Urtean zeharreko 33 domekako lagungarriak
URTEAN ZEHARREKO XXXIII. DOMEKEA – C
Pobreen munduko IX. Jardunaldia
ZU, JAUNA, NIRE ITXAROPENA.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi, egun on:
Liturgi urteko azken-aurreko domekan gagoz eta gaurko ospakizunak Jesus Jaunaren behin betiko etorreraren egun handira begira jartzen gaitu.
Aita Santuak orain 9 urte izendatu eban Pobreen Munduko egunari jarraituz eta aurtengo mezuaren haritik: ZU, JAUNA, NIRE ITXAROPENA dogu goiburua. Nahiz eta larrialdi uneak igaro, Jaunagan gure itxaropena jartzera gonbidatuak gara.
Aurten, Arratiako Caritasek bultzatuta, famili askok etxe bizitza aurkitzeko, arazoa dabenei laguntzeko asmoz doaz gure ahaleginak, pobreen egunaren inguruan.
Otoitz giroan jarri gaitezan eta bat egin daigun gaur batez ere beharrizenean aurkitzen diranakaz
Goazen alkarturik
biztuta fedea,
argitan zabalik
maitasun bidea.
Zuzentasunez egin dagigun
maitasun bide zabal argia,
gure artean lagunduz beti,
emonez eskua ta ogia.
DAMU-OTOITZA
Anai-arreba arteko batzar bat egitera goaz. Baina, baleiteke gure artean banatuta egotea edo aitu-ezinak izatea. Horregaitik, autortu dagigun damutasunez geure pekatua:
– Jesus Jauna, Barri Ona zabaltzera bialtzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, zure Elizearen harri bizi egin gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, Elizea zure salbamenaren sakramentu izatea nahi dozuna. ERRUKI, J.
HITZAREN LITURGIA
Ml 4, 1-2:
Jauna zintzoak eta gaiztoak epaitzera etorriko dala iragarriko deusku Malakias profeteak. Irakurgai hau on eginez bizitzera dei larri bat dogu.
Erantzun-Salmoa: 97. Salmoa
Jesusengan, Jainkoa gizakiaren historian dago. Sinismen honek argitzen dauan itxaropenean abestu daigun herriak zuzen epaitzera datorren Jauna.
«Badator Jauna gizartera, herriak zuzen epaitzera»
2 Ts 3, 7-12:
Jauna salbatzaile dogula jakiteak ez gaitu eroan behar alperkerian bizitzera. San Paulok argi eta garbi lan egitera dei egingo deusku.
Lk 21, 5-19:
Azken eguna gainean izan arren, ez dogu bildurrez bizi behar; Jaunak beragan sinisten dabenen ondoan egongo dala agindu deusku-ta. Bera da gure indar eta adore-emoile.
«Aleluia»
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Bihotz oneko seme-alaba lez eta ezelako bildurrik barik, egin deioguzan Jaungoiko Aitari gure eskariak:
– Eleiza osoaren alde: eragozpen guztien erdian, Ebanjelioari eta hartu dauan eginkizunari zintzo izan dakion. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Etxebizitza duin baten bila dabizen familien alde, bai erakundeetatik eta bai gure aldetik arazo horri aurre egiteko bideak aurkitzeko arduratu gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Gaur era apartekoz gogoratzen doguz, munduan zehar pobrezian bizi diranak euren egoera, hobetuaz joan daiten eta danon artean mundo zuzenago bat egiten ahalegindu gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Arratiako Eleiza osotzen dogun guztion alde, garena eta daukagunetik alkarbanatzeko adorea izan dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
Zuk ezagutzen dozu, Jauna, gure makaltasuna. Sendotu gagizuz zure graziaren laguntzaz, zure Semearen lorratzei jarraitzeko gai izan gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA – Ondo legoke Jaunartze amaieran, otoitz giroan, POBREEN EGUNERAKO egin diran bertsoak abestea.
AZKEN AGURRA
Poztasuna eta itxaropena izan beharko geunkez ezaugarritzat Jesusen jarraitzaileok. Ez dogu norabidea galdu behar bizitzan agertu daitekezan zailtasun eta eragozpenen aurrean.
Eguneroko bizitzan bat egin dagigun egoera larrian bizi direnakaz.
