Sarrerak Arratia Eleiza  

Urtean zeharreko 17 domekako lagungarriak

URTEAN ZEHARREKO XVII. DOMEKEA – C

AITITE ETA AMAMEN ETA PERTSONA NAGUSIEN EGUNA

SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok: gauza askogaitik desbardinak garan pertsonak alkartuta gagoz eliza honetan. Baina, badaukagu gitxienez gauza bat danok alkartzen gaituana: gure sinismena. Eta, hain zuzen, sinismen hori alkartuta ospatzeko eta alkarrekin otoitz egiteko batu gara hemen.

Gaur, aitite eta amamen eta pertsona nagusien eguna ospatzen dogu. “Zorionekoa itxaropena itzaltzen ez jakona!” goiburua aukeratu dabe ekitaldi honetarako. Itxaropenaren Jubileuan, egun hau aukera ona da aitite-amamen eta pertsona nagusien presentzia familian eta eleiz alkartean itxaropenaren zeinu bihurtu daitekela konturatu eta horren inguruan gogoeta egiteko.

Hasi gaitezan, «Bihotz batez alkarturik…» abestuz.

DAMU-OTOITZA

 Senideok, geure barruan isiltasuna eginez, jarri gaitezan Jaungoikoaren aurrean eta eskatu deiogun bete gagizala bere ontasunez:

   – Jesus Jauna, beti parkatzeko prest zagozana. ERRUKI, JAUNA.

   – Jesus Jauna, gure otoitza beti entzuten dozuna. KRISTO, ERRUKI.

  – Jesus Jauna, adorez eta itxaropenez beteten gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Gn 18, 20-32:

Gaurko lehenengo irakurgaiak Jaungoikoaren eta Abrahanen arteko alkarrizketa gozoa eskeintzen deusku. Zein da gure jarrera Jaungoikoaren aurrean? Zelakoak dira Jaungoikoagaz ditugun hartu-emonak?

Erantzun-Salmoa: 137. Salmoa

Jainkoa gure deietara makurtzen da, maite gaituelako. Salmoarekin, maitasun samur hori abestu dagigun.

  «Zu zaitut, Jauna, ondasuna».

Kol 2, 12-14:

Irakurgai honetan, salbamenaren iragarpen pozgarria entzungo dogu: Jesukristori esker gure bizitzea barriztatua izan da.

Lk 11, 1-13:

Alaitasunez onartu dagigun Jaunaren Hitza. Zutundu gaitezan eta guztiok batera «Aleluia» abestu dagigun.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Senideok: Otoitz egin behar dogula esan deusku Jesusek. Une honetan, horixe egingo dogu, geure beharrizanak eta gizadiaren egoerea aurrean ditugula:

  • Elizearen alde:  otoitz eginez, otoitz egiten irakatsi dagiala. Egin dagigun otoitz
  • Pertsona nagusien alde. Parrokia, alkarte edo eleiz talde bakotxa esker on eta zaintzaren “iraultzan” protagonista izatera deitua sentitu daiten, edadekoak sarri bisitatuz, otoitz-sareak sortuz, itxaropena eta duintasuna ekarriko deutsien hartu-emonak eraginez. Egin dagigun otoitz.
  • Munduko gizon-emakume guztien alde: Jaungoikoa gure bizitzak argitzen dituan norbait izan daitela guztiontzat. Egin dagigun otoitz
  • Otoitzaren beharrizanik sentitzen ez daben kristinauen alde:  Jesusen aginduari eta irakatsiari jarraituz, Zeruko Aitagaz berba egin dagiela. Egin dagigun otoitz
  • Eukaristia honetan alkartu garean guztion alde:  entzun dogun  Berbeak eta  hartuko dogun Janariak bizi-pozez bete gagizala. Egin dagigun otoitz

  Aita ona, entzun gure otoitzak eta isuri zure maitasuna mundu osoaren gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

  Jaunaganako uste ona izan daitela gure poza eta gure indarra. Eta egun pozgarri bat igaro dagigula guztiok!

   «Eskerrik asko Jauna…»

 

URTEAN ZEHARREKO XVII. DOMEKEA – C

JORNADA MUNDIAL DE LOS ABUELOS Y PERSONAS MAYORES

SARRERAKO OHARKIZUNA

Senideok: gauza askogaitik desbardinak garan pertsonak alkartuta gagoz eliza honetan. Baina, badaukagu gitxienez gauza bat danok alkartzen gaituana: gure sinismena. Eta, hain zuzen, sinismen hori alkartuta ospatzeko eta alkarrekin otoitz egiteko batu gara hemen.

Celebramos la Jornada Mundial de los Abuelos y de los Mayores. El tema para este año es «¡Feliz el que no ve desvanecerse su esperanza!». En el año del Jubileo de la Esperanza, la Jornada quiere ser una oportunidad para reflexionar sobre cómo la presencia de la persona mayor, puede convertirse en un signo de esperanza en cada familia y comunidad eclesial.

