Sarrerak Arratia Eleiza  

Urte Barri Eguna. Lagungarriak

JAINKOAREN AMA MARIAREN FESTABURUA A
Bakearen aldeko Munduko Eguna: «Inork ezin dau bere burua salbatu. Barriro hasi
Covid-19tik alkarregaz bakezko bideak egiteko»
Urtarrilak 1

SARRERAKO OHARRA
Bihotz-bihotzez URTEBARRI ON!
Jesusen jaiotzatik zortzi egunera, liturgiak Andra Maria Jaungoikoaren Amaren jaia
aurkezten deusku, Jaungoikoaren Semearen gizakundearen misterioan sakontzen jarraitu
daigun.
Gaur baita. Bakearen aldeko Munduko Eguna ospatzen dogu. Bakea munduan, bakea
gure hartu-emonetan eta bakea gure barruan. Frantzisko aita santuak goiburu hau aukeratu dau
aurton: «Inork ezin dau bere burua salbatu. Barriro hasi Covid-19tik alkarregaz bakezko bideak
egiteko». Eta beste hau be badinosku: «Ezin da inor bakarrik salbatu. Beraz, nahitaezkoa da
giza senidetasunaren bidea eratzen daben balio unibertsalak alkarregaz bilatzea eta sustatzea».
Jainkoaren Ama Mariaren jai honetan, bake sortzaile izateko adorea emon deiskula,
eskatu deiogun gure Amari.

«Gora gora, gora hotsegin…»

DAMU-OTOITZA
Bakearen alderako Otoitz egun honetan autortu dagiguzan bata bestearen aurka jarten gaituen
eta Jaungoikoagandik aldentzen gaituen gure pekatuak eta gure mugak.
Bakea lortzera garoazan bidea zara Zu. Erruki, Jauna.
Herriak argitzen dozuzan argia zara Zu. Kristo, erruki.
Mundua barriztatzen dozun bizia zara Zu. Erruki, Jauna.

«AINTZA»-ren aurrean
Bakearen bila dabiltzan borondate oneko gizon-emakume guztiekin alkartuta, goratu
dagigun Jauna aingeruen kantuaz.

HITZAREN LITURGIA
Zenb 6, 22-27:
Itun Zaharretik hartutako lehenengo irakurgaian, Israelgo abadeek herria bedeinkatzeko
erabilten eben otoitza entzungo dogu. Geuk ere barru-barrutik eskatu deiogun Jaunari isuri
dagizala gure gainera bere grazia eta bakea.

Erantzun Salmoa: 66. salmoa
Salmo honetan hau agertzen jaku: alde batetik herriak eskerrak emoten deutsoz
Jainkoari hartutako frutuakaitik, eta bestetik lurralde guztiak Jainko Jauna ezagutu dagiala
eskatzen dau.
«Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria»

Gal 4, 4-7:
Irakurgai honetan, San Paulok hauxe gogoratuko deusku: Jesukristoren bitartez,
Jaungoikoaren seme-alaba gareala guztiok.

Lk 2, 16-21:
Belenen jaio dan Umeari «Jesus» ipiniko deutsoe izena. Izen honek «salbatzaile»,
«askatzaile» esan nahi dau.
Esker onez, goratu dagigun Jauna eta agertu deiogun geure barruko poza «Aleluia»
abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Eskatu deiogun Jainko Aitari hartu dagizala gure beharrizanak eta emon deigula bakea
bilatzen bizi izatea eta lan egitea.
– Gaur hasten dogun urte barri honetan gizatasunean, begirunean eta danen onaren bila jardutean
hazi gaitezan. Egin dagigun otoitz.
-Gerra guztiak, heriotza eta ondamendia sortzen dabezan burruka guztiak aldendu daitezan.
Egin dagigun otoitz.
– Sufritzen dagozan emakumeek, Maria Jesusen Amarengan aurkitu daien itxaropenerako
arrazoia eta guregan ezinbestekoak dabezan laguntza eta alkartasuna. Egin dagigun otoitz.
– Gu guztion alde. Parrokia alkarte honetan bakea erein daigun eguneroko bizitzan; errespetuan
oinarritutako giza hartu-emonak sortuz. Egin dagigun otoitz.

