Urtean Zeharreko 5 domekako lagungarriak
URTEAN ZEHARREKO V. DOMEKEA – C
MUNDUKO GOSEAREN AURKAKO KANPAINA:
“Banatzea da gure aberastasunanik handiena”
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Gaur entzungo dogun Hitza Aitaren deiaren ingurukoa da. Bokazinoa da Jaungoikoak, bere ekimenez eta doakotasunez, danoi egiten deuskun deia. Jaungoikoak dei egiten deusku geure kristinau bokazinoa bizi daigun.
Haren Espirituaren laguntasuna izan daigula Jaungoikoagaz bat egiteko, Erreinua iragarteko, lekuko izateko… Izan daigula, profetagaz batera, “hemen nozu, bialdu naizu” bihotzez esateko adorea
Gaur, munduko gosearen aurkako kanpaina ospatzen da. Aurton, erronka hau egiten deusku: oparotasuna banatu pobretasuna, gosea eta desbardintasuna ezerezteko.
«Goazen alkarturik»
DAMU-OTOITZA
Senideok, isil-unetxo baten, begiratu dagigun geure barrura, konturatu gaitezan geure pekatuaz eta Jaungoikoaren parkamena eskatu dagigun:
– Jesus Jauna, Zeuri jarraitzera dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, zure maitasunaren testigu izatera dei egiten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, amairik bako itxaropenera dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 6, 1-2a. 3-8:
Lehenengo irakurgaian, Isaias profeteak bere bizitzako esperientzia bat kontetan deusku: zelan sentidu eban Jaungoikoaren deia eta Jaungoikoaren ikutuak bere bizitzara eroan eban aldakuntza sakona.
Erantzun-Salmoa: 137. Salmoa
Esker-onezko otoitza da orain abestuko dogun salmoa. Goratu dagigun Jainkoaren ontasuna.
«Jaunari kanta ona da-ta…»
1 Kor 15, 1-11:
Orain, San Paulok gure fedearen oinarria zein dan iragarriko deusku: gugaitik hil eta biztu zan Jesus, ikasleei bizirik agertu jakena. Gure fedea, biztuerearen testigu izan ziran hareen fede bera da.
Lk 5, 1-11:
Dana bertan behera itzi eta Berari jarraitzera dei egingo deutse Jesusek bere apostoluei gaurko Ebanjelioan. Eta aparteko eginkizun bat emongo deutse: «giza-arrantzale» egingo ditu.
Goratu dagigun Jauna, «Aleluia» abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, sinismen biziz eta uste osoz otoitz egin deiogun jaungoiko Aitari:
– Eleizea osatzen dogunon alde. Misinorako deia jaso dogula, lur honetan misino garala sentitu daigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Munduko agintarien alde. Gosez bizi diren garrasia entzun eta behartsuenen aldeko lege zuzenak sustatu daiezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Gaixotasun edo baztertua izateagaitik sufritzen dagozanen alde: gure laguntza eta hurtasunean, aurrera egiteko indarra sentitu dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Arratiako eliztar sentitzen garen guztion alde, Jaunak gure norberekerietatik atara gaizala, eta modu sinodalitatean, bidea alkarregaz egiteko gai izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko Aita, entzun gure otoitza eta isuri zure maitasuna gizon-emakume guztien gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
DIRU BATZEARI OHARRA
Batzen dan dirua Esku Elkartu edo Manos Unidas erakundearentzat da.
Gosez bizi diranen izenean, eskerrik asko!
AZKEN AGURRA
Berari jarraitzera dei egin deuskun Jaunak, orain, «giza arrantzale izatera» bialtzen gaitu. Jaungoikoaren bedeinkapenak eta graziak lagunduko deusku eginkizun hori beteten.
«Jende asko negarrez, horrek nauka minez.»
URTEAN ZEHARREKO V. DOMEKEA – C
MUNDUKO GOSEAREN AURKAKO KANPINAA:
“Compartir es nuestra mayor riqueza”
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Gaur entzungo dogun Hitza Aitaren deiaren ingurukoa da. Bokazinoa da Jaungoikoak, bere ekimenez eta doakotasunez, danoi egiten deuskun deia. Jaungoikoak dei egiten deusku geure kristinau bokazinoa bizi daigun.
