Sarrerak Arratia Eleiza  

Urtean zeharreko 18 domekako lagungarriak

URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA – A

SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera  etorri zareen guztioi.

Gure eguneroko bizitzan behar dogun eusgarria, Jaungoiko Aitak Jesukristogan eskeintzen deusku. Baina, kontuz! Eukaristian ez dau lekurik aurkituko bereaz beteta dagoanak. Eukaristiak, gose dana, behartsu sentitzen dana, beteten dau.

Hasi gaitezan abestuz.

 «Goazen alkarturik»

DAMU-OTOITZA

Eukaristiaren hasieratik agertu daigun Jainko-errukiaren egarri gareala eta eskatu deiogun Aitari gure pekatu guztien parkamena:

   – Jesus Jauna, maite gaituzun Artzain Ona. ERRUKI, JAUNA.

   – Jesus Jauna, zeure Ogitik jaten emoten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.

   – Jesus Jauna, zure Aitaren seme-alaba izateraino jazo gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

 Is 55, 1-3:

Profeten bidez berba egiten deutso Jaungoikoak bere herri Israeli. Egoera larrien erdian, itxaropenera dei egingo deutso.

Erantzun-Salmoa: 144. salmoa

Salmisteagaz batera, kanta dagigun esker onez, bere mahaira deitzen deuskun Jainkoaren bihotz on eta errukiorra.

“ Jaunari kanta, ona …”

Erm 8, 35. 37-39:

Jesus benetan maite badogu, ez inork ez ezerk ezingo gaitu Kristoren maitasunetik aldendu.

Mt 14, 13-21:

Gaurko Ebanjelioan, Jesus agertuko jaku gose dan gizatalde haundi bati jaten emoteko mirari bat egiten.

Prestau gaitezan Haren berbak entzuteko, pozez beterik Aleluia abestuz

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Jesusegan ikusten dogu, Jaungoikoa behartsuekin errukitu egiten dala. Aurkeztu deioguzan uste osoz, geure inguruan ikusten ditugun beharrizanak:

   – Eleiza osoaren alde: beti behartsuen zerbitzura bizi daitela, Jaungoikoaren dohaia bazter  guztietara banatuz. Egin dagigun otoitz.

    – Munduan zehar, egoera larrian bizi diren guztien alde, amaitu daitezela gure arteko desberdintasunak eta danetik daukagunok, Jesusen ebanjelioari jarraituz, garenetik eta daukagunetik alkarbanatzen saiatu gaitezala. Egin dagigun otoitz.

   – Gaurko ebanjelioan entzun dogu, jentea Jesusen bila dabilela. Guk bilatzen ete dogu Jesus ala albo batera itzi dogu Jainkoa? Udaldian lasaitasun apur bat hartu eta hausnartu dagigun nondik norakoa dan Jesusen jaraitzaite izateak  eskatzen deuskuna eta jo dagigun konfiantzaz Beragana. Egin dagigun otoitz.

   – Eukaristiaren ospakizun honetan alkartuta gagozan guztion alde:  ez inork ez ezerk ez  gagizala aldendu Kristoren maitasunetik, alkarri zerbiduz eta alkar maitatuz bizi gaitezan. Egin dagigun otoitz.

Entzun, Aita ona, gure eskariak; eta zure guganako maitasuna ezagutu dogunok, besteekin bihotz haundiko izan gaitezala. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Egunokaz, geu gareana eta daukaguna besteekin alkarbanatzen jakin dagigula. Gure bost ogiak eta arrain biak, nahiz eta gauza gitxi dirala uste izan, alkarbanatzen baditugu, janari ugari bihurtu leitekez.

Hartu dagigun Jaunaren bedeinkapena.

Eskerrik asko Jauna

                                  URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA – A

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera  etorri zareen guztioi.

Gure eguneroko bizitzan behar dogun eusgarria, Jaungoiko Aitak Jesukristogan eskeintzen deusku. Baina, kontuz! Eukaristian ez dau lekurik aurkituko bereaz beteta dagoanak. Eukaristiak, gose dana, behartsu sentitzen dana,  beteten dau.

