Urtean zeharreko 3 domekako lagungarriak
URTEAN ZEHARREKO III. DOMEKEA – A
Jainkoaren Hitzaren domeka:
«Bizi bedi zuengan Kristoren mezua» (Kol 3,16)
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, guztioi:
Eukaristia alkartasunaren sakramentua da. Jesusen alkartea osotzen dogunok, domekero batzen gara gure Maisuari entzutera eta Harek gure arteko lokarriak sendotu dagizan
Gaurko egunez, Eleizak Jainkoaren Hitzaren Domeka ospatzen dihardu. “Jainkoaren Hitza ospatzeari, hausnartzeari eta zabaltzeari eskeinitako” domeka da. Zabaldu dagigun gure burua eta bihotza “gure urratsetarako kriseilu, gure biderako argi” dan Hitza geure egiteko. Jainkoak, bere Hitzaren bidez, gure bizitzan agertu eta bizi egin gura dau.
Gaur baita kristauen batasunaren aldeko otoitz asteari amaiera emongo deutsagu.
Jesusen ikasle gareanok, biztu dagigun geure sinismena eta hasi gaitezan abestuz.
Abestia: Zein gozo ta eder dan…
Estrofa: Zabal gogoak Jaunaren Hitza entzuteko
Bere nahia jakinik zuzen ibiltzeko.
Edo: Iturri zaharretik, beti ur barria,
zure HITZA guretzat, ur bizigarria,
munduan zabaltzeko, dogu dei larria,
Zugan ase dagigun Jainko egarria.
DAMU-OTOITZA
Senideok, gure artean batasun gehiago ez egotearen errua danona da. Batasun eta bake-egile izan ez garealako, parkamena eskatu dagigun:
Bihotz-barritzera bultzatzen gaituan Hitza zarana. Erruki, Jauna.
Guztiekin senidetasuna garatzera deitzen gaituan Hitza zarana. Kristo, erruki.
Erreinuaren Barri Ona munduan zabaltzera bultzatzen gaituan Hitza zarana. Erruki, Jauna.
HITZAREN LITURGIA
Is 9, 1-4:
Isaias profeteak hauxe iragarriko deusku: ilunpetan ebilen herriak argi haundi bat ikusi ebala. Gure herria ere iluntasun askoren artean dabil, arazo eta larrialdi askoren artean. Jaunaren argiak argitu dagizala gure bideak ere.
Erantzun-Salmoa: 26. Salmoa
Jauna dogu gure argi eta salbamen. Salmo honen bidez abestu deiogun gure Jainkoari.
«Jauna dot argi eta salbamen».
1 Kor 1, 10-13. 17:
San Paulok zatituta aurkitzen dan kristau talde bateri idazten deutso, eta batasunean bizitzera dei egiten deutse .
Mt 4, 12-23:
Mateok gaur, Jesusen lehenengo hitzak aurkezten deuskuz. «Aleluia» abestuz aditzera emon dagigun, gertu gagozela bere mezua entzuteko.
“Aleluia”
JAINKOAREN HITZAREN ZEINUA
Jainkoaren Hitzak durundi egin daiala batzar honetan Kristoren misterioa ezagutu daigun eta Jainkoak guztiontzat gura dauan salbamena gauzatu daiten
Ebanjelioa irakurri ondoren, liburua ondo ikusteko leku batean itzi daiteke, JAUNAREN HITZA, GURE ARGIA, GURE BIDEA, GURE BIZIA kantatzen dan bitartean.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, Kristok sinismenean bat egiten gaitu. Jaungoikoaren Berbeak pentsakera eta sentikera berekoak izatera dei egin deusku. Guztiok bat eginda, otoitz egin dagigun:
- Eleizaren alde. Hitzaren zerbitzariek gero eta gehiago maitatu dagien Jainkoaren Hitza eta, sakon hausnartuz, batera jarri dagien. Eskatu deiogun Jaunari.
- Kristauon batasunaren alde. Bizitza eta ikuspuntu ekumenikoa doe handitzat hartu daiguzan eta betetasunean bizitzeko bidean aurrera egin dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.
