
Urtean Zeharreko 25 domekako lagungarriak
URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA – C
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren Eguna ospatzeko alkartuta gagoz. Eta,horretarako, zer egokiagorik Jaungoikoaren Berbea entzutea eta Jesusen Azken Afaria barriztatzea baino?
Gaurko Ebanjelioak aukera baten aurrean jarriko gaitu: Noren morroi izan nahi dogu? Diruaren morroi ala Jaungoikoaren zerbitzari? Guk, kristinauok, berbaz behintzat, Jaungoikoaren alde aukerapena eginda daukagu. Baina, gehien baten diruaren eta lurreko gauzen inguruan eratuta dagoan gizarte honetan, ez ete dogu geuk ere sarritan diruaren morroi bagina lez jokatzen?
Alkarren artean banatu daigun Eukaristiako jai-mahaia eta jesarri daiguzan bertan azkenengoak eta behartsuak.
«Zein gozo ta eder dan»
DAMU-OTOITZA
Senideok, autortu dagigun apaltasunez geure pekatua, misterio santuak ospatzeko gai izan gaitezan:
– Jesus Jauna, diruari eta lurreko ondasunei lotuta bizi garealako. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, behartsuen zapaltzaile izan garealako. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, geure ondasunak alkarbanatzen ez dakigulako. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Am 8, 4-7:
Amos profeteak, behartsuak diruaz erosten dituenak, Jaunaren izenean gogor salatzen ditu. Jaungoikoa behartsuen eta zapalduen alde agertuko dala iragarriko deusku.
Erantzun-Salmoa: 112. Salmoa
Salmisteak, Jaungoikoa “salbatzaile” ikusten dau; horregaitik goratzen eta eskertzen dau bihotz guztiaz. Bat egin daigun beragaz.
«Pozaren, pozez, gainezka daukat nik gogoa, Salbatzaile dot Jaungoikoa «.
1 Tm 2, 1-8:
San Paulok bere barruko salbazio-esperientzia iragarten deusku. Bere antzera, guk ere, salbamen hori bizi eta zabaldu behar dogu.
Lk 16, 1-13:
Jaungoikoaren zerbitzari danak, diruaren morroi ezin lei izan, administratu bai, baina morroi ez: “ Ezin zaree izan Jainkoaren eta diruaren morroi” Hauxe da gaurko Ebanjelioaren mezua: Bizitza eta ondasunak ondo erabilten ikasi behar dogula
«Aleluia» abestu dagigun.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Sorkari guztietan lehen-semea dan Kristo bitarteko dogula, egin deioguzan geure eskariak Jaungoiko Aitari:
- Elizea osotzen dogun fededun guztion alde: gure jokabideetan argi agertu daitela Jaungoikoaren zerbitzari gareala eta ez diruarenak. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Lurralde guztietako agintarien alde: herri ondasunak ondo erabili dagiezala eta zuzentasunez eta behartsuenen alde jokatu dagiela beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Munduko herri guztien alde, behar diran pausoak emonaz, alkarren arteko bakea lortzeko bidean jarri gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Arratiako elizaren alde, eguneroko bizitzan, gauza txikienetan, Ebanjelioaren bidetik jarraitzen ahalegindu gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
Entzun, Aita ona, zure herriak uste osoz egiten deutsuzan erreguak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Gaurko Eukaristia amaitzera goaz. Gogoan izan dagigun Jesukristok eta Haren salbamen indarrak gurekin jarraitzen dabela, gure bitartez. Ahalegindu gaitezan gizarte zuzenago bat egiten.
«Bai, eskerrak emon…»
URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA – C
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren Eguna ospatzeko alkartuta gagoz. Eta,horretarako, zer egokiagorik Jaungoikoaren Berbea entzutea eta Jesusen Azken Afaria barriztatzea baino?
Gaurko Ebanjelioak aukera baten aurrean jarriko gaitu: Noren morroi izan nahi dogu? Diruaren morroi ala Jaungoikoaren zerbitzari? Guk, kristinauok, berbaz behintzat, Jaungoikoaren alde aukerapena eginda daukagu, baina sarritan diruaren morroi bagina lez jokatzen.
