Sarrerak Arratia Eleiza  

Urtean zeharreko 13 domekako lagungarriak

URTEAN ZEHARREKO XIII. DOMEKEA – B

 SARRERAKO OHARKIZUNA

Jaunaren egunean, alkarrekin otoitz egitera etorri zareen guztioi, egun on:

Udaldian gure bizikereak hainbat aldakuntza izaten ditu: eskolarik ez dago, gehiago edo gitxiago gehienok oporrak hartzen ditugu, jai-giro gehiago bizi dogu. Baina badagoz gauza batzuk aldatzen ez diranak: domekero neba-arrebakin Eukaristia ospatzeko alkartzea, otoitz egitea, Jaunaren Hitza entzutea, alkarri laguntzea eta alkar poztutea… Aurkitzen garean egoeran edo tokian aurkitzen gareala, Jaunak gure artean jarraitzen dau; eta Haregazko hartuemonak ezin ditugu alde batera itzi.

Ospakizun honetan, barriztau dagigun geure fedea eta Jaunaren laguntza geureganatu dagigun atsedenaldian ere Jesusen testigu zintzo lez bizitzeko.

            «Igandetan eleizan»

DAMU-OTOITZA

Senideok: isilune bat eginez, prestau gaitezan Eukaristia ospatzeko. Eta zabaldu deioguzan gure bihotzeko ateak Jaungoikoaren errukiari eta maitasunari:

            – Jesus Jauna, gure hutsegiteak parkatzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

            – Jesus Jauna, zure graziaz barriztatzen gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

            – Jesus Jauna, guri bizia emoteko zeure burua maitasunez eskeini zenduana. ERRUKI  J.

HITZAREN LITURGIA

Jak 1, 13-15; 2, 23-24:

            Gogoan hartzekoa da Testamentu Zaharreko jakintsuak dinoskuna: Jaunak, mundua egin ebanean, hilezkor egin ebala gizakia. Heriotzea ez da Jaungoikoak asmatua.

Erantzun-Salmoa:  29. Salmoa

            Maite dauanak besteen ona bilatzen dau. Horrelako maitasuna da Jainkoak deuskuna

«Jauna, zure maitasuna abestuko dot…»

2 Kor 8, 7. 9. 13-15:

            Oraingoan, San Paulok Korintoko kristauei mesede bat eskatzen deutse: Jerusalengo behartsuei laguntzeko maitasuna eta esku-zabaltasuna izan dagiezala.

Mk 5, 21-43:

            «Aleluia» abestuz, goratu dagigun Jesus. Bera dogu osasun eta bizi-emoile.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok: Jaungoikoak berba egin deusku; orain geuk egingo deutsagu berba, geure beharrizanak eta ezinak agertuz:

– Elizearen alde: Ebanjelioak emoten dauan bizi barriaz pozturik, behartsuakana hurreratu daitela, euren bizitzetara bizi-poza eta laguntza eroanez. ESKATU  DEIOGUN JAUNARI.

– Gizon-emakume guztien eta gure mundu osoaren alde: euren osasuna eta bizi iturria Jesu Kristogan aurkitu daien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

– Udaldi honetan, Ebanjelioa irakurtzeko denporea hartu dagigun eta Jesusen Barri Onari gure bihotzean tokia egin deiogun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 – Ospakizun honetan alkartu garean guztion alde eta gure Alkarte osoaren alde: gure bizitzan Jaun Berbiztuaren testigu izan gaitezan; eta ingurukoak pozez eta maitasunez kutsatu daiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Biziaren eta osasunaren iturria zaran Jaungoiko ona: on guztia Zeugandik dator; emoiguzu bizipoza eta mundu ederrago bat egiten aspertu barik lan egiten jarraitzeko adorea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

            Senideok: Kristau alkarteko ospakizuna hementxe amaitzen da. Baina Jesukristo berbiztuaren bizia eta poza ez dira hemen gelditzen. Astean zehar, zabaldu dagiguzala bizi eta poz hori geure inguruan.

            «Eskerrak bihotzetik Aita Jaungoikoa»

URTEAN ZEHARREKO XIII. DOMEKEA – B

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Jaunaren egunean, alkarrekin otoitz egitera etorri zareen guztioi, egun on:

            Udaldian gure bizikereak hainbat aldakuntza izaten ditu: eskolarik ez dago, gehiago edo gitxiago gehienok oporrak hartzen ditugu, jai-giro gehiago bizi dogu. Baina badagoz gauza batzuk aldatzen ez diranak: domekero neba-arrebakin Eukaristia ospatzeko alkartzea, otoitz egitea, Jaunaren Hitza entzutea, alkarri laguntzea eta alkar poztutea…

            Celebramos la Eucaristía reunidos en el nombre del Señor. Dios nos invita a esta fiesta para que vivamos la alegría de la vida. La Eucaristía es el banquete de la vida. Vivamos esta celebración con fe unidos como hermanos.

