HIRUTASUN GUZTIZ SANTUAREN FESTABURUA – A
PRO ORANTIBUS EGUNA
“Kontenplazinozko bizitza: norengandik zara?
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Aita, Semea eta bien arteko maitasuna dan Espiritu Santuaren jai haundia ospatzen dogu gaur: Hirutasun guztiz Santuaren Domekea.
Seme eta alaba lez sortzen gaituan Maitasuna; senidetasunean batzen gaituan Maitasuna eta bere Espirituaz mundura bialtzen gaituan Maitasuna.
Gaur, klausurako monasterioetako monje eta monjak doguz gogoan era berezian. Euren alde eskatu eta eurengaitik eskerrak emongo doguz eta geure buruari itaun hau egiten lagundu deiguela eskatu: «Kontenplazinozko bizitza: norengaitik zara». Gogora ekarri dagiguzan maitasunez eta esker onez.
Aita Santuaren bisita, une berezia da eta Kristo bera dator bere herrira berau fedean berrestera, itxaropenean eustera eta maitasunean sustatzera.
Horregaitik, prestatu dagiguzan geure burua eta bihotza bisita honek frutu ugari emon dagian gure alkarteetan.
Abestuz ekingo deutsagu ospaizunari.
«Zein gozo ta eder dan…»
DAMU-OTOITZA
Senideok: emon deiogun hasierea gure ospakizun honi, isilunetxo bat eginez eta geure pekatua autortuz:
– Jesus Jauna, zure maitasunaz mundua salbatzen dozuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, Jaungoikoaren ezkutuko bizitzea agertu deuskuzuna. KRISTO, E.
– Jesus Jauna, Jaungoiko bihozbera eta errukitsua zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ex 34, 4b-6. 8-9:
Jaungoikoak bere herriari bidera urteten deutso eta erruki haundiz zuzenduko dau askatasun osoraino. Testamentu Zaharra Jaungoikoak deuskun maitasunaren historia da.
Erantzun-Salmoa: Dn. 3, 52…
Jainkoa goratu, esker ona agertu eta Jainko horren haunditasuna abestu dagigun.
«Aintza ta gorespen Zuri gizaldietan»
2 Kor 13, 11-13:
San Paulok dei egingo deusku orain gure fedea eta gure alkarte bizitza, maite gaituan Jaungoikoagan oinarritzera.
Jn 3, 16-18:
Aitak bere Semea bialdu deusku, Haren bitartez mundua salbau daiten. Hortxe ikusten dogu zenbat maite gaituan. Jesusen berbeak sortzen deuskuzan begirunea eta poza agertzeko, zutundu gaitezan eta abestu dagigun «Aleluia».
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Egin deiogun otoitz Aitari, Jesukristo bere Semearen bitartez, Espiritu Santuaren batasunean.
- Eleizaren alde. Leon Aita Santuaren bisita graziazko gertaera izan daiten Eleiza osoarentzat, gure fedea sendotu, itxaropena barritu dagian eta Barri Ona leialtasunez bizitzera bultzatu gaizan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Lanean, otoitzean eta kontenplazioan bizi diranen alde. Eleizan, otoitzean, isiltasunean eta Jainkoaren aurreko eskaintzan kontenplazinorako bokazinoa jaso dabenek Kristoren aurpegia bilatu dagien beti Eleizaren eta gizadi osoaren onerako. Eskatu deiogun Jaunari.
- Herri eta erakundeetako agintarien alde. Gobernu eta erakundeetako arduradunek zuzentasuna eta bakea sustatu daien gizabanakoen eta herrien artean eta beharrizanean dagozanez arduratu daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Gu guztion alde. Klausurako bizieraren garrantziaz jabetu gaitezan eta klausurako fraile eta monjen otoitz, gorespen eta sakrifizioa dei izan daiten Jaunaren uztan lan egiteko. Eskatu deiogun Jaunari.
Entzun, Aita, zure Seme Jesukristoren izenean Espiritu Santuarengan otoitz egiten dauan Eleizaren otoitza. Errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
OHARRA: Datorren asteburuan Caritasen eguna ospatzen dogu eta, Caritasen boluntarioek lantzean behin Bikaritza bakotxean Karitatearen Eguna ospatzen dabe, eta aurten laugarren Bikaritzan tokatzen danez, ekainak 6an, Zeanurin ospatuko da.