En la vida tenemos que optar, no podemos seguir todos los caminos. Es imposible servir a Dios y a las riquezas. No somos señores de nuestras cosas, sólo administradores.
Sarrerako kantua abestuz, hasierea emon deiogun Eukaristiari:
«Zein gozo ta eder dan»
DAMU-OTOITZA
Senideok, autortu dagigun apaltasunez geure pekatua, misterio santuak ospatzeko gai izan gaitezan:
– Jesus Jauna, diruari eta lurreko ondasunei lotuta bizi garealako. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, behartsuen zapaltzaile izan garealako. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, geure ondasunak alkarbanatzen ez dakigulako. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Am 8, 4-7:
Amos profeteak, behartsuak diruaz erosten dituenak, Jaunaren izenean gogor salatzen ditu. Jaungoikoa behartsuen alde dagoala eta zapalduen alde agertuko dala iragarriko deusku.
El profeta Amos rechaza en nombre de Dios, la codicia humana, el afán de ganancias y la opresión hacia el pobre.
Erantzun-Salmoa: 112. Salmoa
Salmisteak, Jaungoikoa “salbatzaile” ikusten dau; horregaitik goratzen eta eskertzen dau bihotz guztiaz. Bat egin daigun beragaz.
Unámonos con el salmista, en la alabanza a nuestro Dios, porque El está a favor de los pobres.
«Pozaren, pozez, gaiñezka daukat nik gogoa, Salbatzaile dot Jaungoikoa «.
1 Tm 2, 1-8:
San Paulok bere barruko salbazio-esperientzia iragarten deusku. Bere antzera, guk ere, salbamen hori bizi eta zabaldu behar dogu.
San Pablo pide a la comunidad cristiana a orar a Dios por todos y por todo. Unirnos a Dios, para unirnos con los hermanos.
Lk 16, 1-13:
Jaungoikoaren zerbitzari danak, diruaren morroi ezin lei izan, administratu bai, baina morroi ez: “ Ezin zaree izan Jainkoaren eta diruaren morroi” Hauxe da gaurko Ebanjelioaren mezua: Bizitza eta ondasunak ondo erabilten ikasi behar dogula
Dios debe ser el “valor supremo”. Unidos a El podremos compartir la vida y todos los dones.
«Aleluia» abestu dagigun.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Sorkari guztietan lehen-semea dan Kristo bitarteko dogula, egin deioguzan geure eskariak Jaungoiko Aitari:
- Elizea osotzen dogun fededun guztion alde: gure jokabideetan argi agertu daitela Jaungoikoaren morroi gareala eta ez diruarenak. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Para que nuestra fe cristiana, fuertemente vivida dentro de nosotros y en la comunidad nos empuje a solidarizarnos con los más necesitados y marginados. ESKATU DEIOGN JAUNARI
- Por quienes vivimos en la abundancia y el despilfarro, para que tomemos conciencia de que no debemos ser esclavos del dinero sino, desde nuestra forma de utilizan construyamos un mundo más igualitario. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Arratiako elizaren alde, eguneroko bizitzan, gauza txikienetan Ebanjelioaren bidetik jarraitzen ahalegindu gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
Entzun, Aita ona, zure herriak uste osoz egiten deutsuzan erreguak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Gaurko Eukaristia amaitzera goaz. Gogoan izan dagigun Jesukristok eta Haren salbamen indarrak gurekin jarraitzen dabela, gure bitartez gizarte zuzenago eta anaikorrago bat egiten eta mundua salbatzen.
Que a lo largo de la semana dediquemos nuestro tiempo a servir al Señor y no en adquirir riquezas.
«Bai, eskerrak emon…»
URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA
Amos Profetaren liburutik (Amos 8, 4‑7)
Entzun hau, zuok, behartsuak zapaltzen
eta herriko jente xehea hondatzen dozuenok,
esanez: «Noiz igaroko ete da ilbarria, garia saltzeko,
eta zapatua, sabaiak edegiteko?
Neurriak txikitu egiten dozuez,
balioak handitu, eta okerreko pisuak erabilten;
pobreak diruz erosten dozuez,
eta behartsuak oinetako pare baten,
gari‑hondakinak ere salduz».
