Sarrerak Arratia Eleiza  

Urtean zeharreko 8 domekako lagungarriak

URTEAN ZEHARREKO VIII. DOMEKEA – C

SARRERAKO OHARKIZUNA

Jesus Berbiztuaren inguruan egiten dogun ospakizun honetara etorri zareen guztioi egun on:

Domekero, Jesusen Berbea entzun eta Haren Ogia jateko hemen alkartu ahal izatea, Jaungoikoaren dohai eder bat dogu. Gure bizitzea makala da, eta horregaitik beharrezko egiten jaku, beste fededun batzuekin batera, Jesusen inguruan alkartzea eta Beragandik jatorkun indarra jasotea.

Gure gaurko batzar hau, batez ere, beti geugaz dagoan Jesusi eskerrak emotea izan daitela; eta inguruan ditugun guztiekin hartu dogun maitasuna alkar-banatzea.

  «Zein gozo ta eder dan…»

DAMU-OTOITZA

Senideok, Jaungoikoak bere herri izatera dei egiten deusku. Baina, sarritan, nahiago izaten dogu geure bideetatik ibiltea. Unetxo baten, isilik, parka eskatu dagiogun:

   – Jesus Jauna, bihotz urratuak salbatzera bialdua. ERRUKI, JAUNA.

   – Jesus Jauna, pekatariei dei egitera etorria. KRISTO, ERRUKI.

  – Jesus Jauna,  gure alde  otoitz egiteko  Aitaren  eskoialdean  zaituguna.  ERRUKI,              JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Sir 27, 5-8:

Entzun dagigun orain Jaungoikoaren Berbea. Testamentu Zaharreko jakintsu batek zintzotasunez bizitzera dei egingo deusku.

Erantzun-Salmoa: 91. Salmoa

Jainkoaren asmoaren arabera dabilen gizaki zintzoa, zuhaitz lerdena bezalakoa da eta fruitu ugaria emongo dau

 “ Eskerrak Jaunari, Haren maitasuna betikoa da-ta .»

1 Kor 15, 54-58:

San Paulok zintzotasunean iraun dagiela eskatzen deutse Korintoko kristinauei, Jaungoikoak agindu deuskuna emongo deuskulako.

Lk 6, 39-45:

Geure buruak ontzat euki eta besteak pekataritzat botaten ditugunoi, Jesusek argi berba egingo deusku gaurko Ebanjelioan. Zutunik, goratu daigun gure Maisua, «Aleluia» abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Uste osoz, aurkeztu deioguzan gure eskariak Jaungoiko Aitari:

– Elizearen alde: bere bihotza Ebanjelioko balioen atzetik joan daiten beti. ESKATU  DEIOGUN JAUNARI.

   – Herrien etorkizuna euren eskuetan dauken agintarien alde: pertsonen eskubideak errespetatu dagiezan eta benetako bakea ta zuzentasuna bilatu dagiezan. ESKATU  DEIOGUN JAUNARI.

– Gizarte honetako batzarretan «abotsik» ez daukenen alde: euren deadar isilak entzunak izan daitezan eta zor jaken erantzuna izan dagien. ESKATU DEIOGUN JAU NARI.

   – Gu guztion alde: Jesusek maite gaituan lez maitatzen ikasi dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   Entzun, Jauna, gure otoitza. Eta emoiguzu sinismenez eskatu deutsuguna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Fededunok, talde lez alkartuta, Jaunaren Eguna ospatu dogu. Goazen orain bakotxa geure bizitzara. Aste honetan zehar, Jaunak lagundu deiskula gure arteko batasuna apurtu barik bizitzen.

      «Bai eskerrak emon zeru-lurretan…»

                                   URTEAN ZEHARREKO VIII. DOMEKEA – C

SARRERAKO OHARKIZUNA

  Jesus Berbiztuaren inguruan egiten dogun ospakizun honetara etorri zareen guztioi egun on.

