Urtean zeharreko 25 domekako lagungarriak
URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA – A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, guztioi.
Geure asteroko kristau batzarra ospatzeko asmoz alkartu gara. Geugaz batera, geure eguneroko bizitzea, geure kezkak eta amesak ekarri ditugu, Jaungoikoaren Berbearen argitan aztertzeko. Berba horretan, gaur, dei egingo jaku Jaungoikoa bilatzera, geure bideak zuzentzera eta bere mahastian langile izatera.
Urten daigun gure bizitzako argia dan Jesusen bila:
«Jesus, munduko Argia…»
DAMU-OTOITZA
Senideok: Jaungoikoak deuskun maitasunari sarritan ez deutsagu maitasunez erantzun. Apaltasunez eta damututa, parkamena eskatu dagiogun:
– Jesus Jauna, gizon-emakume guztiak salbatu nahi dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, gure hutsegiteak parkatzeko beti prest zagozana. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, Aitaren saria zaituguna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 55, 6-9:
Isaias profeteak Jaungoikoa bilatzera dei egiten deusku; gure asmoak eta bideak Harenakin bateratzera.
Erantzun-Salmoa: 144. Salmoa
Gure Jainkoaren haunditasuna bere errukian dago. Salmisteagaz batera abestu dagigun Jainkoaren on izaera.
«Erruki hutsa dogu Jauna…»
Flp 1, 20c-24. 27a:
San Paulok kartzelatik idazten deutse Filiposko kristinauei, bere barruko egoerea zelakoa dan agertuz. Jaunagaz aurkitzeko pozik dago; baina prest dago, baita ere, gelditzen jakozan indar apurrak Ebanjelioaren aldeko lanean gastatzeko.
Mt 20, 1-16a:
Sarri askotan, Jaungoikoa geure zerbitzura ikusi nahi genduke. Jaungoikoaren izatea eta jokabideak geure neurri estuetan ezin geinkez sartu.
Prestau gaitezan Jaunaren berbak gogoz entzuteko, zutunik «Aleluia» abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: fedeak dinosku, Jaungoikoa gure bizitzan barru-barruraino sartuta dagoala. Horregaitik, uste osoz agertu daikeoguz geure beharrizanak, gurariak eta eskariak:
– Munduan bizi dan Eleizearen alde, eta batez ere Bizkaiko Eleizearen alde: Jesusen Ebanjelioa geroago ta zintzoago bizi dagiala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Gure herriaren alde: zuzentasun eta solidaritza jator baten, beti aurrera joan daitela, guztien onerako bide barriak urratuz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Jaungoikoaren irudi gogorra eta estua dauken guztien alde: Ebanjelioko Jaungoikoa errukiorra, maitekorra eta azkenengo ordukoei ere saria emoten dakiana dala ulertu dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Eukaristia ospatzen dihardugun guztion alde: gure artean alkartuta bizi gaitezela eta alkartasun horren testigu izanaz ingurukoentzat eredu izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN J.
Aita errukiorra, onartu egizuz gure eskariak; eta gure beharrizanak ezagutzen dituzun ezkero, emoiguzu zeure Espirituaren indarra. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Eskerrak emon deioguzan Jaungoikoari sari-emoile ona dogulako eta goazen barriro ere pozik bere mahastian lan egitera: zuzena eta ona dan guztia egitera.
«Alkartuta goazen.»
URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA – A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, guztioi.
Geure asteroko kristau batzarra ospatzeko asmoz alkartu gara. Geugaz batera, geure eguneroko bizitzea, geure kezkak eta amesak ekarri ditugu, Jaungoikoaren Berbearen argitan aztertzeko. Berba horretan, gaur, dei egingo jaku Jaungoikoa bilatzera, geure bideak zuzentzera eta bere mahastian langile izatera.
Estamos reunidos en una comunidad de cristianos, seguidores de Jesucristo. Sentimos la presencia de Dios, Padre de todos, que nos ofrece la salvación gratuitamente. Todo es gracia y regalo del Señor.