En nuestra sociedad todo se aprecia por el precio que cuesta; pero Dios se da  gratuitamente. El Amor se entrega y no puede hacer otra cosa.

Necesitamos la Palabra de Dios y el Pan de la eucaristía, para alimentar nuestra vida de creyentes y mantenernos fieles en el seguimiento de Jesucristo.

Hasi gaitezan abestuz.

  «Goazen alkarturik»

DAMU-OTOITZA

Mezearen hasieratik agertu daigun Jainko-errukiaren egarri gareala eta eskatu deiogun Aitari gure pekatu guztien parkamena:

   – Jesus Jauna, maite gaituzun Artzain Ona. ERRUKI, JAUNA.

   – Jesus Jauna, zeure Ogitik jaten emoten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.

   – Jesus Jauna, zure Aitaren seme-alaba izateraino jazo gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

HITZAREN LITURGIA

Is 55, 1-3:

Profeten bidez berba egiten deutso Jaungoikoak bere herri Israeli. Egoera larrien erdian, itxaropenera dei egingo deutso.

 Nuestra sed y hambre sólo pueden llenarse en Dios. ¿Por qué fatigarnos corriendo tras ídolos?  Nuestro pan y vino es Jesús.

Erantzun-Salmoa: 144. salmoa

Salmisteagaz batera, kanta dagigun esker onez, bere mahaira deitzen deuskun Jainkoaren bihotz on eta errukiorra.

Con el salmista cantamos al Dios que es rico en misericordia y nos invita a su mesa.

 “ Jaunari kanta, ona …”

Erm 8, 35. 37-39:

Jesus benetan maite badogu, ez inork ez ezerk ezingo gaitu Kristoren maitasunetik aldendu.

Nada puede apartar de Dios a los que le aman. Los cristianos nos sabemos en manos del Padre y nada puede separarnos de Él.

Mt 14, 13-21:

 Gaurko Ebanjelioan, Jesus agertuko jaku gose dan gizatalde haundi bati jaten emoteko mirari bat egiten.

 Dios pide nuestra colaboración para saciar el hambre del mundo. No dudemos en poner nuestro poquito de pan, de amor y de fuerza en sus manos.

  Prestau gaitezan Haren berbak entzuteko, pozez beterik Aleluia abestuz

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 Jesusegan ikusten dogu, Jaungoikoa behartsuekin errukitu egiten dala. Aurkeztu deioguzan uste osoz, geure inguruan ikusten ditugun beharrizanak:

   – Eleiza osoaren alde: beti behartsuen zerbitzura bizi daitela, Jaungoikoaren dohaia bazter guztietara banatuz. Egin dagigun otoitz.

–  Dadles vosotros de comer, hemos escuchado en el evangelio. Que los gobernantes trabajen por el verdadero desarrollo y la dignidad de todas las personas, favoreciendo siempre al más débil. Egin dagigun otoitz.

– Por los que tienen oportunidad de unas vacaciones. Que disfruten de un merecido descanso y puedan también dedicar tiempo a leer y reflexionar, para que se renueven física y espiritualmente. Egin dagigun otoitz.

   – Eukaristiaren ospakizun honetan alkartuta gagozan guztion alde:  ez inork ez ezerk ez  gagizala aldendu Kristoren maitasunetik, alkarri zerbiduz eta alkar maitatuz bizi gaitezan. Egin dagigun otoitz.

Entzun, Aita ona, gure eskariak; eta zure guganako maitasuna ezagutu dogunok, besteekin bihotz haundiko izan gaitezala. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

AZKEN AGURRA

Geu gareana eta daukaguna besteekin alkarbanatzen jakin dagigula. Gure bost ogiak eta arrain biak, nahiz eta gauza gitxi dirala uste izan, alkarbanatzen baditugu, janari ugari bihurtu leitekez.

