz idatzita liburu honetan; idatzita dagozanak honetarakoxe dagoz idatzita: Jesus ‑Jaungoikoaren Semea‑, Mesias dala sinistu dagizuen, eta hori sinisturik, Haren izenean bizia izan dagizuen».