Haren Espirituaren laguntasuna izan daigula Jaungoikoagaz bat egiteko, Erreinua iragarteko, lekuko izateko… Izan daigula, profetagaz batera, “hemen nozu, bialdu naizu” bihotzez esateko adorea
Este año la Campaña contra el HAMBRE nos propone el reto de compartir la prosperidad para erradicar la pobreza, el hambre y la desigualdad. El evangelio da la clave para crecer en la fe y combatir el hambre en todos los frentes.
«Goazen alkarturik»
DAMU-OTOITZA
Senideok, isil-unetxo baten, begiratu dagigun geure barrura, konturatu gaitezan geure pekatuaz eta Jaungoikoaren parkamena eskatu dagigun:
– Jesus Jauna, Zeuri jarraitzera dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, zure maitasunaren testigu izatera dei egiten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, amairik bako itxaropenera dei egiten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 6, 1-2a. 3-8:
Lehenengo irakurgaian, Isaias profeteak bere bizitzako esperientzia bat kontetan deusku: zelan sentidu eban Jaungoikoaren deia eta Jaungoikoaren ikutuak bere bizitzara eroan eban aldakuntza sakona.
Isaías no se siente capaz de hablar en nombre de Dios; pero el Señor le envía, y el profeta acepta su misión.
Erantzun-Salmoa: 137. Salmoa
Esker-onezko otoitza da orain abestuko dogun salmoa. Goratu dagigun Jainkoaren ontasuna
Cantamos nuestro agradecimiento a Dios, por su amor y su salvación
«Jaunari kanta ona da-ta…»
1 Kor 15, 1-11:
Orain, San Paulok gure fedearen oinarria zein dan iragarriko deusku: gugaitik hil eta biztu zan Jesus, ikasleei bizirik agertu jakena. Gure fedea, biztuerearen testigu izan ziran hareen fede bera da.
El grito que la humanidad espera es: “Cristo ha resucitado”. ¿Somos testigos en medio del mundo de la Resurrección de Cristo?
Lk 5, 1-11:
Dana bertan behera itzi eta Berari jarraitzera dei egingo deutse Jesusek bere apostoluei gaurko Ebanjelioan. Eta aparteko eginkizun bat emongo deutse: «giza-arrantzale» egingo ditu.
Dios eligió los humildes para confundir a los fuertes. Sólo una condición es necesaria para seguir a Jesús: la pobreza. Los apóstoles dejaron todo a la orilla para seguir a Jesús. ¿Qué dejamos nosotros para seguirle?
Goratu dagigun Jauna, «Aleluia» abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, sinismen biziz eta uste osoz otoitz egin deiogun jaungoiko Aitari:
– Eleizea osatzen dogunon alde. Misinorako deia jaso dogula, lur honetan misino garala sentitu daigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Que los gobernantes y políticos, oído el clamor de los hambrientos, colaboren en la promoción de leyes justas en favor de los más necesitados. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Que quienes sufren el hambre material y espiritual, encuentren siempre a su lado personas que les ayuden en el nombre de Jesús. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Arratiako eliztar sentitzen garen guztion alde, Jaunak gure norberekerietatik atara gaizala, eta modu sinodalitatean, bidea alkarregaz egiteko gai izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko Aita, entzun gure otoitza eta isuri zure maitasuna gizon-emakume guztien gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA: La colecta es para la misión de Manos Unidas. Aportemos con corazón generoso, pues compartir es la mayor riqueza. Muchas gracias en nombre de quienes pasan hambre
AZKEN AGURRA
Berari jarraitzera dei egin deuskun Jaunak, orain, «giza arrantzale izatera» bialtzen gaitu. Jaungoikoaren bedeinkapenak eta graziak lagunduko deusku eginkizun hori beteten.
La palabra de Dios hoy ha reafirmado nuestras vocaciones, distintas pero todas necesarias. Que Dios nos ayude a vivir hoy la vocación a la que hemos sido llamados.
“Jende asko negarrez, horrek nauka minez” bis
URTEAN ZEHARREKO V. DOMEKEA
Isaias profetearen liburutik (Is 6, 1‑2a. 3‑8)
Uzias erregea hil zan urtean, Jauna ikusi neban, errege aulki garai eta goienean jesarrita; eta Haren jantzi barrenak jauretxea beteten eban. Haren gainean serafinak egozan zutunik, bakoitzak sei hego zituala. Oihu haundiz, honan esaten eutsoen alkarri: “Santu, santu, santua Jauna, diran guztien Jainkoa; lur osoa Haren aintzaz beterik dago!”
