Sarrerak Arratia Eleiza  

Jaunaren Igokundearen domekako lagungarriak.

PAZKOKO VII. DOMEKEA  (A) JAUNAREN IGOKUNDEA

Gizarte Komunikabideen Munduko Jardunaldia

“Giza ahots eta aurpegiak jagon”

SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on, Jaunaren Igokunde honetan Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

Mendekoste egunaren atarikoa dan Jaunaren Igokundea ospatzen dogu gaur. Jesus, kurutzean josia, berbiztua, zerura igon dala, Jaungoikoaren bizitzan sartu dala gaurkotuko dogu.

Domeka honetan, pertsona bakotxaren duintasuna errespetatuko dan zuzentasun eta senidetasun handiagoko gizartea deitzera deituak izan gara. Lagun askok eta askok gaur egun be jasaten dituan  indarkeria edo bazterketazko egoeren aurrean begiramena eta senidetasuna bizitzeko dei egin jaku.

Gaur, baita, Komunikabideen Munduko Eguna ospatzen dogu, «Giza ahots eta aurpegiak jagon» goiburuaren haritik. Aldaketa teknologiko azkarren eragina dauan munduan, egiaz, argitasunez eta barruko askatasunaz barri emon behar dogu, gure berbak eta gure keinuek alkartzea ekarri dagien beti eta ez banaketa eta iruzurrik.

ABESTIA:  Abestu dagigun danok, misterio…

 

ABADEAREN AGURRA

Maitasunaren eta bakearen Jaungoikoa egon bedi zuekin.

Jesus, kurutziltzatua, berbiztua, zerura igo da.Bera Jaungoikoaren bizitzan sartu da. Horixe ospatzen dogu gaur Igokundearen domeka honetan, goratua ikustearen poza sentitzen dogunean; eta, egun batean, geuk ere beragaz betiko bizitza biziko dogula itxaroten dogu.

OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK

Pazkoko domeka honetan, ur bedeinkatuaz txipriztindu, gure bizitzetako une erabakigarria gogoratzen dogu: bateoaren bidez, Jesusen alkarteko kide egin ginan eta bere Espiritua jaso genduan. Egin dagigun gaur barriro, Jesus gure bizia izan daiten beti.

URAZ BEDEINKATZEA  : Hartuko dogu ura pozik…    Azkenean, abadeak dino:

Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.

 AINTZA:Aintza eta ospe haundiz zerura igoten dauan Jaunari abestu deiogun gorespen  kantu hau     

HITZAREN LITURGIA

 Ap Eg 1, 1‑11:

Apostoluen Eginak deituriko liburuak Elizearen lehenengo pausoak jasoten ditu. Eta, bere lehenengo atalburuan, Jesusen zeruratzearen barri emoten deusku. Horixe entzungo dogu irakurgai honetan.

Erantzun‑Salmoa: 46. salmoa

Oihu alaien artean igon da Jainkoa, horregaitik salmisteagaz bat egiten dogu “Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari” abestuz

Ef 1, 17‑23:

Kristo berbiztua Jaungoiko Aitak bere eskoi‑aldean jarriazo dau.  Fededunok Haren Gorputzeko atal gara eta guri ere azken bardina eskeintzen deusku.

Mt. 28, 16-20

Jesusek, zerura igon aurretik, bere apostoluak mundu zabalera bialtzen ditu Barri Ona iragarten. Eginkizun horretan Jaunaren laguntza beti izango dabe eurekin

Goratu daigun, zerura igon arren, betiko geugaz gelditu dan Jauna, «Aleluia» abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Aurkeztu deioguzan Aitari gure eskariak, Berbiztuak gure alde eta gizadi osoaren alde egiten dauala jakinda.

 

  • Eleizaren alde. Jaunak agindutako Espirituaren indarturik, Barri Onaren lekuko sinisgarri izan daiten beti eta egia salbatzailea argitasunez eta maitasunez iragarri dagian. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Agintarien alde. Bihotzaz hitz egin dagien bakearen kultura sustatzeko gerra dagoan lekuan, eta alkarrizketa eta adiskidetzerako bideak zabaltzen ahalegindu daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Komunikabideetan lan egiten dabenen alde. Erantzukizunez, egia lehenetsiz eta lagun bakotxaren duintasuna errespetatuz lan egin eta guztion ongizatea ahalbidetu dagien. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Indarkeria, bazterketa, sexu-joerak eragindakoak- jasaten dabenen alde, errespetu, duintasun eta itxaropenez bizitzeko aukera izan dagien eta gu eurentzat, Barri Onetik sortzen diran maitasun eta senidetasunaren lekuko izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

Jaungoiko ona, entzun gure otoitzak eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Zure ondora igon dauan Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Eukaristia amaitzean, goazen gure ingurura Jesusen Barri Ona zabaltzera. Mentekoste atarian zabaldu deioguzan gure bihotzak Espirituari eta astean zehar, behin eta barriro esan deiogun “ Zatoz, Espiritu Santua”

«Zoaze mundo guztira eta iragarri Barri Ona”.