Que sepamos dar de lo que tenemos, como lo hicieron los discípulos de Jesús, que le presentaron los cinco panes y los dos peces y se hizo el milagro. Hubo pan para todos

 Recibamos la bendición del Señor.

Eskerrik asko Jauna

URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA

Zatoze, eta jan ordaindu barik.

Isaias Profetearen liburutik            (Is 55, 1-3)

Hau dino Jaunak:

«Egarri zareen guztiok, zatoze uretara,

etorri, dirurik ez dozuenok ere;

erosi garia eta jan ordaindu barik,

ardoa eta esnea hutsean.

Zergaitik eralgi dirua

goserik itziko zaitueen janaritan,

eta lansaria

aseko ez zaitueen gauzatan?

Entzun Niri arretaz, eta ondo jango dozue,

janari gozo mamintsuz elikatuko zaree.

Etorri Nigana eta egon adi,

entzuidazue eta biziko zaree.

Betiko ituna egingo dot zuekin,

Davidi eginiko maitasunezko agintzariari leial eutsiz.

Erantzun‑salmoa      Sal 144, 8‑9.15‑16. 17‑18

Zabaltzen dozu Zure esku hori, Jauna, eta asea emoten deuskuzu.

Samurra da Jauna ta errukiorra,

hasarre‑gatxa ta guztiz onbera.

Ona da Jauna guztientzat,

errukior, Berak egin dituenentzat.

Guztien begiak dagoz Zeuri begira,

Zeuk emoten deutsezu euren sasoian janaria.

Zabaltzen dozu zure esku hori,

pozik emoten asea bizidun danei.

Zuzena da Jauna bere bide guztietan,

zintzoa, bere lan guztietan.

Bertan dago Jauna deitzen deutsoenakandik,

zintzoro deitzen deutsoen guztiakandik.

Ezin izango gaitu ezerk aldendu

Kristogan agertzen dan Jainkoaren maitasunetik.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik         (Erm 8, 35. 37-39)

Senideok: Nork aldenduko gaitu Kristok deuskun maitasunetik? Atsekabeak, larriak, erasoaldiak, goseak, jantzirik ezak, arriskuak, ezpateak? Guzti horreetan erraz urteten dogu garaile, maite izan gaituan Hari esker.

 Ziur dakit: ez heriotzak eta ez biziak, ez aingeruk eta ez goiko beste indarrek, ez oraingokok eta ez gerokok, ez ezelako agintek, ez ortziko eta ez lur azpiko indarrek, ez beste ezelako izakik, ez gaituala aldenduko Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunagan agertu deuskun maitasunetik.

Jan eben danek, asetu ziran arte.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik        (Mt 14, 13-21)

Aldi haretan, Joan Bateatzailearen heriotzearen barri jakitean, Jesus bazter batera joan zan bera bakarrik txalupaz. Baina ohartu zan jentea eta oinez jarraitu eutson herrietatik. Txalupatik urtetean, Jesusek jentetza handia ikusi eban; errukiizan ebazan eta gaixoak osatu eutsezan.

Ilunabarrean, ikasleak hurreratu eta esan eutsoen: «Leku bazterra da hau eta orduak aurrera doaz. Bialdu egizu jentea, auzoetara joan eta jatekoa erosi dagian». Jesusek esan eutsen: «Ez dabe zertan joan; emoiezue zeuek jaten». Hareek, orduan: «Ez dogu hemen bost ogi eta arrain bi besterik». Eta Jesusek: «Ekarri hona».

Jenteari bedar gainean jesarteko agindu ondoren, hartu ebazan bost ogiak eta arrain biak eta, begiak zerura jasorik, bedeinkapen-otoitza egin, ogiak zatitu eta ikasleei emon eutsezan, eta ikasleek jenteari. Asetzeraino jan eben guztiek, eta gelditutako hondarrakaz hamabi otzara bete batu ebezan. Bost mila gizon inguru ziran jan ebenak, emakumeak eta umeak aparte.