Sarrerak Arratia Eleiza  

Pazkoko 4. domekako lagungarriak

PAZKO‑DOMEKEA – A

Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna

GIZALEGEZKO LANAREN ALDEKO ELEIZBARRUTIKO VI. EGUNA

SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on guztioi:

Gaur, Pazko aldiko laugarren domeka honetan, Artzain Onaren domeka deitua izanda, badoguz gogoan eukiteko hainbat ekitaldi, apirilaren 26 inguruan, kristau bizitzaren askotariko alderdiak :  1.- Bilboko eleizbarrutian.  Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko VI. Eguna, “Lan isila, ikusi dadila” goiburupean; 2.- Bokazinoen aldeko otoitz eguna «Danok danontzat» goiburua ardatz hartuta,  3.- Gorka Deuna, heziketa aisialdian, eta 4.- Gernikako bonbardaketaren urteurreneko ekitaldiak.

Guzti hau kontutan harturik hasi dagigun eleizkizuna,  Kristo bizi dala oihukatuz.

«Bizi da Jauna, bizi da…..»

BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA

Senideok, Meza santu hau hasterakoan, barriztau daigun Jesusegaz bat egin ginduzan Bateoa, eta, ur bedeinkatua hartuz, kristau zintzoak izateko gogoa sendotu daigun.

            (Ur bedeinkatuaz txipriztindu)

Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik eta, Eukaristia honen bidez, bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.

HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 2, 14. 36‑41:

Pentekoste egunean, Pedrok egin eban hitzaldia entzungo dogu lehenengo irakurgaian. Pedrori entzunda askok sinistu eben lez, gaur ere haren hitzak sortu dagiela gugan Jaunari jarraitzeko gogoa.

Erantzun‑Salmoa:  22. salmoa

Itxaropen salmoa dogu gaurko salmo hau. Badaukagu Artzain On bat, gure alde jokatzen dauana. Esker onez abestu dagigun.

 «Jauna dot artzain…»

1 Pe 2, 20b‑25:

Sufritzen gagozanean, ona da Kristoren Nekaldia gogoan izatea. Entzun daigun gogoz irakurgai hau, gure Artzain dogun Jaunari eskerrak emonez.

Jn 10, 1‑10:

Israel herria justiziaz gidatuko eban artzainaren zain egoan. Jesus dogu bere bizitza emoten dauan Artzain Ona, eta argitzen gaituan egia eta bidea.

«Aleluia» abestuz, goratu daigun gure artean bizi dan Jaun berbiztua.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

+ Eleiza osoarekin bat eginda, egin deiogun otoitz Jainko Aitari.

  • Eleiza osotzen dogun guztion alde, Aita Santuagandik hasita, bakotxari emona izan jakun bokazioan sakondu eta alkarregaz Jesusen bidetik, mundu zuzenago baten alde jokatu dagigun. Egin dagigun otoitz
  • Gure kristau alkarteak lanaren mundutik hurrago egon daitezan, bizitzari eusten eta bizitza jagoten dauan hainbeste langileren lana gogoan hartu eta euren eskubideen alde jokatu dagigun. Egin dagigun otoitz
  • Ume ta gazteen alde, euren bizitzan, Jesusegaz topo egiteko aukera izan dagien eta Beragaz aurkitzeak dakarren poztasuna bizi dagien. Egin dagigun otoitz
  • Arratiako eleiztarren alde: Jesus Artzain Onaren bideak jarraitzeko, Ebanjelioa irakurri, hausnartu eta geuganatzeko denbora hartu dagigun. Egin dagigun otoitz

Jaungoiko Aita, hona hemen gure erreguak. Egizu zure Semearen berbea entzun eta jarraitu dagigula, Haren artaldeko gareanok egunen baten zure erreinuan zorion betea izan dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Senideok, Gure bizitzak Artzain Onak zuzentzen dituala jakinik, gaur hasten dogun aste barrian, pozez bizi gaitezala. Gogoan izan dagigula bakotxak dogun bokazioa, zaindu eta indar-barritu behar dogula. Horretarako jo dagigun otoitzean, ebanjeliora eta entzun dagigun Jesusek diñoskuna.

«Zeru-lurren Erregina.»

PAZKO‑DOMEKEA – A

Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna

GIZALEGEZKO LANAREN ALDEKO ELEIZBARRUTIKO VI. EGUNA

SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on guztioi:

Pazko aldiko bidean aurrera goaz. Laugarren domeka hau, Artzain Onarena da.

Kristo da gure gidari, maisu eta artzain. Bera da zeharkatu behar dogun atea, bere atzetik jarraitzeko deia dan ahots berezia.

