Sarrerak Arratia Eleiza  

Urtean Zeharreko 32. domekako lagungarriak

LETRANGO BASILIKA SAGARATZEAREN URTEMUGA

ELEIZBARRUTIAREN EGUNA

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on, guztioi.

Azaroaren 9 egun honetan, Erromako Eleizbarrutiko Gotzain- eleiza sagaratzearen urtemuga ospatzen dogu, Letrango san Joango katedrala sagaratu zaneko urtemuga, aita santuaren katedrala. Ospakizun honen bidez, Erromako Eleizako kide gareala aitortu eta ospatu nahi dogu. “Zeu ere santu izan zaitekez” goiburuaren haritik, Pedro eta haren ondorengo diren Erromako gotzaiekin, Eleiza osoaren  fedea barritu eta iragarri dagigun.

Gaur baita, Eleizbarrutiaren eguna ospatzen dogu. Hauxe dinosku Gotzainak bere gutunean: «2025eko azaro honetan, Eleizbarrutiaren Eguna ospatzen dogunean, pozez eta esker onez beteta doguz bihotzak Bilboko eleizbarrutiaren 75 urteak betetzean. Jubileu urte honetan, geure egin daiguzan berbok: “Itxaropenak ez dau huts egiten”.

Hasi gaitezan abestuz

«Igandea da Jaunaren eguna bereziki»

DAMU-OTOITZA

Senideok: Batasun-sakramentua dan Eukaristia egiteko prestatuz, eskatu dagigun parkamena Elizaren aurka  egin ditugun pekatuez.

   – Jesus, Jauna, artalde bat izatera deitzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

   – Jesu, Jauna, maitasunean eta bakean alkartzen gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

   –  Jesus, Jauna Jainkoaren seme-alabei dagokien batasunera deitzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

 Ez 47, 1-2.8-9.12:

Guretzat, Ezekiel profetak aipatzen dauan Jauretxea, Tenplua, Kristo kurutziltzatua da; Haren saihetsetik urten eban gure egarriak betirako kendu zituen ur bizi eta barria.

Erantzun-Salmoa: 45. Salmoa

Jainkoaren hiria, bizilekua, goraipatzen dau salmo honek, eta esango deusku, maitasunaren ibai zabalak bustitzen dituela han bizi diren guztiak.

Kanta Jaunari, kantu barri…

1 Ko 3,9b-11.16-17:

 Espiritu Santuak gugan jarri dau bere bizilekua; horregaitik, Paulok, Jainkoaren Jauretxe, Tenplu, garala esaten deusku.          

Jn 2, 13-22: 

Eliza, Kristoren Gorputza da. Berak kurutzeko heriotzaren bidez  eaiki dauan jauretxe barria, Gutariko bakoitza, gorputz horren zatia da.

«Aleluia» abestuz, prestau gaitezan Jaunaren berbak entzuteko.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Jesukristok alkartutako Jainkoaren Herri garanez , otoitz egin dagigun gure eta gizadi guztiaren alde:    

   – Erromako Eleizaren alde. Erromako Eleiza, Leon aita santua buru dauala, eredu izan daiten fede eta maitasunean mundu osoko lekuko Eleizentzat. Eskatu deiogun Jaunari.

–  Gure eleizbarrutiaren alde. Begoñako Amatxuk erregutu daiala gure alde, eleizbarrutiak bete dituan 75 urteok bultzada izan daitezan eta Barri Ona leku guztietara eroan daigun, alkarrizketa eta senidetasunezko zubiak eraikiz. Eskatu deiogun Jaunari.

–  Munduko agintarien alde. Bidegabe txirotutako herrietan bardintasuna ezarri daien eta garapen zuzen eta solidarioa lortzen lagundu deieen. Eskatu deiogun Jaunari.

  – Gu guztion alde. Barri Ona iragartean aurkitzen doguzan zailtasunei aurre egin deiegun eta Jesusengan oinarritutako tenplu bizi izan gaitezan, gure bizitza munduaren alde eskeiniz. Eskatu deiogun Jaunari.

Gure artean bizi nahi izan dozun Jauna : entzun gure otoitzak eta emon zeure Espiritua, geure bizitzaz zure bizileku izan gaitezen. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

AZKEN AGURRA

Amaitu dogu gaurko Eukaristia baina ez daigun pentsatu hemen amaitzen dala ;  Eleizan ez ezik kale-bazterreko pertsonengan  ere topo egiten dogu Jesus Jaunarekin eta batez ere behartsuengan aurkituko dogu Jesus.

« Alkartuta goazen »

 

LETRANGO BASILIKA SAGARATZEAREN URTEMUGA

ELEIZBARRUTIAREN EGUNA

SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on, guztioi.

