Aurten goiburu honegaz: EZ EMON LEPORIK BEHARTSUARI Aita Santuak martxan
jarri ginduzan San Antonio egunean idatzi eban mezuan, eta bai heldu da eguna,
POBREEN ALDEKO EGUNA.
Atzo Bedian jaialdi ederra ospatu genduan,. Antolatzaileei zorionak benetan, lan
zoragarria eta hunkigarria egin dozue. Frontoia lepoz beteta, giro ederra.
Caritas Arratia pozik eta esker-onez gagoz. Horrek esan nahi dau Caritas talde
bultzatzaile bat egon arren, Caritas danok gareala, instituzio eta kalean zehar gabizen
herritarrok eta hori horrelaxe izan da. Zenbat pertsonak ez dogu zelan edo halan parte
hartu? Ba bai, Arratian jende asko mugitu da, aurten Bediako herritik aparte errifak
saldu, erosi, opariak emon eta abar eta abar.
Gaur era apartekoz OTOITZEAN gogoan izango ditugu, Jesusek hain maiteak dituenak.
Datorren urtean Arantzazun alkartuko gara, ez dakigu zein izango dan goiburua, baina
aurtengoa urtean zehar geroago eta gehiago geuganatuaz gertatuko gara. Aurtengo
kartelak adierazi dauen bezala eta bertsoetan abestu doguna biziaz jarraitu dagigun:
Begiak zabalik geure inguruan dagozan beharrizanak ikusi eta laguntza eskeintzeko
prest egonaz.
Aurten batu dan dirua EKUMA proiektora bideratuko da. Oraindik ez dakigu zenbat diru batu dan baina jakiten danean zabaldu egingo da. 

Abeduaren 8an Bediako mezan EKUMAko kidei emongo jake batt dan dirua 

AUPA ARRATIARRAK! IZAN BIHOTZ!