Hasi gaitezan, «Bihotz batez alkarturik…» abestuz.

DAMU-OTOITZA

Senideok, geure barruan isiltasuna eginez, jarri gaitezan Jaungoikoaren aurrean eta eskatu deiogun bete gagizala bere ontasunez:

            – Jesus Jauna, beti parkatzeko prest zagozana. ERRUKI, JAUNA.

            – Jesus Jauna, gure otoitza beti entzuten dozuna. KRISTO, ERRUKI.

            – Jesus Jauna, adorez eta itxaropenez beteten gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

 Gn 18, 20-32:

Gaurko lehenengo irakurgaiak Jaungoikoaren eta Abrahanen arteko alkarrizketa gozoa eskeintzen deusku. Zein da gure jarrera Jaungoikoaren aurrean? Zelakoak dira Jaungoikoagaz ditugun hartu-emonak?

Abrahán repite su oración sin cansarse. Como él, digamos a Dios nuestra preocupación y procuremos acercarnos a su querer, aunque sea duro.

Erantzun-Salmoa: 137. Salmoa

Jainkoa gure deietara makurtzen da, maite gaituelako. Salmoarekin, maitasun samur hori abestu dagigun.

En la lectura hemos visto el amor de Dios. Cantemos ahora con el salmo la alegría que nos da ese amor.

  «Zu zaitut, Jauna, ondasuna».

Kol 2, 12-14:

Irakurgai honetan, salbamenaren iragarpen pozgarria entzungo dogu: Jesukristori esker gure bizitzea barriztatua izan da.

En esta lectura escucharemos un gozoso anuncio de salvación. Porque nuestra vida ha sido renovada gracias a Jesucristo.

Lk 11, 1-13:

Alaitasunez onartu dagigun Jaunaren Hitza. Zutundu gaitezan eta guztiok batera «Aleluia» abestu dagigun.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Senideok: Otoitz egin behar dogula esan deusku Jesusek. Une honetan, horixe egingo dogu, geure beharrizanak eta gizadiaren egoerea aurrean ditugula:

  • Elizearen alde:  otoitz eginez,  otoitz egiten irakatsi dagiala. Egin dagigun otoitz.
  • Munduko gizon-emakume guztien alde: Jaungoikoa gure bizitzak argitzen dituan Norbait izan daitela guztiontzat.  Egin dagigun otoitz
  • Que, en esta Jornada de las personas mayores, cada grupo eclesial se sienta llamado a ser protagonista de la gratitud y del cuidado, visitando a los ancianos, creando para ellos y con ellos redes de apoyo y de oración, entretejiendo relaciones que puedan dar esperanza y dignidad al que se siente olvidado.  Egin dagigun otoitz
  • Por todos los que estamos celebrando esta eucaristía, para que nos esforcemos en hacer realidad lo que hemos escuchado en la Palabra de Dios. Egin dagigun otoitz

Aita ona, entzun gure otoitzak eta isuri zure maitasuna mundu osoaren gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Que tu voluntad se cumpla, que venga tu reino.  Perdona nuestro pecado y danos la gracia de perdonar. Que la oración del Padre nuestro sea una constante en nuestra vida

 Jaunaganako uste ona izan daitela gure poza eta gure indarra. Egun pozgarri bat igaro dagigula guztiok!

«Eskerrik asko Jauna.»

URTEAN ZEHARREKO XVII. DOMEKEA – C

Hasiera liburutik (Has 18, 20‑32)

   Egun hareetan, Jaunak honan esan eban: «Haundia da Sodomaren eta Gomorraren kontrako salakuntza, eta astuna hareen pekatua. Banoa behera, eta ikusiko dot egia dan salakuntzak dinoana. Eta egia ez bada, jakingo dot».

Gizonek, handik urten eta Sodomarantz jo eben; eta bitartean, Jauna Abrahanegaz egoan. Eta Abrahanek esan eutson: «Zintzoa ere galduko ete dozu gaiztoagaz batera? Beharbada, badira berrogeita hamar zintzo urian. Honeek ere galdu egingo ete dozuz? Parkamena ukatuko ete deutsazu uriari, berrogeita hamar zintzo hor izanik? Ezin Zuk holakorik egin! Zintzoa gaiztoagaz galdu, eta zintzoa eta gaiztoa zoritxar bardinekoak egin. Zuk ez holakorik! Mundu osoaren epaileak ez ete dau zuzen epaituko?»

 Eta Jaunak erantzun eutson: «Sodomako uri­ barruan berrogeita hamar zintzo aurkitzen badodaz, uri osoari parkatuko deutsat eurokaitik».