AZKEN AGURRA
Gaurko Eukaristia amaitu dogu, eta, hasieran esan dogun lez, Jaungoikoak bere maitasuna agertu deusku. Orain, esker onez, maitasun horrek gugan daukan eragina geure bizitzeagaz agertzea gelditzen jaku.
«Eskerrak Jauna bihotz bihotzez”
HIRUTASUN GUZTIZ SANTUAREN FESTABURUA – A
JORNADA PRO ORANTIBUS
“Vida contemplativa: ¿por quién eres?
SARRERAKO OHARKIZUN
Egun on Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Aita, Semea eta bien arteko maitasuna dan Espiritu Santuaren jai haundia ospatzen dogu gaur: Hirutasun guztiz Santuaren Domekea.
Seme eta alaba lez sortzen gaituan Maitasuna; senidetasunean batzen gaituan Maitasuna eta bere Espirituaz mundura bialtzen gaituan Maitasuna.
Hoy es también la jornada en la que recordamos de manera especial a los monjes y monjas de los monasterios de clausura. Pedimos y damos gracias por ellos, para que nos ayuden a preguntarnos «Vida contemplativa, ¿por quién eres?» Es importante recordarlos y hacerlos presentes con cariño y agradecimiento.
Horregaitik, prestatu dagiguzan geure burua eta bihotza bisita honek frutu ugari emon dagian gure alkarteetan.
«Zein gozo ta eder dan…»
DAMU-OTOITZA
Senideok: emon deiogun hasierea gure ospakizun honi, isilunetxo bat eginez eta geure pekatua autortuz:
– Jesus Jauna, zure maitasunaz mundua salbatzen dozuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, Jaungoikoaren ezkutuko bizitzea agertu deuskuzuna. KRISTO, E.
– Jesus Jauna, Jaungoiko bihozbera eta errukitsua zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ex 34, 4b-6. 8-9:
Jaungoikoak bere herriari bidera urteten deutso eta erruki haundiz zuzenduko dau askatasun osoraino. Testamentu Zaharra Jaungoikoak deuskun maitasunaren historia da.
Dios es amor, misericordia y ternura. No es juez sino Padre. Ante Él sólo cabe una actitud: confianza.
Erantzun-Salmoa: Dn. 3, 52…
Jainkoa goratu, esker ona agertu eta Jainko horren haunditasuna abestu dagigun.
Nos unimos en esta oración al cántico de los tres jóvenes que alaban y bendicen a Dios.
«Aintza ta gorespen Zuri gizaldietan»
2 Kor 13, 11-13:
San Paulok dei egingo deusku orain gure fedea eta gure alkarte bizitza, maite gaituan Jaungoikoagan oinarritzera.
Vivir en Dios Padre, Hijo y Espíritu debe reflejarse en la paz, la alegría, el amor. Somos hermanos, una vida común nos une.
Jn 3, 16-18:
Dios no está lejos, Él se ha hecho por amor nuestro prójimo. Él no habita en la lejanía, está en nuestro corazón; su vida es nuestra vida.
Aitak bere Semea bialdu deusku, Haren bitartez mundua salbau daiten. Hortxe ikusten dogu zenbat maite gaituan. Aleluia abestuz gertatu gaitezan Jaunaren Berbea entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Egin deiogun otoitz Aitari, Jesukristo bere Semearen bitartez, Espiritu Santuaren batasunean.
- Eleizaren alde. Leon Aita Santuaren bisita graziazko gertaera izan daiten Eleiza osoarentzat, gure fedea sendotu, itxaropena barritu dagian eta Barri Ona leialtasunez bizitzera bultzatu gaizan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Para que los hermanos y hermanas que han recibido en la Iglesia la vocación contemplativa en la oración, el silencio y la entrega intercesora ante Dios, busquen en todo momento el rostro de Cristo para el bien de toda la Iglesia y la humanidad. Eskatu deiogun Jaunari.
- Para que las autoridades de los gobiernos e instituciones busquen la justicia y la paz entre las personas y los pueblos y atiendan a quienes pasan más necesidad. Eskatu deiogun Jaunari.
- Gu guztion alde. Klausurako bizieraren garrantziaz jabetu gaitezan eta klausurako fraile eta monjen otoitz, gorespen eta sakrifizioa dei izan daiten Jaunaren uztan lan egiteko. Eskatu deiogun Jaunari.