Domekero, Jesusen Berbea entzun eta Haren Ogia jateko hemen alkartu ahal izatea, Jaungoikoaren dohai eder bat dogu. Gure bizitzea makala da eta horregaitik beharrezko egiten jaku, beste fededun batzuekin batera, Jesusen inguruan alkartzea eta Beragandik jatorkun indarra jasotea.

 Un nuevo día de fiesta nos reúne junto al altar, para celebrar la Eucaristía y encontrarnos con Cristo Resucitado. Hemos de recibir una y otra vez, el Espíritu para llenarnos de fuerza, y ser de verdad testigos del evangelio en el mundo. De esa forma daremos frutos abundantes de salvación.

Gure gaurko batzar hau, batez ere, beti geugaz dagoan Jesusi eskerrak emotea izan daitela; eta inguruan ditugun guztiekin hartu dogun maitasuna alkar-banatzea.

    «Zein gozo ta eder dan…»

DAMU-OTOITZA

Senideok, Jaungoikoak bere herri izatera dei egiten deusku. Baina, sarritan, nahiago izaten dogu geure bideetatik ibiltea. Unetxo baten, isilik, parka eskatu dagiogun:

– Jesus Jauna, bihotz urratuak salbatzera bialdua. ERRUKI, JAUNA.

  – Jesus Jauna, pekatariei dei egitera etorria. KRISTO, ERRUKI.

   – Jesus Jauna, gure alde otoitz egiteko  Aitaren  eskoialdean  zaituguna.  ERRUKI, J.

HITZAREN LITURGIA

Sir 27, 5-8:

Entzun dagigun orain Jaungoikoaren Berbea. Testamentu Zaharreko jakintsu batek zintzotasunez bizitzera dei egingo deusku.

Tengamos presentes los buenos consejos que nos da el libro de la Sabiduría en el Antiguo Testamento y nos ayudará a caminar en la verdad y en la rectitud.

Erantzun-Salmoa: 91. Salmoa

Jainkoaren asmoaren arabera dabilen gizaki zintzoa, zuhaitz lerdena bezalakoa da eta fruitu ugaria emongo dau

El justo crece como una palmera; es un árbol que crece con fuerza y da fruto abundante en su tiempo.

 “ Eskerrak Jaunari, Haren maitasuna betikoa da-ta .»

1 Kor 15, 54-58:

San Paulok zintzotasunean iraun dagiela eskatzen deutse Korintoko kristinauei, Jaungoikoak agindu deuskuna emongo deuskulako.

 La esperanza cristiana no es negar la realidad, a veces triste y dura. Es admitirla y darle un nuevo sentido, gracias a la Resurrección de Jesucristo.

Lk 6, 39-45:

Jesús nos invita a ser sinceros con nosotros mismos, viendo lo bueno y lo malo que hay dentro de nosotros. Así podremos juzgar al hermano con amor.

Geure buruak ontzat euki eta besteak pekataritzat botaten ditugunoi, Jesusek argi berba egingo deusku gaurko Ebanjelioan. Zutunik, goratu daigun gure Maisua, «Aleluia» abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Uste osoz, aurkeztu deioguzan gure eskariak Jaungoiko Aitari:

 – Elizearen alde: bere bihotza Ebanjelioko balioen atzetik joan daiten beti. ESKATU  DEIOGUN JAUNARI.

– Herrien etorkizuna euren eskuetan dauken agintarien alde: pertsonen eskubideak errespetatu dagiezan eta benetako bakea ta zuzentasuna bilatu dagiezan. ESKATU  DEIOGUN JAUNARI.

  – Que todos los pueblos de la tierra fomenten entre ellos la solidaridad y destierren para siempre los conflictos y las guerras. ESKATU DEIOGUN JAU NARI.

