Sarrerak Arratia Eleiza  

Urtean zeharreko 12 domekako lagungarriak

URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA – B

SARRERAKO OHARKIZUN

Egun on, Jaunaren Egunean alkarrekin otoitz egitera etorri zareen guztioi:                                     Jesus Maisuaren urratsei jarraitzera konbidatzen gaitu liturgiak; jakin dakigulako Bera dala Jainko bakarra, Beragaz topo egin nahi dogu. Aitagaz dogun topaketa honetan, geure artean alkartasunaren gozotasuna aurkituko dogu; holan, landu gura dau Jaunak gure sinismena, gu guztiok Jaungoikoaren seme-alaba, kristau-familia lez sentitzera.

            Prestau gaitezan Jaungoikoaren guganako maitasuna ospatzeko.

            «Iturri zaharretik.»

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: geure barruan isiltasuna eginez, konturatu eta damutu gaitezan geure pekatuaz eta eskatu dagigun Jaungoikoaren parkamena:

            – Jesus Jauna, gu pekatari izan arren, gugaitik zeure bizia emon dozuna. ERRUKI   JAUNA

– Jesus Jauna, errukiaren eta parkamenaren iturri agortuezina zareana. KRISTO, E.

            – Jesus Jauna, zeure maitasunez inguratzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

 

Job 38, 1. 8-11:

 

            Jaungoikoak ekaitzaren erditik berba egiten deutso Job santuari; eta itsasoko eta izadiko indar guztien jaun eta jabe lez agertzen jako.

Erantzun-Salmoa:  106. Salmoa

 

            Itsasoko ekaitz bildulgarri batetik onik urten diranen testigantza daukagu erantzun salmoan. Arriskuaren erdian, Jainkoaren agintea eta indarra ikusi dabe.

«Eskerrak Jaunari, Haren maitasuna betikoa da-ta..»

2 Kor 5, 14-17:

 

            Irakurgai honetan, San Paulok esango deusku, Jesusen heriotzeari esker, Haregan sinisten daben guztien bizitzea barriztauta gelditu dala.

 

 

 

 

Mk 4, 35-40:

 

            Kristo, Jaungoikoa dan aldetik, itsasoaren eta haizearen nagusi lez agertuko jaku gaurko Ebanjelioan.

             Goratu dagigun Izadiaren Jauna,  «Aleluia» abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Jesusen ikasleek txalupan lez, jo daigun konfiantzaz Jaungoiko gure Aitagana eta aurkeztu deioguzan gure, Eleizaren eta munduaren beharrizanak.

             –   Elizaren alde: Jesus gure erdian jarri dagiala beti eta geure ondoan dagoela jakinik, Beragan konfiantza jarrita bildur barik, bere bidetik jarraitzeko adorea izan dagigun gure bizitzako une guztietan.   ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            – Gure itsasgizonen eta emakumeen  alde: haizearen eta uraren nagusi dan Jaunak arrisku guztietatik zaindu dagizala eta portura onik eroan dagizala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            – Baserri munduan lan egiten daben guztien alde: euren lan neketsuan, eguraldi onak lagundu dagitsela eta Jaungoikoagaz esker oneko izaten jakin dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            – Gu guztion alde. Senidetasunaren esperientziak itxaropenez bizitzera eta gure fedearen lekukotasun ausarta emotera eroan gaizan . ESKATU DEIOGUN    JAUNARI.

            Aita Jaungoikoa, ez gagizuz inoiz ere larrialdian bakarrik itzi, eta indartu gagizuz esturaldi guztietan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

 

            Jaunaren laguntza jaso dogu Eukaristia honetan. Elizatik urtetean, hemen berbaz esan doguna, egiteekin iragarri dagigula.

