Sarrerak Arratia Eleiza  

Urtean Zeharreko 28. domekako lagungarriak

URTEAN ZEHARREKO XXVIII. DOMEKEA – C

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on, guztioi!

Jaunaren egunak barriro ere gogora ekarriko deusku Jaungoiko Aitak bere Seme Jesus bialdu deuskula gure artean bizitzera eta gu gatx guztietatik askatu gagizan.

Gaur entzungo ditugun irakurgaiek Jaungoikoagaz esker oneko izaten irakatsi nahi deuskue. Eta, hain zuzen ere, ospatzera goazan Eukaristiak horixe izan nahi dau: Jaungoikoari, Beragandik hartutako mesede guztiagaitik, eskerrak emotea.

Pozik eta esker onez beterik, ospatu dagigun,  Eukaristia

«Hemen alkartu gara guztiok…»

DAMU-OTOITZA

Senideok, gaurko Ebanjelioan, geiso batzuk Jesusi otoitz hau egingo deutsoe uste osoz: «Jesus, Maisu, erruki zakiguz».Hareek gorputzeko osasuna eskatzen deutsoe. Guk, eskari bardinaz, geure pekatuen parkamena eskatuko deutsagu:

            – Jesus Jauna, hamar legenardunak osatu zenduzana. ERRUKI, JAUNA.

            – Jesus Jauna, gure esker txarra parkatzen dozuna. KRISTO, ERRUKI.

            – Jesus Jauna, bizitzan zehar gure lagun zaituguna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

 2 Erg 5, 14-17:

Israelgo Jaungoikoak, bere profetearen bidez, kanpotar bateri, Siriako Naamani, osasuna bihurtzen deutso. Eta harek Jaungoiko bakarra dala autortzen dau eta bere esker ona agertzen deutso.

Erantzun-Salmoa:  97. Salmoa

Jainkoak arrigarriak egin ditu gure alde. Salmisteagaz bat eginda abestu dagigun Beragandik jatorkun salbamena.

 «Ikusi dabe lur muga danek, gure Jainkoagandiko salbamena «

 2 Tm 2, 8-13:

Ebanjelioa iragartea zaila da. Baina, nekeak eta samintasunak sortzen baditu ere, gogoan hartu dagigun Jaunaren Berbea ez dagoala giltzapetuta eta ezin dala isilean gorde.

Lk 17, 11-19:

Jaungoikoak mesede ugari eta haundiak egin deuskuz. Bidezkoa da, ba, Haregaz esker onekoak izatea.

Pozez beterik, «Aleluia» abestu dagigun.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Maisuaren jarraitzaile izateko nahiaz, apaltasun eta konfiantzaz, gure beharrizanak aurkeztuko deutsaguz Jainko Aita-Amari.

Eleiz artzainen alde. Leon aita santua eta gotzainak gure bihotz eta buruak Barri Onaren egiaz argituko dabezan artzain eredugarri izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

Bere bakea emoten deuskun Jesukristok, gure arteko gerrak desegin eta, bake iragankorra izan daigula eta gu guztiok bake-egileak izan gaitezela eguneroko bizitzan.   Eskatu deiogun Jaunari.

Familien alde. Euren fedea garatu daien eta kide guztiak kristau konpromisoaren garapen eta bizipenera bideratu daiezan. Eskatu deiogun Jaunari.

Gu guztion alde. Eukaristia ospatzera batu garanok esker onez bizi gaitezan eta osasun eta bake izan gaitezan ingurukoentzat. Eskatu deiogun Jaunari.

Begiratu, Jauna, zeurea dozun herri honi eta emon egiozuz bere betebeharrak zuzen egiteko behar dituan adorea eta kemena. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

OHARRA: Datorren domekan DOMUND eguna: “Herrien arteko itxaropen misiolariak” goiburuaz.

AZKEN AGURRA

Bizitzako hartuemonetan, bai geure inguruko pertsonakaz eta bai Jaungoikoagaz, esker oneko izan eta agertu gaitezala. Andra Mariagaz batera eskertu dagigun Jainkoa, Beragandik hartzen dogun guztiagaitik

  «Begoñako Andra Mari»

URTEAN ZEHARREKO XXVIII. DOMEKEA – C

 SARRERAKO OHARKIZUNA    

 Egun on, guztioi!

