Sarrerak Arratia Eleiza  

Ospatzaileei esker ona

1987an, Indusiko San Franisku ermitan, Arratiako lehenengo  ospakizuna egin zan. Aurten, 2026-2027 ikasturtean, horren urteurrena ospetan gagoz, beraz.  Atzo izan genduan lehenengo ekitaldia: berrogei urte honeetan gure alkarteei bizia emon deutseenetako askogaz alkartu ginan.

Sinodoaren azken agiriak honela dino hasieran: «Elizaren bizitzako urrats barri bakotxa iturrira itzultzea da, Pazko-gauean ikasleek Afari-gelan bizi izan eben Berbizuaren  alkartzearen esperientzia barritua». Iturria beti bataioa da, eta ospatzaileeak gogorarazoten deuskuena, eta atzo eurei gogorarazo jakena, bataio-bokazinoa barriro bizi eta indartu behar dogula da. Ez da azken berrogei urteotan jazotakoaren oroitzapena bakarrik; aurrean dogun etorkizunerako bultzada be bada. Urrats askoren lehenengoa da, eta guztiak 2027ko urriaren 2an izango dabe gailurra, Arratiako alkarte osoagaz egingo dan eta gotzainak zuzenduko dauen ospakizunean.