 El 26 de abril, en nuestra diócesis tenemos varios acontecimientos: 1.- Se nos invita a profundizar en la necesidad de un trabajo digno con el lema:  “Lan isila ikusi dadila. Trabajo invisible, derechos visibles “ 2.- Celebramos también la  Jornada de las diversas vocaciones en el Pueblo de Dios con el lema “ todos oramos por todos”, “cultivando la interioridad” la vocación, entendida como descubrimiento del don gratuito de Dios. 3.- Además este año en particular, se celebra el 60 aniversario del Euskalerriko Eskautak, movimiento muy significativo en Bizkaia. Y en cuarto lugar, hacemos memoria del Bombardeo de Gernika.

Guzti hau kontutan harturik hasi dagigun eleizkizuna,  Kristo bizi dala oihukazuz.

«Bizi da Jauna, bizi da…..»

BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA

Senideok, Meza santu hau hasterakoan, barriztau daigun Jesusegaz bat egin ginduzan Bateoa, eta, ur bedeinkatua hartuz, kristau zintzoak izateko gogoa sendotu daigun.

            (Ur bedeinkatuaz txipriztindu)

Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik eta, Eukaristia honen bidez bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.

HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 2, 14. 36‑41:

Pentekoste egunean, Pedrok egin eban hitzaldia entzungo dogu lehenengo irakurgaian. Pedrori entzunda askok sinistu eben lez, gaur ere haren hitzak sortu dagiela gugan Jaunari jarraitzeko gogoa.

Pedro primer pastor de la Iglesia, habla a la multitud y pide la conversión. Muchos aceptan sus palabras y creen en Jesucristo.

Erantzun‑Salmoa:  22. salmoa

Itxaropen salmoa dogu gaurko salmo hau. Badaukagu Artzain On bat, gure alde jokatzen dauana. Esker onez abestu dagigun.

El salmo de hoy canta al Buen Pastor, que nos conduce por caminos seguros.

 «Jauna dot artzain…»

1 Pe 2, 20b‑25

Sufritzen gagozanean, ona da Kristoren Nekaldia gogoan izatea. Entzun daigun gogoz irakurgai hau, gure Artzain dogun Jaunari eskerrak emonez.

El apóstol Pedro nos recuerda el ejemplo de Jesucristo, verdadero pastor y guia de las personas, a quienes amó hasta el final.

Jn 10, 1‑10:

Israel herria justiziaz gidatuko eban artzainaren zain egoan. Jesus dogu bere bizitza emoten dauan Artzain Ona, eta argitzen gaituan egia eta bidea.

Jesús es el único Buen Pastor. El el modelo y guía para cuantos quieren llevar a cabo su misión.

«Aleluia» abestuz, goratu daigun gure artean bizi dan Jaun berbiztua.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 + Eleiza osoarekin bat eginda, egin deiogun otoitz Jainko Aitari.

  • Eleiza osotzen dogun guztion alde, Aita Santuagandik hasita, bakotxari emona izan jakun bokazioan sakondu eta alkarregaz Jesusen bidetik, mundu zuzenago baten alde jokatu dagigun. Egin dagigun otoitz
  • Para que todos y cada uno de los que formamos la comunidad cristiana seamos cada vez más cercanos al mundo del trabajo, pongamos rostro a tantas personas trabajadoras invisibilizadas, que sostienen y cuidan la vida y defendamos sus derechos. Egin dagigun otoitz
  • Por los gobernantes: que el Señor les ayude a entender y aplicar, que gobernar es servir a la colectividad buscando el bien común con medios pacíficos y que eso implica: conocimiento de la realidad, escucha, discernimiento, diálogo y acuerdo. Egin dagigun otoitz
  • Arratiako eleiztarren alde: Jesus Artzain Onaren bideak jarraitzeko, Ebanjelioa irakurri, hausnartu eta geuganatzeko denbora hartu dagigun. Egin dagigun otoitz

+Jaungoiko Aita, hona hemen gure erreguak. Egizu zure Semearen berbea entzun eta jarraitu dagigula, Haren artaldeko gareanok egunen baten zure erreinuan zorion betea izan dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Senideok, gaur hasten dogun aste barrian, pozez bizi gaitezala, gure bizitzak Artzain Onak zuzentzen dituala jakinik. Gogoan izan dagigula gure otoitzean bokazino barrien beharrizana eta ardura hau gazteakana eroaten ahalegindu gaitezala.

Ser cristiano es ponerse a hacer el bien, sin buscar respuesta, sin que aprecien siquiera el bien que hacemos. Sigamos los pasos de Aquel que dio la vida por nosotros. Desde que el pasó, el camino está señalado.

«Zeru-lurren Erregina..»

PAZKO DOMEKEA

Jainkoak Jaun eta Mesias egin dau Jesus.

