Urtean zeharreko 25garreneko lagungarriak
URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA – B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi.
Jesusen ikasle izan nahi dogunok, geure asteroko batzarra ospatzera etorri gara. Baina, zer da Jesusen ikasle izatea? Hona hemen erantzun osoa eta betea inoiz ere aurkituko ez deutsagun itauna. Halan da guztiz ere, Jaungoikoaren Berbeak erantzun hori aurkitzen lagunduko deusku.
Jarri gaitezan batzar-giroan, «Igandea da Jaunaren eguna bereziki.» abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok: gure Jaungoikoa errukiorra eta parkatzailea da. Batu gaitezan geure barruan eta apaltasunez autortu dagigun geure pekatua:
– Jesus Jauna, kurutzean josirik, salbau gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, bizitzarako bidea eten barik erakusten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, betiko bizitzara dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jak 2, 12. 17-20:
Zein da bizira daroan bidea? Entzun dagigun Jakituriaren liburuak emoten dauan erantzuna.
Erantzun-Salmoa: 53. Salmoa
Jainkoa da gure babesa. Otoitz honek, behin eta barriz Jainkoagana konfiantzaz joko dau.
«Ez egon Jauna, nigandik urrun; zeurea nauzu, zatozkit lagun».
St 3, 16 – 4, 3:
Bakezaleek bakea ereiten dabe. Eta bakeak zuzentasuna dakar ondoren lez.
Mk 9, 29-36:
Besteen gainetik egotea bilatzen dogunoi irakatsi ederra emongo deusku Jesusek gaurko ebanjelioan: lehenen izan nahi dauana, izan daitela guztien zerbitzari.
«Aleluia» abestuz gertatu gaitezan Jaunaren hitza entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: egin deiogun otoitz Jaungoiko gure Jaunari munduko beharrizanen alde:
– Kristau-alkartean zerbitzu edo erantzukizunen bat dauken guztien alde: Jesukristok irakatsi deuskun lez, zerbitzu hori apaltasunez bete dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Bere bakea emoten deuskun Jesukristok, gure arteko gerrak desegin eta, bake iragankorra izan daigula eta gu guztiok bake-egileak izan gaitezela eguneroko bizitzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Bizitza hobe baten bila Europara etorri nahirik dabizen pertsonen alde, gu guztion solidaritzaz eta hartzen diren ebatziekaz bizitza duin bat emoteko gai izan gaitezen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Arratiako parrokietan, pastoral urte barriaren aurrean, Jesusen bizitzari jarraituz, Ebanjelioan oinarrituta gure bizitza bideratu dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Onartu, Jauna, gure eskariak, uste osoz zuzendu deutsuguz-eta. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA: Datorren asteburuan CARITAS ETA KRISTAU ALKARTEAREN KANPAINA eta egun berean MIGRATZAILEEN ETA ERREFUJIATUEN MUNDU EGUNA.
AZKEN AGURRA
Elizatik urteterakoan, gogoratu dagigun Jaungoikoaren Berbeak eskeini deuskun zerbitzu, alkar ulertze eta onartze mezua. Eta mezu hori bizi dagigula gure eguneroko bizitzan.
«Alkartuta goazen…»
URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA – B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi.
Jesusen ikasle izan nahi dogunok, geure asteroko batzarra ospatzera goaz. Baina, zer da Jesusen ikasle izatea? Hona hemen erantzun osoa eta betea inoiz ere aurkituko ez deutsagun itauna. Halan da guztiz ere, Jaungoikoaren Berbeak erantzun hori aurkitzen lagunduko deusku.
Convocados por Jesús, queremos celebrar la eucaristía y ser sus discípulos. Sabemos que es exigente seguir el camino que Él siguió, que cuesta tomar la cruz de cada día y mantenernos fieles a Él. Necesitamos encontrarnos con Cristo, para ser iluminados con su luz y fortalecidos con su amor.
Jarri gaitezan batzar-giroan, «Igandea da Jaunaren eguna bereziki…» abestuz.
DAMU-OTOITZA
Senideok: gure Jaungoikoa errukiorra eta parkatzailea da. Batu gaitezan geure barruan eta apaltasunez autortu dagigun geure pekatua:
– Jesus Jauna, kurutzean josirik, salbau gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, bizitzarako bidea eten barik erakusten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, betiko bizitzara dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jak 2, 12. 17-20:
Zein da bizira daroan bidea? Entzun dagigun Jakituriaren liburuak emoten dauan erantzuna.
La mayor denuncia contra la corrupción y el engaño, es la honradez y una vida honesta, sencilla, limpia.
Erantzun-Salmoa: 53. Salmoa
Jainkoa da gure babesa. Otoitz honek, behin eta barriz Jainkoagana konfiantzaz joko dau.
Nuestro Dios escucha las súplicas y auxilia, hace justicia y salva. Él es bueno
«Ez egon Jauna, nigandik urrun; zeurea nauzu, zatozkit lagun».
St 3, 16 – 4, 3:
Bakezaleek bakea ereiten dabe. Eta bakeak zuzentasuna dakar ondoren lez.
En el fondo de todos los males, está la ambición, la codicia, el orgullo y la soberbia. Hace dos mil años decía esto el Apóstol Santiago.
Mk 9, 29-36:
Jesús reprende la ambición de los discípulos. El puesto de sus seguidores está en el servicio y en la entrega a los demás.
Besteen gainetik egotea bilatzen dogunoi irakatsi ederra emongo deusku Jesusek gaurko ebanjelioan: lehenen izan nahi dauana, izan daitela guztien zerbitzari.