Emon egiguzu, Jauna, hainbeste gura dogun eta behar dogun zure Bakea. Jesukristo
gure Jaunaren bitartez.

AZKEN-AGURRA
Andra Maria, Jaungoikoaren Ama, izan daitela hasi dogun urte guztian zehar gure bide-
lagun. Jo dagigula beragana, kristau zintzo izateko, argitasun bila eta laguntza eske. «Jainkoaren Ama»

 

 

JAINKOAREN AMA MARIAREN FESTABURUA A

Jornada Mundial de la Paz: «Nadie puede salvarse a sí mismo. Empezar de nuevo desde
el Covid-19 para trazar juntos caminos de paz»
Urtarrilak 1

SARRERAKO OHARRA
Bihotz-bihotzez URTEBARRI ON!
Jesusen jaiotzatik zortzi egunera, liturgiak Andra Maria Jaungoikoaren Amaren jaia
aurkezten deusku, Jaungoikoaren Semearen gizakundearen misterioan sakontzen jarraitu
daigun.
Además, hoy es la Jornada Mundial de la Paz: una paz que todos anhelamos y
necesitamos. Paz en el mundo, paz en nuestras relaciones interpersonales y paz dentro de
nosotros mismos. El papa Francisco ha elegido lema para esta ocasión: «Nadie puede salvarse a
sí mismo. Empezar de nuevo desde el Covid-19 para trazar juntos caminos de paz».Y dice:
«Nadie puede salvarse solo. Por tanto, es urgente que busquemos y promovamos juntos los
valores universales que trazan el camino de esta fraternidad humana».
Jainkoaren Ama Mariaren jai honetan, bake sortzaile izateko adorea emon deiskula,
eskatu deiogun gure Amari.

«Gora gora, gora hotsegin…»

DAMU-OTOITZA
Bakearen alderako Otoitz egun honetan autortu dagiguzan bata bestearen aurka jarten gaituen
eta Jaungoikoagandik aldentzen gaituen gure pekatuak eta gure mugak.
Bakea lortzera garoazan bidea zara Zu. Erruki, Jauna.
Herriak argitzen dozuzan argia zara Zu. Kristo, erruki.
Mundua barriztatzen dozun bizia zara Zu. Erruki, Jauna.

«AINTZA»-ren aurrean
Bakearen bila dabiltzan borondate oneko gizon-emakume guztiekin alkartuta, goratu
dagigun Jauna aingeruen kantuaz.

HITZAREN LITURGIA
Zenb 6, 22-27:
Itun Zaharretik hartutako lehenengo irakurgaian, Israelgo abadeek herria bedeinkatzeko
erabilten eben otoitza entzungo dogu. Geuk ere barru-barrutik eskatu deiogun Jaunari isuri
dagizala gure gainera bere grazia eta bakea.
El Señor ordena a los sacerdotes de Israel, que bendigan al pueblo invocando su nombre
y deseándole paz y felicidad.

Erantzun Salmoa: 66. salmoa
Salmo honetan hau agertzen jaku: alde batetik herriak eskerrak emoten deutsoz
Jainkoari hartutako frutuakaitik, eta bestetik lurralde guztiak Jainko Jauna ezagutu dagiala
eskatzen dau.
La bendición de Dios ha hecho producir fruto a nuestra “tierra” Orando con esta
alabanza podemos pensar en Jesucristo, fruto bendito de nuestra tierra que en la Virgen María
se nos ha dado para la salvación de todos.
«Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria».

Gal 4, 4-7:
Irakurgai honetan, San Paulok hauxe gogoratuko deusku: Jesukristoren bitartez,
Jaungoikoaren seme-alaba gareala guztiok.
Dios ama lo pequeño. Elige a María para ser su madre; y a nosotros, pecadores nos
permite llamarle “Padre”. Todo es esperanza. Si Dios es Padre, todo lo suyo es nuestro.

Lk 2, 16-21:
Belenen jaio dan Umeari «Jesus»ipiniko deutsoe izena. Izen honek «salbatzaile»
«askatzaile» esan nahi dau.
Junto a María, la humildad, encontramos a Dios. Llenos de El, seamos testigos como
los pastores. La alegría de la libertad total ha llegado a nosotros. El es Salvador.
Esker onez, goratu dagigun Jauna eta agertu deiogun geure barruko poza «Aleluia»
abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Eskatu deiogun Jainko Aitari hartu dagizala gure beharrizanak eta emon deigula bakea
bilatzen bizi izatea eta lan egitea.