- Etorkizuna ilun ikusten dabenen alde: lanik ez daukenak, gerran, drogearen menpean, alkar aitu ezinik dagozanak, aurkitu dagiela Jaunaren argia eta gure laguntza. Eskatu deiogun Jaunari
- Hemen alkartuta gagozan guztion alde: gugan Jainko egarria barritu daitela eta behin eta barriro jo dagigula Jainkoaren HITZA gogoz entzuten, irakurtzen eta hausnartzen. Eskatu deiogun Jaunari
Batu gagizuz, Jauna, zeure ondoan; sendotu gagizuz maitasunean eta izan zaitez gu guztiontzat argi eta itxaropen. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Entzun dogun Hitzak eta hartu dogun Gorputzak, indar barri bat emon deuskue. Barri Onaren lekuko edo testigu izateko, gure bizitzan, argia agertu behar dogu. Aste barruan bakearen hazia ereiten saiatu gaitezela gure familia eta inguruetan. Horretarako hartu daigun Jainkoaren bedeinkapena
BEDEINKAPEN NAGUSIA
Bere egia eta maitasuna Kristorengan agertu eban Jainkoak,
Ebanjelioaren apostolu eta bere maitasunaren lekuko egin zagiezala munduan. R./ Amen.
Eleizari gizaldien amaieraraino iraungo ebala agindu eutsan Jesus Jaunak
zuen urratsak gidatu eta zuen berbak berretsi dagizala. R./ Amen.
Egon bedi Jaunaren Espiritua zuengan,
munduko kaleetan zehar ibiliz
pobreak ebanjelizatu eta danak sendatu dagizuezan. R./ Amen.
Eta Jainko Ahalguztidunaren bedeinkapena,
Aita, Semea + eta Espiritu Santua,
jatsi bedi zuengana eta beti lagun izan dagizuela. R./ Amen.
«Fededunak ez etsi ez ilundu.
barrriz Jaunak etorri behar dau
danok zutik eskutik hartu alkar
Kristo beti guk argi guk indar»
Zoaze Jaunaren bakean.
URTEAN ZEHARREKO III. DOMEKEA – A
Domingo de la Palabra de Dios:
«La palabra de Cristo habite en vosotros» (Col 3,16)
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, guztioi:
Eukaristia alkartasunaren sakramentua da. Jesusen alkartea osotzen dogunok, domekero batzen gara gure Maisuari entzutera eta Harek gure arteko lokarriak sendotu dagizan.
En este día la Iglesia celebra el Domingo de la Palabra de Dios. Es un Domingo “dedicado a la celebración, reflexión y difusión de la Palabra de Dios”. Abramos nuestra mente y nuestro corazón para acoger la Palabra, que es “lámpara para nuestros pasos, luz en nuestro sendero”. Dios, a través de su Palabra, desea revelarse y habitar en nuestra existencia.
Gaur baita kristauen batasunaren aldeko otoitz asteari amaiera emongo deutsagu.
Jesusen ikasle gareanok, biztu dagigun geure sinismena eta hasi gaitezan abestuz.
Abestia: Zein gozo ta eder dan…
Estrofa: Zabal gogoak Jaunaren Hitza entzuteko
Bere nahia jakinik zuzen ibiltzeko.
Edo: Iturri zaharretik, beti ur barria,
zure HITZA guretzat, ur bizigarria,
munduan zabaltzeko, dogu dei larria,
Zugan ase dagigun Jainko egarria.
DAMU-OTOITZA
Senideok, gure artean batasun gehiago ez egotearen errua danona da. Batasun eta bake-egile izan ez garealako, parkamena eskatu dagigun:
- Bihotz-barritzera bultzatzen gaituan Hitza zarana. Erruki, Jauna.
- Tú, que eres la Palabra que nos convoca a construir fraternidad: Kristo, erruki.
- Erreinuaren Barri Ona munduan zabaltzera bultzatzen gaituan Hitza zarana. E.J.
HITZAREN LITURGIA
Is 9, 1-4:
Isaias profeteak hauxe iragarriko deusku: ilunpetan ebilen herriak argi haundi bat ikusi ebala. Gure herria ere iluntasun askoren artean dabil, arazo eta larrialdi askoren artean. Jaunaren argiak argitu dagizala gure bideak ere.
El símbolo de la luz es la señal de la presencia de Cristo. Oigamos el anuncio gozoso del profeta Isaías.
