Sarrerak Arratia Eleiza  

Urtean zeharreko 23 domekako lagungarriak

URTEAN ZEHARREKO XXIII. DOMEKEA – C

 

 SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on   Jaunaren Egunean Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

Jesusen benetako jarraitzaile izateak zer esan gura dauan esango deusku gaur Hitzak: Bera “nahiago izatea” ezinbestekoa da Jesusen jarraitzaile izateko eta hori esaldi honetan laburtzen da: “Nork bere kurutzea eroan eta ondasunei uko egin”.

Irailaren 1etik urriaren 4ra arte Kreazinoaren Aldia da. «Bakea Kreazinoan» da,  Kreazinoaren Zaintzaren aldeko Munduko Otoitz egunerako goiburua. Gure itxaropena: Kreazinoak bakea jadetsiko dau zuzentasuna barriztatu daitenean. Oraindik badogu mundu baketsua izateko itxaropena eta aukera.

Hasi gaitezan abestuz.

“ Goazen alkarturik.»

DAMU-OTOITZA

Sarritan, Jesusen bidea alde batera itzi eta geure bideak jarraitzen ditugu. Horregaitik, parkamena eskatu beharrean gagoz:

            – Jesus Jauna, gu salbatzeko mundura etorria. ERRUKI, JAUNA.

            – Jesus Jauna, behartsuenekin errukitzen zareana. KRISTO, ERRUKI.

            – Jesus Jauna, gure bideetan zehar, beti maitasunez lagun egiten deuskuzuna. ERRUKI

HITZAREN LITURGIA

Jak 9, 13-19:

Lehenengo irakurgai honetan, entzun dagiguzan gure bizitzea dala-ta eta Jaungoikoagaz ditugun hartuemonak dirala-ta, Testamentu Zaharreko jakintsu batek eskeintzen deuskuzan gogoetak.

Erantzun-Salmoa:  89. Salmoa

Salmoa abestukeran, Jainkoaren eskuetan egoteak dakarren poza adierazi daigun

       «Jaungoiko Jauna, Zu zaitugu gizaldietan ihesleku «.

Flm 9b-10. 12-17:

Gure bizitzak Jaunaren eskuetan dagoz. Emon deiskula bere jakituria, Berak gugandik zer itxaroten dauan argi ikusteko.

Lk 14, 25-33:

  Orain, Jaungoikoak bere seme Jesusen bidez egingo deusku berba. Goratu dagigun Jauna, «Aleluia» abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Jauna da gure ihesleku eta indar. Zuzendu deioguzan uste osoz gure eskariak:

   – Elizearen alde: sinistedunok geure bizitzeagaz lagundu deioegula gaurko gizon-ema-          kumeei Jaungoikoagana hurreratzen. Egin dagigun otoitz.

– Munduko herri guztien alde, alkarren arteko bakea lortzeko bidean jarri gaitezan         batez ere gogoan ditugu Gaza, Ukrania. Behar diran pausoak emon daitezan eta gu guztiok bake-egileak izan gaitezan eguneroko bizitzan.            Egin dagigun otoitz.

– Edozein gizon nahiz emakumek, edadetu nahiz gaztek, aurkitu dagizala bere bizitzan       pozik eta itxaropenez bizitzeko behar dituan laguntza eta maitasuna. Egin dagigun         otoitz..

–  Gu guztion alde: Danona dan etxearen alde otoitz egin daigula eta zaindu, aldi hau bakearen alde lan egiteko aukeratzat hartuz.  Egin dagigun otoitz.

Gizaki guztien Aita, begiratu bihotz onez zure seme-alabei eta lagundu egiguzu beti zeure maitasunez. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Otoitzaldi honetan alkartuta egon gareanok, indar-barrituta urten daigula eleizatik: neke eta pozaldietan, beti, Jaunaren borondatea egiteko gogo biziaz.  Andra Mariak adoretu gagizala.

  «Agur Jesusen Ama”…

URTEAN ZEHARREKO XXIII. DOMEKEA – C

SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on   Jaunaren Egunean Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

Jesusen benetako jarraitzaile izateak zer esan gura dauan esango deusku gaur Hitzak: Bera “nahiago izatea” ezinbestekoa da Jesusen jarraitzaile izateko eta hori esaldi honetan laburtzen da: “Nork bere kurutzea eroan eta ondasunei uko egin”.