     Eta Abrahanek barriro: «Ausardia da, benetan, hauts eta errauts nazan honek neure Jaunari berba egitea. Berrogeita hamar baino bost gitxiago balira, bost horreekaitik galduko ete dozu uri osoa?» Eta Jaunak: «Berrogeita bost aurkitzen badodaz, ez dot galduko». Oraindino ere Abrahanek: «Berrogei badira?». Jaunak erantzun: «Ez dot galduko, berrogei horreekaitik».

     Orduan Abrahanek esan eutson: «Ez bedi hasarratu nire Jauna, berbetan jarraitzen badot. Hogeita hamar badira?» Eta Jaunak erantzun: «Ez dot galduko, han hogeita hamar aurkitzen badodaz». Abrahanek jarraitu eban: «Begira, parkatu, ausardia da baina; eta hogei balira?» Jaunak erantzun: «Ez dot galduko, hogei horree­kaitik». «Ea!, ez bedi hasarratu nire Jauna, nik barriro ere berba egiten badot. Eta hamar balira?» Eta Jaunak esan: «Ez dot galduko, hamar horreekaitik».

     Eta Jauna, Abrahanegaz berba eginda gero, joan egin zan; eta Abrahan bere etxera bihurtu zan.          

 

Erantzun-salmoa 137, 1-8

Zu zaitut, Jauna, ondasuna.

Jauna, bihotz-bihotzez deutsudaz eskerrak emongo,

nire hitzak entzun dituzulako.

Eresi egingo deutsut aingeruen aurrean,

ahuspeztuko naz zure jauretxe santuan.

    

 

Eskerrak emongo deutsadaz zure izenari,

ona eta leiala zara-ta:

Goratu dituzulako handikiro

zure hitza eta zure izena.

 

Hots egin neutsunean, entzun zeunstan,

eta nire bihotzean kemena indartu zenduan.

 

Benetan garaia da Jauna, umilari deutso begiratzen,

arroa, barriz, urrundik dau ezagutzen.

Larrialdian nabilela, Zeuk bizkortzen nozu,

nire arerioen hasarreen aurka eskua deustazu luzatzen,

eta zure eskumeak nau salbatzen.

     Burutuko dau Jaunak nire alde hasia,

betiko dago, Jauna, zure maitasuna,

ez eskutik utzi zeure eskuz egin dozuna.

     San Paulo Apostoluak Kolosarrei (Kol 2, 12‑14)

Senideok: Kristogaz batera hobiratuak izan zareenok Bataioan, Beragan izan zaree berbiztuak ere, hilen artetik biztu eban Jaungoikoaren ahalmenean sinisturik.

 Zuen pekatuakaitik hilda zengozen, erdaindu barik zengozelako; baina Jainkoak Beragaz bizia emon eutsuen, pekatu guztiak parkatuta. Ezereztu egin eban gure kontra egoan eta bere hitzez kondenetan ginduzan zor-agiria; erditik kendu eban ha, kurutzean josirik.

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 11, 1‑13)

Aldi haretan, Jesus otoitz egiten egoan leku baten; amaitu ebanean, esan eutson bere ikasleetako batek: «Jauna, irakatsi eiguzu otoitz egiten, Joanek bere ikasleei irakatsi eutsen lez».

Harek esan eutsen: «Otoitz egitean, esan:

«Aita, santu izan bedi zure izena,

etor bedi zure erreinua,

emoiguzu gure eguneroko ogia,

eta parkatu guri gure pekatuak

geuk ere gure zordun guztiei

parkatzen deutsegun ezkero;

eta ez gu tentaldira eroan»».

     Eta esan eutsen : «Zuetako batek adiskide bat badau, eta gauerdian haregana joan eta esaten deutso: «Adiskide, emoidazuz zorrean hiru ogi; lagun bat etorri jat bidez etxera, eta ez daukat zer emonik». Baina besteak erantzuten deutso barrutik: «Itzi naizu bakean! Atea itxita daukagu, eta umeak eta danok ohean gagoz; ezin naiteke jagi emoteko». Baina adis­kide harek ate‑joka jarraitzen badau, hara zer dinotsue­dan Nik: Adiskide lez emoteko jagiten ez bada ere, gogaikarri izan ez dakion behintzat, jagi eta emongo deutsoz behar dituan guztiak».

     Eta Nik hauxe dinotsuet: «Eskatu egizue, eta emongo jatzue; bilatu egizue, eta aurkituko dozue; jo atea, eta edegiko jatzue; eskatzen dauanak hartu egiten dau, bilatzen dauanak aurkitu, eta atea joten daua­nari edegi egiten jako. Zuetako norbaitek, aita izanik, semeak ogia eskatuta, harria emongo ete deutso? Edo arraina eskatuta sugea emongo ete deutso, arrainaren ordez? Edo arrautza eskatu eta lupua emongo ete deutso? Beraz, zuok, gaiztoak izan arren, zeuon semeei gauza onak emoten badakizue, zenbatez gehiago emon­go deutse zuen zeruko Aitak Espiritu Santua, eskatzen deutsoenei!».