Erantzun-Salmoa: 26. Salmoa
Jauna dogu gure argi eta salbamen. Salmo honen bidez abestu deiogun gure Jainkoari.
Cantemos este salmo de acción de gracias. Cristo nos da luz y nos abre un camino de esperanza.
«Jauna dot argi eta salbamen».
1 Kor 1, 10-13. 17:
San Paulok zatituta aurkitzen dan kristau talde bateri idazten deutso, eta batasunean bizitzera dei egiten deutse. Dei aproposa kristinauen batasunaren alde otoitz egiteko egun berezi honeetan.
Jesucristo predicó y vivió la unidad. Las divisiones en la Iglesia no son nuevas. Hoy seguimos divididos. Hacer desunión en la Iglesia es luchar contra Cristo. San Pablo nos llama a la unidad.
Mt 4, 12-23:
Jesús luz del mundo llenó de claridad los caminos de su época. La urgencia del Reino le hizo caminar sin detenerse a recibir respuesta. El, para prolongar su misión, no se fijó en los fuertes, solo los humildes y débiles podían servirle.
Mateok gaur, Jesusen lehenengo hitzak aurkezten deuskuz. «Aleluia» bestuz aditzera emon dagigun, gertu gagozela bere mezua entzuteko
“Aleluia”
Que la palabra de Dios resuene en esta asamblea para que conozcamos el misterio de Cristo y se realice la salvación que Dios quiere para todos.
Después de la lectura del evangelio, el libro puede dejarse a la vista mientras se canta un canto muy breve relativo a la palabra de Dios. JAUNAREN HITZA, GURE ARGIA, GURE BIDEA, GURE BIZIA.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, Kristok sinismenean bat egiten gaitu. Jaungoikoaren Berbeak pentsakera eta sentikera berekoak izatera dei egin deusku. Guztiok bat eginda, otoitz egin dagigun:
- Eleizaren alde. Hitzaren zerbitzariek gero eta gehiago maitatu dagien Jainkoaren Hitza eta, sakon hausnartuz, batera jarri dagien. Eskatu deiogun Jaunari.
- Por los cristianos: que reconozcamos que la vida y la visión ecuménicas que compartimos es uno de nuestros mayores dones. Eskatu deiogun Jaunari.
- Por los gobernantes: que el Señor les ayude a entender y aplicar, que gobernar es servir a la colectividad y buscar el bien común, y que eso implica: conocimiento de la realidad, escucha, discernimiento, diálogo y acuerdo. Eskatu deiogun Jaunari.
- Hemen alkartuta gagozanon alde: gugan Jainko egarria barritu daitela eta behin eta barriro jo dagigula Jainkoaren HITZA gogoz entzuten, irakurtzen eta hausnartzen. Eskatu deiogun Jaunari
Batu gagizuz, Jauna, zeure ondoan; sendotu gagizuz maitasunean eta izan zaitez gu guztiontzat argi eta itxaropen. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Entzun dogun Hitzak eta hartu dogun Gorputzak, indar barri bat emon deuskue. Barri Onaren lekuko edo testigu izateko, gure bizitzan, argia agertu behar dogu.
Que se haga luz en nuestras vidas y sigamos los pasos de Jesucristo.
Hartu daigun Jainkoaren bedeinkapena
BENDICION SOLEMNE
Dios, que manifestó su verdad y caridad en Cristo,
os haga apóstoles del Evangelio y testigos de su amor en el mundo. R./ Amén.
El Señor Jesús, que prometió a su Iglesia estar presente hasta el fin de los siglos,
guíe vuestros pasos y confirme vuestras palabras. R./ Amén.
El Espíritu del Señor esté en vosotros,
para que caminando por las calles del mundo
podáis evangelizar a los pobres y sanar a todos. R./ Amén.
Y la bendición de Dios Todopoderoso,
Padre, Hijo + y Espíritu Santo,
descienda sobre vosotros y os acompañe siempre. R./ Amén.
«Fededunak ez etsi ez ilundu.
barrriz Jaunak etorri behar dau
danok zutik eskutik hartu alkar
Kristo beti guk argi guk indar»
Zoaze Jaunaren bakean.
III. IGANDEA URTEAN ZEHAR A
Jentilen Galilean
argi handi bat ikusi eban herriak.