Desde el 1 de septiembre hasta el 4 de octubre es el Tiempo de la Creación. El tema para la Jornada Mundial de Oración por el Cuidado de la Creación de este año es: «Paz en la Creación». Nuestra esperanza: La Creación encontrará la paz cuando se restaure la justicia. Todavía hay esperanza y la expectativa de una Tierra en paz.

Hasi gaitezan abestuz

«Goazen alkarturik»

DAMU-OTOITZA

Sarritan, Jesusen bidea alde batera itzi eta geure bideak jarraitzen ditugu. Horregaitik, parkamena eskatu beharrean gagoz:

            – Jesus Jauna, gu salbatzeko mundura etorria. ERRUKI, JAUNA.

            – Jesus Jauna, behartsuenekin errukitzen zareana. KRISTO, ERRUKI.

            – Jesus Jauna, gure bideetan zehar, beti maitasunez lagun egiten deuskuzuna. ERRUKI

HITZAREN LITURGIA

 Jak 9, 13-19:

Lehenengo irakurgai honetan, entzun dagiguzan gure bizitzea dala-ta eta Jaungoikoagaz ditugun hartuemonak dirala-ta, Testamentu Zaharreko jakintsu batek eskeintzen deuskuzan gogoetak.

No hay sabiduría mayor, que la de conocer y practicar la voluntad de Dios.

Erantzun-Salmoa:  89. Salmoa

Salmoa abestukeran, Jainkoaren eskuetan egoteak dakarren poza adierazi daigun

Cantamos el gozo de sentirnos protegidos por Dios

«Jaungoiko Jauna, Zu zaitugu gizaldietan ihesleku «.

 Flm 9b-10. 12-17:

Gure bizitzak Jaunaren eskuetan dagoz. Emon deiskula bere jakituria, Berak gugandik zer itxaroten dauan argi ikusteko.

Pablo recuerda a su discípulo, que no puede tratar a su empleado como esclavo. Le pide a Filemón que acoja cristianamente a Onésimo

Lk 14, 25-33:

Jesús no obliga a seguirle, pero exige mucho. Ser cristiano supone una gran responsabilidad

Orain, Jaungoikoak bere seme Jesusen bidez egingo deusku berba. Goratu dagigun Jauna, «Aleluia» abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Jauna da gure ihesleku eta indar. Zuzendu deioguzan uste osoz gure eskariak:

– Elizearen alde: sinistedunok geure bizitzeagaz lagundu deioegula gaurko  gizon-emakumeei Jaungoikoagana hurreratzen. Egin dagigun otoitz..

– Por la paz en el mundo: tenemos presentes a nuestros hermanos que están sufriendo tantas atrocidades, en especial recordamos a los de Gaza y Ucrania, que viven en situaciones de injusticia.   Egin dagigun otoitz.

– Por los educadores. Que con su labor ayuden a construir un mundo de hombres y

mujeres libres, conscientes y responsables.  Egin dagigun otoitz.

– Gu guztion alde: Danona dan etxearen alde otoitz egin daigula eta zaindu, aldi hau bakearen alde lan egiteko aukeratzat hartuz.  Egin dagigun otoitz.

Gizaki guztien Aita, begiratu bihotz onez zure seme-alabei eta lagundu egiguzu beti zeure maitasunez. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Otoitzaldi honetan alkartuta egon gareanok, indar-barrituta urten daigun eleizatik: neke eta pozaldietan, beti, Jaunaren borondatea egiteko gogo biziaz. Kristinauen laguntza dan Andra Mariak adoretu gagizala.

Ayudados por el ejemplo de María, vamos a procurar seguir a Jesús a lo largo de esta semana.  Aunque seguir su camino exige esfuerzo, merece la pena seguir sus pasos.

«Agur, Jesusen Ama…»

URTEAN ZEHARREKO XXIII DOMEKEA

 

Jakituriaren liburutik (Jak 9, 13‑19)

Nork ezagutu leike Jainkoaren asmoa?

edo nork asmatu Jainkoak nahi dauana?