Apostoluen Eginetatik (Eg 2, 14a. 36-41)

Pentekoste-egunean, Pedrok honan berba egin eutsen juduei: «Jakin begi ziur Israel herri osoak, Jainkoak Jaun eta Mesias egin dauala zuek kurutzeratu zenduen Jesus hau».

Berba honeek bihotza ikutu eutseen, eta Pedrori eta beste apostoluei esan eutseen: «Anaiok, zer egin behar dogu?»

Pedrok erantzun eutsen: «Bihozbarritu zaiteze eta bateatu guztiok Jesus Mesiasen izenean, pekatuak parkatu dakizuezan, eta Espiritu Santua hartuko dozue hutsean. Izan ere, zuentzat eta zuen seme-alabentzat agindu eban Jainkoak dohain hau, baita Jaunak, gure Jainkoak, deituko deutsen atzerritar guztientzat ere».

Beste berba askoren bidez ere egiten eutsen Pedrok testigantza, eta arrenka eskatzen eutsen, esanez: «Salbatu egizuez zeuen buruak gizaldi galdu honegandik».

Pedroren berbea onartu ebenak bateatu egin ziran, eta egun haretan hiruren bat mila lagun batu jakozan taldeari.

Erantzun-salmoa Sal 22, 1-3. 4 .5. 6

Jauna dot artzain,

ez naz ezeren beharrizanean.

edo      Aleluia.

Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrizanean:

larre gurietan etzunarazoten nau.

Atsedenezko iturrira naroa

eta berbizten deust barrua.

Banaroa bidezidor zuzenetatik

bere izenagaitik.

Ibar ilunetan banabil ere, ez nago gaitz-bildur,

Zu nigaz zagoz-eta:

zure zigorra eta makilea,

honeek dira nire poza.

Atontzen deustazu mahaia,

arerioak ditudala begira;

orioz igurtziten deustazu burua,

gainezka dago nire edontzia.

Zoriona eta grazia ditut aldean,

neure bizi guztiko egunetan;

eta Jaunaren etxean naz biziko

luzaroen luzaro.

Aleluia:Neu naz artzain ona – diño Jaunak -; ezagutzen dodaz nire ardiak, eta nireak ezagutzen nabe Ni

Zeuen artzain eta zaintzaileagana bihurtu zaree.

San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 P 2, 20b-25)

Senide maiteok: On egiteagaitik nekeak jasan behar badozuez, hori gauza ederra da Jainkoaren begietan. Horretarako deitu deutsue Jainkoak; izan ere, Kristok berak ere nekeak jasan zituan zuekaitik, zuentzat eredu bihurtuz, beraren urratsei jarraitu deiezuen. Harek ez eban pekaturik egin, haren ahoan ez zan maltzurkeriarik. Iraintzen ebenean, ez eban irainez erantzuten; nekeak jasatean, ez eban mehatxurik egiten; bestetara, zuzen epaitzen dauanaren eskuetan jarten eban bere burua.

Gure pekatuak bere gain hartu eta kurutzera eroan zituan, gu, pekaturako hilik, zuzentasunaren arabera bizi gaitezan; haren zauriek osatu zaituee. Ardi galduak lez zenbilzen; baina orain zeuen artzain eta zaintzaileagana bihurtu zaree.

Neu naz ardien atea.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 10, 1-10)

Aldi haretan, Jesusek esan eutson jenteari: «Bene-benetan dinotsuet: Artegian, atetik barik beste nonbaitetik sartzen dana lapurra da eta harrapatzailea. Atetik sartzen dana, barriz, artzaina da. Honi edegi egiten deutso atezainak, eta ardiek entzuten dabe haren ahotsa; ardi bakoitzari izenez deitzen deutso, eta kanpora ataraten ditu. Bere ardi guztiak atara ondoren, aurretik joaten jake eta ardiek jarraitu egiten deutsoe, ezagutzen dabe-eta haren ahotsa. Arrotzari, ostera, ez deutsoe jarraituko; bestetara, ihes egingo deutsoe, arrotzaren ahotsa ez dabe-eta ezagutzen».

Jesusek adibide hau emon eutsen, baina hareek ez eben ulertu zer esan gura eutsen. Orduan, honan azaldu eutsen Jesusek: «Bene-benetan dinotsuet: Neu naz ardien atea. Nire aurretik etorritako guztiak lapurrak ziran eta harrapatzaileak; horregaitik, ardiek ez eutseen jaramonik egin. Neu naz atea. Ate honetatik sartzen dana onik izango da, nasai sartuko da eta urtengo, eta aurkituko dau jatekoa. Lapurra ez doa artaldera ostu, hil eta hondatzera baino; Ni, barriz, bizia izan dagien etorri naz, eta bizia ugari izan dagien»