«Aleluia» abestuz gertatu gaitezan Jaunaren hitza entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: egin deiogun otoitz Jaungoiko gure Jaunari munduko beharrizanen alde:
– Kristau-alkartean zerbitzu edo erantzukizunen bat dauken guztien alde: Jesukristok irakatsi deuskun lez, zerbitzu hori apaltasunez bete dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Por las familias de nuestra comunidad cristiana, que sufren necesidades o la enfermedad de alguno de sus miembros; para que encuentren el apoyo y la ayuda de los cercanos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Bizitza hobe baten bila Europara etorri nahirik dabizen pertsonen alde, gu guztion solidaritzaz eta hartzen diren ebatziekaz bizitza duin bat emoteko gai izan gaitezen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Por las parroquias de Arratia para que a la luz del evangelio seamos transmisores de la Buena Noticia que se nos ofrece en Jesucristo. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
Onartu, Jauna, gure eskariak, uste osoz zuzendu deutsuguz-eta. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA: El próximo fin de semana será la campaña de Cáritas junto con la Comunidad Cristiana Diocesana y la Jornada Mundial del Migrante y del Refugiado.
AZKEN AGURRA
Elizatik urteterakoan, gogoratu dagigun Jaungoikoaren Berbeak eskeini deuskun zerbitzu, alkar ulertze eta onartze mezua. Eta mezu hori bizi dagigula gure eguneroko bizitzan.
Recordemos el mensaje de servicio, comprensión y acogida que hemos escuchado en la palabra de Dios.
Recibamos la bendición de Dios.
«Alkartuta goazen…»
XXV. DOMEKEA URTEAN ZEHAR
Emon deiogun heriotza lotsagarria.
Jakituria liburutik
Jkd 2, 12a. 17-20
Honan inoen gaiztoek, oker arrazoituz:
«Jarri deioguzan sareak zintzoari,
Ikusi dagigun esaten dauana egia dan ala ez,
aztertu dagigun zelako amaierea dauan ikusteko.
Zintzoari, benetan Jainkoaren seme bada,
Bera etorriko jako laguntzera
eta libratuko dau arerioen eskuetatik.
Irainak eta oinazeak jasanarazoko deutsaguz,
haren nasaitasuna ezagutu eta eroapena probatzeko.
Heriotza lotsagarrira kondenatuko dogu,
bere esanetan, Jainkoak alde urtengo deutso-eta».
Erantzun-salmoa
(Sal 53, 3-4. 5. 6 eta 8)
Jauna da nire biziaren eusle.
Ene Jainko, zeure izenagaitik salbau nagizu,
ahaltsua zaranez, auzi egidazu.
Entzun, ene Jainko, nire otoitza,
aditu nire ahoko hitzak.
Harroak nire aurka jagi dira,
eta amorruz ni hil-nahian dabiltza:
Ez dabe Jainkoa begien aurrean.
Nik, ostera, Jainkoa dot laguntzaile,
Jauna da nire biziaren eusle.
Gogotik eskeiniko deutsut oparia,
ospatuko dot, Jauna, zure izena ona da-eta.
Bakezaleek bakea ereiten dabe,
eta bakeak zuzentasuna dakar ondorio lez.
Santiago Apostoluaren epistolatik
(St 3, 16 – 4, 3)
Senide maiteok: Bekaizkeria eta norgehiagokeria diran tokian, han dira nahastea eta era guztietako gaiztakeriak. Goitik datorren jakituria, barriz, garbia da lehenengo; gainera, baketsua, bihozbera, amore-emoilea, errukitsua eta frutu onak dakarzana, alderdikeria eta itxurazalekeria bakoa. Bakegileek bakean ereiten dabe eta frututzat zuzentasuna batzen.
Senide maiteok: Nondik sortzen dira zeuen artean dozuezan hasarreak eta burrukak? Ez ete zuen barruan burrukan dabilzan grina txarretatik? Zeredozer gogo biziz gura eta eskuratu ezin dozuenean, hil egiten dozue; zeredozer biziro nahieta lortu ezin dozuenean, hasarrea sortu eta burruka egiten dozue. Ez daukazue, eskatzen ez dozuelako; eta eskatu eta hartzen ez badozue, txarto eskatzen dozuelako da, zeuen grina txarrak asetzeko eskatzen dozuelako.
Gizonaren Semea gizakien esku itzia izango da.
Lehenengo izan gura dauana izan bedi danetan azken.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 9, 30-37)
Aldi haretan, Jesus eta ikasleak menditik alde egin eta Galilean zehar ebilzan. Jesusek ez eban inork jakiterik gura, ikasleei irakastera emona egoan-eta. Honan ziharduan: «Gizonaren Semea gizakien eskuetan itziko dabe; hil egingo dabe, baina hil eta hiru egunera biztu egingo da». Hareek, ostera, ez eben ulertzen zer esaten jaken: itauntzeak, barriz, bildurra emoten eutsen.
Heldu ziran Kafarnaumera, eta, etxean egozala, Jesusek itaundu eutsen: «Zer eztabaida izan dozue bidean?» Baina hareek berbarik ere ez; euren artean handiena nor ete zan eztabaidatu eben-eta bidean.
Jesarri zan Jesus eta, Hamabiei dei eginik, esan eutsen: «Lehenengo izan gura dauana izan bedi danetan azkena eta danen zerbitzaria».
Gero, umetxo bat hartu, hareen erdian jarri eta, besarkatuz, esan eutsen: «Honako umea nire izenean onartzen dauanak Neu onartzen nau, eta Ni onartzen nauanak, ez nau Ni onartzen, bialdu nauan Ha baino».