Hauts eguneko lagungarriak
HAUTS EGUNA / MIÉRCOLES DE CENIZA
SARRERAKO OHARRA
Eliza osoarekin batera, gaur emoten deutsagu hasiera Garizuma aldiari. Jainkoak berrogei egun honeek grazia, bihozbarritze eta ardurakidetasun bidetik bizitzera gonbidatzen gaitu. Ibilbide hau era honetara egin ondoren, Pazko jai haundira heltzen garanean, gure fede eta gure jarreren benetako barriztapena bizi izan daigun. Guzti hau itxaropenez beterik egiten dogu, Jainko-Aitaren maitasuna eta parkamena gure pekatuak eta gure porrotak baino haundiago dirala dakigulako.
Comenzamos este camino cuaresmal con la imposición de la ceniza sobre nuestras cabezas. Con este gesto, queremos reconocernos pecadores, necesitados del perdón y del don de la conversión. Pero lo hacemos con esperanza, porque sabemos que el amor y el perdón de nuestro Padre-Dios es siempre mayor que nuestro pecado y nuestros fracasos. Con Él siempre podemos empezar de nuevo.
ABESTIA
Berrogei egun jarri dagigun
gure bizitzan ordena;
basamortua zeharkatzeko
beharrezkoa ez dena
barau bitartez pobreen alde
bihur limosna zuzena,
Jesus laguna jarraitzea da
gure otoitzik gorena!
Berrogei egun hazi dagigun
otoitzez gure bihotza,
maitasun eta alkartasunez
berotuz gizarte hotza.
Berrogei egun garbitu daigun
nagikeria ta lotsa
izan gaitezen baztertu eta
pobre guztien ahotsa.
ABADEAREN AGURRA
Garizumako bihozbarritzera gonbidatzen gaituan Jesukristoren grazia eta maitasuna, izan bedi zuekin.
HITZAREN LITURGIA
Jl 2, 12-18:
Gaurko ospakizunaren unerik ederrenean sartzen gara. Lehenengo irakurgai honetan, Jaungoikoak, Joel profetaren ahoz, damutasunera dei egingo deusku. Baina, gogoan hartu dagigun Jaungoikoak bihotzeko damutasuna gura dauala, eta ez azaleko damu-itxurak.
El profeta Joel nos convoca a celebrar una liturgia penitencial como signo de una verdadera conversión
Erantzun-Salmoa: 50. Salmoa
Gure aurrekoen eta gaurko gizon-emakumeen pekatuarekin badogu zerikusirik; horregaitik, abesten dogu damu-salmo hau.
Con este salmo confesamos nuestro pecado ante Dios y expresamos el deseo y la seguridad de ser renovados por su Espíritu en lo más íntimo de nuestro ser.
«Erruki, Jauna, pekatu egin dogu‑ta».
Mt 6, 1-6. 16-18:
Jaungoikoaren salbamena onartzeko, isilean egin beharreko hiru egintza aitatuko deuskuz Jesusek Ebanjelioan: erruki-egintza edo limosnea, otoitza eta baraua.
En este tiempo de gracia y reconciliación, el Señor nos ofrece tres pistas para la acción, que debemos interpretar y vivir adecuadamente: el ayuno, la oración y la limosna, para construir una familia humana universal.
Goratu dagigun Jauna, «Aintza, Jesus, zuri beti, Zu zara gure argi», abestuz.
HAUTSAREN BEDEINKAPENA ETA BURUAN JARTZEA
Senideok, jarrera apalez, egin deiogun otoitz gure Jainko Aitari,
Con actitud humilde oremos para que se digne bendecir con su gracia estas cenizas que vamos a imponer en nuestras cabeza en señal de penitencia.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Hautsak ezer gutxi garala adierazoten deusku; mugatuak eta pekatariak garala. Horregaitik zugana
Aurkezten dogu gure otoitza Jauna.
- Eleizaren alde: Jainkoaren parkamenaren, graziaren eta errukiaren ezaugarri izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.
- Gose edo gaixotasunaren ondorenak sufritzen dagozanen alde: Garizuma aldi hau eurentzat be grazi eta salbamen aldia izan daiten eta gure hurtasuna eta solidaritza be sentidu dagiezan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Que en este tiempo de cuaresma vivamos en camino, sin instalarnos; con esperanza y la mirada fija puesta en la Pascua. Eskatu deiogun Jaunari.
- Por todos nosotros, para que la Cuaresma sea el principio de una mayor cercanía a Jesucristo y a los hermanos, experimentemos la sintonía con ser miembros activos de la Iglesia, y que sepamos testimoniar desde la sencillez de vida de Aquel en quien creemos. Eskatu deiogun Jaunari.
Jainko gure Aita, errukitu zaitez gure makaltasunaz, hautsa gara-ta, eta, lagundu zure Erreinuranzko bidean erabaki sendoz joan gaitezela. Ayúdanos a caminar decididos hacia tu Reino, pues somos tus hijos. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN AGURRA
Pazkorako ibilbidean gaur emon deutsagu hasiera garizumeari. Jakin dagigula, etxean eta kalean, toki guztietan, Jaunaren maitasunean bizitzen.
Recibiendo la ceniza nos hemos puesto en camino hacia la Pascua. Que en este tiempo de gracia escuchemos su Palabra; nos dejemos convertir por el Señor y nos esforcemos en hacer un mundo más fraterno.