  – Por nuestra comunidad parroquial, para que sea acogedora signo de la alegría del Evangelio. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

  Entzun, Jauna, gure otoitza. Eta emoiguzu sinismenez eskatu deutsuguna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Fededunok, talde lez alkartuta, Jaunaren Eguna ospatu dogu. Goazen orain bakotxa geure bizitzara. Aste honetan zehar, Jaunak lagundu deiskula gure arteko batasuna apurtu barik bizitzen.

El mensaje del evangelio que hoy se nos ha proclamado, ilumine nuestro vivir en casa, en el trabajo y donde quiera que nos encontremos.

Así daremos fruto abundante. Para ello recibamos la bendición de Dios.

«Bai eskerrak emon zeru-lurretan…»

URTEAN ZEHARREKO VIII. DOMEKEA

Siraken Liburutik (Sir 27, 5-8)

Galbahea astintzean, gari zikinak gelditzen dira; gizonaren okerrak bere bardin, berba egiten dauanean.

Labeak aztertzen ditu ontziginaren ontziak; eta gizona, bere berbetak.

Zuhaitza zelan landuta dagoan, haren frutuak erakusten dau; gizonaren bihotza zelangoa dan, haren berbeak. Zer dinoan entzun barik, ez inor goratu, gizona ezagutzeko bidea horixe da‑ta.

Erantzun-salmoa      Sal 91, 2-16

Ona da Jauna goratzea,

Hari eskerrak emotea.

Eder da Jauna  goratzea;

Goi‑goikoa, Zu ospatzea.

Goizetan dinot: «Zu zein ona!»,

eta gauetan: «Zein zuzena!».

Zintzoa, palma  baizen lerden,

Libango izaia  baizen gailen.

Jaunarenean  landaturik,

Jainko atarian  loraturik.

Zahartzaroan dau  uzta emongo,

mardul eta gordin  da egongo.

Autortuz Jauna zein zuzen dan,

nire Harkaitza zein ona dan.

San Paulo Apostoluak Korintotarrei   (1 Kor 15, 54‑58)

 

      Senideok: Ustelkor dogun hau ezin ustelduz jantzi daitenean eta hilkor dogun hau ezin hilez, orduantxe beteko da harako idatzirik dagoan hitza: «Heriotza garaipenak iruntzi dau. Non da, heriotza, zure garaipena? Non da, heriotza, zure eztena?».

      Heriotzaren eztena pekatua da; eta pekatuaren indarra, legea. Eskerrak Jaungoikoari, garaipena emoten deuskulako, Jesukristo gure Jaunaren bitartez!

      Beraz, neure senide maite‑maiteok, iraun egizue gogor eta sendo, beti aurrera eginez; badakizue, ez dala alperrekoa izango zuen nekea Jaunarentzat.              

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik         (6, 39‑45)

Aldi haretan: Parabola hauxe esan eutsen Jesusek bere ikasleei: ‑itsua itsuaren bide‑erakusle izan al leiteke? Ez ete dira biak zulora jausiko? Ikaslea ez da maisua baino gehiago; asko ikasia ere, izatekotan, bere maisua adinakoa izango da.

Zer dala‑ta zagoz zeure anaiaren begiko samarrari begira, eta ez zara konturatzen zeure begiko habeaz? Zelan esan zeinkio zure anaiari: Anaia, itxidazu zure begiko samarra ataraten, zeure begiko habea ikusten ez dozula? Aurpegi bikoa, halangoa! Atera egizu lehenengo zeure begiko habea, eta orduan ikusiko dozu garbi, anaiaren begiko samarra aterateko.

 Ez da zuhaitz ona, frutu txarrak emoten dituana; ez da zuhaitz txarra, frutu onak ekarten dituana. Zuhaitz bakoitzari bere frutuetatik igarten jako. Elorritik ez da pikorik batzen, ezta sa­sitik ere mahatsik hartzen.

Gizon onak bere bihotzeko barru onetik ona ateraten dau; eta gaiztoak, bere gaiztotik, txarra; bihotzari dariona esaten dau ahoak.