Isaias Profetearen liburutik (Is 8, 23b—9, 3)
Sasoi batean, lotsagarri itzi zituan Jaunak
Zabulonen lurraldea eta Neftaliren lurraldea;
azken aldian, ostera, ospetsu egin dau
itsaso ondoko bidea,
Jordanez bestaldeko lurraldea,
eta Galilea, Jentilen eskualdea.
Ilunpetan ebilen herriak
argi handia ikusi eban;
heriotz-kerizpean bizi ziranei
argiak egin eutsen disdira.
Gehitu zenduan poza eta handitu atsegina;
pozetan dabilz zure aurrean,
uzta batzean izaten dan pozaz,
harrapakinak banatzean izaten dan atseginaz.
Apurtu dozu-eta lepoan eroien buztarri astuna,
zapaltzailearen aginte-makila,
Madiango gudarostea apurtu zenduan lez.
Erantzun-salmoa Sal 26,1.4.13-14
Jauna dot argi eta salbamen.
Jauna dot argi eta salbamen, nork ni bildurtu?
Jauna biziaren babes, nork ni izutu?
Gauza bat deutsot eskatzen Jaunari,
horren bila nabil:
Bizi naitela Jaunaren etxean,
nire bizitzako egun guztietan;
Jaunaren samurtasuna gozatu dagidan,
Haren jauretxea begiz ikusi dagidan.
Jaunaren ontasuna ikusi ustean
nago biziaren lurrean.
Itxaron Jaunagan eta kemen izan,
Bizkortu bekizu bihotza, eta itxaron Jaunagan.
Izan zaiteze iritzi bereko,
eta ez ibili banatuta.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 1, 10-13. 17)
Senideok: Jesu Kristo gure Jaunaren izenean arren eskatzen deutsuet: etorri zaiteze bat guztiok eta ez bedi izan zatiketarik zuen artean; bizi alkar ondo harturik, ikuspegi eta iritzi bat bera dozuela.
Izan bere, ene senideok, Kloeren jenteagandik jakin dot eztabaidak dozuezala zeuen artean: hau da, hor ei diharduzue nor bere aldetik esaten: «Ni Paulorena naz», «Ni Apolorena»; «Ni Pedrorena», «Ni Kristorena».
Zatituta al dago, bada, Kristo? Paulo kurutzeratu ete eben zuekaitik? Edota Pauloren izenean bateatu ete zinduezan?
Kristok ez ninduan bateatzera bialdu, Barriona iragartera baino, eta hau, ez giza jakituriazko berbaz, Kristoren kurutzeak bere indarra galdu ez dagian baino.
Kafarnaumera joan zan bizitzera,
Isaias profeteak esana bete eiten.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 4, 12-23)
Joan Bateatzailea kartzelan sartu ebela jakin ebanean, Jesus Galileara baztertu zan. Baina Nazaret itzirik, itsasbazterrean dagoan Kafarnaumen jarri zan bizitzen, Zabulonen eta Neftaliren lurraldean. Holan bete zan Isaias profeteak esana:
«Zabulonen lurraldea
eta Neftaliren lurraldea,
itsasbidea, Jordanez bestaldean,
Jentilen Galilea.
Ilunpetan bizi zan herriak argi handia ikusi eban;
heriotz-kerizpean bizi ziranei
argiak egin eutsen disdira».
Ordutik hasi zan Jesus iragarten: «Bihozbarritu zaiteze, hurrean da-eta zeruetako erreinua».
Jesusek, Galileako itsasbazterrean zehar ebilela, anaia bi ikusi zituan, Simon, Pedro deitua, eta haren anaia Andres sareak itsasoan botaten, arrantzaleak ziran-eta. Jesusek esan eutsen: «Zatoze Nigaz, eta giza arrantzale egingo zaituet». Hareek bat-batean sareak itzi eta jarraitu egin eutsoen.
[Aurreratxoago, beste anaia bi ikusi zituan, Santiago eta honen anaia Joan, Zebedeoren semeak, aitagaz ontzian sareak konpontzen; eta dei egin eutsen. Hareek, bat-batean, ontzia eta aita itzirik, jarraitu egin eutsoen.
Jesus Galilea osoan zehar ebilen, hango sinagogetan irakasten, erreinuaren Barriona iragarten eta herrian gaitz eta gaixotasun guztiak osatzen].