 PAZKOKO VII. DOMEKEA (A)   JAUNAREN IGOKUNDEA

Jornada Mundial de las Comunicaciones Sociales

«Custodiar voces y rostros humanos»

SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on, Jaunaren Igokunde honetan Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

Mendekoste egunaren atarikoa dan Jaunaren Igokundea ospatuko dogu gaur. Jesus, kurutzean josia, berbiztua, zerura igon dala, Jaungoikoaren bizitzan sartu dala gaurkotuko dogu gure ospakizunean.

Este domingo recordamos la llamada a construir una sociedad más justa y fraterna, donde toda persona sea respetada en su dignidad. Ante tantas situaciones de rechazo, violencia o discriminación que todavía sufren muchas personas, también por su orientación sexual, los cristianos estamos llamados a vivir la acogida, el respeto y la fraternidad que nacen del Evangelio.

Hoy Iglesia pone también ante nosotros la Jornada Mundial de las Comunicaciones Sociales con el lema: «Custodiar voces y rostros humanos». Se nos invita a redescubrir la grandeza y la responsabilidad de la comunicación humana, llamada a custodiar el rostro y la voz de cada persona, reflejo de la dignidad que Dios ha inscrito en nosotros.

ABESTIA:  Abestu dagigun danok, misterio…

 ABADEAREN AGURRA

Maitasunaren eta bakearen Jaungoikoa egon bedi zuekin. Jesus, kurutziltzatua, berbiztua, zerura igo da. Bera Jaungoikoaren bizitzan sartu da.

Horixe ospatzen dogu gaur Igokundearen domeka honetan, goratua ikustearen poza sentitzen dogunean; eta, egun batean, geuk ere beragaz betiko bizitza biziko dogula itxaroten dogu.

OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK

Estos domingos de Pascua recordamos, con la aspersión del agua bendecida, aquel momento decisivo de nuestras vidas en el que, por el bautismo, empezamos a formar parte de la comunidad de Jesús y recibimos su Espíritu. Hagámoslo hoy de nuevo, para que Jesús sea siempre nuestra vida.

URAZ  BEDEINKATZEA  : Hartuko dogu ura pozik…    Azkenean, abadeak dino:

Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan parte hartzeko duin egin gaizala. Amen.

AINTZA:Aintza eta ospe haundiz zerura igoten dauan Jaunari abestu deiogun gorespen  kantu hau        

HITZAREN LITURGIA

 Ap Eg 1, 1‑11:

Apostoluen Eginak deituriko liburuak Eleizearen lehenengo pausoak jasoten ditu. Eta, bere lehenengo atalburuan, Jesusen zeruratzearen barri emoten deusku. Horixe entzungo dogu irakurgai honetan.

El tiempo de Jesús termina y comienza el tiempo del Espíritu y de la Iglesia. Por eso los apóstoles se dan cuenta de su misión en el mundo.

Erantzun‑Salmoa: 46. Salmoa

Desde muy antiguo la liturgia reza este salmo en la fiesta de la Ascensión. Sirve para expresar el gozo del pueblo cristiano por el triunfo de Cristo, sentado a la derecha del Padre.

Oihu alaien artean igon da Jainkoa, horregaitik salmisteagaz bat egiten dogu “Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari” abestuz

Ef 1, 17‑23:

Kristo berbiztua Jaungoiko Aitak bere eskoi‑aldean jarriazo dau.  Fededunok Haren Gorputzeko atal gara eta guri ere azken bardina eskeintzen deusku.

El apóstol nos sugiere que interpretemos en el marco de una visión de fe la ascensión de Cristo y su permanencia a la derecha del Padre.

Mt. 28, 16-20

Jesusek, zerura igon au rretik, bere apostoluak mundu zabalera bialtzen ditu Barri Ona iragarten. Eginkizun horretan Jaunaren laguntza beti izango dabe eurekin

La unión con Cristo nos empuja al mundo. En la lucha no estamos solos. Jesús camina con nosotros. Toda la fuerza viene de EL; sólo nos pide que pongamos en sus manos nuestra debilidad.

Goratu daigun, zerura igon arren, betiko geugaz gelditu dan Jauna, «Aleluia» abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Aurkeztu deioguzan Aitari gure eskariak, Berbiztuak gure alde eta gizadi osoaren alde egiten dauala jakinda.

  • Eleizaren alde. Jaunak agindutako Espirituaren indarturik, Barri Onaren lekuko sinisgarri izan daiten beti eta egia salbatzailea argitasunez eta maitasunez iragarri dagian. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Por los gobernantes, para que sepan hablar con el corazón para promover una cultura de paz allí donde hay guerra, para abrir senderos que permitan el diálogo y la reconciliación allí donde el odio y la enemistad causan estragos. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Por los profesionales de los medios de comunicación, para que, ejerzan su trabajo con responsabilidad, amor a la verdad y respeto a la dignidad de cada persona, contribuyendo al bien común. Eskatu deiogun Jaunari.
  • Indarkeria, bazterketa, sexu-joerak eragindakoak- jasaten dabenen alde, errespetu, duintasun eta itxaropenez bizitzeko aukera izan dagien eta gu eurentzat, Barri Onetik sortzen diran maitasun eta senidetasunaren lekuko izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

Jaungoiko ona, entzun gure otoitzak eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Zure ondora igon dauan Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Eukaristia amaitzean, gaur geuri dinoskuz Jesusek Ebanjelioko berbak: «Nire testigu izan zaiteze, eta jakin egizue ni zeuokin nozuela beti». Jesusen laguntzaz izan gaitezan bere barri onaren zabaltzaile.

