Begoñako Andra Mari eguneko lagungarriak
BEGOÑAKO ANDRA MARIA EGUNA
URRIAK 11
SARRERAKO OHARRA
Egun on Begoñako Amaren eguna ospatzera
etorri zareen guztioi:
Familiko jaia dogu; seme-alaba guztion jaia. Bizkaiko eleizeak, BEGOÑAKO AMAREN jaia ospatzen dau.
Gure herri askotan sustrai luzeak dituan jaia ospatzen dau gaur Eleizeak. Herriaren jakinduriak argi ulertu dau Andra Mariaren garrantzia, bera fededunaren Ama eta ispilu dalako.
Gaur, Begoñako Andra Maria, Bizkaiko zaindariaren eguna dogu. Berari otoitz egiten deutsagu Bizkaiko seme-alaba guztien alde. Agur, Ama garbia! Gizaldien gizaldietan zeru-lurren Errege danaren Ama!
Sinismen eta otoitz batzar hau abestuz hasten dogu.
Ama maite Maria
ABADEAREN AGURRA
Jesukristo Maria Birjinarengandik jaiotako Jainkoaren Semea, izan bedi zuekin.
DAMU OTOITZA
Ospakizunaren hasieran, Mariaren gainera bete-betean isuri zan Jaun Berbiztuaren bizi beti barria geure gainera be isurtzeko eskatuko dogu.
- Maria Birjinarengandik gure salbamenerako jaio zinana: Erruki, Jauna.
- Hilen artetik biztu zinana eta betiko bizia jadetsi zenduana: Kristo, erruki.
- Gure biderako argi, itxaropen eta bake zarana: Erruki, Jauna.
HITZAREN LITURGIA
Sirak (Eklesiastikoa) 24, 17-22
Galaziakoai 4, 4-7
Paulo apostoluak gauza bat argi izten deusku: Jainkoak gure alde erabagi ebala bere Semea gutariko bat izatea, eta horren ondorena da gure seme-alabatzako nortasuna. Benetan mezu eder eta pozgarria.
Lukas 2, 43-52
Mariak eta Josek heuren Semearen Barri Ona onartzen ikasi izan eben. Jainkoa goratuz, guk ere apaltasunez onartzen dogu, eta ebanjelioa entzuteko prestatu gaitezan ALELUIA abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Maria bidelagun dogu fedezko erromesaldian. Jaungoikoaren ondoan gure alde daukagula jakinik, zuzendu deioguzan geure eskariak Aitari:
- Eleizearen alde: Mariaren antzera, gaurko munduan, itxaropenaren ezaugarri izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.
- Gaixoen eta behartsuen alde, espetxeratuen eta erbesteratuen alde, bakarrik eta nahigabe artean bizi diranen alde: euren ingurukoen maitasuna eta Begoñako Amaren laguntza gozau dagiezan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Munduan barri ona zabaltzeko deia jaso dogun guztion alde. Fedea, itxaropena eta maitsuna suspertu eta sendotu daiguzala. Eskatu deiogun Jaunari.
- Gu guztion alde. Begoñako Amaren altzoan jarri daigun Arratian Eleizbarrutiagaz bat eginda, Ebanjelizatze Egitasmoa. Gure zaindari dan Amak lagundu deiskula Jesusen bidetik alkartuta jarraitzen. Eskatu deiogun Jaunari.
Geratu gugaz, Jesus Jauna, izan gure bidelagun, altxatu gure bihotzak, suspertu gure itxaropen makala, Idazki Santuetan eta ogia zatitzean ezagugu zaiguzan. Errege bizi zara-eta gizaldi eta gizaldietan.
Oharra: datorren domekan DOMUND eguna ospatuko dogu
AZKEN AGURRA
Ospakizuna amaitu da eta orain geure konpromisoa hasiko da. Jesus bidelagun dogu eta Maria eredu. Begoñako Amak gorde gagizala bere babespean eta zaindu dagiala gure herria.
Begoñako Andra Mari
Bizkaiko zaindari
Seme-alaba maitaleak
Zugana kantari
BEGOÑAKO ANDRA MARIAREN JAIA
|
|
Bizkaiko Zaindaria
Urriaren 11a
SARRERAKO OHARRA
Egun on Begoñako Amaren eguna ospatzera
etorri zareen guztioi:
Familiko jaia dogu; seme-alaba guztion jaia. Bizkaiko eleizeak, BEGOÑAKO AMAREN jaia ospatzen dau.