Urten daigun gure bizitzako argia dan Jesusen bila:
«Jesus, munduko Argia…»
DAMU-OTOITZA
Senideok: Jaungoikoak deuskun maitasunari sarritan ez deutsagu maitasunez erantzun. Apaltasunez eta damututa, parkamena eskatu dagiogun:
– Jesus Jauna, gizon-emakume guztiak salbatu nahi dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
– Jesus Jauna, gure hutsegiteak parkatzeko beti prest zagozana. KRISTO, ERRUKI.
– Jesus Jauna, Aitaren saria zaituguna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 55, 6-9:
Isaias profeteak Jaungoikoa bilatzera dei egiten deusku; gure asmoak eta bideak Harenakin bateratzera.
Los caminos de Dios no son los caminos de los hombres. Él actúa siempre por amor, y nosotros actuamos muchas veces con egoísmo.
Erantzun-Salmoa: 144. Salmoa
Gure Jainkoaren haunditasuna bere errukian dago. Salmisteagaz batera abestu dagigun Jainkoaren on izaera.
El Señor está cerca de los que le invocan. Cantemos con el salmista, su bondad y su perdón.
«Erruki hutsa dogu Jauna…»
Flp 1, 20c-24. 27a:
San Paulok kartzelatik idazten deutse Filiposko kristinauei, bere barruko egoerea zelakoa dan agertuz. Jaunagaz aurkitzeko pozik dago; baina prest dago, baita ere, gelditzen jakozan indar apurrak Ebanjelioaren aldeko lanean gastatzeko.
Pablo apóstol entrega su vida y todos sus esfuerzos para evangelizar a sus hermanos.
Mt 20, 1-16a:
Sarri askotan, Jaungoikoa geure zerbitzura ikusi nahi genduke. Jaungoikoaren izatea eta jokabideak geure neurri estuetan ezin geinkez sartu.
Dios nos da todo gratuitamente, porque Él es bueno y nos ama
Prestau gaitezan Jaunaren berbak gogoz entzuteko, zutunik «Aleluia» abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: fedeak dinosku, Jaungoikoa gure bizitzan barru-barruraino sartuta dagoala. Horregaitik, uste osoz agertu daikeoguz geure beharrizanak, gurariak eta eskariak:
– Munduan bizi dan Eleizearen alde, eta batez ere Bizkaiko Eleizearen alde: Jesusen Ebanjelioa geroago ta zintzoago bizi dagiala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Por todos los pueblos del mundo: para que el respeto mutuo permita que haya en la tierra un sitio para todos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Jaungoikoaren irudi gogorra eta estua dauken guztien alde: Ebanjelioko Jaungoikoa errukiorra, maitekorra eta azkenengo ordukoei ere saria emoten dakiana dala ulertu dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
– Por todos los que estamos aquí: para que sepamos valorar nuestro trabajo en la familia, en la sociedad, en la Iglesia y nos animemos para seguir el camino con generosidad. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Aita errukiorra, onartu egizuz gure eskariak; eta gure beharrizanak ezagutzen dituzun ezkero, emoiguzu zeure Espirituaren indarra. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Eskerrak emon deioguzan Jaungoikoari sari-emoile ona dogulako eta goazen barriro ere pozik bere mahastian lan egitera: zuzena eta ona dan guztia egitera.
Acabada nuestra fiesta, cada uno de nosotros seguiremos trabajando en el campo que nos ha correspondido. Construyamos un mundo donde tengan cabida los últimos.
«Alkartuta goazen.»
XXV. DOMEKEA URTEAN ZEHAR
Nire asmoak ez dira zuen asmoak.
Isaias Profetearen liburutik (Is 55, 6-9)
Bilatu egizue Jauna, aurkitu daikezuen artean,
dei egiozue, hur dagoan artean.
Itzi begi gaiztoak bere bidea,
gaizkileak bere asmo txarrak.
Bihurtu daitela Jaunagana,
errukiz hartuko dau-eta;
bihurtu gure Jainkoagana,
guztiz parkabera da-eta.