«Lurreko pobrenak»
URTEAN ZEHARREKO XXXIII. DOMEKEA – C
Jornada mundial de los pobres
ZU, JAUNA, NIRE ITXAROPENA.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi egun on:
Liturgi urteko azken-aurreko domekan gagoz eta gaurko ospakizunak Jesus Jaunaren behin betiko etorreraren egun handira begira jarten gaitu.
Celebramos la novena Jornada Mundial de los Pobres con el lema: . «Tú, Señor, eres mi esperanza». En medio de las pruebas de la vida, la esperanza se anima con la certeza firme y alentadora del amor de Dios. Es la invitación que se nos hace hoy de forma especial.
Caritas Arratia, está intentando sensibilizar este año, la situación de muchas familias con la dificultad de encontrar una casa donde poder vivir, y por ahí va la aportación que muchos de vosotros estáis haciendo con la FUNDACION EGUZKILORE, que está destinada con el dinero de las rifas. Ahora, todo esto lo presentamos en esta celebración.
Goazen alkarturik
biztuta fedea,
argitan zabalik
maitasun bidea.
Zuzentasunez egin dagigun
maitasun bide zabal argia,
gure artean lagunduz beti,
emonez eskua ta ogia.
DAMU-OTOITZA
Anai-arreba arteko batzar bat egitera goaz. Baina, baleiteke gure artean banatuta egotea edo aitu-ezinak izatea. Horregaitik, autortu dagigun damutasunez geure pekatua:
– Jesus Jauna, Barri Ona zabaltzera bialtzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, zure Elizearen harri bizi egin gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, Elizea zure salbamenaren sakramentu izatea nahi dozuna. ERRUKI, J.
HITZAREN LITURGIA
Ml 4, 1-2:
Jauna zintzoak eta gaiztoak epaitzera etorriko dala iragarriko deusku Malakias profeteak. Irakurgai hau on eginez bizitzera dei larri bat dogu.
A veces el hombre justo sufre, mientras el malvado goza de la vida. Al final, Dios hará justicia.
Erantzun-Salmoa: 97. Salmoa
Jesusengan, Jainkoa gizakiaren historian dago. Sinismen honek argitzen dauan itxaropenean abestu daigun herriak zuzen epaitzera datorren Jauna.
Con el salmista cantamos con toda la creación al Señor que llega para regir los pueblos con rectitud.
«Badator Jauna gizartera, herriak zuzen epaitzera»
2 Ts 3, 7-12:
Jauna salbatzaile dogula jakiteak ez gaitu eroan behar alperkerian bizitzera. San Paulok argi eta garbi lan egitera dei egingo deusku.
La esperanza del reino futuro no nos aleja del trabajo. El amor realista nos empuja atrabajar para salvar a los hermanos
Lk 21, 5-19:
Azken eguna gainean izan arren, ez dogu bildurrez bizi behar; Jaunak beragan sinisten dabenen ondoan egongo dala agindu deusku-ta. Bera da gure indar eta adore-emoile.
Este es el mensaje del evangelio: Hemos de saber tener una esperanza firme en medio de las pruebas y dificultades de la vida.
«Aleluia»
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Bihotz oneko seme-alaba lez eta ezelako bildurrik barik, egin deioguzan Jaungoiko Aitari gure eskariak:
– Eleiza osoaren alde: eragozpen guztien erdian, Ebanjelioari eta hartu dauan eginkizunari zintzo izan dakion. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Por las familias que tiene dificultad para encontrar una casa donde poder vivir, para que los gobernantes tomen en serio y luchen por buscar la solución al derecho, que tenemos todos a una vivienda en condiciones. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Hoy recordamos de forma especial a todas las personas que viven en situación de pobreza. Que entre todos los gobiernos y cada uno de nosotros hagamos un mundo más igualitario y más fraterno. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Arratiako Eleiza osotzen dogun guztion alde, garena eta daukagunetik alkarbanatzeko adorea izan dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
Zuk ezagutzen dozu, Jauna, gure makaltasuna. Sendotu gagizuz zure graziaren laguntzaz, zure Semearen lorratzei jarraitzeko gai izan gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA – Estaría bien, que después de la comunión, se cantarán los bertsos que se han elaborado para el día de los POBRES.
AZKEN AGURRA
Poztasuna eta itxaropena izan beharko geunkez ezaugarritzat Jesusen jarraitzaileok. Ez dogu norabidea galdu behar, bizitzan agertu daitekezan zailtasun eta eragozpenen aurrean.