Gure herri askotan sustrai luzeak dituan jaia ospatzen dau gaur Eleizeak. Herriaren jakinduriak argi ulertu dau Andra Mariaren garrantzia, bera fededunaren Ama eta ispilu dalako.
Celebramos la fiesta de nuestra Amatxo de Begoña, Patrona de Bizkaia. Primer santuario mariano, consagrado por el Papa Pio XI en 1922. La Amatxo de Begoña nos muestra, sentado sobre sus rodillas, a su Hijo Jesús que es el Camino, la Verdad y la Vida..
Abestuz hasi dagigun gaurko ospakizuna.
» Ama maite Maria «
ABADEAREN AGURRA
Jesukristo Maria Birjinarengandik jaiotako Jainkoaren Semea, izan bedi zuekin.
DAMU OTOITZA
Ospakizunaren hasieran, Mariaren gainera bete-betean isuri zan Jaun Berbiztuaren bizi beti barria geure gainera be isurtzeko eskatuko dogu.
- Maria Birjinarengandik gure salbamenerako jaio zinana: Erruki, Jauna.
- Hilen artetik biztu zinana eta betiko bizia jadetsi zenduana: Kristo, erruki.
- Gure biderako argi, itxaropen eta bake zarana: Erruki, Jauna.
HITZAREN LITURGIA
Eklesiastes Qo 24,17-22
Jainkoarengandik datorren Jakinduria agertzen da leku nabarmenean. Berbok Maria Birjinari erantsiko
Venid a mí, los que me amáis, y saciaos de mis frutos escucharemos en esta lectura
SALMOA Lk 1, 46-47. 48-49. 50-51. 52-53. 54-55
Jaungoikoak Mariagan gauza haundiak eta benetan harrigarriak egin ditu. Mariagaz batera oihukatu dagigun gure esker-ona..
Cantemos con gozo y unámonos al “Magnificat” de María
GORA TA GORA, DAUKAT BIOHTZA NIK KANTARI
GORA TA GORA, JAUN ONARI
Ga 4, 4-7
Jainkoaren Semea emakumearengandik jaio zala gogoratzen deusku Paulo apostoluak irakurgai honetan. Jesusi esker, “Aita” esan deikeogu Jainkoari.
En Jesús podemos llamar a Dios ¡Abba! Padre.
Ebanjelioa – Lk 2, 43-51
Ohituta gagoz Jainkoari Aita esaten, eta ez gara konturatu be egiten zenbaterainoko oparia dogun hau. La madre de Jesús conservaba todo esto en su corazón.
Aleluia abestuz gertatu gaitezan Jaunaren Hitza entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Maria bidelagun dogu fedezko erromesaldian. Jaungoikoaren ondoan gure alde daukagula jakinik, zuzendu deioguzan geure eskariak Aitari:
- Por nuestra Iglesia de Bizkaia, para que su atención y servicio, impulsados por el Espíritu de Jesús, lleve la alegría a todos, especialmente a los más necesitados. Eskatu deiogun Jaunari.
- Por las mujeres que sufren a causa de su condición femenina, para que cuenten con el apoyo de todos y que ellas mismas puedan ser artífices de su propia promoción. Eskatu deiogun Jaunari.
- Munduan barri ona zabaltzeko deia jaso dogun guztion alde. Fedea, itxaropena eta maitsuna suspertu eta sendotu daiguzala. Eskatu deiogun Jaunari.
- Gu guztion alde. Begoñako Amaren altzoan jarri daigun Arratian Eleizbarrutiagaz bat eginda, Ebanjelizatze Egitasmoa. Gure zaindari dan Amak lagundu deiskula alkarregaz Jesusen bidetik jarraitzen. Eskatu deiogun Jaunari.
Geratu gugaz, Jesus Jauna, izan gure bidelagun, altxatu gure bihotzak, suspertu gure itxaropen makala, Idazki Santuetan eta ogia zatitzean ezagugu zaiguzan. Errege bizi zara-eta gizaldi eta gizaldietan.
Aviso: el próximo domingo es el día del DOMUND
AZKEN AGURRA
Ospakizuna amaitu da eta orain geure konpromisoa hasiko da. Jesus bidelagun dogu eta Maria eredu. Begoñako Amak gorde gagizala bere babespean eta zaindu dagiala gure herria.