Gizon hilkorren asmoak hutsak dira,

eta aldakorrak gure burubideak.

      Gorputz ustelkor hau astun jako arimeari,

eta buztinezko txabola honek

gehiago nekatzen dau, berez kezkati dan gogoa.

      Lurreko gauzak ozta‑ozta asmatzen doguz,

eta esku artekoak, nekez aurkitzen.

      Nork aztertu zerukoak?

Nork ezagutu zure asmoa,

Zeuk jakituria emon ezik,

goi horretatik zeure Espiritu Santua bialdu ezik?

      Honek zuzenduko ditu lurrekoen bideak,

eta ikasiko dabe gizonak Zuri atsegin jatzuna;

jakituriak salbatuko ditu, Jauna,

hasieratik zure gogoa egiten dabenak.

Erantzun-salmoa      Sal 89, 3-17

«Jauna dot argi eta salbamen».

 

      Hauts bihurtuazoten dozuz gizakiak,

hau esanez: «Bihurtu zaiteze, giza‑semeak».

Zure begientzat mila urte,

atzo igaro zen eguna adina,

gau‑txanda bat adina.

      Amets bihurtzen dira Zuk eroatean,

goizeko bedar heze antzean

goizean hezerik da garatzen,

arratsaldean zimeltzen da eta igartzen.

      Gure egunak zenbatzen erakutsi egiguzu,

bihurtu dakigula bihotz hau zuhur.

Bihurtu zakiguz, Jauna, noiz arte?

Jarri zaitez zure morroien alde.

      Zure maitasunaz ase gagizuz goizean,

gure egun guztietan poztu eta alaitu gaitezan.

Gugan bedi Jaunaren, gure Jainkoaren ontasuna,

 gure eskulanean lagundu eiguzu,

eta gure eskuen lana lagundu egizu.

            San Paulo Apostoluak Filemoni (Flm 9b‑10. 12‑17)

Anaia maite hori: Nik, Paulok, zahartua eta orain gainera Jesukristogaitik giltzapean nagoan honek, gil­tzapean sortu dodan neure seme Onesimoren alde egiten deutsut eskaria. Bera bialtzen deutsut; bera, bai, neure seme bihotzekoa. Neugaz euki gura neban, zure ordez zerbitzari izan nengian, barri onagaitik espetxean nagoan bitartean. Hala ere, ez dot zure baimen barik ezer nahi izan, zure egintza on hori behartuta egina izan ez eiten, gogoz egina baino.

Beharbada, horretarakoxe alde egin eutsun apur batez, gero betiko zeugaz hartu dagizun; ez, ostera, morroi lez, morroi lez baino gehiago, anaia maite lez: niretzat maite‑maitea da, baina zuretzat maiteago, gizon lez eta kristinau lez. Beraz, ni adiskide banozu, hartu egizu bera neu lez.

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 14, 25‑33)

Aldi haretan, jende asko joian Jesusegaz, eta eurakana bihurtu eta esan eutsen: «Inor Nigaz etorten bada, eta bere aita‑amak, bere emaztea, seme‑alabak, anai‑arrebak, eta bere burua ere Ni baino maiteago baditu, ezin daiteke nire ikasle izan. Bere kurutzea hartu eta Nigaz ez datorrena, ezin daiteke nire ikasle izan.

 Izan ere, zuetariko inork dorre bat egin nahi badau, ez ete dau lehenengo, jesarrita, zenbat eralgi beharko dauan ikusten, amaitzeko beste ba ete daukan? Oinarriak jarri eta gero, amaitu ezinean ikusten dabenak barre egin ez deioen, esanez: «Hona hemen, etxegintzan hasi eta amaitu ezinik gelditu zan gizona».

Edota errege batek, beste errege baten aurka gerra egiten urtetean, ez ete dau lehenengo, jesarrita, aztertzen, ea hogei mila gizonegaz datorrenari hamar milagaz gogor egin ete lekion? Eta ezin badau, ha urrun dan artean, mandatariak bialtzen deutsoz, bake‑eske.

Holantxe zuok ere: daukazan guztiak izten ez dituana, ezin daiteke nire ikasle izan».