Ante las adversidades y dificultades que surjan en la vida, fijemos nuestra mirada en Jesús y caminemos con esperanza.
Eguneroko bizitzan, bat egin dagigun egoera larrian bizi direnakaz.
«Lurreko pobrenak»
URTEAN ZEHARREKO XXXIII . DOMEKEA C
Malakias Profetaren liburutik (Ml 4,1‑2)
Hona hemen non datorren Jaunaren eguna, labea sutan langoa; harroak eta gaizkileak lastoa lez izango dira; zeharo kiskalduko ditu datorren egunak ‑dino diran guztien Jaunak‑; ez dau itziko, ez adarrik, ez susterrik. Nire izenari bildur deutsoenak, ostera, hegoetan osasuna daroan zuzentasun eguzkiak argituko ditu.
Erantzun-salmoa Sal 97, 5-9
Kanta Jaunari, lur guztiak
egin gogotik Haren nahia.
Eresi Jauna zitararekin,
zitara eta salteri ozenarekin;
turuta eta adar hotsean,
egin txalo errege dan Jaunaren aurrean.
Orro egin begi itsasoak bertako guztiekin,
lehorrak ere bertan bizi diranekin.
Txalo jo begie ibaiek,
pozez oihu egin mendiek.
Jaunaren aurrean, badatorrelako,
lurbira epaitzera datorrelako.
Zuzenbidez epaituko dau lurbira,
eta zuzentasunez herriak.
San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei (2 Ts 3, 7-12)
Senideok: Ondo dakizue zer egin behar dozuen, gure antzeko izateko; izan ere, ez gara alperkerian bizi izan zuen artean; ez dogu ogirik inoren lepotik jan, gau eta egun lan eginez baino, zuetako inoren lepotik bizi e zizateko. Ez eskubiderik ez gendualako, jarraibidea emon nahi geuntsuelako baino, zuek gure antzeko izan zaitezen.
Zuen artean ginanean, hauxe esaten geuntsuen: lanik egin nahi ez dauanak, ez dagiala jan. Entzun dogu, bada, zuen artean batzuk alperkerian bizi dirala, ezer egin barik, non zer barri, barriketan. Horrelakoei agintzen eta eskatzen deutsegu, Jesukristo Jaunaren izenean, bakena lan egin dagiela, euren ogia irabazteko.
Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 21 5‑19)
Aldi haretan, batzuk jauretxearen edertasuna goratzen eben, harri ederrez eta eskeintzariz apainduta ikusten ebelako. Orduan Jesusek honan esan eutsen: “Etorriko dira egunak: eta ikusten dozuezan guzti honeetatik ez da harririk harri gainean geldituko; dana apurtuko dabe”.
Hareek itaun hau egin eutsoen: “Maisu, noiz jazoko da hori? Eta zer izango da seinale, hori jazoko dala jakiteko?”.
Jesusek erantzun: “Begira, ez zagiezala inork liluratu. Asko etorriko dira nire izenean, «Neu naz» esaten, eta «laster da sasoia». Ez jarraitu horrelakoei. Borroka eta nahaste hotsak entzuten dozuezanean, ez ikaratu. Honeek jazo behar dabe lehenengo; baina azkena ez da behingoan izango”.
Esan eutsen gainera: “Herriak herrien aurka jagiko dira, eta erreinuak erreinuen aurka; lurrikara handiak izango dira, baita izurriteak eta goseteak ere han eta hemen. Gauza bildurgarriak jazoko dira eta ezaugarri handiak ikusiko dira zeruan”.
Baina guzti horreen aurretik, eskuak ezarriko deutsuez, eraso egingo deutsue, sinagogetara eta kartzeletara eroango zaitue, baita errege eta agintarien aurrera ere, nire izenagaitik. Guzti horreek neure testigu izateko bidea emongo deutsue. Sartu ondo bihotzean, ez daukazuela zelan erantzungo buru hausten ibili beharrik. Neuk emongo deutsuet berbea eta jakituria; eta berba eta jakituria horri ezingo deutsue, ez erantzun, ez aurka egin, zuen arerio guztiak.
Gurasoak, senideak, ahaide eta adiskideak ere saldu egingo zaitue; eta zuetako batzuk hil egingo; guztiak gorroto izango zaitue nire izenagaitik; baina zuen buruko ule bat ere ez da galduko; zeuon iraupenez salbatuko dozue zuen bizia”.