Jesucristo ha cumplido su misión. Ahora somos nosotros, sus discípulos, los que debemos continuar su obra salvadora y dar testimonio de que Jesús ha muerto y resucitado.

«Zoaze mundo guztira eta iragarri Barri Ona”.

 

 JAUNAREN IGOKUNDEA                                                            

Gorantz igon eban Jesusek hareen begi aurrean.

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 1, 1-11)

Teofilo maitea: Neure lehenengo liburuan, hasieratik zerura jasoa izan zan egunerarte Jesusek egin eta irakatsi eban guztia idatzi neban. Zerura igon aurretik, Espiritu Santuaren eraginez aginduak emon eutsezan Berak aukeratutako apostoluei. Jesus apostoluei agertu jaken bere nekaldiaren ostean eta bizirik egoaneko froga asko emon eutsezan, berrogei egunez bere burua ikustera emonez eta Jainkoaren erreinuaz berba eginez.

Hareekin bazkaltzen ziharduan batean, honan agindu eutsen: «Ez alde Jerusalemdik. Zagoze han Nik Aitaren partetik egin deutsuedan agintzariaren zain. Joanek urez bateatu eban; baina zuek Espiritu Santuaz izango zaree bateatuak egun gitxi barru».

Orduan, baturik egozanek itaundu eutsoen: «Jauna, orain ezarriko al dozu barriro Israelgo erreinua?» Jesusek erantzun eutsen: «Aitak bakarrik dau hori erabagiteko ahalmena, eta ez dago zuen esku zein aldi edo unetan jazoko dan jakitea. Baina zuen gain jatsiko dan Espiritu Santuaren indarra hartuko dozue, eta nire lekuko izango zaree Jerusalemen, Judea osoan, Samarian eta lurraren azken mugaraino».

Hori esanik, gorantz igon eban Jesusek hareen begi aurrean, hodei batek begietatik ezkutatu eutsen arte. Oraindino zerura zelan joian begira-begira egozala, zuriz jantzitako gizaseme bi azaldu jakezan ondoan, eta esan eutseen: «Galilearrok, zertan zagoze hor zerura begira? Zuen ondotik zerura jasoa izan dan Jesus hori, zerura joaten ikusi dozuen lez etorriko da barriro».

Erantzun-salmoa Sa1 46, 2-3. 6-7. 8-9

Oihu alaien artean igon dau Jainkoak,

turuta-soinuz, Jaunak.

 

edo      Aleluia.

Herri guztiok, txalo jo egizue,

Jainkoari irrintzi egiozue.

Goi-goiko Jauna, izan ere, izugarri,

lurbira osoan errege handi.

 

Oihu alaien artean igon dau Jainkoak,

turuta-soinuz, Jaunak.

Eresi Jainkoari, eresi;

eresi gure erregeari, eresi.

Jainkoa da-eta lurbira osoan errege,

egiozue jator goratzarre.

Jainkoa errege da atzerrietan,

jesarria dago Jainkoa bere aurki santuan.

Zeruan bere eskumaldean jesarriarazo eban.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik (Ef 1, 17-23)

Senideok: Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak, aintzaren Aitak, emon deizuezala Espirituaren jakituria eta goi-argia, Bera ezagutzeko. Argitu dagizala zuen barruko begiak, jakin dagizuen zer itxarotera dei egin deutsuen, zein aberatsa dan fededunentzat oinordekotzan prestatu dauan aintza.

Ahalmen eta indar hori Kristogan erakutsi eban Jainkoak, Berau hilen artetik biztu eta zeruan bere eskumaldean jesarriarazo ebanean. Jainkoak aginte, botere, indar eta nagusitza guztien gainetik ezarri dau Kristo, eta mundu honetan ez ezik, datorren munduan ere aitatu daitekezan izen guztien gainetik.

Dana jarri dau Jainkoak Kristoren oinazpian, eta Berau ezarri dau danen gainetik Elizaren buru. Haren gorputza da Elizea, unibertsoa guztiz beteten dauan Kristok betea.

Aginpide oso-osoa emon deust Jainkoak zeru-lurretan.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 28, 16-20)

Aldi haretan, hamaika ikasleak Galileara joan ziran, Jesusek adierazo eutsen mendira. Ikusi ebenean, gurtu egin eben; batzuk, ostera, zalantzan egozan.

Jesusek, hurreraturik, honan berba egin eutsen: «Aginpide osoa emon deust Jainkoak zeru-lurretan. Zoaze, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bateatuz eta Nik agindu deutsuedan guztia beteten irakatsiz. Eta Ni zuekin izango nozue egunero munduaren azkenera arte».