Jaunaren egunak barriro ere gogora ekarriko deusku Jaungoiko Aitak bere Seme Jesus bialdu deuskula gure artean bizitzera eta gu gatx guztietatik askatu gagizan.

Gaur entzungo ditugun irakurgaiek Jaungoikoagaz esker oneko izaten irakatsi nahi deuskue. Eta, hain zuzen ere, ospatzera goazan Eukaristiak horixe izan nahi dau: Jaungoikoari, Beragandik hartutako mesede guztiak gaitik, eskerrak emotea.

Pozik eta esker onez beterik, ospatu dagigun, Eukaristia.

«Hemen alkartu gara guztiok…»

DAMU-OTOITZA

Senideok, gaurko Ebanjelioan, geiso batzuk Jesusi otoitz hau egingo deutsoe uste osoz: «Jesus, Maisu, erruki zakiguz».Hareek gorputzeko osasuna eskatzen deutsoe. Guk, eskari bardinaz, geure pekatuen parkamena eskatuko deutsagu:

– Jesus Jauna, hamar legenardunak osatu zenduzana. ERRUKI, JAUNA.

– Jesus Jauna, gure esker txarra parkatzen dozuna. KRISTO, ERRUKI.

– Jesus Jauna, bizitzan zehar gure lagun zaituguna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

 2 Erg 5, 14-17:

Israelgo Jaungoikoak, bere profetearen bidez, kanpotar bateri, Siriako Naamani, osasuna bihurtzen deutso. Eta harek Jaungoiko bakarra dala autortzen dau eta bere esker ona agertzen deutso.

El Señor, el Dios de Israel por medio de su profeta, cura de la lepra a un extranjero y este hombre acaba reconociendo la salvación que ha recibido del único Dios.

 Erantzun-Salmoa:  97. Salmo

 Jainkoak arrigarriak egin ditu gure alde. Salmisteagaz bat eginda abestu dagigun Beragandik jatorkun salbamena.

El “cántico nuevo” al que alude el salmo pudiera ser el de los repatriados después de las penas del destierro en Babilonia.

 «Ikusi dabe lur muga danek, gure Jainkoagandiko salbamena «

 2 Tm 2, 8-13:

Ebanjelioa iragartea zaila da. Baina, nekeak eta samintasunak sortzen baditu ere, gogoan hartu dagigun Jaunaren Berbea ez dagoala giltzapetuta eta ezin dala isilean gorde.

La carta de San Pablo es un testamento en vísperas de su muerte en la cárcel de Roma. Tiene una fe absoluta y total en el evangelio de Jesucristo

Lk 17, 11-19:

Jaungoikoak mesede ugari eta haundiak egin deuskuz. Bidezkoa da, ba, Haregaz esker onekoak izatea.

Solo uno de los diez leprosos que han sido curados vuelve a dar gracias a Dios; y él era extranjero.

Pozez beterik, «Aleluia» abestu dagigun.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 Maisuaren jarraitzaile izateko nahiaz, apaltasun eta konfiantzaz, gure beharrizanak aurkeztuko deutsaguz Jainko Aita-Amari.

Eleiz artzainen alde. Leon aita santua eta gotzainak gure bihotz eta buruak Barri Onaren egiaz argituko dabezan artzain eredugarri izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

  • Para que los hombres y mujeres tengamos igualdad de oportunidades de vida y para ello    pongamos los medios necesarios a nuestro alcance. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Bere bakea emoten deuskun Jesukristok, gure arteko gerrak desegin eta, bake iragankorra izan daigula eta gu guztiok bake-egileak izan gaitezela eguneroko bizitzan.   Eskatu deiogun Jaunari.
  • Por todos los que formamos la comunidad parroquial, para que sepamos ser  agradecidos por todo lo que de Dios recibimos y seamos capaces de poner al servicio de las personas lo que somos y tenemos. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Begiratu, Jauna, zeurea dozun herri honi eta emon egiozuz bere betebeharrak zuzen egiteko behar dituan adorea eta kemena. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AVISO: El próximo domingo es la campaña del DOMUND con este lema: “Misioneros de esperanza entre los pueblos”

AZKEN AGURRA

Bizitzako hartuemonetan, bai geure inguruko pertsonakaz eta bai Jaungoikoagaz, esker oneko izan eta agertu gaitezala.