            Ospakizun honetan, barriztau dagigun geure fedea eta Jaunaren laguntza geureganatu dagigun atsedenaldian ere Jesusen testigu zintzo lez bizitzeko.

            «Igandetan elaizan»

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: isilune bat eginez, prestau gaitezan Eukaristia ospatzeko. Eta zabaldu deioguzan gure bihotzeko ateak Jaungoikoaren errukiari eta maitasunari:

            – Jesus Jauna, gure hutsegiteak parkatzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

            – Jesus Jauna, zure graziaz barriztatzen gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

            – Jesus Jauna, guri bizia emoteko zeure burua maitasunez eskeini zenduana. E.    J.

HITZAREN LITURGIA

Jak 1, 13-15; 2, 23-24:

Gogoan hartzekoa da Testamentu Zaharreko jakintsuak dinoskuna: Jaunak, mundua egin ebanean, hilezkor egin ebala gizona. Heriotzea ez da Jaungoikoak asmatua.

 Dios ha creado la vida, no la muerte. Y Dios vio que todo lo creado era bueno.

Erantzun-Salmoa:  29. Salmoa

            Maite dauanak besteen ona bilatzen dau. Horrelako maitasuna da Jainkoak deuskuna

            Cantamos en este salmo el amor que Dios nos tiene, nos comunica su vida y nos llama a su Reino.

«Jauna, zure maitasuna abestuko dot…»

2 Kor 8, 7. 9. 13-15:

            Oraingoan, San Paulok Korintoko kristauei mesede bat eskatzen deutse: Jerusalengo behartsuei laguntzeko maitasuna eta esku-zabaltasuna izan dagiezala.

            Si amamos la vida, trabajemos para que todos puedan vivir y seamos solidarios. Es lo que pide San Pablo a los cristianos de Corinto.

Mk 5, 21-43:

            Jesús resucita a una niña; es una señal del amor de Dios, de que nos ama, y está a favor de la vida.

             «Aleluia» abestuz, goratu dagigun Jesus. Bera dogu osasun eta bizi-emoile.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok: Jaungoikoak berba egin deusku; orain geuk egingo deutsagu berba, geure beharrizanak eta ezinak agertuz:

– Elizearen alde: Ebanjelioak emoten dauan bizi barriaz pozturik, behartsuakana  hurreratu daitela, euren bizitzetara bizi-poza eta laguntza eroanez. ESKATU  DEIOGUN JAUNARI.

– Gizon-emakume guztien eta gure mundu osoaren alde: euren osasuna eta bizi iturria Jesu Kristogan aurkitu daien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

– Para que entre las comunidades cristianas crezca el compartir los bienes, como expresión de fraternidad.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI

Para que la fe que recibimos de Dios nos ayude a vivir en su Amor, unidos en la comunidad, y nos haga mensajeros de su Reino. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Biziaren eta osasunaren iturria zaran Jaungoiko ona: on guztia Zeugandik dator; emoiguzu bizipoza eta mundu ederrago bat egiten aspertu barik lan egiten jarraitzeko adorea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

            Senideok: Eukaristiaren ospakizuna hementxe amaitzen da. Baina Jesukristo berbiztuaren bizia eta poza ez dira hemen gelditzen. Astean zehar, zabaldu dagiguzala bizi eta poz hori geure inguruan.

            Nos has fortalecido Señor, con la esperanza de la vida. Queremos vivir a lo largo de la semana dando testimonio de nuestra fe, amando a las personas, haciendo más fácil y hermosa la vida.

            «Eskerrak bihotzetik.»

URTEAN ZEHARREKO XIII. DOMEKEA

Deabruaren bekaizkeriaz sartu zan heriotzea lurrean.

Jakituria liburutik

(Jkd 1, 13-15; 2, 23-24)

Jainkoak ez eban heriotzea egin,

ez dau atsegin bizidunak galtzea;

izan ere, irauteko egin ebazan Harek gauza guztiak;

munduko izakiak osasungarri dira,

ez dabe euren barruan pozoi hilgarririk,

eta Heriotzeak ez dau lurrean aginterik,

hilezkorra da-eta zuzentasuna.

Hilezkor izateko egin eban Jainkoak gizakia,

bere izatearen irudira egin eban;

baina deabruaren inbidiaz sartu zan heriotzea munduan

eta harenak diranek jasango dabe.

Erantzun-salmoa

(Sal 29, 2 eta 4. 5-6.11-12ª eta 13b)

Goratuko zaitut, Jauna,

onik atara nozlako.

Goratuko zaitut, Jauna, onik atara nozulako,

arerioak nitzaz poztuten itzi ez dozuzalako.

Jauna Leizetik nire bizia atara dozu,

zulora doazanakandik bizirik gorde nozu.