Oihu haregaz ateak dardar egin eben euren orpoetan, eta jauretxea kez bete zan. Eta nik esan neban: “Ai ene, galdua naz! Ezpan zikineko gizona izanik eta ezpan zikineko herriaren erdian nagoana, nire begiak Erregea, diran guztien Jauna, ikusi dabe”.
Baina, serafinetako bat etorri jatan hegaz, ikatz iziotua eskuetan eukala, altaratik urkuluz hartuta, eta haregaz ahoa ikutu eustan, esanez: “Hara, honek ikutu ditu zure ezpanak; eta horra hor kenduta zure errua, eta parkatuta zure pekatua”.
Eta Jaunaren Berbea entzun neban esaten: “Nor bialduko dot? Nor joango da gure izenean?” Eta nik erantzun: “Hona hemen ni, bialdu nagizu”.
Erantzun–salmoa Sal 137, 1-8
Eresi egingo deutsut, Jauna,
aingeruen aurrean.
Jauna, bihotz bihotzez dautsudaz eskerrak emongo,
nire hitzak entzun dituzulako.
Eresi egingo deutsut aingeruen aurrean,
ahuspeztuko naz zure jauretxe santuan.
Eskerrak emongo deutsadaz zure izenari,
ona eta leiala zara‑ta:
Goratu dituzulako handikiro
zure hitza eta zure izena.
Hots egin neutsunean, entzun zeunstan,
eta nire bihotzean kemena indartu zenduan.
Eskerrak emon begitsuez, Jauna, lurreko erregeek,
zure ahoko hitzak entzutean.
Ospatu begiez Jaunaren bideak:
“Haundia da Jaunaren dirdaia, benetan”.
Zure eskumeak nau salbatzen,
burutuko dau Jaunak nire alde hasia;
betiko dago, Jauna, zure maitasuna,
ez eskutik itzi zeure eskuz egin dozuna.
San Paulo apostoluak korintotarrei (1 Kor 15, 1‑11)
Senideok: Hauxe zan, neuk hartu neban lez zuoi lehenengotatik emondakoa: Kristo gure pekatuakaitik hil zala, Liburu Santuek esan eben lez, hobiratua izan zala, eta hirugarren egunean biztu, Liburu Santuak esan eben lez; Pedrori agertu jakola, eta gero Hamabiei. Gero, bostehun eta gehiago senideri batera agertu jaken – eurotarik gehienak bizi dira oraindino, eta besteak hil ziran‑. Gero, Santiagori agertu jakon, gero apostolu guztiei; azkenik, zazpiki bati lez niri ere agertu jatan.
Holan bada, bai hareek eta bai nik hauxe iragarten dogu; eta zuek hori sinisten dozue.
Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 5, 1‑11)
Aldi haretan, Jesus Genesareteko itsas bazterrean egoala, eta herriak, Jaungoikoaren berbea entzun nahiez, estu inguratzen ebala, txalupa bi ikusi zituan itsasertzean geldi; arrantzaleak sareak garbitzen ebizan lehorrean. Sartu zan txalupa hareetako baten, Simonenean, eta lurretik apur bat urrintzeko eskatu eutson. Eta, jesarrita, txalupatik jenteari irakasten jardun eban.
Berbaldia amaitu ebanean, esan eutson Simoni: “Jo itsas‑zabalera, eta bota zuen sareak arrantzurako”. Simonek orduan: “Maisu, gau guztian horretantxe ibili gara, eta ez dogu ezer atara; hala ere, zeuk dinozun ezkero, botako ditut sareak”. Eta, hasi baziran hasi ziran, itzelezko arrantzua egin eben, sareak urratzeraino. Beste txalupa lagunei keinu egin eutsen, laguntzen etorteko. Etorri ziran, eta txalupa biak bete ebezan, ia hondatzeraino.
Hori ikusi ebanean, Simon Pedro Jesusen oinetan ahuspeztu zan eta esan eutson: “Alde egizu, Jauna, nire ondotik, pekatari naz‑ta”. Ikareak hartuta egozan, egon ere, bera eta lagun guztiak, ataratako arrantzuagaitik; eta bardin jazoten jaken Simonen lagun ziran Zebedeoren semeei, Santiago eta Joani. Eta Jesusek honan esan eutson Simoni: “Ez izan bildurrik; hemendik aurrera giza arrantzale izango zara”.
Hareek, txalupak lehorrera ekarri, eta danak itzita, jarraitu egin eutsoen.