Jakoben aintzagaitik, zin egiten dau Jaunak,
ez dauala sekulan ahaztuko, zuek egindakorik.
Erantzun-salmoa Sal 112, 1-8
Jauna, zure maitasuna abestuko dot betiren beti.
Jaunaren morroiak, goratu egizue,
Jaunaren izena goratu egizue.
Jaunaren izena bedeinkatua izan bedi,
orain eta gizaldiz gizaldi.
Jauna garai dago herri guztien aldean,
Haren ospea ortziaren gainean.
Nor da gure Jainko Jauna adinakorik ?
Goian jesarrita dago;
eta begia jaisten dau zeru eta lurreraino.
Jasoten dau dohakabea hautsetik,
ataraten behartsua simaurretik;
jesarriazo dagian nagusiekin,
bere herriaren nagusiekin.
San Paulo Apostoluak Timoteori (1 Tm 2, 1-8)
Anaia maite hori: Hauxe eskatzen deutsut lehenengo: otoitz, erregu eta esker emoteak egiteko gizaki guztien alde, eta erregeen eta agintzen dagozan guztien alde: zintzo eta egoki, izaera bare eta baketsuan bizi gaitezan. Ona eta atsegina da hau, Jaungoiko gure Salbatzailearen begietan, gizaki guztiak salbatzea eta guztiak egiaren ezaguerara heltzea nahi dau-eta.
Izan ere, bakarra da Jaungoikoa, eta bakarra Jaungoikoaren eta gizonen bitartekoa: Kristo Jesus gizona, bere burua guztien ordain emon ebana. Bere sasoian emondako autormena da hau; eta horretarako ipinia nago ni albistari eta apostolu –edia dinot, ez dinot guzurrik-, jentilen irakasle sinismenean eta egian.
Hau da, beraz, gizonezkoei eskatzen deutsedana: otoitzak egin dagiezala toki gustietan, esku garbiak jasoz, hasarrerik eta eztabaida barik.
Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 16, 1‑13)
Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei
[«Gizon aberats batek kontu hartzaile bat eukan, eta ondasunak alperrik galtzen ebilkola salatu eutsoen.
Dei egin, eta esan eutson: «Zer da, gero, zugaitik entzun dodana? Emoidazu zure kontu hartzailetza horren garbitasuna; gaurtik aurrera ez zara nire ondasunen kontu hartzaile izango».
Kontu hartzaileak esan eban orduan bere barrurako: «Zer egin behar dot orain, ugazabak kontu hartzailetza kendu egiten deust‑ta? Aitzurrean egiteko indarrik ez daukat; eskean hasteko lotsatu egiten naz. Badakit zer egin, ugazabak kontu hartzaile izatea kentzen deustanean norbaitek bere etxean hartu nagian».
Banan‑banan bere ugazabaren zordun guztiei dei egin, eta esan eutson lehenengoari : «Zenbat zor deutsazu zuk nire ugazabari ?» Eta harek: «Nik ehun upel orio». Eta berak: «Hartu zure agiria; jesarri zaitez, eta idatzi arin: berrogeita hamar». Gero beste bati: «Zuk zenbat zor deutsazu?» Eta harek: «Nik ehun anega gari». Eta berak: «Hartu zure agiria, eta idatzi laurogei».
Ugazabak goratu egin eban kontu hartzaile gaiztoa, zuhur jokatu ebalako. Izan ere, mundu honetako umeak zentzundunagoak dira euretarrekin, argiaren umeak baino.
Eta hara zer dinotsuedan: «Egizuez adiskideak okerreko dirutik, diru barik aurkitzen zareenean, betiko etxean hartu zagiezan.] Gauza txikienetan leiala dana, handian ere leiala da; txikienean zintzoa ez dana, handian ere ez. Beraz, okerreko diruagaz leial izan ez bazaree, nork itzi zuen esku benetako ondasunak? Eta inorenagaz ez bazaree leial izan, nork emon zuoi zeuonak?
Ezin daiteke zerbitzari bat ugazaba biren morroi izan. Izan ere, edo bata gorroto izango dau eta bestea maite, edo bati leial izango jako, eta bestea ez dau aintzat hartuko. Ezin zaree izan Jainkoaren eta diruaren morroi» ».