  • Gaur hasten dogun urte barri honetan gizatasunean, begirunean eta danen onaren bila jardutean
    hazi gaitezan. Egin dagigun otoitz.
  • Gerra guztiak, heriotza eta ondamendia sortzen dabezan burruka guztiak aldendu daitezan.
    Egin dagigun otoitz.
  • Para que las madres y las mujeres embarazadas que sufren por cualquier causa encuentren en María, la Madre de Jesús, un motivo para su esperanza, y en nosotros, la ayuda y la solidaridad que necesitan. Egin dagigun otoitz.
  • Para que, en esta comunidad parroquial, la tarea diaria nos lleve también a sembrar la paz,creando relaciones humanas basadas en la entrega y en el respeto. Egin dagigun otoitz.
  • Emon egiguzu, Jauna, hainbeste gura dogun eta behar dogun zure Bakea. Jesukristo
    gure Jaunaren bitartez.

AZKEN-AGURRA
Andra Maria, Jaungoikoaren Ama, izan daitela urte guztian zehar gure bide-lagun. Jo
dagigula beragana, kristau zintzo izateko, argitasun bila eta laguntza eske.
Que María nos acompañe a lo largo de este nuevo año.
«Jainkoaren Ama…”

IRAKURGAIAK
Zenb 6, 22-27
Zenbakien liburutik

 

Jaunak honan berba egin eutson Moisesi: «Berba egiezu Aaroni eta haren semeei eta esan: Honan
bedeintuko dozuez israeldarrak:
"Bedeinkatu zagizala Jaunak, eta zaindu.
Agertu deizula Jaunak bere arpegi argia.
eta errukitu daitela zutzaz.
Agertu deizula Jaunak bere arpegia,
eta emon bere bakea".
Holantxe aitatuko dabe nire izena israeldam ganean,
eta Nik bedeinkatu egingo dodaz».
66. Salmoa
"Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria".
Erruki bekigu Jainkoa, bedeinkatu gaizala,
agertu deigula aurpegi alaia;
ezagutu dagien lurrean zure bidea,
herri guztietan Zugandiko salbamena.
Poztu beitez kantari atzerriak,
zuzenbidez daroazulako izadia;
zintzo dozuzalako gidatzen herriak,
eta zaintzen lurrean atzerriak.
Ene Jainko, ospatu zagiezala herriak,
ospatu zagiezala herri guztiak.
Jainkoak bedeinkatu gaizala,
lur-bazter guztiak bildur izan dagioela.

Ga 4, 4-7
San Paulo Apostoluak Galaziarrei

Senideok: Epea bete zanean, bere Semea bialdu eban Jaungoikoak, emakumeagandik jaioa,
Legepeko egiña, Legepean egozanak erosteko, guk seme-ordetza hartu gengian. Eta seme
zareelako, bere Semearen Espiritua bialdu dau Jaungoikoak zuen bihotzetara, «Abba! Aita!»
deika dabillana. Beraz, gehiago ez zara morroi, seme baiño; eta seme bazara, baita oiñordeko ere,
Jainkoari esker.

Aleluia.
Askotan eta era askotara
hitz egin eutsen Jaungoikoak Profeten bidez
aspalditik gure asabei;
eta azkenak diran egunotan
Semearen bidez hitz egin deusku.

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Aldi haretan, artzainak arin-arin joan ziran, eta han aurkitu ebezan María ta Jose, eta Umea
askan etzunda. Ikusi ebenean, jakinazo egin eben Ume haretaz esan jakena.
Entzun eben guztiak harrituta gelditu ziran, artzainak esaten ebenagaz. Mariak, barriz, gogoan
jasoten zituan gauza guztiok, bere bihotzean ausnartuz.
Eta artzainak, Jaungoikoari aintzaka ta goraka bihurtu ziran, entzun eta ikusi ebenagaitik.
Umea erdaintzeko zortziurrena bete zanean, Jesus ezarri eutsoen izena, sabelean sortu baiño
lehenago aingeruak esan eban izena bera.