Que la Amatxo de Begoña nos ayude, a ser fieles a su Hijo y vivamos a la escucha del Evangelio, haciendo vida el mensaje de la Buena Noticia.
Begoñako Andra Mari
Bizkaiko zaindari
Seme-alaba maitaleak
Zugana kantari.
IRAKURGAIAK
Begoñako Andra Maria, Bizkaiko zaindaria Urriak 11
Irakurgaia 1
Goratzen nauanak betiko bizia izango dau.
Irakurgaia Eklesiastes liburutik
Qo 24,17-22
Mahatsondo ederrak lez bota nebazan kimu barriak:
nire lorak eta frutuak ederrak eta ugariak dira.
Zatoze ningana ni maite nozuenok,
eta ase zaiteze nire frutuz:
nire izena eztia baino gozoagoa da,
eta nire senipartea eztiorrazia baino hobea.
Ni jaten nabenak, goseago izango dira,
eta ni edaten nabenak, egarriago;
ni entzuten nabenak, ez dira lotsatuko,
eta nigan lanean diharduenak, ez dabe pekaturik egingo.
Ni goratzen nauanak betiko bizia izango dau.
Salmoa
Lk 1, 46-47. 48-49. 50-51. 52-53. 54-55
R/. Zorionekoa zu, Maria Birjina, betiko Aitaren Semea ekarri zenduana.
GORA TA GORA, DAUKAK BIHOTZA NIK KANTARI
GORA TA GORA, JAUN ONARI
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat neure barrua;
Jainkoa da-eta nire salbamena,
ikusi dau-eta mirabe honen ezereztasuna. R/.
Dohatsu deituko deuste gaurdanik gizaldi guztiak,
handiak egin deustazalako Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia gizaldiz gizaldi,
bildur deutsoenakana. R/.
Ondasunez bete ditu gose ziranak,
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen berbea emonda,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana. R/.
Irakurgaia 2
Bere Semea bialdu eban Jainkoak, emakumeagandik jaioa.
San Paulo Apostoluak Galaziarrei egindako gutunetik
Ga 4, 4-7
Senideok: Sasoia bete zanean, bere Semea bialdu eban Jainkoak, emakumeagandik jaioa, legepeko egina, legepean ziranak erostera, guk seme-alabatzakoa hartu gengian. Eta seme-alaba zareenaren seinaletzat bere Semearen Espiritua bialdu dau Jainkoak zuen bihotzetara, «Abba! Aita!» deika diharduana. Beraz, aurrerantzean ez zara morroi, seme baino, eta seme bazara, baita oinordeko ere, Jainkoari esker.
Ebanjelioa
Jesus irakasleen artean.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik.
Lk 2, 43-51
Jesusen gurasoak Jerusalemera joaten ziran urtero erromes Pazko-jaietan. Jesusek hamabi urte bete zituanean, Jerusalemera igon eben jaietara, ohitura zan lez. Jaiegunak amaiturik gurasoak etxerantz abiatu ziranean, Jesus umea Jerusalemen gelditu zan, hareek jakin barik. Erromeskideen artean etorrelakoan, egun bateko bidea egin ondoren, haren bila hasi ziran taldeko ahaide eta ezagunen artean. Eta aurkitzen ez ebela, Jerusalemera bihurtu ziran haren bila.
Hiru egunen buruan, tenpluan aurkitu eben, irakasleen artean jesarrita, hareei entzuten eta itaunka. Entzuten eutsoen guztiak aho zabalik egozan erantzunetan azaltzen eban argitasunagaitik. Gurasoak, ikusi ebenean, harriturik gelditu ziran, eta amak esan eutsan: «Seme, baina zergaitik egin deuskuzu hori? Horra zelako atsekabez ibili garan aita eta biok zure bila!» Harek erantzun eutsen: «Zergaitik ibili zaree nire bila? Ez al zenkien Nik neure Aitaren etxean egon behar dodala?» Hareek, ostera, ez eben ulertu zer esan gura eutsen.
Jesus hareekaz batera jatsi eta Nazartera etorri zan, eta harein menpean bizi zan. Jesusen amak berba guztiok bere bihotzean arduran gordeten ebazan. Jesus hazi egiten zan jakituriz eta gorputzez eta graziz, Jaungoikoaren eta gizonen aurrean.
Jesus Nazaretera jatsi zan hareekin, eta hareen menpean bizi zan.