Hau dino Jaunak:
«Nire asmoak ez dira zuenak lakoak,
ezta zuen jokabideak ere nireak lakoak.
Zelan zerua lurraren gainetik garai,
holantxe nire jokabideak zuenen gainetik
eta nire asmoak zuenen gainetik».
Erantzun-salmoa Sal 144, 2-18
Erruki hutsa dogu Jauna, errukia ta maitasuna.
Egunero zaitut bedeinkatuko,
zure izena menderen mende dot goratuko.
Handi da Jauna, guztiz goresgarri.
Haren handitasuna ez daiteke igarri.
Samurra da Jauna ta errukiorra,
hasarre‑gatxa ta guztiz onbera.
Ona da Jauna guztientzat,
errukior, Berak egin dituenentzat.
Zuzena da Jauna bere bide guztietan,
zintzoa, bere lan guztietan.
Bertan dago Jauna deitzen deutsoenakandik,
zintzoro deitzen deutsoen guztiakandik.
Niretzat, bizitzea Kristo da.
San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik (Flp 1, 20c-24. 27a)
Senideok: Ni bizi nahiz hil, Kristok bere handitasuna agertuko dau nigan. Izan ere, niretzat, bizitzea Kristo da eta hiltea irabazpide. Baina bizitzen jarraituz lan onuragarria egin ahal badot, ez dakit nik zer aukeratu.
Alde bietatik nago estu: batetik, hil egin gura neuke, Kristogaz egoteko; niretzat hau askoz hobea dala; baina bestetik bizitzen jarraitzea beharrezkoagoa da zuentzat.
Hauxe bakarrik eskatzen deutsuet: bizi zaitezala Kristoren Barrionari jagokon lez.
Bekaizti izan behar al dozu zuk,
ni eskuzabala nazalako?
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik Mt 20, 1-16a
Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen ikasleei: «Zeruetako erreinuagaz mahasti-nagusiagaz lez jazoten da. Goizean goiz bere mahastirako langile bila urten eban. Eguneko zidarrezko txanpon batean berbatu ondoren, mahastira bialdu ebazan langileak.
Goizeko bederatziak aldera barriro urten eban eta, beste batzuk plazan lan zain ikusirik, esan eutsen: «Zoaze zuek ere nire mahastira eta ordainduko deutsuet bidezko dana». Eta hareek ere joan egin ziran. Urten eban barriro hamabiak aldera eta hirurak aldera, eta gauza bera egin eban. Arratsaldeko bostak aldera ere urten eban eta, beste batzuk oraindino geldi aurkiturik, esan eutsen: «Zertan zagoze hemen egun osoan lanik egin barik?» Hareek erantzun eutsoen: «Ez gaitu inork lanerako hartu». Harek, orduan: «Zoaze zuek ere nire mahastira».
Iluntzean mahasti-nagusiak esan eutson arduradunari: «Deitu langileei, eta emoiozu bakoitzari bere soldatea, azkenengoetatik hasi eta lehenengoetara». Etorri ziran, bada, arratsaldeko bostetakoak, eta zidarrezko txanpon bana hartu eben. Lehenengo ordukoek, txandea heldu jakenean, besteek baino gehiago hartuko ebela uste eben; baina hareek ere zidarrezko txanpon bana hartu eben.
Orduan, nagusiaren kontra txarto-esaka hasi ziran, eta esan eutsoen: «Azkenengo honeek ez dabe ordubete besterik lan egin, eta gugaz bardindu dozuz, egun guztiko nekea eta beroa jasan dogunokin». Baina nagusiak erantzun eutson hareetako bati: «Adiskide, ez deutsut bidebakokeriarik egiten. Ez al ginan zidarrezko txanpon batean berbatu? Eutsijagotzuna eta zoaz. Zuri beste emon gura deutsot azkenengo honi ere. Ezin ete dot neure diruaz nahi dodana egin? Ala inbidia dozu, ni ona nazalako?»
Holan, bada, azkenengoak lehenengo izango dira eta lehenengoak azkenengo».
