Sarrerak Arratia Eleiza  

Urte Barri eguneko lagungarriak

 JAINKOAREN AMA MARIAREN FESTABURUA  C

Urtarrilak 1

Bakearen aldeko Munduko Eguna

“Parkatu gure zorrak, emoiguzu bakea”

 SARRERAKO OHARKIZUNA

    Egun on, guztioi, eta bihotz-bihotzez URTEBARRI ON!

Gaur, liturgiak Jaungoikoaren Amaren jaia aurkezten deusku, Jaungoikoaren Semearen gizakundearen misterioan sakontzen jarraitu daigun.

Gaur, Bakearen Munduko Eguna da eta Frantzisko aita santuak hauxe dinosku, bere mezuan: «2025a, bakearen hazkundea dakarren urtea izan daitela. Bilatu daigun benetako bakea, Jainkoak bihotz desarmatuari emoten deutsana, Jainkoaren aurrean zordun agertuta, hurkoa estutzen daben zorrak parkatzeko prest dagoana”

Badogu ba zeregin asko  gaurko munduan. Hor dogu Maria, Jaungoikoaren Ama gure bidelagun, mundu zuzenago eta baketsuago bat egiten pausuak  emoteko  animatzen eta gure eredu izaten.

Alaitasunez beterik, abestu dagigun «Gora gora, gora hotsegin…»

DAMU-OTOITZA

Bakearen aldeko Otoitz egun honetan autortu dagiguzan bata bestearen aurka jarten gaituen eta Jaungoikoagandik aldentzen gaituen gure pekatuak eta gure mugak.

  • Bakea lortzera garoazan bidea zara. Erruki, Jauna.
  • Herriak argitzen dozuzan argia zara. Kristo, erruki.
  • Mundua barriztatzen dozun bizia zara. Erruki, Jauna.

«AINTZA»-ren aurrean

Bakearen bila dabiltzan borondate oneko gizon-emakume guztiekin alkartuta, goratu dagigun Jauna aingeruen kantuaz.

HITZAREN LITURGIA

Zenb 6, 22-27:

 Itun Zaharretik hartutako lehenengo irakurgaian, Israelgo abadeek herria bedeinkatzeko erabilten eben otoitza entzungo dogu. Geuk ere barru-barrutik eskatu deiogun Jaunari isuri dagizala gure gainera bere grazia eta bakea.

Erantzun Salmoa:  66. salmoa

Salmo honetan hau agertzen jaku:  alde batetik herriak eskerrak emoten deutsoz Jainkoari hartutako frutuakaitik, eta bestetik lurralde guztiak Jainko Jauna ezagutu dagiala eskatzen dau.

«Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria».

Gal 4, 4-7:

Irakurgai honetan, San Paulok hauxe gogoratuko deusku: Jesukristoren bitartez, Jaungoikoaren seme-alaba gareala guztiok.

Lk 2, 16-21:

Belenen jaio dan Umeari «Jesus» ipiniko deutsoe izena. Izen honek «salbatzaile», «askatzaile» esan nahi dau.

Esker onez, goratu dagigun Jauna eta agertu deiogun geure barruko poza zutunik «Aleluia» abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Eskatu deiogun Jainko Aitari hartu dagizala gure beharrizanak eta emon deigula bakea bilatzen bizi izatea eta lan egitea.

 

  • Eleizearen alde. Aurtengo Jubileua danontzat grazi aldia izan daiten. Aita Jainkoaren borondatea bilatuz, gu guztion artean mundu zuzenagoa egitera bultzatu gagizan. Egin dagigun otoitz
  • Ama guztien alde: sufritzen dagozanak eta emakume haurdunek Maria Jesusen Amarengan aurkitu daien itxaropenerako arrazoia eta guregan ezinbestekoak dabezan laguntza eta alkartasuna. Egin dagigun otoitz.
  • Agintarien alde. Bakea lortzeko bideak jorratu dagiezan. Gerra, gosea, desbardintasunak eta samina eragiten dituan bidegabekeria eta hainbeste miseria dakarren jarrerak zein egiturak aldatzeko hausardia izan dagien. Egin dagigun otoitz.
  • Arratiako kristau alkartearen alde; fedea bizitzearen eta zabaltzearen eguneroko eginkizunean bake ereile izan gaitezan, eskeintza eta errespetuan oinarritutako giza hartuemonak sortuz. Egin dagigun otoitz.

Otoitza:     Emon eiguzu, Jauna, hainbeste gura dogun eta behar dogun zure Bakea. Jesukrito gure Jaunaren bitartez.

AZKEN-AGURRA

Andra Maria, Jaungoikoaren Ama, izan daitela urte guztian zehar gure bide-lagun. Jo dagigula beragana, kristau zintzo izateko, argitasun bila eta laguntza eske.

AZKEN BEDEINKAPENA

 Jaunak bedeinkatu eta zaindu zagiezala,

bere aurpegiaren argiz argitu zagiezala eta bakea emon deizuela.