            «Eskerrik asko, Jauna…»

URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA – B

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

          Egun on, Jaunaren Egunean alkarrekin otoitz egitera etorri zareen guztioi:

Jesus Maisuaren urratsei jarraitzera konbidatzen gaitu liturgiak; jakin dakigulako Bera dala Jainko bakarra,  Beragaz topo egin nahi dogu. Aitagaz dogun topaketa honetan, geure arteko alkartasuna, kristau familia  sentitzera eroan gagizala.

             En la Eucaristía nos sentimos de nuevo llamados por el Señor, a quien intentamos seguir con más o menos fidelidad.

            Hoy podemos admirar el mensaje del evangelio: los discípulos de Jesús tuvieron miedo, a pesar de que El iba con ellos en la barca. Jesús nos hace hoy esta pregunta: ¿“de qué tenéis miedo”?

            Prestau gaitezan Jaungoikoaren guganako maitasuna ospatzeko.

            «Iturri zaharretik.»

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: geure barruan isiltasuna eginez, konturatu eta damutu gaitezan geure pekatuaz eta eskatu dagigun Jaungoikoaren parkamena:

            – Jesus Jauna, gu pekatari izan arren, gugaitik zeure bizia emon dozuna. ERRUKI   JAU.

            – Jesus Jauna, errukiaren eta parkamenaren iturri agortuezina zareana. KRISTO, E.

            – Jesus Jauna, zeure maitasunez inguratzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

 

Job 38, 1. 8-11:

 

            Jaungoikoak ekaitzaren erditik berba egiten deutso Job santuari; eta itsasoko eta izadiko indar guztien jaun eta jabe lez agertzen jako.

            En medio de las dificultades de la vida, es necesario acudir a Dios. Cada día hacemos un esfuerzo para aceptar el misterio de Dios que vive en medio de nosotros.

 

Erantzun-Salmoa:  106. Salmoa

            Itsasoko ekaitz bildulgarri batetik onik urten diranen testigantza daukagu erantzun salmoan. Arriskuaren erdian, Jainkoaren agintea eta indarra ikusi dabe.

            El salmista, hombre de fe, da gracias a Dios porque su mano fuerte, les ha librado del peligro.

«Eskerrak Jaunari, Haren maitasuna betikoa da-ta..»

 

2 Kor 5, 14-17:

            Irakurgai honetan, San Paulok esango deusku, Jesusen heriotzeari esker, Haregan sinisten daben guztien bizitzea barriztauta gelditu dala.

            Como nos dice San Pablo, nuestra vida se fundamenta en Cristo, muerto y resucitado.

Mk 4, 35-40:

            Escuchamos un mensaje que nos anuncia el Señor, que salva con poder y sale a nuestro encuentro.

            Kristo, Jaungoikoa dan aldetik, itsasoaren eta haizearen nagusi lez agertuko jaku gaurko Ebanjelioan. Goratu dagigun Izadiaren Jauna, zutunik, «Aleluia» abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Jesusen ikasleek txalupan lez, jo daigun konfiantzaz Jaungoiko gure Aitagana eta aur-keztu deioguzan gure, Eleizaren eta munduaren beharrizanak.

            –   Elizaren alde: Jesus gure erdian jarri dagiala beti eta geure ondoan dagoela jakinik, Beragan konfiantza jarrita bildur barik, bere bidetik jarraitzeko adorea izan dagigun gure bizitzako une guztietan.   ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            – Gure itsasgizonen eta emakumeen  alde: haizearen eta uraren nagusi dan Jaunak arrisku guztietatik zaindu dagizala eta portura onik eroan dagizala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            – A quienes sufren dificultades y dudas en la fe, el Señor se les muestre como el sentido para sus personas y para sus vidas. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            – Para que a todos nosotros la experiencia de la fraternidad nos lleve a vivir con esperanza y dar con valentía el testimonio de nuestra fe. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Aita Jaungoikoa, ez gagizuz inoiz ere larrialdian bakarrik itzi, eta indartu gagizuz esturaldi guztietan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

            Jaunaren laguntza jaso dogu Eukaristia honetan. Elizatik urtetean, hemen berbaz esan doguna, egiteakin iragarri dagigula.