Azaroaren 9 egun honetan, Erromako Eleizbarrutiko Gotzain- eleiza sagaratzearen urtemuga ospatzen dogu, Letrango san Joango katedrala sagaratu zaneko urtemuga, aita santuaren katedrala. Ospakizun honen bidez, Erromako Eleizako kide gareala aitortu eta ospatu nahi dogu. “Zeu ere santu izan zaitekez” goiburuaren haritik, Pedro eta haren ondorengo diren Erromako gotzaiekin, Eleiza osoaren  fedea barritu eta iragarri dagigun.

Hoy celebramos también el día de la Iglesia diocesana. Nos dice nuestro Obispo en su carta: «En este noviembre de 2025, mientras celebramos el Día de la Iglesia Diocesana, nuestros corazones se llenan de gratitud al conmemorar los 75 años de vida de nuestra diócesis de Bilbao. En este año jubilar, hagamos nuestras las palabras: “La esperanza no defrauda”».

Hasi gaitezan abestuz.

«Igandea da Jaunaren eguna bereziki.»

DAMU-OTOITZA

Senideok: Batasun-sakramentua dan Eukaristia egiteko prestatuz, eskatu dagigun parkamena Elizaren aurka  egin ditugun pekatuez.

   – Jesus, Jauna, artalde bat izatera deitzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

   – Jesu, Jauna, maitasunean eta bakean alkartzen gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

   –  Jesus, Jauna Jainkoaren seme-alabei dagokien batasunera deitzen gaituzuna. E.  JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Ez 47, 1-2.8-9.12:

Guretzat, Ezekiel profetak aipatzen dauan Jauretxea, Tenplua, Kristo kurutziltzatua da; Haren saihetsetik urten eban  gure egarriak betirako kendu zituen ur bizi eta barria.

Las palabras del profeta que escucharemos simbolizan la riqueza y la fecundidad de la gracia de Dios que mana del templo, o sea de la comunidad que celebra la fe.

Erantzun-Salmoa: 45. Salmoa

Jainkoaren hiria, bizilekua, goraipatzen dau salmo honek, eta esango deusku, maitasunaren ibai zabalak bustitzen dituela han bizi diren guztiak.

Este salmo es una invitación a la confianza. No temas, siervo mío, mi elegido

Kanta Jaunari, kantu barri…

1 Ko 3,9b-11.16-17:

 Espiritu Santuak gugan jarri dau bere bizilekua; horregaitik, Paulok, Jainkoaren Jauretxe, Tenplu, garala esaten deusku.

San Pablo compara la comunidad cristiana a un edificio construido por diferentes obreros, como instrumentos del Espíritu Santo sobre el único fundamento que es Cristo.

Jn 2, 13-22:

Eliza, Kristoren Gorputza da. Berak kurutzeko heriotzaren bidez  eaiki dauan jauretxe barria, Gutariko bakoitza, gorputz horren zatia da.

La escena evangélica que escucharemos anuncia a Jesucristo resucitado como el nuevo templo en el que se realiza la presencia salvadora de Dios.

«Aleluia» abestuz, prestau gaitezan Jaunaren berbak entzuteko.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Jesukristok alkartutako Jainkoaren Herri garanez , otoitz egin dagigun gure eta gizadi guztiaren alde:

   – Erromako Eleizaren alde. Erromako Eleiza, Leon aita santua buru dauala, eredu izan daiten fede eta maitasunean mundu osoko lekuko Eleizentzat. Eskatu deiogun Jaunari

  – Por nuestra Iglesia diocesana. Que nuestra Amatxu de Begoña, interceda por nosotros para que estos 75 años de la Diócesis nos impulsen a seguir llevando el Evangelio donde no llega, tendiendo puentes de diálogo y fraternidad. Eskatu deiogun Jaunari.

 Que los gobiernos de las naciones trabajen por la igualdad de tantos pueblos injustamente empobrecidos, y les ayuden en un desarrollo justo y solidario.Eskatu deiogun Jaunari

  – Gu guztion alde. Barri Ona iragartean aurkitzen doguzan zailtasunei aurre egin deiegun eta Jesusengan oinarritutako tenplu bizi izan gaitezan, gure bizitza munduaren alde eskeiniz. Eskatu deiogun Jaunari.

Gure artean bizi nahi izan dozun Jauna : entzun gure otoitzak eta emon zeure Espiritua, geure bizitzaz zure bizileku izan gaitezen. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

AZKEN AGURRA

Amaitu dogu gaurko Eukaristia baina ez daigun pentsatu hemen amaitzen dala ;  Elizan ez ezik kale-bazterreko pertsonengan  ere topo egiten dogu Jesus Jaunarekin eta batez ere behartsuengan aurkituko dogu Jesus.

El mensaje que Jesús nos ha planteado a sus seguidores es la de ser capaces de construir un templo lleno de vida, de alegría, de esperanza de futuro. Que durante la semana seamos capaces de transmitir vida.