Entzun, Aita, zure Seme Jesukristoren izenean Espiritu Santuarengan otoitz egiten dauan Eleizaren otoitza. Errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
AVISO: El próximo fin de semana es la campaña de Cáritas. Como todos los años los voluntari@s de Cáritas celebran el día de la Caridad en una Vicaría y este año toca en la IV, así que el sábado día 6 de junio, Zeanuri será la anfitriona.
AZKEN AGURRA
Senideok: gaurko Eukaristia amaitu dogu. Eta, hasieran esan dogun lez, Jaungoikoak bere maitasuna agertu deusku. Orain, esker onez, maitasun horrek gugan daukan eragina geure bizitzeagaz agertzea gelditzen jaku.
Nuestra vida cristiana debe ser expresión del misterio que hoy hemos celebrado. Somos la gran familia y Dios es comunicación y comunicación de Amor.
«Eskerrak Jauna bihotz bihotzez”
HIRUTASUN GUZTIZ SANTUA
Jauna, Jauna, Jainko bihozbera eta errukitsua.
Urteera liburutik (Ur 34, 4b-6. 8-9)
Egun hareetan, goizean goiz, harlosa biak harturik, Sinai mendira igon eban Moisesek, Jaunak agindu eutsonez.
Orduan, Jauna hodeian jatsi zan, eta Moisesegaz gelditu. Moisesek Jaunaren izenari dei egin eutson. Moisesen aurretik igaro zan Jauna, honan oihu eginez: «Jauna, Jauna, Jainko bihozbera eta errukitsua, hasarregaitza eta ondoguraz eta leialtasunez betea!»
Bat-batean, lurreraino ahuspeztu zan Moises eta esan eban: «Jauna, gogoko banozu, zatoz, arren, gugaz! Herri hau burugogorra da, bai; baina parkatu Zuk gure gaiztakeriak eta pekatuak, eta hartu gagizuz zeure ondaretzat».
Erantzun-salmoa Dn 3, 52-56
Kanta Jaunari lur guztia…
edo Goratua Zu, eskerrak Zuri, mendez mende!
Bedeinkatua, Zu, gure aiten Jainko Jauna,
Goratua Zu, eskerrak Zuri mendez mende.
Bedeinkatua, zure ospea ta izena:
Goratua Zu, eskerrak Zuri mendez mende.
Bedeinkatua, Zure etxe santu ta ospetsuan:
Goratua Zu, eskerrak Zuri mendez mende.
Bedeinkatua, Zure Errege‑aulki argitsuan:
Goratua Zu, eskerrak Zuri mendez mende.
Bedeinkatua, zerutik leize aztertzaile:
Goratua Zu, eskerrak Zuri mendez mende.
Bedeinkatua, zeru‑gain hortan hor baitzaude:
Goratua Zu, eskerrak Zuri mendez mende.
Jesu Kristo gure Jaunaren grazia,
Jainkoaren maitasuna
eta Espiritu Santuaren batasuna.
San Paulo apostoluak Korintoarrei egindako bigarren eskutitzetik (2 Ko 13, 11-13)
Senideok: Poztu zaiteze, ahalegindu oso-osoak izaten eta izan adorea; izan iritzi bereko eta bizi bakean. Eta maitasunaren eta bakearen Jainkoa zuekin izango da.
Agurtu egizue alkar musu santuaz. Fededun guztiek agurtzen zaituee.
Jesu Kristo gure Jaunaren grazia, Jainkoaren maitasuna eta Espiritu Santuaren batasuna izan bedi zuekin guztiokin.
Jainkoak bere Semea bialdu eban,
haren bitartez mundua salbatzera.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 3, 16-18)
Aldi haretan, Jesusek esan eutson Nikodemori: Hain maite izan eban Jainkoak mundua, bere Seme bakarra emon eutson, Haregan sinesten dauanik inor galdu ez daiten, betiko bizia izan dagian baino.
Jainkoak ez eban bere Semea mundura bialdu mundua kondenatzera, haren bitartez mundua salbatzera baino. Haregan sinesten dauana ez dago kondenatua; sinesten ez dauana, barriz, kondenatua dago jadanik, Jainkoaren Seme bakarraren izenean sinestu ez daualako».