            Dios nos dará su fuerza y su gracia, para que podamos vencer las dificultades de cada día. De esta forma, nuestra fe se hará más fuerte, y tendremos más ilusión para seguir a Jesús.

            Recibamos la bendición de Dios.

            «Eskerrik asko, Jauna…»

URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA

Hemen lehertuko da zure olatuen harrokeria.

Joben liburutik

(Job 38, 1. 8-11)

            Jaunak ekaitzaren erditik erantzun eutsan Jobi:

«Nork itxi eban itsasoa atez,

amaren sabeletik indarka urten ebanean?

Neuk emon neutsazan hodeiak soinekotzat

eta behe-lainoa ume-zapitzat.

Neuk ezarri neutsazan mugak,

ateak eta morroiloak ipiniz,

eta esan neutsan: «Honaino helduko zara, ez aurrerago;

hemen lehertuko da zure olatuen harrokeria»».

Erantzun-salmoa

(Sal 106, 23-24. 25-26. 28-29. 30-31)

Eskerrak Jaunari,

Haren maitasuna betikoa da-eta.

Edo Aleluia

Ontzietan itsasora sartu ziranak,

ur handiz sal-erosketara joan ziranak.

Hareek ikusi ebezan Jaunak eginak,

ur zabalean Haren mirariak.

Haren hitzera jagi zan ekaitz-haizea,

olatuak harrotuz oso gora:

Zeruraino igoten ziran, lezaraino jasten,

hareen barrua larritasunez joian urtzen.

Deadar egin eutsoen larrialdi haretan Jaunari,

eta atara zituan euren nahigabetik.

Haize leunez baretu eban ekaitza,

itsas-olatuak isildu egin ziran.

Poztu ziran ha isiltzean,

itzi zituen eurek gura eben kaiean.

Eskerrak emon begioez Jaunari

bere maitasunaren orde,

harrigarriak egin ditu-eta giza-semeen alde.

Barria hasi da.

San Paulo Apostoluak Korintotarrei egindako bigarren epistolatik

(2 Ko 5, 14-17)

            Senideok: Kristoren maitasunak behartzen gaitu; jakinik, bat danakaitik hil bada, danak hil dirala. Kristo danakaitik hil zan, bizi diranak ez daitezan eurentzat bizi, eurakaitik hil eta biztu dan Harentzat baino.

            Horregaitik, hemendik aurrera guk ez dogu inor giza legez ezagutzen. Eta inoiz Kristo giza legez ezagutu badogu ere, orain ez dogu holan ezagutzen. Kristorena dana, sorkari barria da; zaharrarenak egin dau; barria hasi da.

Nor dogu Hau?

Haizeak eta itsasoak ere obeditzen deutsoe-eta!

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik

(Mk 4, 35-40)

            Egun berean, ilunabarrean, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Goazen itsasoaz bestaldera». Jentea itzi eta ontzian eroan eben Jesus, egoan lez. Beste ontzi batzuek ere jarraitu eutsoen.

            Hortan, haize bolada zakarrak urten eban, eta olatuek ontzia joten eben, ia urez beteteraino. Jesus, barriz, txopan lo egoan, buruko baten gainean. Esnatuazo eta esan eutsoen: «Maisu, ez al deutsu ardura gu galtzeak?» Harek, iratzarturik, hasarre egin eutsan haizeari, eta itsasoari esan: «Hago isilik! Geldi!» Gelditu zan haizea, eta barealdi handia egin zan.

            Jesusek esan eutsen: «Zergaitik bildur hori? Ez al dozue oraindino sinesmenik?» Bildur-ikaraz gelditu ziran, alkarri esanez: «Nor ete dogu Hau, Berak esana egiten dabe-eta haizeak eta itsasoak ere?»