  « Alkartuta goazen »…

 

LETRANGO BASILIKA SAGARATZEAREN URTEMUGA

Ezekiel Profetaren liburutik

Egun hareetan, jauretxeko atarira eroan ninduan barriro aingeruak; jauretxeko ate azpitik ura erion sortalderuntz; jauretxea ere sortalderuntz begira egoan. Ura, barriz, jauretxearen eskumaldetik jasten zan, altarearen egoaldera. Iparraldeko atetik atara, eta etxe inguruan zehar eguzki aldera begira egoan ateraiño eroan ninduan. Eta han ere, eskumaldetik joian ura.

Eta honan esan eustan: «Ur hau sortalderuntz doa; eta Araba ibaira jatsí ta ur-usteíeko itsasoan sartuko da, eta itsasoko urak garbitu egingo ditu. Ibai hori edonora sartzen dala, hango uretako bizidun guztíak bizi egingo dira, eta arraiñak ugari izango dira; ur hau hara sartu ezkero, itsasokoak garbitu egingo dira; eta ibaia sartzen dan toki guztietan, bizia izango da.

Ibai ondoan, haren bazter bietan, mueta guztieako zugatz frutudunak haziko dira; hareen orririk ez da jausiko, ez jake fruturik amaituko. Hilero frutu barriak emongo dabez, horko urak santutegitik sortzen Ura-ta. Eta frutu horreek janari izango dira, eta orriak  osagai».

ERANTZUN-SALMOA

Sal 45, 2-3. 5-6. 8-

Ibai-besoak alaitzen dabe Jainko-uria,

Goi-goikoaren bizileku guztiz santua.

 Jainkoa dogu gordeleku eta indar,

Bera izan jaku estualdian laguntzaille azkar.

Horregaitik ez gara bildurtuko lurra bada dardaratzen,

naiz mendiak itsas-erdira jausten.

Ibai-besoak alaitzen dabe Jainko-uria,

Goi-goikoaren bizileku guztiz santua.

Jainkoa dauka erdían, ez da lokatuko,

egunsentiarekin Jainkoak deutso lagunduko.

Gudari-taldeen Jauna gurekin,

Jakoben Jainkoa gaztelu sendo gurekin.

Etorri eta ikusi Jaunak egiñak,

Lurrean egin dituan harrigarriak.

1 Kor 3, 9b-ll. 16-17

San Paulo Apostoluak Korintotarrei

Senideok: Zuek Jaungoikoaren etxe zaree. Jain­koak emon deustan graziaren arabera, nik oiñarriak ipini ditut, etxegille trebe lez, eta beste batek eregiten dau etxea. Ikusi begi bakotxak, zelan eregiten dauan. Ipinita dagoan oiñarria baiño ezin daike iñok ipini; eta oiñarri hori Jesukristo da,

Ez ete dakizue Jaungoikoaren etxe zareena, eta Jaungoikoaren Espiritua zuokan bizi dana? Jaungoi­koaren etxea ondatzen dauana, Jaungoikoak ondatu egingo dau. Jaungoikoaren etxea santua da-ta; etxe hori, barriz, zeuok zaree.

Jn 2, 13-22

ebanjelioa

Aleluia   2 Kro 7, 16

    Aleluia.

   Leku hau aukeratu dot eta sagaratu

—diño Jaunak—,

eta nire izena hemen egongo da beti zuekin.

Bere gorputzaren jauretxea esan nai eutsen.

    Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik

Aldi haretan, judutarren Pazkoa urrean egoan, eta Jesusek Jerusalenera igon eban. Jauretxean, idi, ardi eta uso-saltzailleak aurkitu zituan, eta dirulariak jesarrita. Zigor bat lokarriz egin, eta jauretxetik jaurti egin ebazan danak, ardi ta idiakaz, diruak sakabanatuz eta mahaiak irauliz. Eta uso-saltazailleei esan eutsen: «Kendu horreek hortik! Ez biurtu merkatu-etxe nire Aitaren etxea». Eta ikasleak, idatzita dagoanaz gogoratu ziran: «Zure etxeaganako maite-miñak jango nau».

Orduan, judutarrak, tartetik sartuta, esan eutsoen: «Ze ezaugarri emoten deuskuzu, hori egiteko?» Eta Jesusek: «Ondatu egizue jauretxe hau, eta hiru egun barru jasoko dot». Judutarrak erantzun eutsoen: «Berrogeta sei urte behar izan ziran, jauretxe hau egiteko; eta zuk hiru egunean jaso?» Baiña Jesusek bere gorpu­tzaren jauretxea esan nahi eban.

Hilen artetik berbíztu zanean gogoratu ziran ikasleak honetaz, eta sinistu eben Liburu Santuak eta Jesusek esandako berbea