Eresi egiozue, zintzook, Jaunari,

emon eskerrak Haren izen santuari.

Une bateko da Haren hasarrea,

bizi guztirako Haren on izatea.

Negarra dator arratsaldean, baina poza goizean.

Entzun niri, eta nitzaz erruki, Jauna,

izan zakidaz laguntzaile, Jauna.

Negarra, dantza bihurtu deustazu,

Jauna, ene Jainko, eskerrak nik Zuri beti.

Zuen ugaritasunak, senide behartsuen urritasuna beteten dau.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren epistolatik

(2 Ko 8, 7. 9. 13-15)

            Senideok: Gauza guztietan aberats zaree: sinesmenean, berba egiteko gaitasunean, jakintzan, danerako arduran eta guganako maitasunean; izan zaiteze aberats eskuzabaltasunean ere. Ezaguna dozue Jesu Kristo gure Jaunaren eskuzabaltasuna: aberats izanik, behartsu egin zan zuekaitik, bere behartsu izateaz zuek aberats egiteko. Arazoa ez da besteak nasai egoteko zuek larri egotea, guztien bardintasuna bilatzea baino.

            Une honetan, zuen ugaritasunak hareen urritasuna konponduko dau, eta egunen baten hareen ugaritasunak zuen urritasuna konponduko dau; honan, bardintasuna izango da nagusi, Liburu Santuak dinoan lez: «Asko batu ebanak ez eukan larregirik, ezta gitxi batu ebanak ere gitxiegirik».

Irakurgaia laburragoa egin nahi bada, kako [] artean emoten dan zatia itzi daiteke.

Ume, zuri esaten deutsut: jagi.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik      

(Mk 5, 21-43)

            Aldi haretan, Jesus itsasoaz bestaldera bihurtu zanean, jente-talde handia batu jakon. Oraindino itsaso ondoan egoala, sinagogako buruzagietako bat etorri zan, Jairo eritzona; Jesus ikustean, honen oinetan ahuspezturik, arren eta arren eskatzen eutsan: «Alabatxoa hilzorian dot; zatoz haren gainean eskuak ezartera, osatu daiten eta bizi». Jesus haregaz abiatu zan.

            Jente asko joakon ondoren, estutzen. [Bazan han emakume bat, hamabi urte hareetan odol-jarioz egoana. Hamaika osagileren eskuetan jasatekoak jasatakoa zan, eta bere ondasun guztiak ere horretan emon ebazan; baina osatu beharrean, gero eta okerrago joian. Jesusen barri entzunda, jente artean atzetik joan eta jantzia ikutu eutsan, honan inoan-eta, bere artean: «Jantzia behinik behin ikutzen badeutsat, osatuko naz». Une berean odol-jarioa gelditu jakon, eta gaitza osatuta ebala sumatu eban bere gorputzean.

            Bat-batean antzemon eutsan Jesusek halako indar batek urten eutsala barrutik eta, jente artean bihurturik, itaundu eban: «Nork ikutu deust jantzia?» Ikasleek erantzun eutsoen: «Hainbeste jentek estutzen zaituala ikusi, eta nork ikutu zaituan itauntzen dozu?» Baina Jesus ingurura begira ebilen, nork egin ete eutsan hori. Orduan, emakumeak, bildurrez dar-dar —ondo ekian-eta zer jazo jakon—, oinetara jausi eta egia osoa autortu eutsan. Baina Jesusek esan eutsan: «Alaba, zeure sinesmenak osatu zaitu; zoaz bakean, eta osatu bekizu gaitza».

            Oraindino berbetan ziharduala,] sinagogako buruzagiaren etxetik etorri ziran, esanez: «Hil jatzu alabea. Zertarako emon neke gehiago Maisuari?» Baina Jesusek, berba horreek entzunik, sinagogako buruzagiari esan eutsan: «Ez izan bildurrik; zuk sinestu!»

            Ez eutsan inori ere beragaz joaten itzi, Pedro, Santiago eta honen anaia Joani izan ezik.

            Sinagogako buruzagiaren etxera heltzerakoan, ikusi eban Jesusek hango istilua, jentea negarrez eta garrasika. Sartu eta esan eutsen: «Zer dala-eta horrenbeste zarata eta negar? Neskatilea ez dago hilda, lo dago». Hareek barre egiten eutsoen.

            Baina Jesusek danak kanpora bialdu ebazan eta, neskatilearen aitamak eta Beragaz ebazanak harturik, neskea egoan tokira sartu zan. Neskeari eskutik heldu eta esan eutsan: «Talitha, kum» (hau da: «Neskatila, zuri dinotsut, jagi). Bat-batean zutundu eta ibilten hasi zan, hamabi urte baebazan-eta. Jente guztia harri eta zur gelditu zan. Jesusek zorrotz agindu eutsen inork ere ez egiala jakin. Eta neskatileari jaten emoteko esan eutsen.