Amen.

Berak zaindu zagiezala osorik fedean,

sendo itxaropenean,

eta bizitzako eragozpen guztien erdian,

azkeneraino iraun dagizuela maitasunean.

Amen.

Berak emon deizuela Urte Barri oparoa eta zoriontsua.

Mundu hobeagoa, anai-arreben arteko mundua lortzeko

zuen guraririk onenak beteta ikusi dagizuezala.

Amen.

Eta Jaungoiko Aitaren

eta Semearen eta Espiritu Santuaren

bedeinkapena jatsi bedi zuengana.

Amen.     

Urtarrilak 1

Jornada Mundial de la Paz: “Perdona nuestras ofensas, concedenos tu paz”

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on, guztioi, eta bihotz-bihotzez URTEBARRI ON!

Gaur, liturgiak Jaungoikoaren Amaren jaia aurkezten deusku, Jaungoikoaren Semearen gizakundearen misterioan sakontzen jarraitu daigun.

Además, hoy es la Jornada Mundial de la Paz. Dice así el papa Francisco en su mensaje: «Que el 2025 sea un año en el que crezca la paz. Busquemos la verdadera paz, que es dada por Dios a un corazón desarmado:  un corazón que no duda en reconocerse deudor respecto a Dios y por eso está dispuesto a perdonar las deudas que oprimen al prójimo.».

  Bakearen zeregin honetan, hor dogu Maria, Jaungoikoaren Ama. Hor dogu bera, gure bidelagun, gure pausuak adoretzen eta gure fede eta maitasun eredu izaten.

Alaitasunez beterik, abestu dagigun «Gora gora, gora hotsegin…»

DAMU-OTOITZA

  Bakearen aldeko Otoitz egun honetan autortu dagiguzan bata bestearen aurka jarten gaituen eta Jaungoikoagandik aldentzen gaituen gure pekatuak eta gure mugak.

  • Bakea lortzera garoazan bidea zara. Erruki, Jauna.
  • Tú eres la verdad que ilumina a los pueblos. Kristo, erruki.
  • Mundua barriztatzen dozun bizia zara. Erruki, Jauna.

 

«AINTZA»ren aurrean

Bakearen bila dabiltzan borondate oneko gizon-emakume guztiekin alkartuta, goratu dagigun Jauna aingeruen kantuaz.

En la noche de Belén, los ángeles anunciaron el nacimiento de Jesús. Unimos nuestro canto al suyo, para alabar a Dios y desear la paz.

HITZAREN LITURGIA

Zenb 6, 22-27:

Itun Zaharretik hartutako lehenengo irakurgaian, Israelgo abadeek herria bedeinkatzeko erabilten eben otoitza entzungo dogu. Geuk ere barru-barrutik eskatu deiogun Jaunari isuri dagizala gure gainera bere grazia eta bakea.

El Señor ordena a los sacerdotes de Israel, que bendigan al pueblo invocando su nombre y deseándole paz y felicidad.

Erantzun Salmoa:  66. salmoa

 Salmo honetan hau agertzen jaku:  alde batetik herriak eskerrak emoten deutsoz Jainkoari hartutako frutuakaitik, eta bestetik lurralde guztiak Jainko Jauna ezagutu dagiala eskatzen dau.

La bendición de Dios ha hecho producir fruto a nuestra “tierra” Orando con esta alabanza podemos pensar en Jesucristo, fruto bendito de nuestra tierra que en la Virgen María se nos ha dado para la salvación de todos.

«Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria».

Gal 4, 4-7:

Irakurgai honetan, San Paulok hauxe gogoratuko deusku: Jesukristoren bitartez, Jaungoikoaren seme-alaba gareala guztiok.

Dios ama lo pequeño. Elige a María para ser su madre; y a nosotros, pecadores nos permite llamarle “Padre”.  Todo es esperanza. Si Dios es Padre, todo lo suyo es nuestro.

Lk 2, 16-21:

Belenen jaio dan Umeari «Jesus» ipiniko deutsoe izena. Izen honek «salbatzaile», «askatzaile» esan nahi dau.

Junto a María, la humildad, encontramos a Dios. Llenos de El, seamos testigos como los pastores. La alegría de la libertad total ha llegado a nosotros. El es Salvador.

Esker onez, goratu dagigun Jauna eta agertu deiogun geure barruko poza «Aleluia» abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

   Eskatu deiogun Jainko Aitari hartu dagizala gure beharrizanak eta emon deigula bakea bilatzen bizi izatea eta lan egitea.