HAUTS-EGUNA
Jl 2, 12-18 |
Urratu egizuez biotzak, ez soiñekoak.
Joel Profetaren liburutik
«Begira zer diñoan Jaun guztiz Ahaltsuak:
Bihurtu zaiteze Nigana bihotz-bihotzez,
barauez, negarrez eta samiñez. Urratu egizuez bihotzak, ez soiñekoak;
bihurtu zaiteze Jaunagana,
zuen Jaungoikoagana; bihotz-bera eta errukitsua da-ta,
hasarre-gatxa, erruki handikoa,
eta bere zemaietaz damutzen dana. Nork daki ez ete dan bihurtuko eta damutuko,
eta ez ete deuskun itziko oraindik
bedeinkapena ta eskeintza,
eta Jaunaren, gure Jainkoaren, isur-oparia?
Jo turuta Sionen, iragarri ohiuka baraua,
dei egin batzarrera; batu herria, bedeinkatu batzarra, batu zaharrak,
eta ekarri gaztetxuak eta bularreko umeak;
urten begi senarrak ezkon-gelatik,
emazteak, ezkon-ohetik.
Sarrera ta altara bitartean negar egin begie
abadeak, Jaunaren serbitzariak, eta esan: «Parkatu, Jauna, parkatu zeure herriari;
ez itzi lotsatan zeure ondarea;
ez dagiala menperatu jentilak, ez dagiela esan arrotzak:
«Non dabe, bada, euren Jaungoikoa?»
Sortu bekio Jaunari bere lurraldeaganako errukia,
eta parkatu begio bere herriari
erantzun-salmoa 50. Salmoa
Erruki, Ja una, pekatu egin dogu-ta.
Erruki zakidaz, Jainko, zure maitasun haundiaz,
kendu egizu nire errua zure amaigabeko errukiaz.
Garbitu naizu zearo nire hobenetik,
garbitu nire gaiztakeriatik.
Nire biurrikeria ezagutzen dot,
nire hobena beti begien aurrean daukot.
Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri bakarrik,
zure begietan oker dana egin dot nik.
Bihotz garbi bat, Jainko, sortu egizu nigan,
arnasa bizkorra barritu egizu nire barruan.
Ez nagizu urrundu zure aurretik,
zure arnasa santua ez kendu niri.
Zure salbamenaren poza biurtu eidazu,
zure arnasa zabalez sendotu nagizu.
Edegiko deustazuz ezpanok, Jauna,
eta nire ahoak iragarriko dau zure gorespena.
2 Kor 5, 20—6, 2
Adiskidetu zaiteze Jaungoikoagaz: oraintxe da sasoi egokia.
San Paulo Apostoluak Korintotarrei
Senideok: Guk Kristoren ordezko lez dihardugu; Jaungoikoak geure ahoz iragarriko baleutsue lez. Kristoren izenean esaten deutsuegu: adiskidetu zaiteze Jaungoikoagaz. Pekaturik ezagutu ez eban Ha, Jaungoikoak gugaitik pekatu bihurtu eban, guk Haregaz bat eginda Jaungoikoaren salbamena lortu daigun.
Jaungoikoaren serbitzari garean ezkero, eskatzen deutsuegu, ez dagizuela alperrik hartu Haren grazia. Berak diño-ta: «Sasoi egokian entzuten deutsut, eta salbamen-egunean laguntzen». Begira, beraz: Oraintxe da sasoi egokia, oraintxe salbamen-eguna.
ebanjelioa Mt 6, 1-6. 16-18
Jesukristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei: «Ez egin, gero, zuen egite onak gizakien aurrean, ikusi zagiezan! Bestelan, ez dozue zeruetan dagoan Aitaren saririk izango.
Limosna emoterakoan, beraz, ez ibili aurretik turuta joten, itxura-zaleak sinagogetan eta kaleetan ibilten diran lez, jenteak goratu daizan. Egia esan, horreek jaso dabe euren saria. Zuk, ostera, limosna emoterakoan, ez begi jakin zure ezkerrak eskoiak egiten dauana; zure limosna hori ezkutuan gelditu daiten; eta ezkutuan ikusten dauan zure Aitak emongo deutsu saria.
Otoitz egiterakoan, ez egin itxura-zaleak lez; horreek sinagogetan eta plaza-bazterretan zutunik otoitz-zale agertzen dira-ta, gizakien ikusgarri. Egia esan, horreek jaso dabe euren saria. Zu, ostera, otoitz egiterakoan, sartu zaitez zeurc gelan, itxi atea, eta egiozu otoitz ezkutuan dagoan zure Aitari; eta ezkutuan ikusten dauan zure Aitak emongo deutsu saria.
Barau egiterakoan, ez ipini arpegi ilunik, itxura-zaleak lez; arpegia moztu egiten dabe-ta holakoak, baraurik dagozala adierazo guraz ingurukoei. Egia esan, horreek jaso dabe euren saria. Zuk, ostera, barau egiterakoan, igurtzi zeure burua usain gozoz, eta garbitu arpegia; ingurukoak barik, ezkutuan dagoan zure Aitak ikusi dagian zure baraua; eta ezkdtuan ikusten dauan zure Aitak emongo deutsu saria».