Mostremos nuestro amor siendo agradecidos a Dios y a nuestros hermanos. Que nuestra Amatxo de Begoña nos ayude a tomar conciencia de todo don recibido.

«Begoñako Andra Mari»

URTEAN ZEHARREKO XXVIII. DOMEKEA

  Erregeen bigarren liburutik (2 Erg 5,14‑17)

Egun hareetan, jatsi zan Siriako Naaman, eta zazpi bider murgildu zan Jordanen, Jaungoikoaren gizonak esan eutson lez: eta umetxo batena baizen garbi gelditu zan haren haragia.

 Bihurtu zan atzera bere lagun taldeagaz Jaungoikoaren gizonagana, eta, aurkeztuta, esan eutson: «Orain badakit ez dagoala munduan Israelgo Jaungoikoa baino besterik. Hartu egizu, arren, zure zerbitzari honen eskuerakutsi bat». Eliseok erantzun eutson: «Neure Jaunagaitik! Ez dot hartuko». Naamanek, hartzeko, ostera ere; baina harek, ezetz.

Orduan, Naamanek: «Ezezkoan zagozan ezkero, itzi egidazu, zure zerbitzari nozun honi, lur honetatik mandokada bi hartzen; gaurtik aurrera ez deutsadalako nik, zure morroi honek, Jauna ez dan beste Jainkori eskeintzarik eta erre‑oparirik egingo».

Erantzun-salmoa      Sal 97, 1-4

Kanta Jaunari lur guztia,

Kanta Jaunari kantu barri,

egin bai ditu hainbat harrigarri.

Bere eskoiak emon deutso garaipena,

bere beso santuak.

      Ezagutuazo dau Jaunak Beragandiko garaipena,

agertu dau atzerrien aurrean bere zuzentasuna.

On eta leial izan dala gogoratu dau,

Israel etxeari buruz.

      Ikusi dabe lur muga danek

gure Jaungoikoagandiko garaipena.

Lur osoa, egiozu txalo Jaunari,

egin oihu eta irrintzi, egin eresi.

San Paulo Apostoluak Timoteori (2 Tm 2, 8‑13)

Anaia maite hori: Gogoratu egizu Jesukristo Jauna, Dabiden odolekoa, hilen artetik biztua; hauxe da nire ebanjelioa. Horregaitik nago neketan, gaizkile bat lez giltzapean jausteraino. Baina Jaunaren berbea ez dago giltzapetuta. Horregaitik daroat nik guztia, aukeratuen onerako, Kristok betiko aintzagaz emoten dauan salbamena horreek ere lortu dagien.

Benetako berbea:

Haregaz hilten bagara,

bizi ere, Beragaz biziko gara;

nekeetan irauten badogu,

errege ere izango gara Beragaz;

ukatzen badogu,

Berak ere ukatu egingo gaitu;

gu leialak ez bagara,

beti leial izango da Ha,

bere burua ezin daike-ta ukatu.

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk. 17, 11‑19)

Aldi haretan, Jesus Jerusalenera bidean joian, Samaria eta Galilea artetik. Herritxo baten sartzerakoan, hamar legenardunek urten eutsoen bidera, eta urrun geldituta, deiadarka esaten eutsoen: «Jesus, Maisu, erruki zakiguz!». Jesusek ikusi ebazanean, esan eutsen: «Zoaze eta agertu abadeakana». Bidean joiazala, garbi gelditu ziran.

Euretariko bat, bere burua osatuta ikusi ebanean, bihurtu egin zan, oihu handiz Jainkoa goresten ebala; eta Jesusen oinetan ahuspeztu eta eskerrak emoten eutsozan. Eta hau samariarra zan.

Jesusek esan eban: «Ez ete dira hamarrak garbitu? Non dira beste bederatziak? Ez al da izan atzerritar hau baino, bihurtu eta Jaungoikoa goratzeko?»

Eta osatuari esan eutson: «Jagi zaitez, eta zoaz. Zeure sinismenak osatu zaitu».