  • Eleizearen alde. Aurtengo Jubileua danontzat grazi aldia izan daiten. Aita Jainkoaren borondatea bilatuz, gu guztion artean mundu zuzenagoa egitera bultzatu gagizan. Egin dagigun otoitz.
  • Por la paz en el mundo y por el cese de toda injusticia que genera hambre, desigualdad y dolor; para que nos atrevamos a transformar tanto las actitudes como las estructuras que provocan tanta miseria. Egin dagigun otoitz.
  • Para que las madres y las mujeres embarazadas que sufren por cualquier causa encuentren en María, la Madre de Jesús, un motivo para su esperanza, y en nosotros, la ayuda y la solidaridad que necesitan. Egin dagigun otoitz.
  • Arratiako kristau alkartearen alde; fedea bizitzearen eta zabaltzearen eguneroko eginkizunean bake ereile izan gaitezan, eskeintza eta errespetuan oinarritutako giza hartuemonak sortuz. Egin dagigun otoitz.

Otoitza:     Emon eiguzu, Jauna, hainbeste gura dogun eta behar dogun zure Bakea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

AZKEN-AGURRA

Andra Maria, Jaungoikoaren Ama, izan daitela urte guztian zehar gure bide-lagun. Jo dagigula beragana, kristau zintzo izateko, argitasun bila eta laguntza eske.

Jesús nos enseñó a llamar a Dios Padre y nos dio a su Madre en el duro camino de la cruz. Seguir a Jesús acompañados es más fácil.

 Que María nos acompañe a lo largo de este nuevo año

AZKEN BEDEINKAPENA

 Jaunak bedeinkatu eta zaindu zagiezala,

bere aurpegiaren argiz argitu zagiezala eta bakea emon deizuela.

Amen.

Berak zaindu zagiezala osorik fedean,

sendo itxaropenean,

eta bizitzako eragozpen guztien erdian,

azkeneraino iraun dagizuela maitasunean.

Amen.

Berak emon deizuela Urte Barri oparoa eta zoriontsua.

Mundu hobeagoa, anai-arreben arteko mundua lortzeko

zuen guraririk onenak beteta ikusi dagizuezala.

Amen.

Eta Jaungoiko Aitaren

eta Semearen eta Espiritu Santuaren

bedeinkapena jatsi bedi zuengana.

Amen.     

  IRAKURGAIAK

                                                           Zenb 6, 22-27

Zenbakien liburutik

Jaunak honan berba egin eutson Moisesi: «Berba egiezu Aaroni eta haren semeei eta esan: Honan bedeintuko dozuez israeldarrak:

«Bedeinkatu zagizala Jaunak, eta zaindu.

Agertu deizula Jaunak bere arpegi argia.

eta errukitu daitela zutzaz.

 Agertu deizula Jaunak bere arpegia,

eta emon bere bakea».

Holantxe   aitatuko   dabe  nire  izena  israeldam ganean,

eta Nik bedeinkatu egingo dodaz».

  1. Salmoa

«Agertu zure errukia. Bedeinka, Jauna, zure herria».

Erruki bekigu Jainkoa, bedeinkatu gaizala,

agertu deigula aurpegi alaia;

ezagutu dagien lurrean zure bidea,

herri guztietan Zugandiko salbamena.  

Poztu beitez kantari atzerriak,

zuzenbidez daroazulako izadia;

zintzo dozuzalako gidatzen herriak,

eta zaintzen lurrean atzerriak.

Ene Jainko, ospatu zagiezala herriak,

ospatu zagiezala herri guztiak.

Jainkoak bedeinkatu gaizala,

lur-bazter guztiak bildur izan dagioela.  

                                                                        Ga 4, 4-7

San Paulo Apostoluak Galaziarrei

Senideok: Epea bete zanean, bere Semea bialdu eban Jaungoikoak, emakumeagandik jaioa, Legepeko egiña, Legepean egozanak erosteko, guk seme-ordetza hartu gengian. Eta seme zareelako, bere Semearen Espiritua bialdu dau Jaungoikoak zuen bihotzetara, «Abba! Aita!» deika dabillana. Beraz, gehiago ez zara morroi, seme baiño; eta seme bazara, baita oiñordeko ere, Jainkoari esker.

Aleluia.

Askotan eta era askotara

hitz egin eutsen Jaungoikoak Profeten bidez

aspalditik gure asabei;

eta azkenak diran egunotan

Semearen bidez hitz egin deusku.  

     Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik

Aldi haretan, artzainak arin-arin joan ziran, eta han aurkitu ebezan María ta Jose, eta Umea askan etzunda. Ikusi ebenean, jakinazo egin eben Ume haretaz esan jakena.

Entzun eben guztiak harrituta gelditu ziran, artzai­nak esaten ebenagaz. Mariak, barriz, gogoan jasoten zituan gauza guztiok, bere bihotzean ausnartuz.

Eta artzainak, Jaungoikoari aintzaka ta goraka bihurtu ziran, entzun eta ikusi ebenagaitik.

Umea erdaintzeko zortziurrena bete zanean, Jesus ezarri eutsoen izena, sabelean sortu baiño lehenago aingeruak esan eban izena bera.