Begoñako Andra Mari egunerako iruzkina. Mikel Azpeitia
IRUZKINA
Jazoera honetan hainbeste gauza dagoz gure ulerkeratik at edo urrun legokezanak. Ez da harritzekoa, amaieran hauxe dino-eta: Hareek, ostera (gurasoek) ez eben ulertu zer esan gura eutsen.
Harritu geinkezan gauza bat zera da: kultura haretan ezer gitxi baziran emakumeak, eta gitxiago umeak, zer dala-eta agertzen dira erdi-erdian pasarte honetan Jesus Umea eta honen ama, Maria, eta ez da aitatzen aita, Jose?
Hamabi urtegaz umea gizon izaten hasten zan, gizartean sartzen, esku hartzen… Eta Jesus, hamabi urtegaz galdu egiten da, Aitaren etxean agertzeko. Aita hau ez da jatorrizko aita, edo giza-aita, Jainkoa baino.
Hiru egunen buruan aurkitzeak ere esangurarik izango dau, hirugarren egunean biztu zalako. Hiru egunok heriotzearen ezaugarri ete ziran? Benetako bizitza Aitarenean aurkitzen ete dau?
Eta irakasleen artean galde-erantzunetan jardutea hareen ilunpeakargitzeko ete zan: heriotzatik bizitzaratzeko?
Eta Mariak bere bihotzean gordeten zituan gauza honeik guztiok…
